Berriki, ADES Espeleologia Elkarteak IS-100 Armintxe kobazuloaren esplorazio lanei berrekin dio, Iñaki Intxaurbek zuzendutako lan-taldearen baitan.
Joan den egunean, ibaiaren gorako azken puntuko sifoia gainditu dugu urpeko dron bat erabiliz. Beste aldean airedun galeria ezezagunak aurkitu ditugu, hurrengo saioetan esploratu beharko ditugunak. Sektore horren irudiak hemen ikus ditzakezue.
Lehenik, astean zehar eginiko eurien ostean, Armintxen (Lekeitio) uholde episodio berri bat errejistratu dugu, bertako grabatuen "3 sektorea" ur lokaztuarekin berriro zikinduz (ohikoa da hau urtean bizpahiru aldiz gertatzea). Etsigarria da, bertako labar-arte aztarnategia aurkitu genuenetik 8 urte pasatu berri diren honetan, Administrazioaren aldetik uholdeen arazoa oraindik konpondu barik egotea.
Zapatuan, ostera, Kortezubin izan gara. Azkenaldian herrian egiten ari garen esplorazio handiei segida emanez, oraingoan Bustenkoba historikoari tokatu zaio. 5 orduko explorazio eta topografia saioaren ostean, bi inkognita gelditu dira esploratzeko, haietako bat haize korronte sendoarekin. Gainera, kobazuloaren hirugarrengo sarrera bat aurkitu dugu.
Zapatu-domekan, baita ere, Euskal Espeleo Laguntzaren Simulakro Orokorrean parte hartu du. Kasu honetan zailtasun nabarmeneko leize bat aukeratu da, Sima del Bosquete (Izaba). Leize honetan jada erreskate bat burutu zen 2016ean, eta desobstruzkioen ostean Anialarrako sistemaren ebakuazio bide nagusia izateko aukera handiak dituenez, interesgarria zen bere ezaugarriak eta zailtasunak ezagutzea. Ederki ezagutu ditugu bai! Ustekabez betetako ariketa izan da, benetako erreskate batean kontuan hartu beharko diren hainbat eta hainbat detaileez jabetzeko balio izan diguna.
Mandoian, Txakarre aldian. Gaurkuan, errejistro bioespeleologikua haunditzia izan da. Haitzulo bittan egon gara (10 eta 2-3 konplexua, lehendik ezagutzen nittuanak). Carloseri esan detsaten moduan, berakin juatia eroso-erosua da: ehizian egin, eta potia berari emon, errejistruaz kezkatu biharrik barik! Nere aldetik, 2020ko errejistruakin alderatuta, pare bat gauza barri topau dittudaz: Trichoniscoides, eta Lithobius erraldoi bat. Carlosi azken urtian jasotako lagiñak pasatzeko aprobetxau dot; beraz, laster etorriko jakuz identifikaziñuak! Saguzar 1 edo 2 be ikusi doguz, rinolofiduak, eta Javik apuntau dittu.
2023-III-18: Antua, Javi, Oier.
Mandoian. Sintesisa aurrera doia, eta gelditzen dirazen hari solte eta inkognita guztiak ahal dan eta gehixen kendu nahixan gabiz egunotan. Gaurkuan 3 zulotxo ikusteko aukeria izan dogu, Apario inguruan (uste dot), eta errepidian motan.
Lehelenguak, AR-51, uste baiño sakontasun haundixagua emon dau; bide baztar-baztarrian (barruko zabor kantidadian ondo igartzen zan hori), 5 bat metroko resalte bat eta osteko meandrua da, 20 bat metrotako espeleometria. Zulo politta, hain zikiña ez egotera. Bestiak topo eta argazkixetan zebizela, ni bio laginketan ibilli naiz baiña oso koko gitxi topau dittudaz: bakarrik Meta 1 sarreran, eta Oxychillus 1 honduan, eta berau hilda. Hain zuzen be, susmatzen dogu bertako hondakiñen klasiak igual (disolbente usain haundixa egon da) eragiña izan dabela, hain fauna urrixa egoteko; aittatzeko modukua, beinke!
Lekeittiora bueltauta, Armintxeko muinoan (...). Herri honetan dagozen aurrekarixekin (Garabilla, Armintxe II, saihesbidia...) argj dago, obra baten zeozer agertu ezkeriok, ezin garala fixau legezko prozedimenduakin... Zorionez, ez dirudi momentuz kuebarik agertu danik. (:..)
Foru-Muruetako Atxabiribil mendixan, erreferentzia batzuk errebisatzen. Ni neu galdu xamar ibilli naiz, aitzindarixen pausua jarraitziakin nahikua nekan, ezin dot detalle haundirik emon. Helburu nagusixa zan zulotxo bat desobstruitzera sartu dira bestiak, nik sarrerako tamañua hartu eta kanpuan gelditzia erabagi dot (hotza!). Barruko biharrak ez dabe askorako emon eta, gehixenetan gertatzen dan modura, estuasunan ostian ez da jarraipen haundirik egon; baiña inkognita bat gitxiago! Edozelan be, mendikada politta oso paraje eder eta ezezagunian, Goikoetxe gogoangarrixan kabezeretan.
Esango dogu, baitta be, juan dan egunetako denporale eta eurixetan Armintxen (Lekeitio) egin dogun jarraipena amaittutzat emon dogula gaur. Gauza pare bat nabarmentzeko modukuak diraz: • Trop pleina 24 ordu baiño gehixagoz aktibo egon da; 2016ttik ufalak monitorizatzen gabizenetik, grabauak ez dira sekulan hainbeste denporaz egon ur lokaztuan azpixan. • Hamen iragarri legez, 2019an plantautako "monolituak", uran urtenbidia erreztu barik, oztopatu egin dau. Seiñalerik argixena, urak monolituan eskuma aldian urtenbide barri bat zabaltzen diharduala da: lehelengo zulua 2020ko urrixan zabaldu zan (eta "lumbreraren" batek tapau egin zeban); oingo episodixuan, barriz, urak zulo hori bakarrik ez; gaiñera 6 m2 inguruko trintxera barrixa zabaldu dau.
Betiko moduan, ikustaldixan detalle zehatzak (urt 13tik 21ra arte, 17 neurketa) gure errejistruan gorde doguz, eta iñor iñoiz Armintxeko grabauen higaduria eta suntsipena behingoz gelditzeko biharrian hasten bada, berakin gustura partekatuko doguz.
Bizimodu familiarrak halabeharrez etxera lotu nauenez, Armintxe ondoan bizitzeak baditu abantailak eta asteburu euritsu hau sistema hidrologikoaren portaera behatzeko baliatu dut. Oraingoan (zorionez) trop pleina ez da aktibatu, baina ohi bezala, behaketak datu interesgarriak biltzeko balio digu. Izan ere, Armintxeko anomaliaren eragile nagusia (hondakin artifiziala) kenduta, bertako uholdeetan zeresan handia dute bailaran naturalki pilatutako materialek eta haien saturazio mailak, drainatze bideen efizientzia baldintzatzen duten neurrian. Horrenbestez, prezipitazioen eta ubideen betetze/hustutze erritmoak erkatzeak, sistemaren portaeraren gaineko informazio interesgarria ematen digu, bai uholde-errejimenaren gainean, baita prebisioak egiteko aukerari buruz ere.
Armintxe (Lekeitio) eta Ziñua/Jentiletxeta (Mutriku).
Egun euritsu batzuen ostean (atzo eta bart bereziki), speleo eguna gure etxe ondoko limnigrafo publikoaren irakurketarekin hasi da, noski. Datu serie interesgarria biltzen ari gara, (...).
Gaurko jardun printzipalari buruz, ostera, bere garaian Morkaikoko-Leizarpe (ML) taldekoek emandako pista baten atzetik abiatu gara.(...) 2015 eta 2017 urteetako udaberri aldean, lagun hauek saguzar koloniatxo baten presentzia egiaztatu zuten ME-005 Ziñuako Leizean (...); pendiente genuen zulo hori ezagutzea, eta kolonia hauen egoera ikustea.
Horretarako, orain bertako zonaren ardura duen Burumendi taldeko Josu Zapak lagundu gaitu. Eta, dakienarekin ibiltzearen abantailak, Zapak baieztatu digu aurreko ikustaldi batzuetan (urtaroa zehazteko pendiente), saguzar taldea ez zutela haitzulo horietan aurkitu, ondoko beste batean baino. Horretara, Jentiletxeta inguruan katalogatuak dituzten zortzi zuloak banan-banan ikustea pentsatu dugu, une honetako "saguzargazkia" hartze aldera.
Lehenik, Jentiletxeta I, II eta III dauden lautadatxotik pasatu eta Burumendikoek saguzarrak ikusitako beste 3 zuloak ikuskatu ditugu. Zulo txikiak dira benetan, sakonera eta iluntasun gutxikoak; arraroa dirudi bertan horrelako saguzar multzo bat aurkitzea, baina Zapak ez du zalantzarik eta horrela izango zen. Izan ere, leku oso lasaia dirudi (bisita gutxi, I, II eta III zuloen aldean) eta saguzarrendako hori garrantzitsua da. Baina gaur behintzat, bizpahiru ale solte eta bakarti baino ez ditugu ikusi (Rh. hipposideros, itxuraz).
Jarraian, MLekoen erreferentziako zuloetarantz abiatu gara. Lehenik, objektibo nagusia ikuskatu dugu: ME-005 Ziñuako Leizea, alegia (...). Bertan, Burumendikoek esan bezala, ez dugu kolonia handi haren aztarnarik ikusi. MLekoen topoa eskutan, ustez txoko guztiak miatu ditugu, azken arrakala barne (2017-V-09an argazkian jasotako 11 aleena), eta ez dugu lau saguzar baino ikusi; gutxienez bi espezieetakoak, hori bai. Haietako bi esnatu egin dira, eta Petterson saguzargailu berriarekin Rh. ferrumequinum eta Rh. hipposideros zirela baieztatu ahal izan dugu (grabazioak biak batera harrapatu ditu). Kanporako bidean, bio lagin batzuk jaso ditugu: Meta menardi 1, armiarma txiki 1, eta Oxychillus 1.
Bertan geundela aprobetxatuz, ME-006 Ziñuako Kobatxoa ere ikusi dugu (...); saguzarrik ez bertan.
Itzuleran I, II eta IIIetan eginiko ikustaldi bizkor banarekin amaitu dugu: lehenengo bietan alerik ez, eta hirugarrenean 4, Rh. hipposideros itxuraz.
Hemendik aurrera grabazioak egiten joango garenez, Granollerseko Natur Zientzien Museoaren datu-bilketa eta prozesatze sarean parte hartzeko aukera inbestigatu beharko dugu.
Egun produktibo honek lehen genekiena baieztatu digu: horrelako lanak egiteko lagunik onenak, tokian tokiko espeleologoak izaten direla. Ordu bitan 8 kobazulo miatzea ez baita marka txikia! Eskerrikasko Zapa, estimatua dago zure laguntza.
Asteburu honetako euriek, berriro ere, uholde bat eragin dute IS-100 Armintxe II kobazulo barruan. Kobaren drainatze bide naturala
hondakinekin oztopaturik dagoenez, bertan sartutako urak ezin izan du
aterabiderik aurkitu (2019an eginiko obrak, beraz, ez du bere helburua
lortu) eta 5 metro itsas gaineko (m.i.g) bere maila normaletik gora egin
du; 13 m.i.g.tara ailegatu denean (grabatuen zati handi bat urpean
hartuta) eskola ondoko trop plein-etik irtetzen hasi da. Are: ADES
Espeleologia Elkartekook iragarri bezala, urak obra egin aurretik baino
maila altuagoa lortu du, eta trop pleinean isurketa puntu berri bat
ireki da, kota handiagoan (14,7 m.i.g). Hau datu oso kezkagarria da.
Izan ere, trop pleinaren aktibazioak markatzen digun hau inundazio kota minimoa da. Alegia, seguraski koba barruan urak gorago ailegatu dira. Kontuan har dezagun 2016ean eginiko esplorazioetan, horman 16 m.i.g.tara ur markak aurkitu genituela; eta 17 metrotatik gorako grabatuak ukitu barik zeudela. Ordutik hona behin eta berriro gertatutako uholdeetan, kanpotik ezin dugu jakin ura noraino igo den; datu horiek Armintxen lanean ari den Bizkaiko Foru Aldundiko taldeak eman beharko liguke, koba barruan ezarriak dituzten neurgailuak erabilita.
Asteburuan zehar, ADES-eko kideok uren portaera aztertu dugu ordurik ordu; plubiometriarekin erkatuz, Armintxeko lurpeko sistemaren ezaguerarako garrantzitsuak diren datuak bildu ditugu. Beti bezala, gogoratu dezagun datuok arazoa konpontzeko interesa duten edozein espezialista edota erakunderekin partekatzeko prest gaudela.
Gardatako Sakona (Armintxe) ikustaldia, eta Otoio S aldean prospekzioa.
Plana Kurpitzeta, Astozurije eta Jentilkoba haitzuloek osatzen duten hirukiaren arteko gunean bueltatxo bat ematea izan da. Halere, haranzko bidean deigarria egin zait Gardatako Sakonetik behera zetorren urjarioa, eta une batez jaitsi naiz, ikustaldi interesgarria eginez.
(...)
Bistan da, gaur jasotako datuok -orain arte bildutako guztiekin batera- Armintxe barruan lanean ari diren Foru Aldundiko profesionalen esku daude; nahikoa dute amateur hauei eskatzea.
Ostean jazo den zaparrada erraldoitik nola-hala babestu ostean, nire bidea jarraitu dut: Zatikara, eta Lamiñotegi ingurutik mendi bizkarreraino; goian, ehiztarien postuetatik hasi eta SWra jo dut, Otoioko Jentilkoba aldera. Erdi bidean NW aldera eginda, Santa Marina tontorraren eta ehiztari postuen arteko basotik zehar ibilbide zirkularra egin dut. Leku ikusgarria, hobeto begiratzea merezi duena (nahiz eta seguru nagoen Xabik jada aztertua duela; baina horrelakoetan sekula ezin da jakin... nahikoa da bi metro harantzago pasatzea, leize bat ez ikusteko). Emaitzei dagokionez, nire ohiko aurkikuntza ratioa mantendu dut (0); halere, pozik aritu naiz.
Izan ere, aurreko baten ere esan nuen, Javik emandako GIS ikastaroaren materialaren erabilpen rudimentario bat egiten hasi naiz; honek, besteak beste, mapa baten gainean gure katalogoko kobak kokatzea ahalbidetzen dit. Hau niretako aurrerakuntza handia da, prospekzio jarduna askoz ere erakargarriagoa egiten duelako: ez baita berdina basoan noraezean galduta ibiltzea (non zauden, eta nora zoazen jakin barik) edo mapa baten gainean, zure burua kokatuta, eta interesatzen zaizkizun lekuetara bideratuz. Bistan denez, taldekideek ederki menperatzen dute hau guzti hau, baina nik -boluntarioki- ez nuen bere garaian ikastaroetan parte hartu, beste speleo gauzekin nahikoa nuelako, eta banekielako gauza hauek oso bizkor aurreratzen direla, eta duela 5 urte ikasitakoak ezer gutxi balio duela gaur egun. Aurten arte; jada, lurrazalean gero eta gehiago ibiltzeko esperantza dudanez, GIS munduan sartzea merezi duela ikusi dudalako. Zentzu horretan, mendian ibiltzeko GPS eta mapak manejatzeko ganorazko gailu bat erosteko unea iritsi dela erabaki dut; eta gure jakitunei aholkua eskatzea tokatzen zait, software eta ezaugarri minimoak zeintzuk izan behar diren jakitzeko behintzat.
Armintxe, limnigrafo publikuan ikustaldixa. Zapatutik eurixa eten barik botatzen diharduanez, gaur astelehena, goizian ikustaldixa egittera juan naiz (9:15). Kontuan hartzekuak: • Minimo barrixa aktibau egin da: bere aurreko hormigoia garbi, ezker eskumako hormigoian aldian. • Megalituan eskumako ertzeko urteera multipletik be ura urten da (bedarra zapal), baiña jarixo txikixakin: ez dau orbela guztiz garbittu. • Kanpofoballeko hobixa eta ubidia berera betetxo, 1,5 inguru. • Dana argazkixetan jasota. Datozen orduetan eurixa emonda dago, intentsidade altuaguan gaiñera (asteburuan zihar, une puntual batzuk kenduta, ez dau asko bota).
15:00etako ikustaldixan, megalituan ez dago aldaketarik. Goizian zihar eurixak sendo bota dau. Ubidian, ostera, harri markagailluetan urak 5-10 zm gorago egin dau.
Mattesek hitzaldian zehar azaldu dizkigun mapa topografikoetako batzuk.
201207: Simone, Oier.
Arratsaldez, Johannes Mattes espeleologo austriarraren hitzaldian. Edinburgoko Unibertsitatearen STIS sailak (Science, Technology and Innovation Studies), antolatua, eta Simonek berak aurkeztua, speleo historialari honek egindako azken ekarpena azaldu digu, argitaratu aurretik azaldu ere! Bere topografia zaharren bildumako ale ezin ederragoak erakutsiz, irudikatu ezina irudikatu nahiaren erronka aurkeztu digu, prezisioaren eta irudimenaren ezinbesteko nahastea. Bertan ere esan dudana errepikatuko dut: guk topografia egitean askotan aurkitzen garen egoera da, ailegatu ezin garen lekuak mapan jaso beharra, eta "asmatu" dugun hori etorkizuneko espeleologoek nola ikusiko duten imajinatzea... Mattesen ikergaia ikusita, badakigu egiten ditugun akatsekin onberak izango direla, beraz... aurrera.
"Concepts of Knowledge and Space in Historical Cave Maps (1500-1800)"
Abstract: As places of a specific mediality and polyvalent imagery, caves were of interest for scholars, travelers as well as artists. Serving as a bridge between different cultures of knowledge, the underground, its observation and documentation functioned as a projection screen for the visitor’s claims of interpretation and possession. For scholars as Jacques Gaffarel, Athanasius Kircher or Johann Weichard Valvasor, who dedicated specific attention to the subterranean world, the difference between nature and culture was not so clear as it seems today. – A fact, which became particularly obvious in case of natural caves expanded by humans during Greek or Roman times. In this context, caves can be also recognized as so-called “boundary objects” (Star & Griesemer), connecting different communities of practice and meanings of various constituencies. In particular, historical cave maps represent the contemporaries’ attempt to arrange and design the knowledge of the subterranean world as well as their inherent metadisciplinarity and aestheticism. Due to their specific format, repertoire of symbols and practices of survey, these plans can be identified as an own type of map, that should satisfy either scholarly, artistic or touristic needs. On the basis of a cultural-historical approach, the paper examines cave maps as a representation of a subterranean space, but in particular as a space of representation, where discourses on knowledge, architecture and the human body were visualized and various forms of scholarly cooperation were put in practice. The variety of maps, used for this study, includes both published and archive sources of scholars like Buondelmonti (1415), Leibniz (1749) or Buckland (1823) and belongs to caves in different parts of the world.
The author/presenter: Johannes Mattes is a postdoctoral scholar at the Austrian Academy of Sciences and lecturer at the Department of History at the University of Vienna. His two recent monographs “Reisen ins Unterirdische [Traveling in the underground]” (2015) and “Wissenskulturen des Subterranen [Cultures of subterranean knowledge]” (2019) deal with the scientific and cultural history of caves, speleology and the underground in general. Mattes was Visiting Professor at the École des Hautes Études en Sciences Sociales (Paris) and Visiting Scholar at Stanford University (CA) and York University (Toronto). Since 2020, he is Board Member of the International Commission on the History of Geological Sciences.. Mattes’ current research examines the history of natural sciences in a cultural context, expeditions, scientific societies & academies, popular science, relationship between politics, research and the public. Since 2019, he is leading a research project on the history of (popular) scientific societies in Vienna and the Habsburg Empire throughout the 19th century. His contribution to STS includes studies on the formation of the scientific field of speleology as a metadisciplinary project, where both professionals and amateurs contribute, and the impact of practices and politics on discipline formation.
Aspaldiko speleo tradiziorik onena eta teknologia berriak uztartuta, EH-ko ADES eta Eskoziako GSG taldeen arteko topaketa bat burutu dugu, eurek eskatuta, Armintxe azaltzeko.
Askotan legez, gaiak interes gehiago sortzen du kanpoan, etxean baino!
Santik emandako hitzaldia laburra eta eskematikoa izan da, halabeharrez -gai korapilatsua ulergarri bihurtzeko-, baina eskoziarrek ederki harrapatu dute muina, erakundeek Armintxerekiko duen jarrera laburbiltzen duen sententzia emanez: “out of sight, out of mind”.
Ostean, GSG-koek euren 150 bazkideen artean ohar hau zabaldu dute, Armintxeri buruzko ingelesezko artikuluaren loturarekin. Eskerrik asko lagunak, eta urte askotarako!
"G R A M P I A N S P E L E O L O G I C A L G R O U P
GSG Virtual Pub talks - Nov/Dec 2020
Tonight's meet welcomed several members of Basque Country caving club ADES with guest speaker Santi describing the discovery of paleolithic cave etchings in Armintxe Cave. This lies under the town of Lekeitio near Bilbao in northern Spain. Construction work over the last fifty or more years has blocked cave passages and caused the active stream to regularly flood the lower levels of the cave. This has coated the walls and any etchings that might have been there with mud, and threatens to do so to the rest. For more information look online."
Armintxe. Azken orduetan egin duen
eguraldiarekin (plubiometriarekin erkatu) hona hemen gaur eskola
ondoko trop-pleinean eginiko ikustaldiaren emaitzak.
Esan behar da, beste hainbat ikustalditan izandako emaitza negatiboaren ostean (errejistratuta dugun
azken aktibazioa 190201ean izan zen), ez nuela espero oraindik
trop-pleinaren aktibazioa. Zentzu horretan gure XXXXXk
aurrea hartu dit, eta gaur goizeko 07:55etarako alerta emana zuen.
Baina XXXXXk arrazoi (ez da alferrik
geografo profesionala!): 12:30etan bertaratu naizenerako, trop pleina
karga bete-betean zegoen; tamalez, ezin izan ditut erkatu futbol
zelai ondoko ubidearen igoera, eta trop-pleinaren aktibazioa.
Irudi nahikotxo hartu ditut (argazki
fijoak eta bideoak), erreferentzia puntuak zainduta, orduak pasatu
ahala konparaketak egin ahal izateko. Komentatzeko modukoak:
"Megalito" berriaren
inguruan, uste nuen bezala, uren aterabideak mugitu dira: gutxienez
sei punto desberdinetik ateratzen ziren, zeinetatik lau lehengo kota
berean zeuden baina ezker-eskuinera mugituak (hormigoizko zapata
saihestuz) eta bi... lehen baino 20-30 zm gorago. Hau da larriena,
jakina, susmarazten baitigu koba barruan posible dela, "ontzi
komunikatu" efektuaren bidez, urek ere beste horrenbeste
-gutxienez- igo izana. Eta beraz, lehen lehen azpian hartzen zituen
grabatuez gain (III zonako guztiak), agian orain arte libratu diren
"Zaldi Bakartia" eta, are, "Panelaren Gela"koak
ere ukituak izan daitezkeela. Barruan lanean ari den Bizkaiko Foru
Aldundiko taldeak ezarritako limnigrafoek argituko dute hori; baita,
bistan denez, ur lokaztuak horman eta grabatuetan utzitako markek.
"Ojimetroaren" arabera,
une honetan trop-pleinetik 70-90 litro/segunduko ateratzen ziren.
Megalitoaren aurreko erreten zabalak ere ezin hartzekoa, eta
gutxiago metro batzuen buruan zabalera normaleko erretenak. Eskolen
sarrera ondoko bideetan eta estolderiaren inguruan putzu zabalak
agertzen ziren, hobien inguruan.
Futbol zelai ondoko ubideari
buruz, beteta agertzen zen; eta eraikinen ondoko arketan (burdin
sarez itxitako horretan) ura ateratzen ari zen goiko leihatilatik.
Definitiboki, arketa horren egitura inbestigatu beharko dugu Antua.
Skate pistan, berriz, ez zen ur
pilaketarik; hau ere nire prebisioen kontra.
Bigarren ikustaldia egitera bertaratu
naizenean, 15:10ak ziren. Uraren irteera-mailari dagokionez ez dut
alderik ikusi; bai ostera uraren presioan (txikiagoa) eta
"kalitatean" (gardenagoa). Bidean enbaltsatutako ura ere
gutxiago zen. Futbol zelaiko ubidearen maila, berriz, eguerdiko
berdina zen; arketako leihatilatik kanpora zetorren ura ere,
berdintsua zen.
Une horretan, Lekeitioko Udaleko
pertsona bi ere aurkitu ditut (eguerdian sare sozialetara bota dudan
bideoaren eraginez, imajinatzen dut): Brigada Burua, eta Abel Iriondo
zinegotzia eta Hirigintza Komisioaren partaidea. Berbetan aritu gara;
eta Udal langile hauen aldetik -betiko legez- disposizio ona aurkitu
badut ere, zenbait gauza argi geratu zaizkit:
Udalak ez daki gauza handirik
Armintxeko arazo hidrologikoari buruz, ezta "megalitoaren"
interbentzioaren ezaugarriei buruz ere. Arraroa egin zait eze, Unzuetak
botatako azken erantzunean (ikus beheko txostena), obraren enkargatua Udala zela espreski
adierazi zuen.
Lekeitioko Udalarendako, arazo hau
ur kañeria baten leherketa, errepideen asfaltatua edo herriko
argiteriaren aberia baten maila berean dago. Edo ez dira jabetzen
jokoan dagoenaren garrantziaz (txarra), edo jabetzen dira, baina ez
zaie inporta (txarrago).
Dena den, beti bezala, ADES-en
informazioa instituzioen esku dagoela gogoratu diegu, gure
kolaborazio osoa eskainiz eta obra honekin egin den hankasartzeak
egin baino lehen, gurekin kontsultatzeko gonbitea eginez.
Oraindik hirugarrengo ikustaldi bat
egin dut, 19:20etan. Ordurako, trop-pleineko puntuetatik bakarra
aurkitu dut aktibo (beherengoa, lehen urpean zegoen bat). Bidean
enbaltsatutako ura jada desagertua zen, estolderiak xurgatua;
sedimentu askotxo pilatuta, hare tipokoa. Eta futbol zelaiko ubidean
uraren maila metro erdi beherago zegoen; eta arketako leihatilatik ez
zen urik irtetzen.
Horrenbestean amaitu da gaurko
ikustaldia. Orain (21:00ak) atertu du, eta gauean zehar ere ez dago
euririk emanda; bihar ostera bai, egun osoan. Eta begira jarraituko
dugu.
Uraren portaera aurreikusteko
zailtasunei buruz:
Urr 3ko ikustaldiaren aurreko
egunetan ez du euri jasa bereziki handirik egin; bai ostera
konstantziaz, inguruko lur geruzak saturatzeko beste. Horretara, urr
2-3 gauean euriaren intentsitatea pixka bat handitu denean (ez
gehiegi, esan bezala: uholderik ez da izan herrian), Armintxe
barruko ur mailak gora egin du.
Ikusten nabilenez, zaila da uraren
portaera aurreikustea parametro asko gure kontroletik kanpo
daudelako (eta hori bertan gaudela; zer esanik ez, Foru Aldundiaren
enkarguz Armintxeko hidrogeologia aztertzeko ardura duen CNR
Madrileko (!) enpresarendako...). Plubiometria neurri baten
kontrolatzen dugu bakarrik (neurketa estazioena), baina euri-jasek
ez dute beti kokapen zehatz berdina izaten, eta Armintxeren arro
hidrografikoak zabalera handia du; bestalde, akuiferoaren saturazio
mailak ere eragina du, modu limitatuan baino monitorizatu ezin
dezakeguna (futbol zelai ondoko ubidea?); koba guztiz esploratu
barik egoteak, bistan da, ez du laguntzen; irteera buxatzen duten
hondakinen ezaugarriak ere ez ditugu ezagutzen...
201004: Oier.
8:50etan ikustaldia. Trop-pleina
inaktibo. Urak (eta umeek; baina batez ere atzoko urak) mugitutako
20-25 harri dezimetriko egin berriko erretenean; ez badira hortik
kentzen, estolderian amaituko dute. Futbol zelaiko ubidearen ur-maila
nabarmen jeitsi da, 80-90 bat zm. Hobiak eskuineko adarretik baino ez
du urik hartzen, 600-700 bat zl/s (ezkerreko adarra, arketatik
datorrena alegia, lehor dago).
Goizean zehar euria eta ostarteak izan
dira (herrian noski; arro hidrografikoaren buruetan ez dakit), eta
eguerdian euri sendoagoa. 16:00ak aldean bertaratu naiz, eta futbol
zelai ondoko ubidea hutsik aurkitu dut.
Hurrengo orduetan prezipitazioa bai,
baina mm gutxi emanda dagoenez, honenbestean amaitzen dut ikustaldia.
****
Bestalde, uda honetan obra honetako
arazoei buruzko balorazio hau aurkeztu nien Lekeitioko Udalari,
Bizkaiko Foru Aldundiari eta URA Agentziari, besteak beste asteburu honetan gertatu dena gertatu zitekeela abisatuz; oraindik ez dut
erantzunik jaso. Asteburu honetan gertatutakoaren garrantziaz
jabetzeko balio duenez, hementxe publikatuko dut.
Denporia
sobran genkanez, lehelengo Armintxeko karstaren pare bat puntoren
ikustaldixa egin dogu: (...)
Gero
Solope
II-ra
juan gara.
Ni
neu 190609an izan nintzan azkenengotz,
eta uste
dot ondiok
katalogau
barik dakagula (IS-132 emongo detsagu, Gotzon? konfirmau mesedez).
Koordenadak
(...).
Sarrerako argazkixa hartuta. Sokarik
instalau beharrik ez dogu ikusi, eta oposiziñuan trabesian azken
zatira pasatzeko estuasuna (bloke haundi bat) nasaitzen jardun dogu.
Ez genkan topo materialik, eta hurrengo baten egin beharko dogu,
trabesia burutzeko (uretatik urtenda) itsasua bare dagon egunen
baten.Antuanek
urpeko
torpedua
ekartzia pentsau dau, danok
kadeneta bat eginda batetik bestera mobitzeko; eta
egun berian IS-016 Antzoriz IV-ean pendiente dagon zeharkaldixa
burutzeko aprobetxatzia.
Bio lagin batzuk jasota, Oniscus
haundi batzuk;zuluan
espezie
honetako asko
zeguazen, baiña ez dot beste ezer
topau. Gero
Urtzik seiñalautako kaskora igo nahi izan dogu, ea berak esandako
lezia lokalizatzen genduan; baiña soluen arteko hesixak pasatzeko
gatxa genkan, eta horren ordez Ibarran Bañerara emoten daben horman
behera juan gara, ikustaldi bat emoteko. Pare bat zulo txiki kenduta
(pare bat metrokuak), ez dogu katalogatzeko moduko ezer ikusi; uran
maillan Solope II-ren urteeria izan leiken sakonunia ikusi dogu,
baiña segurtasunez bajatzerik ez zeguan (marea gora zetorren). Hurrengo
baten, Urtzin kaskora zuzenian juateko geratu gara (kamiñotik) leza
hori topatzera, eta handik behera Ibarran Bañerako eskuma aldeko
horma hau miatzen segitzeko. Kueba haundirik igual ez da agertuko,
baiña lekua espektakularra danez
bisittiak merezi dau.
191120: nueva jornada de prospección en este karst urbano. Si algún
día la Administración configura un equipo de trabajo
multidepartamental capaz de abordar el problema de Armintxe de una
forma eficiente, ADES Espeleologia Elkartea tendrá mucho gusto en
poner en su conocimiento los datos obtenidos tanto hoy como en el
resto de sus estudios en la zona.
2016ean bertako labar-artea aurkitu genuenetik, ADES Espeleologia
Elkartekoak Armintxeko muinoaren hidrogeologiaren azterketari arreta
berezia eskaintzen ari gatzaio. Horretarako, bistan da, ez da
bakarrik IS-100 Armintxe II kobazuloa bakarrik kontuan hartu behar;
ezinbestekoa da harekin lotutako sistema hidrologiko osoa aztertzea,
batez ere labar-artea hondatzen ari den uholdeen arazoari aurre
egiteko.
Lan honen baitan, ADES-ekook Armintxe inguruan dauden beste
hainbat haitzulo ikertzen ari gara. Lekeitioko karstaren ezaugarri
bereziengatik, honek ezohiko ingurumenetan esploratzera eramaten
gaitu, argazkiotan ikus daitekeenez. Ez da lan gozoa.
Argazkia: Jon Zubiaur.
Egunen batean Bizkaian lurpeko ondarea babesteko gai diren
arduradun teknikoak ezartzen badira, informazio guzti honek duen
garrantziaz jabetuko dira noski; eta gustura kolaboratuko dugu
haiekin. Bitartean, datuak gure kontura biltzen jarraitu beharko dugu, Armintxeko
labar-artearentzat beranduegi ez izateko hatzamarrak gurutzatuz.
Datozen orduetako prebisiñua kontuan hartuta, asteburuon mereziko dau Armintxeko ur-errejimena hurretik jarraitzia. Ikusittakua artikulu honetan esegikot, eguneraketa modura.
190725 arratsaldeko truxala, Kapilduiko radarrian. Via Arturo Aldekoa.
EGUNERAKETA 190728 15:00
Egun eder honekin, monitorizaziño honi amaieria emongo detsagu, zorixonez emaitza negatibuakin. Harañegun ekaitza Amorototik pasau zan, baiña Lekitton sartu barik. Batetik suerte hori izan dogula, eta bestetik mendiko lurrak siku egotian, amortiguadore efektua egin dabela... erruleta errusiarran jokaldi honetan Armintxeko grabauak salbau dira. Ikusiko dogu zer gertatzen dan hurrengo katu sakakadan...
EGUNERAKETA 190727 23:41
Gaurko egunian, barriz, eurixak zatixa leunaguak izan dira, eta egun erdixan aterrune haundixak. Hori dala eta, goizeko 8:30etan eta 23:00etan baiño ez dot neurtu, eta emaitza bera: negatibo. Ubidian, ur arrastorik ez. Harritzekua, baiña pozgarrixa -kontuan hartuta pasa dan orduetan Amoroton eta Mutrikun izandako ufalak-.
EGUNERAKETA 190726 - 23:45
15:20etan eta 20:38etan, negatibo (ubide artifiziala hutsik). Bistan da mendixa oso siku dagola, eta urari eusten dabillela.
190726: Oier.
Controlando niveles de saturacion en Armintxe. Coincidiendo con las grandes precipitaciones de las ultimas horas, estoy registrando el estado de los "limnigrafos publicos", a saber:
- Cauce/aliviadero artificial: indica la saturacion de los niveles activos de la cueva.
- Pista de skate: indica que el nivel de agua ha subido unos 3 metros respecto del nivel anterior.
- Reventon del "trop plein": indica otros 3 m aprox. de subida. Corresponde con el alcance del rio interior de un nivel de 13 m sobre el nivel del mar (siendo su nivel normal de 5 m s n m).
- Puerta actual de entrada. Indica 13 m mas de subida. Corresponde con un nivel de 26 m s n m.
De momento, las dos medidas tomadas ayer (20:30) y hoy (07:45) son negativas: ayer llovio muy fuerte, pero poco tiempo. Y ha llovido toda la noche, pero poco intensamente. En este juego de la ruleta rusa, de momento los dioses acompañan a la Diputacion.
Kurtxian
(Ispaster) eta Larrotegin (Lekeitio), dakiguna ikasten.
180429xan baten
Lekittoko mendi taldiak antolatutako martxan, Zatikatik Batizerako bide
baztarrian ikusittako leza “misteriotsua” begiratzera juan naiz. Soka batekin
bajatuta, laster argittu da misterixua: neure puño y letraz idatzittako IS-018
siglia irakortziakin batera. Izan be, 2007-VI-17xan Gotzonek Idoiak eta hirurok
esplorautako Kobondo/Bizkartegi bera da, baiña orduan basuan beheko aldetik
etorri giñan, Zatikatik zelaixan zihar. Esan biharra dago goiko aldetik
pasatzen dan bidezidorretik askoz be errezago allegatzen dala bertara. Behin
barruan, bistan danez, sarrerako gunietan ikustalditxua egin dot; ganga
garbixetan ez dot arte arrastorik ikusi; opilioiak bai, asko (ez dot lagiñik
hartu). Eta Gotzonek ahaztutako guantiak jaso dittudaz, usteldu xamarrak.
Gero Larrotegira
bajatu naiz. 180702-ko ufaletan Zerengatik behera zetorren ur pillua gatzen dan
puntuan, alikatiekin sasixa ebaten jardun dot ordu ta erdiz. Metro ta erdiko
bidia egin dot barrura, baiña sasi-koladoria trinkua da guztiz, eta biharrakin
segitzeko aixotza eta matxetiakin hobe. Ez dot uste leza garbirik egongo danik,
baiña hortik galtzen dan ur kaudala Larrotegi V eta ubide artifizialeko zulo
bixak baiño haundixagua dala kontuan hartuta, eta Armintxekin hidrologikoki
lotuta dagola, bijilatzeko moduko puntua da duda barik.
Talde bat Iñeritzera juan da, helburua: sarrerako eskaladia
amaitzia, eta (azken biharrak amaitzeke badagoz be) desekipatze progresibuan zeozer
aurreratzia.
Bestiok, G-127 leza txiki historikua dokumentatzera –bertako
terrenuan jabiari oin dala urte batzuk agindutako legez-: Gizaburun, Okamika
gaiñian, Tartaka mendiko tontorretik hurre dagona. Hau da: oin dala 20 urte
baiño gehixago, basomutil bat (Loibe) bertara jauzi zanekua, eta orduko ADES-eko
sekziño lekittarrak (Panpes, Kazalis...) esplorau zebana, motozerria errekuperatzeko
atxekixan. Bueno: Xabin aurretiko lanari esker, errez topau dogu; 40 bat
metroko sakoneraiño errez allegau gara, pare bat frakzionamendukin; Gotzon eta
Antua terminusa aztertzen zeguazela, neu kokotan ibilli naiz, eta asko jaso
dot: Meta menardi, Elona quimperiana, Oxychillus, Ischyropsalis, 4-5 masma
txiki desberdin... azkenian kontua galdu dot, Carlosek kontau biharko dittu
laborategixan. Topo eginda, eta barruko argazkixak bebai.
Arratsaldian, juan dan 15 urtian egitten
gabizen legez, Armintxe mendiko hidrogeologia aztertzera juan gara. Gaur IS-20
kueban egon gara, hainbeste datu interesgarri jasota (gustora konpartiduko
doguzenak, iñoiz Armintxeko uholdien arazua konpontzeko elkarlanen bat abiatzen
bada). Nere aldetik, kokuak hartziaz gain, estuterapia pixkat egin dot,
entrenamenduakin hobetzen dan gauzia. Bio aldetik, hamen be uztia ugarixa izan
da: masmak tortillia egitteko beste, Lithobius, Scutigera coleoptrata, opilioi
zurixka bat... saguzar bat be ikusi dot (zelan arraixo sartu da horra??)
itxuraz Rhinolophus hipposideros; eta Xabierrek, azkonarra.