Izan ere, trop pleinaren aktibazioak markatzen digun hau inundazio kota minimoa da. Alegia, seguraski koba barruan urak gorago ailegatu dira. Kontuan har dezagun 2016ean eginiko esplorazioetan, horman 16 m.i.g.tara ur markak aurkitu genituela; eta 17 metrotatik gorako grabatuak ukitu barik zeudela. Ordutik hona behin eta berriro gertatutako uholdeetan, kanpotik ezin dugu jakin ura noraino igo den; datu horiek Armintxen lanean ari den Bizkaiko Foru Aldundiko taldeak eman beharko liguke, koba barruan ezarriak dituzten neurgailuak erabilita.
Asteburuan zehar, ADES-eko kideok uren portaera aztertu dugu ordurik ordu; plubiometriarekin erkatuz, Armintxeko lurpeko sistemaren ezaguerarako garrantzitsuak diren datuak bildu ditugu. Beti bezala, gogoratu dezagun datuok arazoa konpontzeko interesa duten edozein espezialista edota erakunderekin partekatzeko prest gaudela.
2021/02/07
Armintxeko grabatuak, berriro urpean
Asteburu honetako euriek, berriro ere, uholde bat eragin dute IS-100 Armintxe II kobazulo barruan. Kobaren drainatze bide naturala
hondakinekin oztopaturik dagoenez, bertan sartutako urak ezin izan du
aterabiderik aurkitu (2019an eginiko obrak, beraz, ez du bere helburua
lortu) eta 5 metro itsas gaineko (m.i.g) bere maila normaletik gora egin
du; 13 m.i.g.tara ailegatu denean (grabatuen zati handi bat urpean
hartuta) eskola ondoko trop plein-etik irtetzen hasi da. Are: ADES
Espeleologia Elkartekook iragarri bezala, urak obra egin aurretik baino
maila altuagoa lortu du, eta trop pleinean isurketa puntu berri bat
ireki da, kota handiagoan (14,7 m.i.g). Hau datu oso kezkagarria da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario