Mostrando entradas con la etiqueta urdaibai. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta urdaibai. Mostrar todas las entradas

2016/10/09

Aikitx: 20tik, 200era

Ze lan polita!
Aikitx Atxarreko koba haundi bat da, ta zihur izango zen aintziñako urzulo bat.
Gaur arte ezagutzen izen dogu 20 m. Zulo txiki bat (5 cmko) zan amaiera. Lan eginda da gero, beste aldean potzu bat (19 mko) ireki da eta utzi zaigu koba polit bat exploratzea 200 mko luzera. Orain ez dogu aurkitzen nola segi baina zeozer ikusi dogu...



2015/05/31

OH LA LA!



Los compañeros Laurent y Lotina prosiguen con su extraordinario trabajo de exploración del Omaerreka subterráneo entre sifones. Con los últimos avances han logrado aumentar la espeleometría hasta más allá de los 4 kilómetros. Este sábado han explorado una lateral que no es otra más que la correspondiente al sumidero de la sima Dolatazulo. Prácticamente han establecido la unión con esta sima. Ahora queda ver si entre todos somos capaces de completarla.

Aquí copiamos su crónica y unas fotos:

Kronika: Lastarike 30/05/2015 Laurent, Loti

Entramos en Lastarike con intención de bucear el sifón río abajo, y explorar un afluente visto entre el sifón 1 y 2 río arriba. El primer objetivo se quedo a medias, habrá que volver con más aire para encontrar la salida del sifón en estas aguas turbias, pero la sensación es buena (poca profundidad -7m, y galería cómoda) y el premio sería gordo... El segundo objetivo se cumplo de la mejor de las maneras: exploramos y topografíamos 420m en el afluente, con una progresión horizontal sencilla, y parece que el final alcanzado(impenetrable) corresponde precisamente a un sumidero conocido en superficie. También guardamos en el bolsillo 2 incógnitas interesantes que necesitarán taladro (2 escaladitas de 4m) y otra salida cuando recuperemos fuerzas... 

 


ESKERRIK ASKO, LAURENT TA LOTINA

2015/05/18

Lastarrike-Bolunzulo

El compañero Laurent nos ha hecho llegar esta bonita crónica sobre la exploración realizada este sábado en Lastarrike. Algunos estamos inmersos en un ataque de envidia.


16/05/2015

Que es lo que hace que una salida sea exitosa?
Que uno esté con amigos echando unas risas? Que haya mucha exploración? Que uno salga tan cansado como contento? Que el trabajo de un día diese para pensar una semana?   

Que es lo que hace que una salida resulte amarga?
Que se encuentre desechos y malos olores a lo largo de toda la cueva? Que no se vea apenas la cueva por la falta de gafas graduadas? Que no se pueda cumplir todos los objetivos por falta de tiempo?

Todo eso es parte de lo que nos paso el sábado en Lastarike, donde entramos José, Marije, Loti (grupo Burnia) y Laurent a seguir con las exploraciones post sifón empezadas en 2014. Tras el corto pero laborioso equipamiento y porteo hasta el primer sifón, los invitados del Burnia fueron a visitar y revisar el resto de la cueva, mientras Loti y Laurent se sumergían por las aguas turbias y “aromáticas” del primer sifón rio arriba. Otro laborioso porteo más tarde, estábamos en la orilla del segundo sifón. Dejamos allí el material de escalada y pasamos con lo de topo. Detrás, pudimos avanzar fácilmente por la galería principal del río hasta un tercer sifón, probablemente el sifón de conexión con Bolunzulo. Arrancamos con la topo, mirando de paso un afluente interesante y una galería fósil. Una vez de vuelta donde habíamos dejado las botellas, cerrando la topo, habíamos acumulado 560m de topo. Ya era hora de salir, ya que los otros objetivos previstos y el porteo de salida nos habrían dado las uvas, y mucho más. Así que quedamos en volver pronto, para intentar concretar la conexión con Bolunzulo y seguir sorprendido por esta cueva.


2014/10/27

EXKURTSIÑUA


Igande berezia izan zen guztiontzat.Goizeko hamarretan  geratu  eta Forurantz abiatu ginen.
Eguraldi zoragarria egiten zuenez, kobarantz oinez joatea erabaki genuen. Bertaraino, lasai, hitz egiten eta abesten joan ginen, ezjakintasuna gure lagun zelarik. Bertaratu ginenean, eta hango zulo txiki hura ikusi genuenean, zalantzak  eta kezkak sartu zitzaizkigun. Nork pentsatuko  ote zuen, behin sarrerako zuloa pasatuz gero, hango galeriak aurkituko genituela...
Ikusi genuen lehen gauza, sagu-zaharrak izan ziren. Aho zabalik geratu ginen, gutariko asko bertatik- bertara sekula ikusi gabeak ginelako, eurari begira denboratxoa eman genuen.
Aurrera egin ahala, gehiegi zapaldu gabeko koba zela nabaritzen zen eta horrek pribilegiatu sentiarazi gintuen.
Koba ez zen lar luzea izan, baina barreak, estualdiak eta barne emozioak izan genituen.Beraz, ESKERRIK ASKO GOTZON!!!!!!
Hurrengora arte!

          

   Aiala, Andere, Paule, Peru , Pedri eta Goizalde.

2014/09/01

Ogoño - Cuevas Marinas


El viernes 22 de Agosto, con una mar perfecta de 0,10 y con la excusa de acompañar al fotógrafo Santi Yaniz a sacar fotos a los paredones de Ogoño, los MundakXplorers hicimos la entrada completa (a falta de un par de grietas por mirar) de la cueva Mandari Zillu II hasta unos 80 metros de la entrada, y la entrada parcial de Ogoñote II que hemos recorrido cerca de 100 mt. con alguna incógnita.

El soporte de base fueron la embarcación "Kalamardo" y dos piraguas.
Bajo la escrutadora mirada del Ojo del Cantábrico existen aún grandes galerías desconocidas...



















https://www.youtube.com/watch?v=sx7Q_zz0h8I&list=UUehstKcZGaExfyM3VgmRlOQhttps://www.youtube.com/watch?v=y_HP-LzEur0&index=34&list=UUehstKcZGaExfyM3VgmRlOQ

¡YA ESTÁ!

EGIN DA KONEXIOA

KOBAEDERRA IV.ARTEAN

ETA

KOBAEDERRA II.NEAN


2014/08/18

ANBEKO ZULO, topografia

Anbeko koba aztertzera eta topografiatzera joan gara. Koba txikia (250 m.) baina izugarria. Meandroa desfondatuta (15-20 m. altuerarekin) kobarik hoberena da beste ondoko koban baino. Pentsatu dugu pena merezi duela zalantza horretan lan egitea eta galeria hori desobstruitzea, zeren berriro ahal digulako eraman errekara. Kalera irtetzen eta lateral bateri begiran, lortu dugu Anbe II.ren sarrera heltzea. Ez da harrigarria izan baina bai albiste on bat.

























2014/07/14

Bakarti zaharra

Azkenean frantzezen plana ez da egin (denbora txarrak explorazioa atzeratzeko ahalkatu digu)) Eta orain zer egin? Ba... Omara noa. Dolatzazuloko lezia begiratzeko ta topografiatzeko dau; ba noa!



28 m.ko potzua; meandroa; ta -38 m. amaitu. 100 m.ko topografia eta autorretatuak atera eta larunbateko goiza pasatu da.


                            

Arratsaldean, hondartza; neska-laguna ta txokolatada... ez dago gaizki... zahar batentzat

2014/06/15

Kanteraburu: Omaerrekako iturria

Part.: Gotzon, Antua, Jon Ander, Josu, Oier, Ane, Niko eta Tomax



Kanteraburun, Omako bailara ixten den leku horretan, iparraldeko maldan dagoen arrakala bertikal batetik ageri da Olalde, Bolunzulo, Lastarrike eta beste hainbat kobazuloren barrena pasatzen den erreka. Bai! Omaerrekari buruz hari naiz berbetan.

Igande goizean, esploratu gabeko ubegi hau aztertzera joan ginen. Antua aurretik egona zegoen, eta haren esanetan, sartzeko busti beharra zegoen. Hala ere, 20m maldan gorago, beste zulo txiki bat aurkitu zuen Petrusek, eta beraz, bai ubegia eta zulo hau esploratzera joan ginen, konexio bat egongo zenaren ustetan.

Lehenik eta behin, zulo txikia zabaldu genuen. Antua sartu eta... ezer ez. Gela bat, alde guztietatik itxita.

Eta beraz, neoprenoak jantzi eta ubegian sartu ginen. Harritzekoa da duen ur-jarioa, eskerrak neoprenoak eraman genituen. Ordu bete inguru eta gero, zuen haize bixkat hori bloke artean galtzen zen jarraipen posiblerik gabe. Topoa egin, eta kanpora.



Eta ahaztu gabe, larunbatean Arginetik atera genuen materialak garbitzera!


 





2014/06/09

El laguito (o charquito) de los Franceses

2014/VI/7 Laurent, Lotina & Antua.

Apropos idatzikot neuk kronika hau, badakidalako hiru exploratzailiek ez dabela ezebez idatziko eta lengunian atara eben bideoak eta topoa ikusi nahi doguzelako.

Go-pro-ak hurrengokoa dino: Olaldeko laku sifoian sartu ziren (kortezubi) eta 15 metro bajatu ostian, aurrera jarraika lehen "burbuilaraino" heldu ziren.

Denok uste genuen "burbuja" hau lokatzezko antro bat zela, baina bideoak beste zeozer erakutsi zigun... Koba bat zen, bere estalagmita eta estalagmitekin, eta gainera alturatxoekin (bideoan konproba dezala bakotxak)... ondo hasten gara... zenbat sekretu gordeko dabez buzeatzaile hauek???

Gero bigarren sifoia pasata (Damienek aurkitutakoa) "Lago de los Franceses"-era heltzen zara. Kilometro ta piku eukazala esaten ibili ziren exploratzailiak, baina tamalez, 800 metro eskas daukoz bigarren sifoi batera heldu arte...
UMMM... Izena aldatu biarko jako? lagito? txarkito? gour?
Urdaibai ezta hainbesterako ehh??...

Bueno, tontakeriak alde batera utzita, Antuak lateral siku baten berri eman zigun, forma eta sustraiak kontuan hartuta, duela astebete aurkitu eta desobstruitu genuen "sarrikoleza"-ko leziarekin erlazioa izan dezakeela pentsa genezake... topoak erantzungo digu ea sarrikoleza-ko lokatzezko tapoia zulatzea merezi duen (40 metro falta dira halan da be, lakurarte).

2014/05/11

Frantsesen Lakua - El Lago de los Franceses (Argatxa-Olalde)

Part: Antua, Josu, Unai, Oskar, Laurent, Damian, Idoia, Iñaki, Martin, Ainara, Maite



Ostegunean, Laurent eta Damian lokalera agertu zirenean, asteroko Ades-eko batzarrera, biek aste honetan ibili duten sifoi-maratoiaren emaitzak dijeritzen oraindik amaitu gabe geunden. Lastarrikeko galeria eder berriek lidar-aren gainean ia ia Bolunzulo ikutzen zuten. G-52ko galeriak Urgitxirako bidean zuzen zuzen zihoazen. Asko Urgitxiko sistema erraldoian ametsetan zeunden. Batek edo bestek loa galduta zeukan, eta Antua Lastarrike-Bolunzuloko trabesian pentsatzen zegoen dagoeneko. Unaiek ostegunean aurkitu berri zuen Kobakoganeko leizatxoa hainbeste sifoi galeria ikusgarrien istorioren uretan disolbatu zen.

Baina 3km galeria berri ikusgarriren pastelaren guinda oraindik jartzeko zegoen. Argatxaren sifoia. Laurent eta Damian-ek Argatxaren sifoia bisitatu nahi zutela esan zutenean Galarregiko planak ahaztu eta Argatxara eraman genituen. Osiñaren sifoiari galeria berriak ateratzea lortu bazuten bi frantsesek, zergatik Argatxari ez? Zergatik ez amestu Urdaibaiko koba ederrenetako biren konexioarekin?


Damian-en azkenengo eguna zen. Arratsaldean Avignon-eraino bueltatu beharra zuen. 10 ordu kotxean!! Eta horregatik, Argatxan sartu genituen. "El Circo Ades" berriro funtzioan jarri zen. Denok dakizuen bezala, "la soledad del espeleólogo ante el silencio de la cueva en la penumbra al ritmo del goteo de las estalactitas" eta horrelako gauzak ez dira Ades-en kunplitzen. Saguzarren batek letargotik esnatu beharra bazeukan, dagoeneko kanpoan dago euliak harrapatzen. Ze eskandalo kristo dabiltzate honek? Pentsatuko zuen frantsesen batek.

Argatxako errekako galeriak ederrak dira benetan, baina ez ginen joan Argatxa kontenplatzera. Bi frantsesak sifoian sartu zirenean, Ades-eko partaideek 2 ordu espera zeukaten aurretik, eta "punto caliente" bat montatu beharra zegoen. Baina azkenean, Antuak kordinoarekin kriston nahaste-maraña montatu zuen, batzuk manta termikekin hormak montatu ordez bazirudien etxeko tendederoa montatu zutela, eta cinta americana-k "Ooo Latasa..." pegatu ordez despegatu egin zuen. Punto caliente-a ordez punto-frio bat montatu genuen.

"Como se entere Iñaki Latasa os sacan del espeleosocorro vasco" esan zuen batek, guri barrezka gelaren beste aldean.

Punto frio-arekin kontzentratuta genbiltzanean, bapatean Laurent eta Damian-ek sifoitik irten zuten. Zer pasatu da ba? Amaitu da? Notizia txarrak etortzeko ziren. Argatxako sifoia ur azpiko caos de bloques baten ixten zen metro batzuk aurrerago, eta pasurik ez zuten aurkitu. Argatxa bestaldeko galeria handien ametsak urak eraman zituen errekan behera.

Eta buelta egin genuen kanpora, triste, baina noski, ez isil isilik. Ederrak gara gu!

Norbaitek pentsatu zuen Damian isilik zegoela (normala baino gehiago) triste zegoelako. Baina ez, plan B batetan pentsatzen zegoen. Ades-eko eskandaloaren artean galerietan zehar bueltan, beste sifoi batetan pentsatzen zegoen iada. Eguna ondo amaitu beharra zegoen kosta ahala kosta. Berak ez zekiena zen, ordea, Ades-eri kristoren sorpresa emateko puntuan zegoela.

Kanpoan geundela, Olalde-ko ubegira zihoazela esan zigun Laurentek (halako martxan laster Ades-eko bigarren euskal-frantsesa izango denak). Hasieran pentsatu genuen brometan zebilela, baina frantsesek ez dute bromarik egiten sifoiekin. Eta Olaldera joan ginen.


Olaldeko Ubegiaren presa-lakuan

Frantsesak ubegi barruan zeuden bitartean bazkaldu egin genuen. Iñakiren amaren arroz-ensalada hildakoak pizteko modukoa zegoen! Eta bazkaloste moduan basoan jarri ginen hizketan, espera egiten berriro, baina oraingoan kanpoan. Ainara eta Maite ere hurbildu egin ziren lakura, ez zegoen etxean geratzeko moduko eguraldirik eta...


Damian eta Laurent Olalden sartzen

Gaur egun arte Olalderi buruz ezagutzen zena ez zen asko. Bertako presaren jabea zen baserritarrak bazekien lakua husten zuenean urtean behin edo, han koba bat agertzen zela. Alfonso Antxia sartuta zegoen buzeatzen hor, baina 150 metro buzeatu eta gero agertzen den burbujaraino helduta zegoen. Baina gure frantsesek burbuja pasatu zuten orduan, eta 15 metro sifoi eta gero inundatutako laku-galeria batera irten zuten azkenean, galeriara!!! Bingo!!!

Goian dauzkazue Damian-ek ateratako argazkiak. Zuek esango duzue...

Gotzonek, izena laister pentsatu zuen. Beti daude hor kanpoko Cantabria eta Larrako kobetan zehar la galeria Vasco - Occitana, la via de los Vascos, eta halakoak. Horregatik,  Frantsesen Lakua deituko zaio barruko laku eder honi. El lago de los Franceses.

Eta berriro Antua buzeoko ekipoa zergatik ez zuen jantzi eta beraiekin joan pentsatzen hasi zen buruari bueltaka. Eta Unai Gotzon-i topo-kmz-a eskatzen baino gehiago ia Exigitzen hasi zen, jada goitik menditik Kurubijo itxurako leiza - pintxazoren batetan pentsatzen. Damian-ek erderaz ez dakienez, Laurent galderaz bonbardeatu genuen. Eta Oraindik bonbardeatuko dugu, ia geutarra da eta. Besteren bat brometan Olaldeko presa guk zabaltzekotan ere pentsatzen egon zen, motzean ur guztia kentzeko eta barrura gu korrikan sartzeko, baina bi frantsesen osasunagatik plana atzera joan zen; korrientearekin kobazulotik aleta eta guzti hegan irten gabe edo adar eta zamar artean, jo jo jo... 

Gauza bat argi dago behintzat: batzuek orain Olalde gaineko Lidar-a beste era batera begiratuko dugu. Puntu beltzak ez dira berdinak izango, gerizpe bakoitza, fraktura bakoitza espeziala izango da orain. Antua buzeo ikastaroak organizatzekotan ere egon da. Inork apuntatu nahi?

Norbaitek ez du gaur gauez lorik egingo. Hau da Espeleologia, mendiaren barrena deskubritzea. Gaur arratsaldez behintzat, munduan pasatzen den beste guztiak ez du inportantziarik...
_____________

A la salida de Argatxa aplaudimos a los dos espeleobuceadores. Ellos sonrieron con esa mímica tan francesa. Antua se quejó, ¡pobre Antua!, nadie le aplaude cada vez que se pierde por las aguas marrones de Bizkaia, así que le aplaudimos a él también. Pero hay que reconocer que el trabajo de los buceadores franceses, Damien Vignoles y Laurent Richard, ha sido inhumano.

En una semana, han conseguido superar el turbio sifón de Bolunta y ollar unos 400 metros de barro virgen; han descubierto las cascadas que se escondían detrás del sifón de Osiña; después de bucear en la sima que encontró Antua en Etxetxu, se acercaron tanto Urgitxi que casi lo rozaban, se quedaron a 150 metros después de haber explorado unos 700; la travesía Bolunzulo- Lastarrike está prácticamente acabada.  Agotaban cada sifón que se les proponía. Y lo de ayer… sí, supongo que lo de ayer era la única manera de acabar su incursión en las tierras del norte.

Ayer descubrieron el lago de los franceses.

Irten eta geroko azalpenak


Aunque primero fuimos a Argatxa. Un entramado de marmitas y galerías. La cueva se esconde detrás de la carretera que conduce a Laida, el ruido de los coches se difumina con el del riachuelo y los árboles mimetizan una entrada quimérica, irreal. Por esa oscuridad ilusoria nos precipitamos todos, en fila, ruidosos, ¡ ruidosos, ruidosos! Los espeleotemas se sucedían entre gritos de frío y bromas que reverberaban. El paso de la ele, siempre oculto, el caos de bloques, la galería de astelehena jai y, finalmente, el sifón. Apenas pudimos darnos un baño en el agua. Los franceses se pusieron a mear y, no mucho después, ya estaban casi listos. Gotzon solamente pudo de sacarle un par de fotos a Damien, que desapareció entre disparo y disparo. Laurent nos propuso tres horas de espera, pero no hizo falta, sólo nos dio tiempo a crear una especie punto caliente- ejemfríoejem-. Los espeleobuceadores se habían dado la vuelta después de 150m. ¡La conexión con Osiña tendrá que hacerse por otra vía!

Recogimos las cosas y salimos todos en formación arachnocampa. En el exterior aplaudimos a los exploradores franceses y también a Antua, pero los primeros se habían quedado con ganas.
 Unos días antes Damien ya había penetrado la surgencia de Omaerreka en Arteaga, el sifón de Olalde. Habló de un “big lake” que no acababa. Así que le pidió a Laurent que lo acompañara. Nadie hasta la fecha había conseguido traspasar los obstáculos de Olalde, nadie conocía el tramo acuático entre Olalde y Lastarrike. Y todos queríamos ver ese lago del que hablaba, una galería alta, recta y continuada, casi infinita. Laurent escoltó al bombero francés en este nuevo intento de desvirgar nuestros montes. Al salir, no nos lo creíamos, nos describieron coladas gigantes, casi cristalinas, estalactitas preciosas y un túnel inundado sin fin. Un kilómetro, ¡y no acaba! Damien parecía feliz. Nosotros no lo creímos hasta ver las fotos. Estas fotos de aquí. 

Tendremos que intentar pinchar ese río subterráneo de alguna manera. No se trata de una galería con sifones continuos, como se aseguraba en el ya desactualizado catálogo de Urdaibai, es un lago, el lago de los franceses, que podría alcanzar Lastarrike de una tirada y perderse más allá de Bolunzulo. La guerra entre Lea Artibai y Urdaibai acaba de volverse más interesante…