Eguraldi
zoragarria egiten zuenez, kobarantz oinez joatea erabaki genuen. Bertaraino,
lasai, hitz egiten eta abesten joan ginen, ezjakintasuna gure lagun zelarik. Bertaratu
ginenean, eta hango zulo txiki hura ikusi genuenean, zalantzak eta kezkak sartu zitzaizkigun. Nork
pentsatuko ote zuen, behin sarrerako
zuloa pasatuz gero, hango galeriak aurkituko genituela...
Ikusi genuen
lehen gauza, sagu-zaharrak izan ziren. Aho zabalik geratu ginen, gutariko asko
bertatik- bertara sekula ikusi gabeak ginelako, eurari begira denboratxoa eman
genuen.
Aurrera egin
ahala, gehiegi zapaldu gabeko koba zela nabaritzen zen eta horrek pribilegiatu
sentiarazi gintuen.
Koba ez zen lar luzea
izan, baina barreak, estualdiak eta barne emozioak izan genituen.Beraz,
ESKERRIK ASKO GOTZON!!!!!!
Hurrengora arte!
Aiala, Andere, Paule, Peru , Pedri eta
Goizalde.
No hay comentarios:
Publicar un comentario