2011/12/31
Lezate (reload)
Urtia “akabatzeko” azken sarreria Lezatera, pozik ibilli naiz (normalian ezin izaten dot egiñ-eta). Goittik behera busti gara azken marmita eta sifoyian, eta gero errekatik, aintzindarixen bidetik –GEV-ekuen signoren bat ikusi dogu- urten gara danok. Ni neu bigarrengotz pasau naiz handik (kurtsillotik) eta, oker ez banago, Mailluan Potzutik estrainekotz.
2011/12/30
Lezate speleo toUR!
2011/12/24
ORDUBATETARAKO ETXIEN
Urteko azkenego explorazioa izateko izan dana, amaitu da azkenengo porrota izaten. Batzuk "baticueva"ra goaz eta argazkian ikusten den moduan amaitzen dugu arrikada bati ezker.
Besteak Bolunzulura joan gara, hainbat galeri berri exploratu eta topografiatzeko asmos, kilometroak gure ustean. Eta amaitu dugu sarretatik 50 metrora erti itotak; Bolunzulo ur askogaz, asko da, gutxienez ADESeko exploratzaile amorratuentzako. Terminatoren esaneta "ITZULIKO GARA".
2011/12/21
Hondarroa 2011 (sic)
Argazkiak.org | 111221ohz_aurkezpena © cc-by-sa: ades
29 Euskal Espeleologia Jardunaldiak (Busturia)
Abenduaren 17 eta 18an 29 Euskal Espeleologia Jardunaldiak ospatu dira Busturian. Larunbatean hainbat hitzaldi eman dira Madariaga Dorretxean: goizean, Malloku Sistemaren "lurpeko laboratorioan" burutzen ari diren diziplinarteko ikerketak aurkeztu dira. Saioa irekia zenez, makinatxo bat ikusle eta kazetari izan ditugu gure artean.
David Diez, Gorka Zabala eta Javier Moreno: Jardunaldiak aurkeztu dituzte, Goikoetxeko baserritarrek izan duten paper garrantzitsua azalduta, baita Jagoteko Akordioaren nondik norakoak ere.
Javier Maeztu eta Gotzon Aranzabal: Malloku Sistemaren azalpen geologikoa egin dute, eta horren ostean ADES taldeak eramandako esplorazioen historia.
Josu Granja: azken urtean Goikoetxe haitzuloan egindako argazki-dokumentazio lana aurkeztu diaporama baten bitartez, kobaren topografian sektore bakoitzaren irudiak kokatuz.
Antonio Garcia eta Ricardo Gutierrez: sistema honetan egindako urpeko esplorazioen irudiak proiektatu dituzte, argazki eta bideoaren bitartez.
Jose Miguel Edeso eta Juan Carlos Lopez Quintana: "Registro paleoambiental" izeneko hitzaldian Goikoetxe koba osoan zehar aurki daitezkeen hondar metaketaren interpretazio bat proposatu dute, klimari buruzko datuak ateratzeko metodoak azalduta.
Carlos E. Prieto: Malloku Sisteman bizi diren izakiak aurkeztu dizkigu, bertan deskribatu diren espezie berri biak barne, denak bere fitxa, izen egoki eta argazkiez hornituta.
Arantza Aranburu Artano: geologiaren ikuspegitik, espeleotemen azalpena egin du, bertan hartutako estalagmita lagin biren ("Antua" eta "Moreno" izenekoak) azterketa eginda.
Iñaki Vadillo eta Juan Antonio Barbera: Apraiz erreka sortzen duen sistema hidrologikoa aurkeztu dute, honek klimatologia aldetik duen eraginean sakonduta.
Arratsaldeko saioak berriz, bakarrik espeleologoei zuzendu dira. Bertan "espeleologoen" eta "zientifikoen" arteko muga edo inferioritate konplexua ezabatzen saiatu gara. Karreradunen eta autodidakten artean beharrezkoa den elkarlana errezteko, espezialistek klabe batzu eman dizkigute:
Juan Carlos López Quintana: "Ocupación y uso de las cuevas por el ser humano durante la Prehistoria" hitzaldiarekin, arkeologia lanen zehaztapenak eman dizkigu, esplorazioetan zehar hartu behar ditugun prekauzioak argitzen.
Pedro Castaños: "Ultimas aportaciones de la espeleología vasca a la paleontología del Cuaternario" hitzaldian zehar, 27 Jardunaldietan emandako bilana eguneratu du, azken hiru urteetan jasotako laginen eta haien ikerketen berri emanaz.
Joseba Rios eta Diego Garate: labar-artean espezialista diren lagun hauek pintura edo bestelako irudi rupestre posibleak detektatu eta salbatzeko pista interesgarriak eman dizkigute. Horretarako esperientzia biren eredua erabili dute: Askondoko haitzuloa (Mañaria) eta Etxeberriko karbea (Gamere-Zihiga).
Javier Moreno: Triano-Galdameseko karstean egindako ikerketa programa baten eredua erakutsi digu, behinola Burnia Espeleologia Elkarteak aurrera ateratakoa.
Maria Napal: "Analisis de sostenibilidad del recurso hidrico. Acuifero de Itxako (Barindano)" izeneko lana aurkeztu digu, Lizarrako Espeleologia Taldeak azken hileetan eramaten diharduena Lokiz mendizerran, Lizarrerrian uraren erabilpena hobetze aldera.
Iñaki Vadillo eta Juan Antonio Barbera: haien lan eremuaren zehaztapenak azaldu dizkigute klimatika, hidrokimika eta trazadoreen erabilpenaz, nahi izan dugun beste galdera egiteko aukera emanaz. Abiapuntu ona EEE-k berriki gure esku ipini dituen estazio neurgailuen erabilpena sustatzeko.
Igandean, EEE-ko Asanblada Orokorra egin da -bertan hitz egindakoak aktan jasota geratu direlarik-. Horren ostean, neurketa hidrologikoa bat egitera joan gara, asteburuan ikasitakoa praktikara eramanez.
2011/12/15
Ozamiz audiobisuala
Audiobisual txiki bat muntatu dugu (10 bat minutu), lan nazkagarriari ahal denik eta etekin gehiena ateratzeko. Esate baterako, eskoletan proiektatzeko...
Esteka honetan dago:
http://blip.tv/file/get/Txikillana-1112 ... eta139.flv
edo bestela
http://blip.tv/txikillana/111203ozamizgarbiketa-5823475
O.
2011/12/10
2011/12/09
2011/12/08
Finalmente Gabaro
Reza a lenda que um grupo de espeleologos a encontrou nos anos 50, para depois perder-se mais 30 anos escondida ate que um outro espeleologo a encontrou outra vez nos anos 80.
Apos varias tentativas por parte de Antonio Garcia (O Persistente), hoje, finalmente a sorte sorriu-nos...depois de 20 minutos de buscas.
Antoninho, pero se la entrada de la cueva tiene un paredon de 10 metros y una boca donde entra un oso gigante! Como no la has visto?
Informe actualizado:
A unos 90 metros a NNE del antiguo caserio.
En una dolina de paredes verticales, de unos 8 metros de diámetro.
Bajada hasta la boca por rampa. Boca de 2 por 1.45.
85metros de cueva. 50metros de desnivel bajando en rampa .
Ancha, curiosa, con coladas, algunos espeleotemas.
Termina en un relleno estalacmitico.
Sin puntos de exploracion obvios...pero nada es certo hasta que lo mire El Persistente.
2011/12/04
Garayren Leizea (Elizburun esplorazioa martxan!)
Bi txango egin ditugu Elizburura bakarrik leize honen kontuarekin, baina atzean dokumentazio lantxoa ere egin dugu, mapak begiratzen eta galdeketa egiten.
Baina egia esan, kontu honetan leize hori ezagutuarazi diguna bertoko bat izan da, Ibarreta baserriko Felix.
Lehengo irteeran Unai eta Josu joan ginen, baina bakarrik Elizburuko polje-ra egun pasa. Han ezagutu genituen Ibarreta-koak eta bertoko Felixek esan zigun han belardiaren bestaldean leize bat bazela, behin txahala bat erori baitzen barrura, eta behi-ama muka hasi baitzen kexuan leize alboan. Orduan leizea belarrez eta egurrez itxi egin zuten bertokoek.
Felixek esan orduko hori, Gotzoni entzuniko leize horren zurrumurruak gogoratu zitzaizkigun, Garay hortik ibili zela eta esaten zutenak.
Eta horregatik, itzuli egin gara, eta basora sartu ordez, berriro Felixekin eta familiarekin egon gara. Eta horrela Felix eta bere iloba, makila eta igitaia hartuta, koba bilatzera joan gara, eta baita gizonak aurkitu ere!
Zuloa alanbre zaharrez, lar eta egur ustelez estalita dago, baina leize bat dela argi ikusten da. Elizburu Erreka Lezie-tik zertxobait urruti dago, horregatik agian afluentearekin zerikusi gehiago izan dezake, Lamiñak-en erreka nagusiaren galeriarekin baino.
Basoak estalita egon arren, geologikoki ordea, maldan arrakalatutako afloramendu horizontal bat ikusten da, maldan zehar metroak doana eta katazulo asko erakusten dituena, eta argi dago leize hori ere hor zabaltzen dela.
Lau berbatan, Elizburun berriro esplorazioa hasi da!
----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
La Sima de Garay (La exploración comienza en Elizburu!)
Cast: Con mucha cabezonería y, porqué no decirlo, poco trabajo de campo, al final hemos encontrado esa sima de Elizburu sin nombre, no muy lejos de los caseríos y las campas de vacas. Parece que Garay entró por ahí abajo (él nos dirá cuando lea el blog), y por eso, por el momento, mientras investigamos el nombre originario, le llamaremos la Sima de Garay .
Hemos hecho dos excursiones a Elizburu, sólo con el tema de esa sima, pero también ha habido atrás trabajo de documentación, mirando mapas y haciendo preguntas.
Pero la verdad, el que nos ha Enseñado la cueva es un lugareño, Felix del baserri Ibarreta.
La primera salida fuimos Unai y Josu, pero solo al poljé de Elizburu para pasar el día. Allí conocimos a los de Ibarreta y Félix nos dijo que en el otro lado de las campas había una sima, porque una vez cayo una txahala, y la madre vaca se quedó fuera mugiendo, al lado de la sima. Entonces los de allí taparon la sima con hierba y madera.
En el momento que Felix dijo eso, se nos vinieron a la cabeza lo que decía Gotzon de que Garay había andado por allí.
Y por eso, hemos vuelto, y en vez de entrar directos al bosque, hemos estado de nuevo con Felix y su familia. Y así, Felix y su nieto, con el palo y la hoz, y nosotros, hemos ido a buscar la cueva, y sí que la ha encontrado, sí!
El agujero está tapado de alambres viejos, zarzas y madera podrida, pero se ve claro que es una sima. Esta algo lejos de la Elizburu Erreka Leizea, y por eso tal vez está mas relacionada con el afluente que con el rio principal de Lamiñak.
Pero aunque esté tapado por el bosque, se ve que geológicamente hay un afloramiento calizo horizontal con roca muy agrietada, que enseña en el bosque muchos agujeritos; y está claro que la sima también se abre en esa formación.
En cuatro palabras, la exploración ha vuelto a empezar en Elizburu!
2011/12/03
ZAMARSpeleologia!
Argazkiak.org Ozamiz I aurretik © cc-by-sa: ades
Part: makina bat zamarspeleologo.
Batzutan tokatzen da hori ere. Beti izan dedila ondo botatako izerdia koba bat garbitzen botatakoa. Oraingoan Kanala-ra (Urdaibai) joan gara, han, errepide alboan dagoen leize-koba bat garbitzera. Lurretik zabor kiloak ateratzen genituen bitartean, maila zamarfreatikoa jeisten eta jeisten joan da, eta haseran erdi oinez sartu ahal zitekeena azkenean deszendedora jartzeko moduan geratu da!
Cast: A veces también toca eso. Siempre sea bueno el sudor echado en limpiar una cueva. Esta vez hemos ido a Kanala (Urdaibai), a limpiar una cueva-sima que esta al lado de la carretera. Mientras sacábamos kilos de basura del suelo, el nivel basurofreático ha ido bajando y bajando, y donde antes se podía entrar andando ha quedado al final como para entrar con el descendedor!
9rak aldean, Ertzaintzak bidean konotxo batzuk jarri dizkigu, istripu bat egongo balitz bezala, kotxearekin errepidetik datorren inork sorpresarik hartu ez dezan.
20 bat espeleologo baino gehiago egongo ginen (nire ustez), euskal klub ezberdinetakoak (bizkaitarrak, nafarrak,...) baina zamar biltze brigada disfrazaturik. Guanteak (ez espeleokoak, zamarra biltzekoak baizik) eta plastikozko mono-funda desetxablea. Eta aurpegiko usainarentzako maskarila.
Eusko Jaurlaritzako diruek lagundurik (zati batean aurtengo Karaitza aldizkaria egiteko ere izango dena), kanpaina ederra montatu dugu errepide bazterrean. Aitzurrak eta palak, makina bat zamar boltza, bi kapazo beltz, 3-4 zamar kontainer, karretila bat,...
Hasteko leizea ekipatu egin dugu, pasamanos batekin, gure hanketan zegoen zaborra kentzen hasi aurretik, badaezpada ere lurra gure azpian hondoratuko balitz ere (azpian 50mko leize bat dago eta!). Eta gero, ekipaturik, barrurantza sartzen zen leize arrakalan zehar 6-7 bat espeleologo koordinaturik zamarra ateratzen hasi gara. 2-3 tanda ere egin ditugu egun osoan.
Batzuk bokadiloak eta kokakolak ere prestatu dituzte. Eskerrak, bestela....
Wales (Gales) -etik ere etorritako kolaboraziotxo bat ere izan dugu, eta baita Ibarrangeluko gizon espeleologo izan ez arren koba-zale bat. Borondate ona izan behar da benetan goiz osoa zamar batzen igarotzeko euro batik kobratu gabe!
Egun erdian, bertako batzuen hitzetan entzun dugu, koba hori 70garren hamarkadatik bertedero bezala ibilia izan dela. Hau da hori depresioa hartu duguna, atera beharko dugun zamar kantitatea imaginatu dugunean...
Baina beno, lan ona denoi. Urdaibai barrua zertxobait garbiago dago orain guri esker. Ea hurrengoan koba garbi eta eder batetan ikusten garen!
Zamarrik gabe, ahal bada.
Poztekua da zelako erantzuna izan daben EEE-ren deialdixak. Benetako elkartasuna halako bihar desatsegiñetan igartzen da, eta eskerrikasko danoi.
Ustekabia izan dogu, bai. Oscar eta Campin sondeuan informaziñua galerixa txiki baten, eta 50 metrotako potzu baten barri emoten zeskuan. Sartu garanian hala emoten zeban, eta hasierako plana galerixa txiki hori garbitzia izan da, gero potzuan behera segitzeko. Baiña... galerixa horren solua garbittu ahala, kapak eta kapak urten eta gero eta beherago juan gara, egun osko jardunan ostian galerixian luzera osuan 5 bat metro jaitsitta.
Zabor asko dago, uste genduana baiño askoz gehixago. Jentia sobran egon da, eta txandaka ibilli gara batzu barruan zaborra paketatzen, beste batzu karriatzen eta azkenak sailkatzen. Aparkalakuan 25 bat metro kubiko zabor geratu dira (5.000 bat kg, gehixago ez ba da), eta Gautegiz-Arteagako Udala enkargauko da hartaz. Halan be, barruan beste horrenbeste geratu dala emoten dau.
Inguruko jente asko geratu da gu ikustera, eta hala jakin dogu 1960-70 hamarkadetan inguruko herri askotatik etortzen zala leza honetara zaborra botatzera. Ezagun da, bai: hondakin estratuak kendu ahala, etiketetan ikusten zan: Gorbachov presidentia 1987xan... beherago, 1980ko Eroskiko azeittunak... Marco eta El Bosque de Tallac yogurrak 70 hamarkadetan.... umore onez ibilli gara, baiña zabor guztia ez zan hain dibertigarrixa (orratz-xiringak, bizarra kentzeko kutxillak...). Halan be, esandako moduan jente asko egon da eta danak biharrerako gogo haundixakin (kostata lagatzen gentsen pala eta atxurrak errelebokuei).
2011/11/27
2011/11/26
Lagiñak, adarrak, inkognitak
Malloku sisteman. Lehelengo, lehelengo hirurekin juan naiz San Martin eta Erletxeko hobixetara ur lagiñak hartzera (3-na pote). Oso kurioso eta interesgarrixa begittandu jata dato bilketia, oiñ arte bertatik bertara ikusi barik nekan.
Gero eurengandik separau (Apraiz ubegira juan dira beste lagin-txorta bat hartzera) eta Goikoetxera sartu naiz (bestiak aurretik sartuta zeguazen, eskalada inkognita batzu argitzera) sarrerako gelan topau barri dirazen kornamentak erretratatzeko. Hortan amaitzen nenguala, barriro topau dittudaz Petrus, Javi eta Ainara (Gela Gorriko bidian, han laugarren lagin-txortia hartzera).
Egun-erdiko jarduna, ume txikixak dirazela-eta askotan errepikau biharko dotena!
2011/11/24
2011/11/20
Espeleologia Istripuetan Zaurituaren Taldekideak Trebatzeko I Ikastaroa.
Argazkiak.org | 111119_eel_santaeufemia 06 © cc-by-sa: ades
(Oierren argazki gehixago)
2011-XI-19/20
Asteburu honetan Atxagarai aterpean (Aulestia) izan den ikastaro hau aintzindaria izan da. Euskal Espeleo Laguntzako kideek, behintzat, ez dugu ezagutzen Espainian edo Frantzian halakorik inoiz egin denik: istripu bat izan duen taldeari lehenengo orduetan jarraitu beharreko jokabide egokia irakastea alegia. Kurtso honetan, sorosleok EEL-eko arduradunen eta osagileen azalpenak jaso ditugu; talde profesionaletako partaide batzu ere haien esperientzia eta jakituria partekatu dute gurekin. Izan ere, denok dugu argi zein den gure papela osagile eta sorosle bezela, behin zaurituarengana heltzen garenean. Baina... zer egin dezakete zaurituaren lagunak eurak, espeleolaguntza taldeak heldu arteko ordu kritiko hoietan? Hutsune hori betetzera etorri da ikastaro hau.
Larunbat goiza Diegoren azalpenekin hasi da: istripuen testuingurua, politraumatismoak, kasuistika eta arriskuen prebentzioaren azalpen orokorrak. Horren ostean, Espainian izandako istripuen analisia eta estadistikak ezagutu ditugu.
Horren ostean Davidek hartu du hitza, arriskuak ahal den neurrian gutxitzeak duen garrantzia azpimarratuz eta espeleologo guztiek kurtso honetan ikasiko diren jokabide-arau minimoen ezagupenaren garrantzia azalduz.
Gero Diegok berriro azalpen praktiko batzu eman ditu: alkohol etiliko eta manta termikoaren bitartez lor daitekeen berotze bizkorrari buruz. Laguntza bila irtetzen duen taldekidearen papera ere azaldu du, efizienteago izateko hainbat aholku barne (informazio bilketa egokia, bide-seinalatzea...).
Javiren txanda etorri da gero, istripu baten osteko lehenengo ordu hauetako jokabideak biltzeko zer-edo-zelako protokolo bat osatu nahirik. Horren barruan etapa desberdinak bereizi ditu, haien ezaugarriak azalduta; lehentasunak ezartzea nolako garrantzia duen; eta zauritua ebakuatu ostean ere, badirela konpondu beharreko hainbat atal (psikikoa, legala...).
Bazkal ostean hasi da Iñaki “puntu beroen” muntaketaren erakustaldi praktikoarekin. Bertan azken asteetan inguruko kobetan egindako frogen emaitzen berri eman du, material desberdinen konparaketa eta muntatzeko era desberdinak erakutsiz.
Ostean, Diegok istripuaren lehen momentu hauetan erabiltzeko botikin basikoaz aritu da: gutxigorabeherako diagnostikoa, analgesia eta antiinflamazio basikoa, begi-garbiketak, ura edangarri bihurtu, benda elastiko/itsaskorrak... Luxatutako sorbalda bere lekuan sartzeko maniobra hipokratikoa ere azaldu du, baita menbruetako frakturak lerrotu eta immobilizatzeko arau orokorrak aipatu ere.
Sendoak azaldu dizkigu gero traumatismo kraneo-enzefaliko eta torazikoetan zauritua ipintzeko postura gomendagarrienak. Gainera, bera eta Diegoren artean reanimazio kardio-pulmonarraren oinarrizko teknikaren nondik norakoak eman dizkigute, azalpen praktiko eta guzti (30 bider esternoian gogor sakatu / 2 bider birikak bete). Gainera, egoera larrietan gertatzen den dilema handiei buruz berba egiteko aukera egon da (zer lehenetsi: lesionatutako bizkarra ez mugitzea, ala bihotz/biriken funtzionamendua bermatzea?).
Diegok jarraitu du gero, espeleologian gehien ikusten diren arazoak komentatuz eta haien aurreko jokabideak azalduz: hipotermia (35º baino gutxiago), eta arteria handiak berotzearen garrantzia (besapeak, izter artea, eztarria). Baita muturreko ahitzea ere, bide batez esfortzu fisiko handietarako dieta komentatuz.
Aitorrek istripu baten lehenengo uneetako talde-dinamika eta koordinazioaz berba egiten hasi du bere txanda. Gainera sokazko kamilla zelan inprobisatzen den erakutsi digu. Azkenik, mendi-erreskateetan zaurituak mugitzeko eta lehenengo momentuetan eramateko erabiltzen diren hainbat teknika azaldu dizkigu, espeleologian ere erabiltzeko modukoak.
Ibaiek ere eman digu bere esperientziaren berri. Kasu honetan, eta aurreko irakaslearen haritik, esplorazio material arruntarekin inprobisa daitezkeen immobilizazio sistema batzuen adibideak eman dizkigu, baita unean-unean baliogarriak izango zaizkigun hainbat aholku eman ere.
Larunbatekoa amaitzeko, immobilizazioak gure artean inprobisatzeko aukera izan dugu denok. Horren ostean, egun osoan zehar ikasitako hainbat teknika berrikusi eta praktikan jarri ditugu, biharamonera begira. Eta programatik kanpo, Javik fisiopatologia eta oinarrizko explorazio/diagnosiari buruzko azalpen gehiago eman ditu, ikaskideen galderei erantzunda.
Igandean berriz Lezateko haitzuloan sartu gara, eta istripu baten aurrean izan beharreko jokabidea in situ praktikatu ahal izan dugu. Lau simulazio gune antolatu dira, sarreratik 15 bat minutura, eta gutako bakoitza lau egoera kritiko praktikatzeko aukera izan du, EEL-eko osagileen begiradapean. Taldeak afinitatez antolatu dira (elkarrekin esploratzen duen jendearekin) eta ADES-eko kideok praktikatu duguna zera izan da:
- Labandu eta 4 metroko jauzia, fraktura bikoitza -tibia eta femurra- (Javi).
- Traumatismo kraneo-enzefalikoak, 3 kasu desberdin (Sendoa).
- Ahidura kasu 2 -bata eskumuturreko frakturarekin, bestea tibiarenarekin- (Ruso).
- Puntu beroaren muntaketa (Iñaki).
Ikastaro eredugarri honetan 30 bat pertsona bildu gara ikasle, irakasle eta antolakuntzakoen artean, eta ikaslearen ikuspuntutik esango nuke oso pozik geratu garela denok. Antolatzaileek hainbat iritzi eta ohar jaso dituzte amaieran, hurrengo edizioan oraindik hobea izan dadin.