Mostrando entradas con la etiqueta ondarroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ondarroa. Mostrar todas las entradas

2025/10/20

Zientziaren Giltzak

 


20251020: Oier.

Ondarrun, Zientziaren Giltzak elkartearentzat hitzaldia eman dugu. "Lurpeko mamarruak" izenburuarekin, orain bioespeleologian barneratu gara (aurretik espeleologiaren beste arloei buruz emaniko hitzaldiak konplementatuz), 50 bat ikusleren aurrean. Bistan denez, 2014tik aurrera Gorozika auzoan eginiko aurkikuntzek leku berezia izan dute, eta galderak ere makinatxo bat izan dira, beraz badirudi gaiak interesa pizten duela. Plazerra da, horrelako publiko fiñaren aurrean berba egitea!



 

2017/01/29

Atxondoa (Gorozika)




170129: Unai, Antua, Oier.

Gorozikara (Ondarroa), Unairi Mokao inguruko meazuluen kataloguan laguntzera. Lehelengo Atxondoko tontortxora juan gara, eta harrigarrixa da barruan zelako laberintua topau dogun; batetik sartu, bestetik urten, antxiñako itxurako galerixa bigurrixetan gora eta behera, zein 1900 inguruko galerixa zuzenetan, barrenuen marka eta guzti. Zer esanik ez, euretako asko desplomiekin edo hondakiñekin blokeauta topau doguzela. Unai eta Antua ibilli dira sare nagusixa topografiatzen (beste sare txikixaguak be dagozela ikusi dogu), eta poliki-poliki eremu hau ondo aztertzen eta katalogatzen ibiltzia merezi dau; nere ustez, interes geologiko hutsangaittik bada be, katalogo espeleologikuan sartzeko moduko barrunbiak dira danak (artifizialak zein naturalak).

Goizian zatirik haundiña hor pasau dogu; eta gero, 15:00ak aldian, Unaiek han-hemendik lokalizauta zittuan 3-4 zulo erakutsi desku, eta barrura sartu gara; gehixenak galeria bakarrekuak, eta metro gitxikuak. Nik neuk bakarran izenakin geratu naiz: Iramategi, bertan topau dogun saguzarra errejistratzeko. Izan be, ni hortan juan naiz denpora guztian: bio kontuei begira.

Mokao-Atxondoko meazulo nagusixan jasotako lagiñak: masma txiki 1, masma haundi 1, aken haundi 1, opilioi zuri 1.

Hauek izan dira Mokao-Atxondoko meazulo nagusian (Gorozika-Ondarroa) aurkitutako saguzarrak:
(...)

2014/09/14

Aloza: ondarru´s superkarst

2014ko Irailaren 13a: Josu, Idoia, Iñaki.

Ondarruko Gorozika auzora jun gara, Alozan egin behar zan eskaladarekin jarraitzera.

"Ganarun gateri"ko estuasunak taldeko bat (Idoia) bidean geratzea eragin dau, baina beste biok aurrera jarraitxu dogu. Josu-k egin dau eskalada, 8ko montiekin, Gotzonen anila batekin eta paraboltekin egin behar izan dena, material faltagatik (habemus bronka laster). Neuk aseguratu dot eta azkenean fijoan igotzen bukatu dugu lehenengo eta geroago oposizioan, 15-20 bat metro bertikal igo ditugu.

Goian gure sorpresarako, urzuloaren garapenerako metroak batuko dizkion diaklasa eta fraktura multzoa esploratu dugu, norabide guztietan eta haize korrientearekin (gehienbat kanporanzko bidean). Kobazuloko espeleotema bakarrak ere agertu dira, argazkiak ateratzeko moduko meandro-gela desfondatu polit batean: makarroiak, estalagmitak eta estalaktita gorriak (burdin oxidoak?? zorioxonak Ondarru!!).

Haizearen esplikazioa ezin izan dugu azaldu, baliteke frakturen artean dagoen zirkulazio bat izatea, izan ere sakonerako bidea hartzen zuen norabidean ez dugu haizerik igarri. Hala ere, saguzar-guanoa ikusi dugu goiko galeria hauetan, beraz baliteke bigarren sarrera bat izatea kobak.

Osorik desinstalatu dugu, Parabolt eta anila bat geratu da (eskalada desinstalatzeko beharrezkoa) eta parabolt esparrago bat. Itzuli beharko da, topoa egin eta txoko guztiak hobeto miatzera.

Azkenik, esplorazioa bezain garrantzitsua dena: erabilitako materiala garbitu dogu Orubixen.

2014/08/20

Alozako Zulu Amaitxu De

Part: Gotzon, Oier, Josu, Unai


Desobstrukzio lan fin, koordinatu eta efektibo bat eta gero, Ganarun Gateri pasa dogu beste aldera, baina 50-70 bat metro gehiago egin eta gero, urzuloa itxi egin zaigu. Gaur ere airez putzadaka zebilen koba zikin madarikatua, eta irten garenean bertatik (4rak bueltan) era berdinean utzi dugu, Gorozikako mendien barrenean dauden erreken misterioa argitu gabe, eta gure azken baza amaituta...

Gotzonek, Ganarun Gaterin (behiaren gateraren) beste aldean zer zegoen argitu gabe ez zuen buelta egin nahi. Eta egia esan, horrekin behintzat pozik egon gaitezke, gatera pasa bait dugu, eta atzean dagoena argitu.

Oierrek, bere koko-mamarro tranpaz armaturik, Alozako "armiarmus titanus"ak batu nahi zituen, guk esan bait genion "espezialki abundanteak" zirela Alozan. Hori ere lortu du (berak azalduko digu). Ez dakigu Alozako Zuloa "Biotopo Protegido" izendatuko dugun ala ez.

...

Josuk, Gotzonek bezala, Alozako misterioa argitu nahi zuen, eta bide batez Unaiek urte betez eman zion txapa amaitu. Egia esan desobstrukzioaren elementu klabea izan da Josu, leku oso txarrean oso lan ona eginez. Berak azalduko digu, zer zegoen Ganarun Gaterin beste aldean.

"3. kolpea eta gero, eztuasuneko ezker pareta osorik erori da. Listo! Zabalik! Gotzonek deseskonbratu, eta barrura sartu naiz mailuarekin retoke bat ematera. Faltarik ere ez du egin. Pasa eztuasuna, eta jarraian beste bat, baina pasatu zitekeena eta... meandro bat! 30m inguru luze eta 2m-ko alturakoa. Honen ondoren 3m-ko desfonde bat, 15m-ko tximenea batekin gainean (hurrengorako eskalada). Desfondea destrepatu eta berriro gatera batera, haizearen kontran. Oraingoan arrakala eztu eta oker batetik aldapa behera. Jarraian 5m-ko putzu bat. Gotzon jaitsi da. Eta... THE END. Pelikula bukatu da, arrakala impenetrable batetik doalarik haizea. Ez dago zer eginik.
Gure esperantza guztiak eskaladan geratu dira, baina ez dago haizerik."
...

Unaiek, beste alde batetik, Gorozikako mendien barrenera sartzeko azkenengo baza zela jakinda, gogor kolaboratu du baina Gatera ezin izan du pasatu. Josu eta Gotzon pasa ahal izan dira. Unai, Gateraren sarreran geratu da, iluntasunean, esploradore-topografiadore bien zain. Ahal den beranduen bueltatu zitezen desiatzen zebilen, baina ez dute gehiegirik tardatu.

  "Amatxu Re" esan du Josuk.
  "Kauen dios" pentsatu du Unaiek. Amaitu zaizkio Unairi Gorozika barrura sartu ahal izateko ideak. Hau ez da Ispaster edo Illuntzar, ez daude dolinak nonnahi...

Esan dute, eskalada bat dagoela egiteko, baina lekuak ez omen du asko prometitzen.

Egia esan, hasiko ginake poesia pixkat egiten mendi, erreka eta lur barruko misterioei buruz, Aloza eta Ondarroa-Berritxu inguruko karst honi eman diogun bomboa eta gero... Baina hurrengo baterako utzi beharko dugu.

Orain Dunduneko Zulu topatzea geratzen da bakarrik, baina informatzailearen datuen arabera, Txantxane berbera aurkitzea baino zailagoa dela dirudi.

Agian lan speleo-geologiko bat egitearekin pentsatu behar da Gorozikako karst-ari buruz. Proiektu honi amaiera ganoraz emateko.

Topoak:



Oier's bertsion



140820: Unai, Josu, Gotzon, Oier.

Alozako zulu (Ondarroa). Helburua: puntako desobstrukziñua segitzera.

Banekan gogua Zeberiotarren aurkikuntza flamante hau ezagutzeko, eta uste nebana baiño hobia da. Izan be, ikusitta nittuan argazkixak eta entzunda nittuan kontakizunak (estua, zikiña, zatarra) eta ez neban gauza haundirik espero; nere interes nagusixa sarrerako kokuen lagiñak hartzia zan. Baiña hara nun topau doten uste nebana baiño askoz be desarrollo gehixagoko “benetako” haitzulua, mapa geologikuen egillien lotsarako. Batez be p10 jaitsi eta geroko tramua egin jata deigarrixa, eta bere morfologixiak MG-9 desiatua ekarri desta gogora behiñ eta barriro (katazulo horizontal luzia, sustrato inpermeablian gaiñian, tarteka fraktura transbersalak ziharkatuta).

Desobstrukziñuan puntuan 3 espatula kolpe bihar izan dira, eta Josu eta Gotzon pasau dira aurrera (bestiok ez gara kabidu). Kontau dabenez, 30 bat zm zabaleko gela baten topau dira, frakturian norabide berian, ixa tente jartzeko modukua, eta errekondua estuasun inpenetrable batetik zihar galtzen da. Halan be, eskalada bat egitteko aukeria ikusi dabe, eta hortik jarraipenik dagon begiratzia izango da hurrengua.

Bio aldetik, deigarrixa egin jata koba osuan zihar diptero kanpotarrak egotia; esango neuke hori beste sarrera baten hurtasuna adierazten dabela (haize korrientia leuna eta etenbakua da). Sarrerako tramo horizontalian zihar (illuntasuna %95tik %100ra) Ischyropsalis, Gyas, eta araknido pillua dagoz, seguraski diptero ugarixengaittik; behin p10 jaitsitta (illuntasuna %100), dipteruak ugari baiña Ischyropsalisak gitxi; koba osuan zihar Lithobius zeguazen. Danetik ale batzu hartzen saiatu naiz, pote bittan banatuta, 1º eta 2º tramokuak bereiztuta.

Gaur gaiñera, gaztetu egin naiz: aspaldiko partez, Mortadelo II novato patosua berpiztu da:

  • ·         P10eko mosketoia aldrebes laga dot, txapiakin palanka eginda eta angulo arriskutsuan biharrian.
  • ·         Kanpora urtetzeko prisiakin, taladrua bere zorruan sartzia ahaztu jata, eta petatian amortiguaziño barik etara dot.
  • ·         Ondarotik kamarian zorrua oso zikin eta bustixa etaratziangaittik kargu hartu desta Gotzonek, arrazoiakin (Martin, erruan zati bat zuretako).



2013/05/18

Mugi?.....ala Iguazu?

Part.: Idoia, Oier, Antua, Gotzon eta Josu

Gaur goizean Mugiko Zulure sartu garenean amorrua soberan genuen. Baina ez da horrela izan Mugitik irten dugunean. Urepel tabernan Gotzonek eta Josuk "...gaur bai eh! laugarrenin aber pasatzen gazen!! Ni enu etxea jakin barik jarraitzen badau edo ez..." Mugik 3. putzuaren sakonenean arrakala bertikal estu bat aurkeztu zigun duela 4 sarrera. 

Gaurko sarrerak bere berezitasuna ere izan du, nola ez, ura edonondik, azken egunetako euriteek eraginik, obstrukzioaren lekuan ur-jauzi bat topatu dugu. Eta gaur, azkenean, ahalegin eta lan askoren ondoren, aterkiekin ur-jauzia sahiestu nahirik, arrakala pasa dugu. Beste 7 metroko laugarren putzu batekin.



Eta handik gutxira... "... se ha acabado...", "...impenetrable...", "...mucha agua, no se si hay aire...". 
Mugik maltratatu egin gaitu, eta azkenean gainera berak nahi duena egin du: bukatu. Gutxienez, Gorozikan espeleo-esplorazioa egiteak merezi du, Urepel tabernako bokadiloengatik bada ere.

Aspaldian ez dugu zorte handirik izan ADES-en. Esplorazio ugari egin ditugu, baina opari gutxikoak momentuz. Hala ere, Orubixe irtetzen den surjentzia konektatzeko Aloza geratzen zaigu. Mugiko zuluak, ustez, Alozako ur-zuloarekin konektatzen du nonbaiten lurpean. Beraz, Gorozikak badu zer esan oraindik!!

Momentuz, bihar Busturian kultur ekitaldia, gaztetxoekin. Turismoa ere noizean behin egin behar da eta...



2013/04/27

Mugi (aka Mugako zulu)

130427: Unai, Josu, Idoia, Gotzon, Oier.

Unaiek daka azken berbia, baiña nere ustez klaru dago: katalogo asuntuetarako Mugi izena erabilli biharko gendukiala uste dot (Mugi ondarrutarrez = Mugie gernikarrez = Mugia eibartarrez), baiña... deklinatzerako orduan Mugatik, Mugara, “Mugako zulu” (ondarrutarrez noski).

Gaur desobstrukziñuakin jarraitzera, gure mutxatxuak perretxiko garbiketia egin eta gero, eta egunotan euri gitxi egin dabela aprobetxauta (atzo truxalak bota zittuan, baiña ondiokan ez da leza barruko ur dinamikan igarri). Espatula kolpe majistralak emon dittuez Gotzonek eta Josuk, baiña halan be taladruan baterixak uste baiño gitxiago iraun detse. Proba tekniko batzu egin biharko diraz...

Unai, Idoia eta ni Shangai paso azpixan zain genguazela, argazki speleosujerente batzu egitteko aprobetxau dot. Koko troglobiuen arrastorik be ez dot ikusi. Unaiek fosil nahikotxo identifikau dittu; argazkittara gatozenian kontuan hartu,primer plano batzuk etaratzeko.

---------

SHANGHAIKO MAGOAK


Ondarrutarren  batek oraindik asunto "korapilatsu" bat dauka esku artean konpondu beharra, hori argi dago, ekipatzeko orduan. Asuntu elektrikoan ere ez gara txarto ibili, baina ez da nahikoa izan. 

Perretxikoen sasoia ere badirudi amaitu zaigula Mugin, Ertzaintzak egin du bere lana. Basoko jabeak ere egin du bere lana dirudienez, heldu garenean pinu pilo bat botata aurkitu bait ditugu Mugiko Zulurako sarrera oztopatzen.  

Berez 7 magia truko egin behar omen genituen, eta 4rekin etxera joan behar izan gara, oraindik Mugiko Zulu ez baitzaigu uzten sartzen. Malefizioren bat bota omen digu etorri ezin izan den LIDAR-Lari batek? Eta atzean gela bat ikusten da, gelatxo ederra. Hurakanik ez, baina haizetxoa bai. Iñeritze bezala hoberenean itxi egingo al zaigu? Orubixeko errekan "bainatu" ahal izango ote gara inoiz? Hurrengo kapituluan... El Desenlace!

2013/01/19

Shanghai Pasu - Mugiko Zuluk segitzen dau!

Part: Idoia, Leire, Gotzon, Oier, Unai, Antua, Ritxar

Azkenengo Gotzonek eta Josuk egin zuten Mugiko Zulurako sarreran argi geratu zan fraktura eder hori behera eta behera zihoala. 30 metro putzu eder jeitsi eta gero, leku baten "estutu" egiten omen zan. Han joan gara Magoak Varita Magikoarekin hori konpontzera. Ederra sorpresa hartu dugu, konturatu garenean ez zegoela desobstruitu beharrik, eta nahiko erraz pasa garela danok!
Shanghai Pasu.

Eguraldi txarra gure gainean, lur azpiko erreka guztiak kargan, baina han joan gara Ondarruko Gozikara, Orubixeko lur azpiko erreka ezkutuaren bila. Alozako Zuluk ez digu erraz sartzen uzten, baina Mugiko Zulutik ahaleginduko gara aber mendia uzten dan.

Ciclogénesis Explosiva emanda dago, eta Gorozikako bidean baserritarrak lurra eta bedarra kentzen daude. Bertara auzora heldu aurretik, bide bazter baten laga ditugu kotxeak. Hasi da Unai Ondarruko eta Berritxuko espeleo-historia eta geologiari buruz berbetan. Hasi da Antua baso eta belar artean "zulu"ak bilatzen. Hasi dira beste batzuk "tipin" gora eta "tipin" behera.

Eta gero danok zulun behera!

Hasierako kabezerako putzuari "trukoa" hartu behar zaio, eta kontuz ibili behar da harririk bota gabe behera. Unai (zein bestelan ba?) estreinatu da horretan, emozioaren emozioz barrura bala bat bezala sartu denean.

Baine putzu guzi tantaka eta tantaka da. Erreka txikixak edonun. Tantakako Zulu.

Arrakala ederrak, ezkerretara eta eskuinetara, "explorame" esaten dau.
Shanghai Pasu pasa eta gero, beste 10 bat metro putzu! Behean, hormak fosilez beteta daude. Ezagutzen ditugun Rudistez (txirla itxurakoak) aparte, ostra itxurakoak, eta Ermitaño itxurako maskorrak ere badaude. Fosil kursillo bat egiteko sobran ere badago. Hurrengoan, agertzen diren krustazeo mota guztiak apuntatu beharko ditugu.

Beste 5 bat metro putzu, buru gainean Katarata Bete Ur-ekin. Behean, hurrengo putzurako pasoa meandro estu bat da. Posiblea magiarekin, baina buru gainetik dutxarekin, ez da plana. Mendi barrua urez saturatuta dago. Zeberiotarra, azkenengo putzuaren kabezeran zintzilik, behean dauden Gotzon, Ritxar eta Antua-ren Meandro-Komeriei bista kendu gabe dabil. Moralez ere goian dabil, petateak beste batzuk ekarri dituzte eta...

Gora! 

Bidean topoa egin da. Garrantzitsua, gehienbat jakiteko arrakala Alozako Zulu-ra doan, eta beste norantzan basoko OndiokanTopaBarikoZuloOstixa-ra doan jakiteko.

Putzu kabezeran Perretxiko bat ere topatu dugu.

Gero Orubixe baserriaren iturrira joan gara, uraren kaudala ikustera. Benetan KARGAN dago, sekulako uxolak urteten dau. Iturriko drenajeak nahiko ez du ematen mendi guztia urez husteko.

Berritxura joan gara gero, eta Urepel Tabernan (surgentzia horri ere helduko diogu) bakoitzak Barra Bete Bokadilo jan dogu.

Hurrengoan ahal bada sikua dagoenean sartzen ahaleginduko gara.

Aupa Ondarru.

Cast: en la última entrada que hiceron Gotzon y Josu a Mugiko Zulu quedó claro que esa bonita fractura iba para abajo. Después de bajar 30 metros de bonito pozo, parece que se "estrechaba" en un sitio. Allí hemos ido los Magos con la Varita Mágica a arreglarlo. Vaya sorpresa que hemos cogido, cuando nos hemos dado cuenta que no había que desobstruir, y que hemos pasado todos fácil!

*************


130119: Leire, Idoia, Unai, Gotzon, Antua, Ritxar, Oier.

M-25era, probisionalki Mugiko Zulu izentau doguna (mendixari Mugi esaten detselako), harik eta parajiak izen zihetzagua dakan jakin arte.

Banekan gogua Gorozikako ustebako karst barri hau ezagutzeko. Ondarru eta Berritxun artian banatuta dago, gaurko lezia bigarren udalerrixan.

Lezia harrigarrixa begittandu jata, arrazoi askongaittik: hain bertikala; hain aktibua (gaur dutxa saio luzia izan dogu, leku baten baiño gehixagotan; hain pareta latzak –buzua eta burixa zulatu dittudaz-; hainbeste fosil (hiru-lau klase molusko bai bereiztu doguz)...

Ekipuan espatulak eruan badoguz be, ez doguz erabilli: esploraziño puntia ikuskatzera sartu eta bigarren minutuan, makurtu, eta Josuri iges egindako katazulua ikusi dot, errekara zuzenian sartzen zana; “Shangaiko paso” honetatik pasau gara danok, Ritxarrek instalau eta gero. Hortik behera, beste 20 bat metro egin doguz, eta... beste horrenbesteko potzu baten kabezeran geratu gara gehixenak; Ritxar, Gotzon eta Antua, baiña, jaitsi dira eta –hor bai- desobstruidu biharreko meandro baten atarixan geratu dira, konplikaziño haundirik ez ei zekana, baiña ur gitxiagoko egun baten saiatzekua.

Argazki lan majua dakan lezia da M-25, horretarako bakarrik etortzia mereziko dau. Dana dala Gotzonek ale batzu hartu dittu.

Ikusketa bioespeleologikuan be ibilli naiz, potiak prest; baiña ez dot interesekorik ikusi (Elona quimperiana, Meta bourneti, Tegenaria inermis...). Hori bai, urtetzeruzkuan sorpresia: perretxiko OSO POZOITSUA identifikau dogu lezian sarreran bertan, lehelengo repisan; sokian bertikalak gaiñe-gaiñian hartzen dau, beraz, kontuz ibilli zaittie hurrenguan jaistian, ez zapaltzeko edo mobitzeko. Gaur egunian protesis onak egitten dittuez, baiña hobe norbere hanka naturala mantentzia...
 

2013/01/04

Urte berri on!! Mugiko zulu


Part.: Josu, Gotzon eta Maite.

Esan eta egin. Hasiera batean arraka, gero akaso kaltzetin bat. Baina Mugi basoko arrakalak zer gehiago esan bazuen. Orain aste bat Unai eta Josuk Mugiko kobazuloaren berria eman zuten blog-ean. Gaurkoan, ADES berriro bueltatu da ikustera kaltzetin hori non bukatzen zen.

Baina ez!!  Hala beharrez, Josu izan da gaurko    ekipatzailea. Hasierako elkarrizketa interesgarria izan da:

J.: 3 soka? Joe, optimizta etorri zaz.

G.: Bueno behar badira hor daz.

Ba bai, behar izan dira, eta ekarritako 7 monti ere. Topoan ikusten den bezala, 3 metroko sarrera putzua, bentana bat pasa eta 5-7 metro inguruko ranpa bat. Benetan kolada oso inklinatu bat. Eta ertz-ertzean 15metro sakon eta 6 bat metro zabalerako arrakala bat.

Halako batean, fondoraino heldu garenean. Arrakalaren punta bakoitzea, bazegoen zer ikusi, baina bereziki alderdi batean, beste 10metrotako putzua berriro. Eta hemen berriro ere, arrakala inpenetrable bat hasten zen. Baina bestaldean ur-zarata garbia!!! Alozako errekastoa ote? Ez dakigu baina bueltatu beharra dago zabaltzera.
Harri batzuk ere bota ditugu arrakalan behera, eta Gotzonen esanetan beste 20 metro inguru erortzen da harria.

Gaurko irteeraren ekarpena ondorengoa izan da.

1.- Gaurko kobak jarraitzen du eta berriro bueltatu behar gara. Anillak instalatuta utzi dugu, baina soka kendu egin dugu.

2.- Azkenean Gorozikak zer esan emango du martxa honetan.

3.- Mereludiko karstaren itxura antzekoa duen kareharria. Alperdo ere gogora arazten du zenbait lekutan karst-ak. Arrakala asko edonon. Oso higatutako kobazuloa. Eta sedimentu gutxikoa.

4.- Josu-ren ekarpen pertsonala: ekipatzen ez duenak ez daki benetan zer irabazten duen… bakarrik ekipatzen hasten denean konturatzen da.

5.- Unai, zorionak. Emandako peñazu eta gero, lortuzu.

ADES taldeak badu zer gehiago esploratu. Gorozikako baserritarraren arabera, inguruan beste arrakalaren bat ere badago.

Horrelakoa izan behar bada urtea, benetan arrakastatsua izango da.

Urte berri on! 

2012/12/28

Alozako BESTE Zulu !

Part: Unai eta Josu the "EquipaExperts"

Beste bat listarako. 20 metro inguru jeitsiko da gure ustez. Zeinek jakin. GUK EZ, ze espeleologo "profesionalek" egiten duten modura, okerretako broka tamaina hartu dugu Montys-entzako. Azkenean pinu baten soka lotu eta "desviador humano" bat eginda jeitsi behar izan gara lehen 5 metroak. Baina gero putzu bat hasten da, erraza bajatzeko, eta harriak klinklonka egiten du. Unaientzako ez dago haizerik, Josurentzako "brisilla" bat dago. Zeuek ikusi eta esan.

Eguerdiko 3ak aldean igo gara Gorozika aldera. Inguruko zelaiak simaurrez bustitzen ebizen baserritarrak. Ederra usaine, koba barruan hobeto zegoen.

Gure Antuak bere sasoian esan zidan LIDARean ikusi zuen dolina, terrenuko hundimentu - dolina itxurako bat izatea suertatu da. Hundimentuaren hegoaldeko aldean, fraktura bat dagoela erraz igartzen da, eta baita desmantelatutako koba sektore zaharren zatiak. Leku batean, hundimentuko ertz batean, arrakala sartzen utzi da, harri, sustrai eta lur pila kendu behar izan badugu ere.

Hundimentuko Zulu

Jeitsi garen apurrak ikusten utzi digunean, koba, leiza edo Ondarrun eta Gozikan esaten den bezala, Zulu, frakturaren zabalune bat da, eta beherantza doa, eta zabala dirudi. Ea noraino jeisten den!

Toponimiari buruz, ez dago ezer argi oraindik koba zelan deitu: mendialde hori ez da Aloza, ez dago Gorozikako auzoan auzoan ere. Orduan ez da Alozako Zulu, ezta Gozikako Zulu. Igual AntuakEsandakoDolinako Zulu deitu beharko diogu?

Kartografia begiratu beharko da eta baserritarrei galdetu.

Iluntzar Gorozikatik

Mendi horrek gainaldean kanteratxo bat dauka larrez estalita. Baserritar batek esan zidan txikitan hor bazegoela beste "Zulu" bat: "Dunduneko Zulu". Dunduneku deitzen omen zioten harriak botatzean barrura Dun Dun Dun! egiten zuelako.

Igual 10rreko Brokin Zulu deitu beharko diogu!

Gorozika auzora igo gara argazki batzuk ateratzera, iluntze ona dago eta. Alozako dolinari atera dizkiogu argazki batzuk, eta baita paisaiari ere.

Beste alde batetik, "BeraTxikitanSartuZen HantxeBideAlboanDagoenZulu" esan zidan baserritarra harrapatu nahi izan dut, ze Zulu berri honek ez dauka harek esan zidanaren inolako itxurarik. Igual beste Zulu bat dago hor lar artean bueltaka.

Momentoz sartu barrura eta ikusiko dugu.

Alozako Dolina. Atzean Artibai bailara.

Cast: Otro pa la lista. Creemos que bajará 20 metros. Quien sabe. NOSOTROS NO, porque como espeleologos "profesionales" nos hemos confundido de tamaño de broca para los Montys. Al final atar la cuerda a un pino y hemos bajado con un "desviador humano" los primeros 5 metros. Pero luego empieza un pozo, facil de bajar, y la roca hace klinklonk. Para Unai no hay aire, para Josu hay una "brisilla". Ver vosotros y a ver que decis.

2012/09/23

Alozako Zulu, Alozako Potzu, Alozako Grietazu, Alozako Haxi!

Part: Josu, Antua, Ritxar, Unai

Ondarruko Zuluk meandro kaos blokes bat, gero 7 bat metro putzu bertikal eta beste 4-5 ez hain bertikal dauzka, gero gatera luze bat hasten da, baina ez hain estua. Arrastaka ondo ibili eta gero, gatera, arrakala bertikal bihurtzen da, eta sabaia 15-20 metrotara dago! Arrakala aurrerantza jarraituz, gatera inpenetrable bihurtzen da, baina kaskoa burutik kentzen duzun bitartean zulora argia botatzeko, lur eta hondar artean etzanda zauden bitartean, aireak aurpegian ematen dizu. Laburtzeko: hurrengorako "Magia" apur bat, eta kareharri ederrean eskalada polit bat, goitik pasua topatzeko. Ez dakigu Kobatzarra egongo dan, baina Koba badago, Zulu badago.

Cast: El Zulu de Ondarru tiene un meandro-caos de bloques, luego 7m de pozo vertical y otros 4-5 no tan verticales, y luego empieza una gatera larga, pero no muy estrecha. Después de arrastrarse bien, la gatera se convierte en grieta vertical, y el techo ya estará a 15-20m! Siguiendo la grieta, se vuelve gatera impenetrable, pero mientras te quitas el casco de la cabeza para echar luz al agujero, tumbado sobre tierra y arena, el aire te da en la cara. Resumiendo: para la próxima un poco de "Magia", y una preciosa escalada en buena caliza para buscar un paso por arriba. No sabemos si hay Kobon, pero hay Koba, hay Zulu.

Zeberiotarron burugogorkeria eta Gaes-eko bi experto-espeleologoren kuriositatearekin, Alozako Zulun barrura sartu gara. Gure maskotak (kriston armiarmatzarrak) berriz egin digu harrera, bere azpitik gure kaskoak pasa direnean. Ez digu kolkora salto egin, hori nahiko da.

Meandro estutxo eta harri bloke artean beherantza egin dugu eta harri artean putzu bertikal bat agertu zaigu. Berriro irten gara kanpora soka eta material bila. Eta berriro barrura.

Josu Aranzabal kanpoan geratu da. Nahiko espeleo egin du asteburuan Abitan sartzen eta irtetzen, eta petateak ateratzen eta besteoi irtetzen laguntzen. Gasolindegira joan da Abitako katxarroak garbitzera.

Unai PalizaZabal bikote famosoarekin barrura sartu da. Indar gutxiegi baina gogo gehiegi barruan zer zegoen jakiteko. Lazo bat harri-madre-ko bloke baten, Antuak zulatutako frakzionamendu bat eta behera. Gero beste 3-4 metro destrepe erraz, lapiaz busti baina garbian.

Eta lurra eta hondarra. Gatera bat hasten da, eta batentzako (igarri zein) no paso-ko leku bat, beste batzuentzako, ni-me-entero-ko leku bat. Pare bat kurba eta arrakala bertikal ederra. Hor amaitu zaigu koba, eta hor esan digu kobak, harri atzean segi egiten duela.

Orduan, susmoak konfirmatzeko, zulotik saguzar batek Ritxarri ongietorria eman dio.

Itxura guztia dauka goiko aldetik ere leize bat egon behar duela, arrakala haren goikoaldea edo?

Antuak dolinatxo bat ikusi du, tradizioari jarraituz, beste inork ikusi ez dugun lekuan, bertokook ere ez. Hau humillazioa!

Gero Atxondo-ko minetara joan gara turismoa egitera. Mokaoko baserrikoko bertakoekin berba egin dugu, eta turismo mineroa egin dugu, praka motxetan, gure teoriak (erdiak egia badira ez da gutxi) airera botaz. Minako sabaiak kolore berde, urdinxka, hori eta gorriz tindatuta daude. Politak dira, azterketa arkeologiko-geologiko bat egitekoak bezala, eta baita topo bat ere. Zeberiotarrak arduratuko gara horretaz. 

Habemus Zulum im Gorozikam.

2011/12/21

Hondarroa 2011 (sic)

Gaur aurkeztu da Ondarruko Kofradixa Zaharrian "Hondarroa 2011" (sic) urtekarixa. Bertan Mereludiko karstari buruzko azalpenak emon doguz Unai eta Oierrek, eta jentia nahikua entretenidu dala emoten dau, galdera eta guzti. Politta geratu da argitarapena, hartu dogu ale bat ADES-eko artxiborako.

Argazkiak.org | 111221ohz_aurkezpena © cc-by-sa: ades