2014/09/14

Aloza: ondarru´s superkarst

2014ko Irailaren 13a: Josu, Idoia, Iñaki.

Ondarruko Gorozika auzora jun gara, Alozan egin behar zan eskaladarekin jarraitzera.

"Ganarun gateri"ko estuasunak taldeko bat (Idoia) bidean geratzea eragin dau, baina beste biok aurrera jarraitxu dogu. Josu-k egin dau eskalada, 8ko montiekin, Gotzonen anila batekin eta paraboltekin egin behar izan dena, material faltagatik (habemus bronka laster). Neuk aseguratu dot eta azkenean fijoan igotzen bukatu dugu lehenengo eta geroago oposizioan, 15-20 bat metro bertikal igo ditugu.

Goian gure sorpresarako, urzuloaren garapenerako metroak batuko dizkion diaklasa eta fraktura multzoa esploratu dugu, norabide guztietan eta haize korrientearekin (gehienbat kanporanzko bidean). Kobazuloko espeleotema bakarrak ere agertu dira, argazkiak ateratzeko moduko meandro-gela desfondatu polit batean: makarroiak, estalagmitak eta estalaktita gorriak (burdin oxidoak?? zorioxonak Ondarru!!).

Haizearen esplikazioa ezin izan dugu azaldu, baliteke frakturen artean dagoen zirkulazio bat izatea, izan ere sakonerako bidea hartzen zuen norabidean ez dugu haizerik igarri. Hala ere, saguzar-guanoa ikusi dugu goiko galeria hauetan, beraz baliteke bigarren sarrera bat izatea kobak.

Osorik desinstalatu dugu, Parabolt eta anila bat geratu da (eskalada desinstalatzeko beharrezkoa) eta parabolt esparrago bat. Itzuli beharko da, topoa egin eta txoko guztiak hobeto miatzera.

Azkenik, esplorazioa bezain garrantzitsua dena: erabilitako materiala garbitu dogu Orubixen.

No hay comentarios: