Hatxondoko Topo 3Da egiteko proiektua azkenean hasi da, Javiren proiektu pertsonala. Lehenengo eguna egin dugu, eta afluenteko bidegurutzerarte eta bera afluente guztia ere 3Dan dago orain. Beste 2 egun kalkulatzen ditugu beharko ditugula fondoari ere ganorazko topo 3D bat egiten.
Iñubija II zen plan originala Unaientzako, baina Mediterraneoko Chiringuito Playeroetan hilabete bat egotea ez da nahiko entrenamentu halako mostruo baten kontra joateko, berdin dio El Niño zikloi berbera hortik azpitik zehar ibiltzen bada ere. Horregatik Petrus eta biok Usansolora joan gara Idoia eta Javirekin batzera. Gainera, Idoia tartean badago, ondo jatea ziurtatuta dago bai koban eta bai kanpoan. Antxoatan eta atunetan ordainduko diogu...
Kobara bajatzeko instalatu behar den sokaren lekuan gauza kurioso bat aurkitu dugu. Uste dugu Hatxondoko kareharrian anklajeak musgoa bezala hazi egiten direla, zeren eta desinstalatuta egon behar zuen lekuan ugertutako txapa bat eta mosketoi bat aurkitu ditugu. Igual biologo bat kontratatuko dugu fenomeno kurioso hau aztertzeko.
Sarrerako caos de bloques-a topografiatzea "caos" bat izan da baina bueno egin dugu. Han joan gara disparoz disparo, western pelikula batean bezala, eta pazientzia eta ilusio askorekin, gehienbat Javirena, koba guztia "eskaneatzen" joan bait da.
Javik tenperaturak hartu ditu, Unaiek filoi mineralak ikusi eta erakutsi ditu, eta fondoan sapo bat ere aurkitu dugu. Tripi-trapu, Petrus, Tripi trapu...
Afluentean sala bat omen zegoen, eta afluentea hor amaitzen omen zen. Hori esan zuten bere sasoian Unaiek eta Iñakik hori esploratu zutenean. Horregatik pentsatu genuen momentutxo baten afluentea topografiatzea. Ba ez! azkenean kaos de blokesaren tarte batetik sartu eta kobazuloari beste 80 bat metro (zuzendu Javi mesedez!) atera dizkiogu errekan gora joanda.
"Unai! Zer da hau, el afluente que no tenia nada??" dio Idoiak barrezka. Eta bide batez fondoraino bera heldu da, harri tarte batetik arrastratu eta gero. Gero esango du ez dagoela forman eta halako txorradak... que no puedo que no se que...
Kanpora irten garenean ia 7rak ziren, eta Unaiek oraindik sorpresatxo bat zuen. Baina dena ere ez dugu hemen kontatuko, loak hartuko duzue eta...

No hay comentarios:
Publicar un comentario