Mostrando entradas con la etiqueta armiñeta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta armiñeta. Mostrar todas las entradas

2023/02/19

Armiñetan

 

230218: Unai, Antua, Javi, Oier.

Lekubason. Carlos Prieto eta Jon Fernandez bioespeleologoei laguntzen. Bertan jasotako laginen artean (azpi)espezie berria izan daitekeena agertu denez, ale gehiago behar ziren DNA sekuentzia aztertzeko. Horixe izan da bada, helburu nagusia; eta bide batez, bertan geratzen diren inkognitak argitzeko baliatu nahi izan dugu. Ez dugu egin, zeren eta... inkognita horren atzean, putzu berri bat agertu da! Beste egunen baten itzuli behar izango gara, hori esploratzera. Ehiza ona izan da, bestalde; besteak beste, laginen artean gaurko kakalardo-protagonista dozenatxo bat ale jaso ditugu, zehaztapena egiteko nahikoa izango omen den kopurua. Gainera, kobazulo honen bio baldintza xelebre batzuen lekukotasuna bertatik bertara ikusi ditugu: ezohiko moduan, espezie karniboroak ez dira kolenboloz eta horrelakoez elikatzen (oso gutxi daude!) bai ordea zizareez; Ischyropsalis pare bat aurkitu dugu "longaniza" bana jaten, eta haietako bat argazkitan immortalizatu ahal izan dugu.

Egunean zehar, ohi bezala hau ere, zeru-lurrak konpontzen jardun dugu eta niretzat pozgarria izan da, herri jator, goxo eta punta huntan lurpeko munduak jasaten dituen etengabeko tratu txarren aurrean, lagunen erreakzionatzeko gogoa ikustea. Egunen batean, "retard biscayne" honi buelta emateko gai izango al gara!

2017/08/26

Lekubason, hutsuniak betetzen



170826: Javi, Antua, Gotzon, Santi, Maeztu, Oier.

Lekubasora (Zeberio) han katalogauta dakaguzen lezen fitxak ixteko asmoz. Gaur 3tan ibilli gara, amaittutzat (edo) emonda.

Lehelengo, LEK-02 izeneko hobixa. Galerixia haundixa bada be (4 bat metro zabal), sedimentuak ixa osorik betetzen dabe, laminadore moduko pasua lagata, eta 6-7 metrotara guztiz blokeatzen da. Antuanek datu kuriosua emon dau: oin dala urte batzuk, katalogau zebanian, sartu zanian, pasuak forma oso desbardiña zekan. Bistan da urak eragindako mobimendu haundixa egoten dala. Topo eginda. Bio: opilioi bat.

Gero, Armiñetara juan gara (LEK-01). Erreka bide nagusiraiñok instalau dogu; batzuk azken potzuan buruan zeguan katazulua desobstruitzen ibilli dira; beste batzu honduan, illunian, mindfullness pixkat egitten, eta kokuak harrapatzen; beste batzuk topo egitten. Bio: Ischyropsalis, hiru gorputzeko intsektu gorrixak, bare txiki zurixak.

Azkenik, LEK-03. Potzuan behera sokaz juan, eta batzuk GUM-en katazulua pasau ezinda geratu gara; bestekaldekuak, argazkittan jaso dittu labar-pintturak, eta aztarna paleontologikuak (Ursus?). Bio: Oxychillus, masma txiki bat

2013/06/30

El abuelo si que sabe...

Part: Antua, Leire eta Josu

Gaur Arminetako kobara bueltatu gara, aspaldian ibili garen helburuarekin jarraitzeko. Desobtrukziorako materiale guztiak hiru petatetan batu, eta Arminetako katazuloan sartu gara barriro. Pasadan astean erdi eginda utzitakoa bukatu eta beste desobstrukzio sesio potente bati ekin diogu katazuloan. Bat, eta nahikoa! harri guztiak atera eta katazuloaren beste aldera pasa gara!! azkenean!! Eta.... ce fini. Haizerik gabeko gelatxo bat, eta errekarentzako desague txiki bat.

Hala ere, azken putzuaren gainaldeko beste katazuloak ez du, aurkitu berri dugun gelatxoarekin konektatzen. Eta bertan ere erreka entzuten da. Beraz... badakigu nondik jarraitu. Baina argala izan beharko da, ez baitago leku askorik bertan mugitzeko eta. Betiko komentarioak tarteko zirela "... yo creo que Gotzon si entra...", Armineta desekipatu eta kanpora irten gara berehala.

Goizegi zelakoan, orain hiru aste, Atxondorekin konektatu dezakeen putzura bueltatu gara. Materiale guztia genuen eta... 20 minuturen buruan, listo, putzua zabalik geratu da. Itxura interesgarriarekin. Baina.... oso arriskutsu dago. Putzuaren gainean, 3-4 metrotako blokeak daude enpotraturik, eta gu, beraien azpian zulo bat zabaltzen. Akaso ez da ezer gertatuko, baina... ufff. Beldur gehiegi ematen du. Apuntalazio planen bat edo prestatu beharko da. Hurrengo ostegunean komentatzeko geratuko da.

Usansolora bueltatu, espeleo-poteo bixkat egin, bakoitza norbere etxera bueltatu da.

Asko edo gutxi, zerbait egindako sentsazioarekin gelditu gara behintzat, eta bestela el que no se consuela... es porque no quiere.

2013/06/22

Armiñetan etekin gitxi



 https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjiToDgN-1tzbn8SFeaO0Z77wAFyqCy9QAfgi3bRY-5p-mnGiZ9b6yrMhxYi4-CpyHW6WNOl62KXSvS5dCgBl9Ngyb5lICVbmuqP48SMpL3NeDYIF6JDco6qZtcbReGAoO4-3P4FWdm-_Y/s1600/ARGINETA+12-7-1+(4).jpg
130622: Mariano, Gotzon, Idoia, Antua, Ritxar, suhiltzaille bi (Iñaki eta Uri?), Oier.

Zeberioko Armiñetara: azken bertikaletik beherako errekazuluan desobstrukziñua, “Jornos Txiki” potzutik gorako meandrua ikustia, eta barrukaldian eskalada bat. Lehelengo bixetan saiatu gara, hirugarrena ez nago seguru.

Ura zetorren desobstrukziño lekuan behera, eta presa txiki batekin konpondu dabe hori; espatulekin arazo teknikuak egon ei dira (gero kanpuan konpondu dirazenak) eta etekiña gitxi izan da beraz.

“Jornos Txiki” (tranpoliñan lekua) potzutik gorako leihatilla horretan egin dau Gotzonek, reunixo bakarra ipiñitta eta zati bat librian; hortik gora Ritxarrek eta neuk segidu dogu. Meandro sekundario bat da, goittik behera datorrena; guztira 15 bat metroko desarrolloko bide bat, aldapan gora, koladekin, eta kanpoko derrubixuekin itsututa; ez guztiz, halan be, eta leihatilla estu batzu geratzen dira, honutzko haiziakin, eta bidiak barriro behera egitten dabela ikusi leike. Hor geratu da gauzia, etorkizunian jarraitzeko interesik bada edo. Dana desinstalau dogu anilla+monty bat galduta.

Beheko desobstrukziño saiua ziharduala, Marianok eta bixok erreka eskumaldeko aporte batetik gora egin dogu, Generalisimuan Katazulua nasaitzeko asmotan (...). Pala eta piketiaz jardun dogu burua sartu ahal izateko, eta momentuz ez da sala haundirik ikusten. Jarraitzeko aukeria dago baiña.

Bioespeleologia aldetik, hiru eremutan lortu dittudaz harrapakiñak:
-         “Jornos Txiki”ttik gorako derrubixuen artian: 1 Elona quimperiana?, 1 Elona quimperiana modukua baiña zurixa, 1 marraskillo espirala, 1 kakalardo adarra?
-         Erreka maillan, aporte siku baten: 2 miriapodo, 2 intsektu (0,5 mm zabal 1 mm luze), 2 ur-buztan?
-         Generalisimuan Katazuluan: Ischyropsalis bat.

Kanpuan materixala garbitzeko leku ederra dago, beraz garbi-garbi etxera aspaldiko partez. Gernikan poliziako batzu atzetik ibilli jakuz, sospetxosuak giñan kontizu, arpegi zikiñekin eta arropa deskonjuntauekin, zapatu arratsalderako jente apainduan artian.

2012/07/03

ZEBERIOKO TROKAZULOETAN LURPEKO ERREKA GALDUAREN BILA

 Antua, Ritxar, Gotzon, Santi eta Austarriko kideak: Kepa, Jesus, Pepe…

Egun gogoangarria Zeberion. Bertako Austarri mendi-elkartearen deia jasota han batu gara heurekaz Lekubasoko mendiartera joateko. Aurten bigarren aldiz antolatuta dabie Armiñetako kobarako ikustaldia, eta zapatuan 40 lagun sartu ebiezan leizean. Gaur be egon dire beste hiru gehiago bisitan. Horretarako, Kepa, Jesus, Pepe eta ganerako jendeak itzelezko prestakuntza eginda euken leizean, hango saltoak jaisteko montaje itzelakaz, eskilarak sartuta saltoak jaisteko, eta foku handiak koba guztian zehar. Kanpoan argi-generadorea martxan ipini dabie eta barrurantz. Intrigaz beteta gengozan ia zergatik deitzen eutsien “saloia” beheratxoago egoan gune bati, eta ¡zentellie!, ez dugu sorpresa makala hartu han ikusi dogunagaz: benetako lanpara bat ez egoan ba eskegita, bonbila bere tulipa elegantearen barruan zala: bakarrik falta ziran sofa eta telebista egongela osatzeko; jarraitu dogu aluminiozko eskailerak jaitsi eta jaitsi, azpiko galeriara heldu arte; alde bietarantz jarraitzen izan dau galeriak; batetik segidu eta bat-baten zabaldu egiten da galeria, areto handi bat eginez; Kepak jarrita eukan bere krokisean han Zeberioko ermita handi bat be kabitzen zala, eta beharbada ermitarik handiena ez, baina txikiagoa bai; areto ederra da eta Gotzonek atera dauz argazki batzuk espedizinoko guztioekaz. Benetan, Kepak idatzitako moduan, koba “izadiak Zeberiori emaniko oparia da, eta jadanik, ondare natural ordezkaezina”.


Topografiak 45 metroko sakonera emon dau. Inkognitak asko dagoz, haize mugimendua igarten da kobazuloan, eta suerte apur bategaz jarraipena euki leike. Funtsean, leizea meandro itxurakoa da, bihurgunez beteriko altura handiko galeria bat. Orain, Lekubasoko sakostak sortzen dauen erronkarik handiena lurpetik doan errekara heltzea da. Kepak eta Jesusek esaten ebienez, badira urzulo batzuk inguruetan, eta esplorazio gehiago merezi dau paraje guztiak. Ez da erraz sinestekoa horrelako inguru bat hobeto begiratuta ez egotea orain arte. Badago, beraz, lana Austarri elkartekoentzat eta espeleologoentzat!

Bueltan bazkari ederra jan dogu Zeberioko Batzokian, eta edarto beteta “espeleologoak” lasai-lasai etxerantz ginoiazen bitartean, Austarrikoak haitzulora joan dira bueltan, eskailerak eta argi instalazioa kentzera. Hori bai morala gero!



Austarri elkarteek esplorazino oso interesgarri bateri hasiera emon deutso. Ea zer aurkitzen dan!