Mostrando entradas con la etiqueta EEL. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EEL. Mostrar todas las entradas

2025/10/12

EEL Simulakro Orokorrian


 20251011-12: Galder, Oier.

EEL Simulakro Orokorra (Kobeta, Mutriku). Ariketia 2 erreskate paralelotakua izan da, Kobeta I eta III lezetan; bakotxa bere PBakin (bata Tedraz, bestia Nicolaz) eta bixak PCakin irratiz komunikatuta. Dakixeneri entzunda, dana ondo juan dala emoten dau nahiz eta, betiko legez, hobetzeko egon dirazen txikikeri zerrenda ugarixetatik ikasteko aukeria be egon dan. 

Galder eta bixok Kobeta I-eko COM postu bakarran arduria eruan dogu: fondoko taldia (Esther) eta sarrerakua (Oskar Latasa) lotuta. Gure bihar nagusixa barrutik kanporako informaziñua bialtzia izan da, PCkuak kontrolerako; horretarako, Galder juan-etorrixan ibilli da, informaziño hori COM postura ekartzen eta bide batez handik eta hamendik laguntzen, eta operatibuan parte diferentiak ikusten. Ohikuak dirazen itxaronaldi ultra-luzien eta hipotermia aldixekin batera, beraz, entretenitzeko aukeria be izan dogu.

2024/10/06

Armintxe, Bustenkoba, Bosquete

 20241006: Petrus, Gotzon, Oier.

Aste hau mugimendu handikoa izan da.

Lehenik, astean zehar eginiko eurien ostean, Armintxen (Lekeitio) uholde episodio berri bat errejistratu dugu, bertako grabatuen "3 sektorea" ur lokaztuarekin berriro zikinduz (ohikoa da hau urtean bizpahiru aldiz gertatzea). Etsigarria da, bertako labar-arte aztarnategia aurkitu genuenetik 8 urte pasatu berri diren honetan, Administrazioaren aldetik uholdeen arazoa oraindik konpondu barik egotea.


 Zapatuan, ostera, Kortezubin izan gara. Azkenaldian herrian egiten ari garen esplorazio handiei segida emanez, oraingoan Bustenkoba historikoari tokatu zaio. 5 orduko explorazio eta topografia saioaren ostean, bi inkognita gelditu dira esploratzeko, haietako bat haize korronte sendoarekin. Gainera, kobazuloaren hirugarrengo sarrera bat aurkitu dugu.


 Zapatu-domekan, baita ere, Euskal Espeleo Laguntzaren Simulakro Orokorrean parte hartu du. Kasu honetan zailtasun nabarmeneko leize bat aukeratu da, Sima del Bosquete (Izaba). Leize honetan jada erreskate bat burutu zen 2016ean, eta desobstruzkioen ostean Anialarrako sistemaren ebakuazio bide nagusia izateko aukera handiak dituenez, interesgarria zen bere ezaugarriak eta zailtasunak ezagutzea. Ederki ezagutu ditugu bai! Ustekabez betetako ariketa izan da, benetako erreskate batean kontuan hartu beharko diren hainbat eta hainbat detaileez jabetzeko balio izan diguna. 



2024/05/06

EEL, Komunikazio Ikastaroa

 

Argazkia: Joseba Dorado.

240404-05: Oier.

Urregarai (Aulesti), EEL komunikaziño ikastarua. Oin dala urte batzutako egoeria ikusitta (tedra eta nicola sistemak huts egitten zeben, sarri), koordinaziñotik egoeria konpontzen saiatzia erabagi zan, pertsona bat SSF ikastaruetara bialduta, prozedurak eta kontu teknikuak sakonian ikasteko. Unai Zeberio izan zan pertsona hori; horren ondorixoz, badakitt azken urtietan komunikaziño protokoluetan aldaketa positibuak egin dittuezela, eta Larrako kanpaiñak probaleku garrantzitsua izan dirazela. Horren guztian emaitzak transmititzeko momentu egokixa zala iritzitta, montau da ikastaro hau.

Zapatua azalpenekin hasi genduan: Unaiek 70 orrialdetako zirriborrua garatu dau (ondiokan, barne kontsumorako baiño ez dana; ez publikatzeko), eta horren gaiñian, goizian zihar, asteburuan praktikatzeko moduko gidoi bat aurkeztu zeskuan. Batez be Nicola eta Pimprenelle sistemetan zentratu giñan, operatibuak dagozenak eta mantenimendu aukera gehixen dittuezenak.

Arratsaldian, goizian azaldutakua praktikatzia etorri zan. Horretarako, 5 taldetan sakabanatu giñan UB zonan zihar: Boleran, Urregaraien, Bedartzandin (2) eta Zapolan. Azken talde hau zeguan urriñen, 1600 mtara. Gure sorpresarako, komunikaziñua erreza izan zan: hasieratik lortu genduan berba egittia, danok danokin (manualen arabera, distantzia maximua 1100 m dirazenian!!), eta pixkat jolastiarren ibilli giñan aparatuen aukera ezbardiñak testatzen, antenen kontaktua hobetzen, norabidiak aldatzen... Ni neu Urregaraiko taldian izan nintzan, Lin (AMET/Satorrak), Ainhoa (Otxola), Igor (Haitzulo/UVR) eta Lotirekin (Burnia). Gero Unai Z bera be batu jakun.

Nobedade moduan, estaziño bakotxak komunikaziñua kalifikau zeixan orritxo bat banatu zan, hainbeste parametro jasota PCtik hobeto balorau ahal izateko: lekuan eta instalaziñuan ezaugarrixak, komunikaziñuan kalidadia... Kalidadia neurtzerako orduan kakanahaste pixkat zeguanez, "Ezin Sinpleago" izeneko sistema hau proposatzera ausartu nintzan: 1/5 oso txarto - 2/5 txarto - 3/5 erdipurdi - 4/5 ondo - 5/5 oso ondo. "That's one small step for man, one small leap for mankind".

Domeka goizian, ariketia pixkat gatxagua egittiarren, Lezatera juan giñan. 4 talde egin genduzen: 4garrena sarreran, 3garrena 1º pasamano osteko geletan (Ainhoa, Igor, Jose Ernesto Haitzulo/UVR eta neu), 2garrena Mozkortin (Unai Z-k gidatuta) eta 1gua Denda Kanpañan (Idoiak gidatuta). Eta hamen, barriro sorpresia: komunikaziñua bezperan baiño hobia, lehelengo saiakeratik! Unai adituak esan zeskuanez, ez dogu pentsau bihar hau beti halan izaten danik, ezta gitxiagorik be: izan be, kontrolatzen ez doguzen faktore asko dagoz (egualdixa, lurran hezetasuna, lurran egittura geologiko zihetza), eta ez da arrarua izaten estaziño baten, adibidez, momentu baten komunikaziñua lortzia, eta handik 8 ordura ezin komunikatzia. 

Amaieran, Aulestiko errekan materiala txukundu eta garbittuta (oso inportantia hau be, eta danon artian errez-errez egitten dana) amaittu genduan ikastaro hau, arrakastaz eta pozik.

2023/10/17

Alto Coronas, EEL Simulakro Orokorra

 


2023-X-14/15: Oier.

EEL-eko Simulakro Orokorrian, Alto Coronas (Gaubea, Araba). 3 urte espeleolaguntzatik “off” egon eta gero, asteburuetan libratzeko modua topau dot eta barriro reengantxau naiz ezinbesteko diziplina honetara. Kaso honetan, lehelengo kontaktu modura hartu dot: hasiera-hasieratik esan detset ez nagola sokorrista jarduteko moduan (birziklatze ikastaro bat egin arte behintzat) eta komunikaziñuetan be, tentuz ibiltzeko juan dan 3 urtian protokoluak nahikotxo aldatu diraz-eta. Horrenbestez, kanpo-biharretan ipiñi nabe: PC-tik lezara bide luzia dagonez, tartian geltoki bat ipiñi da ibilgailluak eta oiñezkuak gabian galdu ez daixezen. Horrek, bihartxua egitteko baiña (batez be) bestiak zelan funtzionatzen dabizen ikusteko aukeria emon desta. Parkingeko postu honetan, txandaka, Joserra Burnia eta bixok jardun dogu egun osuan, harik eta illuntzixan Idoia Burumendik eta Teio Burniak errelebua emon deskuen arte. Orduan, PC-ra jaitsi eta afari/lotarako lekua antolatzera bialdu nabe; hantxe jardun dot harik eta azken sokorristak allegau diran arte, 03:30 inguruan.

Esandako legez, hurrengo harrapatzen doten sokorro ikastarotxua egin egingo dot, danoi danetik jakitzia komeni jakulako. Baiña berez, nere interes haundiña komunikaziño saillera itzultzia da. Arlo horretan igarri dittudaz aldaketa gehixen, onerako:
    • Sorosle talde bakotxak komunikatzaille bat daroia. Bere biharra taldeburuakin egotia da, barruko gorabeherak kanpokueri transmititzeko. Orduero parte bat emoten da puntuko orduetan, gitxienez, eta zeozer berezirik badago, aparte bebai. Hau guztia idatzizko protokolo baten jasota dago.
    • Puesto de Bocan be, gitxienez lagun bi dagoz, barrutik datozenak jasotzen eta PB-tik PC-ra transmititzen. Batzutan informaziño pillaketa haundixa egoten da, eta halan hobeto duda barik.

Beste arlo bat, azken urtietan landu dana eta onerako aldaketa nabarmena dakana, talde medikuana da. Ez naiz gaiñian egon, baiña begibistakuena hau begittandu jata: espezialista gehixago dagoz; medikuen eta soroslien arteko komunikaziño eta koordinaziño gehixago dago; simulakruan barruan beste simulakro paralelo bat egin dabe, medikuen artian; baloraziño billeran egon dira, gauzak ondiok gehixago hobetzeko laguntzen... 

Txalo bero bat hau posible egitten diharduan taldiari.

2019/05/06

Aixa, EEL simulakro barritzaille bat

 

190504-05: Josu Z, Idoia, Unai, Oier.

SIMULAKRUA

Puesto de Bocan arduria tokau jata; #ModoActividadDemencial eta #ModoEsperaInterminable txandakatuta, zapatu arratsaldian hónek notak idatzi nittuan:

EEL simulakrua, ezohiko moduan (aurre-alertaren kudeaketa, bilaketa, lehen interbentzioa, komunikazioak eta mediku asistentzia; konbokatuak: taldeburuak eta sorosle esperimentatuak, bakarrik). Halan, bagenkixan asteburu honetan zeozer gertatuko zala baiña zapatu goizera arte ez dogu jakin zer, eta nun: 7:30etan SMSa allegau da: espeleísta baten neskalagunak 112ra abisua emon dabela, mutilla bezperan Aixan sartu zala, eta ez dala itzuli. Beraz "modo prealertan" sartu naiz, hau da: gauza guztiak prestatzia, poliki eta trankil -armozu ederra barne- jardunaldi luze baten pentsamentuan. 8:30etan, koordinatzailliakin barriro kontaktau eta "modo alertara" pasau gara. Beraz Itziarko eskoletan ipiñittako PCrutz urten dot. 9:15etan allegau naiz bertara, eta izena emon eta gero, aginduen zain geratu naiz. Momentuz komunikaziño taldeko kide bakarra nintzan, eta beraz Hektor material taldekuakin batera, PB + pimprenelle + tedra montatzia tokau jaku. Halan, 3 billaketa taldien krokisa eta topua hartu, eta Aixa aurreko bidegurutzeraiñok juan gara. Han topau dogu Antxonio eta Urtzi "espeleisten" kotxia. Lehelengo gauzia: leku egokixak topau eta gure gauzak montau. Batez be Hektor ibilli da horretan; izan be, 10:00ak aldian lehelengo sorosliak allegatzen hasi dira, eta ni sarrera kontrolakin hasi bihar izan naiz. 10:41erako 3 taldiak sartuta zeguazen, eta Hektorreri montajian laguntzera noia, 12:24etan lehelengo komunikaziño saiakerak egin ahal izateko. Hortik aurrera, Txabilo II bihurtuta, hiru telefonotatik batera (zoratu barik) berba egittian plazera ezagutu dot. Arraixua! Pimprenelletik 2 eta 3 taldiak, Tedratik 1 taldia eta walkittik PC. Bueno, 17:42ak dirazen honetan burutik ondiok sano nagola esan neike, eta gehixago: agilidade mentalerako (sekulan ez naiz oso ona izan horretan) ariketa bikaiña dala, PBko hau. Inzidentziak, makinatxo bat (momentuz, orrialde bi). Komunikaziño arrakastatsuak, makinatxo bat. Eta ez arrakastatsuak be, gitxi ez. Oiñ arteko gorabehera nabarmenenak: lehelengo orduetan taldiak beheko maillako pasua topau ezinda ibilli dirala, pimprenellan baterixia agortziakin batera arazuak hasi dirala (baterixa zaharrakin kontakto gitxiegi, barrixakin larregi). Momentuz, guk dakigula, billaketa taldiak ondiok ez dabez galdutakuak topau. Aluak! Hamen ingurko kueba laberintikuenian galtzia be!!


Horren ostekuak: 3 taldien progresiñuen (eta desesperaziñuan) lekuko eta transmisore izan gara; komunikaziño sistema guztiak funtzionau dabe (baiña ez beti, barrukuak itinerante zebizen-eta). Mediko barrixak (Irene eta Itziar) kanpeoien modura itxain dabe egun osuan, eta “pazientia” agertzen ez zala ikusitta, ariketa inprobisatu bat egin da eurendako; Hektor barrura juan da zaurittuana egittera, eta Unai etorri jata laguntzera; baterixen arazuakin aprobak egin dittu, eta ondorixuak etara dittu. Azkenian billaketa taldiak ezin izan dittuez Antxonio eta Urtzi lokalizau (gero jakin dogu zona 2 ekialdian zeguazela) eta, instrukziñuei jarraittuta, 22:00etan urtetzen hasi dira. Halan be, paradoxikoki. jentia oso oso pozik geratu da, Iñaki Latasa barne (“llevaba 30 años queriendo hacer ésto”); akatsetatik asko ikasi dogu, eta mota honetako simulakruak gehixago lantzeko gogua unanimia zan. Kanpora bidian, galdutakuak, billaketa taldiak eta medikuak alkar topau dabe eta danak batera urten dira; azkenak 22:41etan pasau dira PB-etik. Dana desmontau, balizak kendu, eta PC-ra afaltzera.


MOVIDAS DIVERSAS
Anbientia ona izan da, eta danetik berba egitteko aukeria izan dot, jente diferentiakin.

(...)

2018/10/08

EEL Simulakro Orokorra (Landubia, Tertanga)




181008: Martin U, Martin I, Unai, Josu, Idoia, Ibon, Oskar E, Oier.

EEL Simulakro Orokorra Landubian (Tertanga). Koordinatzaillien baloraziño orokorran zain, neure sentsaziñua da dana nahikua ondo urten dala. 60 lagun parte hartu genduan (espero zana baiño gehixago), eta beraz talde operatibuak gehixago izan ziran, sobran.

Komunikaziño taldian, hasieran 4 lagun jardun genduan: Oskar eta Aitor GAES aurretik kablia botatzen, eta Abel eta ni atzetik, kablia instalatzen. Lehelengo E8-an bertan planak aldatu bihar izan genduzen; “banpiruak” sartzian (instalau ahala testatzen genduzen), PB-kin komunikaziñorik ez genkala konturatu giñan, eta gutako bat kanpora juan bihar izan zan arazua konpontzera; ordu ta erdi inguru juan jakun fallua detektau arte. Bittartian, Javi eta Andekan laguntzia jaso genduan espeleofonuak eruateko, eta Oskar-Aitorrek bere biharra amaittuta, Aitor sorosle modura juan zan eta Oskar Abeleri laguntzera; beraz, azkenian, espeleofono harixa eta aparatuak ondo funtzionau zeben.

Nikolari buruz, 3 aparatu instalau ziran: bata lezian sarreran, bestia Sala del Arcon eta azkena honduan (kamilia mobitzen hasi zan lekuan). Neu ez nintzan gaiñian egon, beraz funtzionamenduari buruzko informe zehatzik ezin dot emon; bakarrik une batzutan komunikaziñua perfektua izan zala, besteren baten aldaketaren batek oztopatu zebala.

2018/09/17

EEL komunikaziño praktikia




180916: Esther (GAES), Ruben eta Joxe (Takomano), Txabilo (GEMA), Oier.

EEL Komunikaziño Taldian praktikia La Andubian (Tertanga). Nicola probau dogu lehelengo, eta gero Tedra. Barruko taldekuak sarreratik 20 minutura dagon gela haundixian instalau doguz; kanpoko taldekuak, errepide inguruan. Txabilo komandantia ez da oso pozik geratu; baiña bestion arabera, balantzia positibua izan da: sistema bixekin komunikau dogu, nahiz eta soiñu kalidadia eskasa izan. Arazo probablienak: ez doguz norabide paraleluetan ipiñi (hurrenguan kanpuan beste norabide bat saiatu; barruan ez dago aldatzeko aukerarik); eta barruko zein kanpoko antenak lur ez oso hezian ipiñi bihar izan doguzela (hurrenguan zoru hobia topatzen saiatu; eta bustitzeko ura eruan). Nere ustez, gaur egindako aprobiak urrixan bertan egingo dogun simulakruan fiñago ibiltzeko balixoko desku, eta sorosliei ganorazko komunikaziño sistemia bermatzeko. Dana dala, Txabilo Aragoneko simulakrora juatekotan da, eurengandik ikasteko; ondo etorriko da.

2017/02/11

Autosorospena eta Bat-bateko Teknikak (Ispaster)


2016ko uztailaren 2an, Euskal Espeleologoen Elkargoak “Autosorospena eta Bat-bateko Teknikak” izeneko ikastaroa antolatu zuen Ispasterren. Bideo hau ADES taldeko kide batek egin du, bertan ikusitako teknika batzuen ikus-entzunezko apunte gisan (bertan ez dira agertzen ikastaroan irakatsitako teknika guztiak), agian norbaiti lagungarria izango zaiolakoan. Hauxe da bideoan agertzen diren maniobren zerrenda:


  1. Zauritua daramazunean, galga-mosketoia alboz jartzea, jaisteko abiadura are gehiago moteltzeko
  2. Zure gainetik dagoen zauritua jeistea ("Croll contra croll" - MAO teknika)
  3.  Zure gainetik dagoen zauritua jeistea ("Croll contra croll" - pintxazoaren teknika)
  4. Zauritua sokan gora igotzea (MAO metodoarekin)
  5. Zauritua krolletik askatzea kaboak erabiliz
  6. Zaurituarekin jeisten ari garela, korapiloa gainditzea soka ebakita (3 toma)
  7. Zaurituarekin jeisten ari garela, frakzionamendua gainditzea
  8. Bat-bateko igoera eta jeitsiera teknikak
  9. Croll-aren ordez basic-a eta basic-aren ordez pantina erabiltzea
  10. Basic-aren lagungarria, soka izoztu edo oso lokaztuetan
  11. "Valdostano" korapiloa (shunt-aren ordezkoa)
  12. Korapilo dinamikoarekin jeistea deszendedorearen ordez (berriro)
  13. Stoparekin igotzea (krollaren ordez)
  14. Bihotz-korapiloarekin igotzea krollaren ordez (berriro)
  15. Soka tenkatutik jeistea (drexler edo stopa erabiliz)
  16. Kontrapisu espainiarra (mosketoi-katea edo dynema erabiliz)
  17. Tirolina zaurituarekin pasatzea (2 toma)
  18. Zauritua jasotzea kontrapisua erabiliz


Gogoratu teknika hauek esplorazioan aritzen den edozein espeleologok menperatu beharko lituzkeela. Bideoak 1h 20’ 35’’tako iraupena du; editatua dago, baina maniobra asko dira. Beraz hartu palomitak, zerbezatxo bat eta... on egin!

Musika:
Genshi Shounen Ryuu ga Iku (Ichiro Mizuki)
Der Novak Laesst Mich Nicht Verkommen (Cissy Kraner)
“Mazinger Z” (Ichiro Mizuki)

CC-BY-SA lizentzia
ADES 2017

2016/10/10

Espeleolaguntza: Ormazarreta eta Hamabi Iturri




La agonía de la espera durante el rescate del espeleólogo herido en Zestoa
Así fue el rescate

Relato de uno de los expertos del operativo, que encaró durante toda la noche «esa sensación tan impotente» que crea el paso de las horas

martín ibarrola

10 octubre 201602:00

La casualidad quiso que el sábado coincidieran en Euskadi el rescate de un francés que escalaba la pared de Ogoño, el accidente de un hombre que exploraba una cueva de Zestoa y la práctica de un simulacro de rescate que organizaban los espeleólogos vascos y navarros. Una serie de desgracias que rara vez ocurren y cuya confluencia en un único día es sencillamente insólita. La Ertzaintza evacuó al escalador galo entre nidos de paíños. Sufría un fuerte golpe en la frente. El rescate del espeleólogo, en cambio, se complicó muchas horas más.

Alrededor de setenta espeleólogos novatos y experimentados nos habíamos reunido en el frontón del pueblo navarro de Baraibar. Un total de cuatro equipos practicarían las maniobras necesarias para sacar a un herido ficticio de la cueva de Ormazarreta, escondida en los bucólicos bosques de Aralar. Polipastos, tirolinas, contrapesos, polifrenos… El voluntario sería transportado desde el fondo –a más de 400 metros de profundidad– hasta el exterior. Para ello se superarían abismos de ochenta metros de altura, meandros angostos, repisas afiladas y grandes bloqueras.

Sin embargo, al mismo tiempo que los socorristas comenzaban su simulacro, un bloque suelto arrastró a un espeleólogo y le partió la pierna derecha en la alejada localidad de Zestoa. Cuando se comunicó el accidente solamente quedaba un equipo de socorristas en el bosque. El resto ya se había colocado en el interior de la cueva. El equipo aislado nos trasladamos a Zestoa para prestar la ayuda necesaria. Sólo sabíamos que se trataba de una pequeña y fangosa cueva cerca del balneario del pueblo. En el mundo subterráneo los espeleólogos se conocen exclusivamente por el nombre de pila. El apellido siempre corresponde al grupo al que pertenecen. Nada más escuchar la localización, otros compañeros exclamaron: «Ramón, del grupo Agiro».

Algunos jamás habíamos vivido un rescate real, tan alejado del cronómetro y la perfección de los simulacros. Uno no se prepara para que la madre del herido aparezca a las cinco y media de la madrugada –insomne por la preocupación– y ofrezca caldo y café. Afortunadamente, allí había espeleólogos experimentados, y también profesionales de la Ertzaintza, la DYA y SOS Deia. No obstante, los novatos tuvimos que enfrentarnos por primera vez a esa sensación tan impotente: la espera.

Diez horas más tarde, un equipo heterogéneo de artificieros logró abrir una estrechez imposible y la camilla se deslizó por fin. Serían las 7.30 horas del domingo. Al otro lado, un pequeño ejército de voluntarios se preparaba para cargar con su amigo durante los 300 metros que les separaba de la salida.

A pesar de que se le inmovilizaron las piernas y estuvo sedado durante toda la maniobra, Ramón reconocía voces familiares, agarraba las manos que lo porteaban a la salida. «En la espeleología debemos gestionar el peligro. No nos podemos acostumbrar al riesgo. Desgraciadamente, a veces es inevitable», reflexionaba el médico Diego Dulanto.

Los bloques sueltos, tan impredecibles, son quizá el talón de Aquiles de esta raza de aventureros. Los confines que descubren terminan a veces en las simas más profundas o en las salas más bellas. Otras veces, sin embargo, concluyen en el hospital Donostia, con una tibia rota y el orgullo de pertenecer al último colectivo de exploradores.

Oierren kronikia:

161008-09: Idoia, Unai, Josu, Martin I., Oskar, Antua, Oier. EEL. Ormazarreta I, Baraibar (Simulakro Orokorra) eta Hamabi Iturri, Zestoa (Ramon Martijaren istripua).

Programauta zeguan moduan, zapatu goizian Baraibarren bildu giñan, frontoian PC-a jarri eta Ormazarreta leza historikuan izandako ustezko zauritua ebakuatzeko. Komunikaziño Taldeko (KT) 4 kidek kanpoko Nicola/Tedra eta repetidoria instalatzen zittuezen bittartian, 1 taldia medikuakin abixau zan, 12:30etan edo;  atzetik KT-ko 2 lagun interfonuakin, 13:30ak inguruan; gero 2 eta 3 taldia, kamillia hondoko sifoittik 80ko putzuraiñok instalatzeko asmuakin. 4 taldia be sartzekua zan, p80ko kabezeran kamillia hartu eta kanporaiñok ekartzeko, baiña arratsaldeko gertakarixekin planak aldatu ziran.

KT-an aldetik, interfono harixa arazo barik ipiñi genduan p80ko kabezeraraiñok; azken interfonuakin arazuak izan ziran, dudia dakagu aparatua bidian nahi barik hondatu ete genduan, edo berba egitteko botoia eten barik sakatuta pilak agortu ete genduzen (hurrenguan hobeto babestu). Nicola/Tedra ekipuen kokapena kanpuan erabagi genduan, topo/ortofoto gaiñian, eta teorikoki ondo komunikau biharko bazeukian be, ez zan halan gertatu. Arazua sakoneko ekipuak emon zeban (lurrazalekuak ondo hartzen zeban seiñalia) eta inbestigau biharko dogu; edozelan be, bistan da hurrenguan KT-kuok gu geu arduratu biharko garala ekipo guztian transporte eta montajiaz (oinguan 1 taldekuak egin zeben), prozesua hobeto kontrolatzeko. Repetidoriakin be arazuak izan ziran barruko seiñalia errepikatzeko; PC-kingo loturia PB-tik egin bihar izan zan, “tetra” walkixekin.

18:30etatik aurrera, kanpoko istripu errealan albistia allegau jakun danoi; p80ko kabezeraiñok, nahiz eta komunikaziñua kaskarra izan, interfonoz; p80ko hondora walkiez; sifoi terminalera estafetaz. Albistiakin batera PC-tik instrukziñuak: 4 taldia ez zan sartuko, Zestoara juateko medikuakin, koordinatzailliakin eta PC-ko infraestrukturiakin batera; baiña beste guztiok Ormazarretan segiduko genduan, ariketia sifoittik p80raiñok mugatuta. Jentia ez zan oso konforme geratu (gehixenak Zestoarako bidia hartu nahi zeben) baiña aginduak bete genduzen.

Gure lanak amaittuta, KT-ko barruko taldiak lurrazaleko kidiekin bildu giñan; han ahal genduan gauzetan lagundu, eta itxaronaldi tentsuan, danok Zestoakuak bialtzen zittuezen eguneraketei begira, eta mobilizatzeko prest. Azkenian, Koordinatzailliak aurreikusittako moduan, bertaratutako efektibuak nahikuak izan ziran (¿FUE-Ertzaintza-EEL-Suhiltzailliak-ADES?); illuntzixan, barruko ariketak amaittuta, 1, 2 eta 3 taldekuak erretiradia hasi zeben, eta 00:30ak inguruan danak kanpuan zeguazen; frontoiko PC-an danei afarixa emon, eta 3:00etako danok lotan giñan. Egunsentixan allegau jakun barrixa, Zestuan zaurittua 8:08an allegau zala kanpora. Arnasa hartuta, poza nagusi material inbentarixuan eta garbiketan; hortan genbizela allegau zan bueltan Zestoako jentia; eta danok batera ohizko billera teknikua eta bazkarixa.

***