Mostrando entradas con la etiqueta nabarniz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta nabarniz. Mostrar todas las entradas

2026/01/06

Iñeritze eta Paltzuaran, saguzarretan

 




20260106: Gerardo, Oier.

JEEIko Inazio Garinekin, neguko saguzar ikustaldixa. I-004 Iñeritzen eta I-040 Paltzuaran Urzuloan egon gara, aurretik detektautako kolonien egoeria ikustera: (...)

9:30etan Nabarnizen geratuta bagenguazen be, eurixa, edurra eta izotza zala eta, azken momentura arte ez dogu jakin igo ahal izango giñan edo ez. Azkenian bai.

Zabaletan gora, Inazion kotxia errebuelta baten laga (ez gara ausartu itturriraiñok igotzen) eta hortik aurrera oiñez egin dogu Iñeritzerutz. Bidian suertia izan dogu, aterri xamar egin desku-eta; justu Iñeritzera allegatzian hasi jaku edurra, eta gu barrura. (...)

Kanpuan, edurra darixola topau dogu eta halaxen egin dogu behera, baiña laster atertu desku barriro. Paltzuaran inguruan GPSa martxan ipiñi -badaezpada, neure buruakin tamañuan fixatzen naiz- eta dolinia ezkerretik inguratuta, eta gero mendixan behera allegau gara bertara; justu barriro edurra hasi danian. Lezan sartuta, 3 mtako putzua instalauta topau dogu (monty txikixak, plaka gomadunak, mailloiak; guriak ete?) eta beraz ekarrittako sokia ez dogu erabilli bihar izan. (...) Kontabilidadia egin eta gero, kanpora; ondiok edurra zan (gure gauzak 2 zm edur kapa baten azpixan zeguazen), baiña beherako bidian barriro atertu desku. Beraz, egualdixakin suertia azkenian! Aurreikusittako bihar guztia egin ahal izan dogu eta.

2024/03/20

Paltzuarango blokeran





 240316: Gotzon, Antua, Oier.

I-075 Paltzuaran VI. Bloquera del Terror. Askotan entzun dittudaz leku honen gaiñeko kontakizunak, baiña sekulan etorri barik nenguan (gogorik bez); oker ez banago, leza honetan bertan be sekulan sartu bakua nintzan.

Aurreko baten hasittako biharran ostian, gaurkuan Paltzuaran errekan gorako bidia blokeatzen daben kaos horretara juatekuak ziran Gotzon eta Antua. Ni neu, Lekeitioko Urpeko Taldekuekin juatekua nintzan arren, planak aldatu dittudaz seguridadezko ekipo minimo bat osatziarren. Lehelengo biharra, aurreko ekittaldixan ostian bloke moltzua zelan asentau dan ikustia izan da: bestien esanetan, azpiko pasabidia desagertu egin da, goittik jauzittako harrixen artian; eta blokerik haundiñak (4x2x1,5 m inguruko paralelepipedo bat) aurrerutz baskulau dau, hormian koska baten apuntalauta geratu arte.

Gaurko biharra, beraz, bloke hori espatulaz ikutzen segitzia izan da: Gotzonek emon dittu kolpiak (bradikardiarik ez gaur), Antuak lagunduta, ze nik urriñetik begiratzia besterik ez dot egin (bueno, une batez goiko sala fosillera juan naiz bio lagiñetan, eta amaieran argazki batzuk hartu dittudaz). 10 kolpe izan dira guztira; ez da mobimendu nabarmenik egon, baiña paralelepipeduari 30 bat zmtako laja on bat kendu jako. Oin barriro itxaitzera...

Neretako, gaurko gauzarik aipagarrixena hotza izan da. Aukera bi nittuan: mobidu, berotasuna sortzeko; edo geldi egon, berotasunik ez galtzeko. Azken bide hau aukeratu dot, urpekaritzan be energixarik ez kontsumitzeko balixoko destan entrenamendua.

Bio aldetik, gaur gauzarik interesgarrixena Gotzonek topau dau: Neobisium bat, sarrerako potzuen barrenian bertan; gero nik barruan ez dot beste ezer ikusi; eta gorakuan, azken sokan barrenian, kaleko argittasuna bistan, Meta 1, Ischyropsalis 1 eta 5 masma txiki jaso dittudaz.

2023/12/10

Verdun eta Paltzuaran

 

231210: Ritxar, Maite, Mikel, Gotzon, Oier. 

Paltzuaran. Bertako esploraziño kanpañia amaittutzat jota, domeka goizerako plan lasaixan eta Arantzabaltarren txakurrakin juan gara sokia erretiratzera (sokiori garbitzen dogunian, kafietesne kolore politta hartuko dau urak!). Nik ez nekan sartzeko asmorik! Baiña logistikiak hala eskatu dau eta, beraz, atzotik erdi bustittako buryxa jantzi (what a feeling) eta esku hutsik (guantiak ezin sartuta, ez nekixan eskuak be lodittu zeikienik!!!), Ritxarrekin batera behera egin dot, kendutako mosketoiak barriro ipintzen (kenduta zeguazen-eta, ez ugartzeko). Potzo luze eta ikusgarrixetan behera, errekiari kuku egin, eta behetik gorakuan dana jaso dogu; entrenamenduzko saio begi gozagarrixa! Zati baterako, beraz, agur esan detsagu Lezateko errekian kabezerei. Seguraski, hurrengo sartualdixa urpekarixekin izango da, sifoiak esploratzeko.

231209: Antua, Oier.

Lumentza mendixan (Lekeitio), gaurkuan erabagi dogu zulatzen gabizen kondukto honi kataloguan zenbaki bat emotia; UTM koordenadak baieztatu bezain laster, fitxa bat prestauko dogu Gotzon! Bittartian, gaurkuan beste metrotxo bat aurreratu dogu, eroso eta nasai; biharra biren artian egittia errezagua da benetan! Gaur buztin geruza baten biharra egin dogu, eta bertan hondakin modernuak (fundiziñoko burdin xaflak, zeramika esmaltaua, tellak...) eta koprolito itxurakuak etara doguz (paleontologuak aztertzeko). Laga dogun puntuan, 3 bat metroko distantzian eskumarako bihurgunia bistan laga dogu, eskillara-maillen beheko aldian. Bertaraiñok kamara bat sartzeko ahalegiña egingo dogu, ikuspegixa hobeto estimau ahal izateko.


 

2023/05/21

Ezpalak kokotian (eta amua ezpaiñian)

Ai, ezkerrera doian konba hori!

 

 230520: Unai, Martin I, Martin U, Gotzon, Oier.

Paltzuaran (Nabarniz). Puf, aspaldiko partez ez nebala halako egun intentsua bizitzen. Jaisterakoko sustuaz gain (stopan txirrikia zulatzen hasitta!), igotzerakuan perkantze bat ez, BI izan dittudaz. Bestiak laguntzeko urriñegi, kontserbadore jokatu dot eta ordubete beranduago, baiña bizirik urten naiz. Bestiak be halaxe egin dabela dirudi.

Baiña hasi gaittian hasieratik. Gaurko helburua, sarrerako p40ko amaieran, zorutik 15 bat metrora, goraka doiazen bloke eta terrazetan gora dagon puntua izan da. Uste dot juan dan astian allegau zirala horra, eta haize korriente haundiko puntu baten (gaur ez zeguana) desob egin biharra zeguan, atzian ikusten dan hutsune bat hobeto ikusteko.

Gure geografo faborituak hobeto deskribatzen dau gaurko helburua: "Boskotea bildu gara Gotzon eta Antuak joan den astean aurkitutako sektore berria esploratzeko. Arrakala bat espero banuen be, sektore berritzat hartu leike. Hainbat galeria fosil ebakitzen dituen fraktura batetik gora joan gara. Han, perpendikularrean dagoen arrakala batetik airea dator. Elkarlanean egin diogu lehen ozkada eta beste metro bi inguru jatea geratzen da ondo apurtzen den kareharrian".

Bidia instalatzeko, p40ko sokia bera erabilli dogu. Momentu horretan, ez dot ikusi gero punto honetan (argazkikua) igotzeko egongo zan arazua. Bidia asegurau, ondo instalau eta han juan gara bostok gora, tximinixa oso entretenigarrixak katiauta. Behin goixan, eskulturiari ekin detsagu: lehelengo Ibarrola, noski (genetika kontuak), eta gero Urrutiak hartu detsa txandia. Ez dakitt bestiak be ekin detsen "artelanari": 14:30ak ziran eta urtetzen hasi bihar izan naiz-etq. Dana dala, bidian, espatula kolpiak entzun dittudaz beste ordu ta erdiz.

P40ko konbara allegau naizenian, igotzera juan naiz eta... alarma gorrixa! Rozamentu itzala. Ez dakitt nahi barik laga dogun halan, edo igotzeruzkuan aldatzeko asmuakin, baiña nik behintzat ez naiz ausartu rozamentu horrekin gora egittera: nahikua izango ziran lau igurtzi gogor, sokia eten eta Loubens bat egitteko (nik), eta bestiak lezatik ezin urtetzeko. 15 minutu buruari bueltaka jardun eta gero (15 metroko alturan, minierlaitz baten ekilibriuan; laguntza deiren bat be egin dot, baiña bestiak ez zeben entzutzen), erabagi dot: "BRAETIA! Ni ez najoiak hortik gora". Aparatuak aldatu eta atzera egin dot. Frakzionamentu guztiak berregin (konbiari soka gehixen emoteko) eta pendulo kanoniko bihurtuta, orduan bai egin dot gora. Sokia ez dala kaltetu dirudi. Puf!

Atolladerotik urten izanangaittik pozik, potzu ederraz gozatzen, frakzionamendu politta pasau eta bigarren zatixa erdi igota dakatela... krak! Eta oin zer ostia?? Puñotik behera, ugala txintxilizk. Pedalan zinttia eten!! Kasualidadia! Justo gaur Gotzonek behiñ hori pasau jakola kontau dabenian. Eskerrak aidian harrapau nabela, bestela hormiari haginkada ederra egingo netsan. Potzu barrenian egongo da pedalan beheko zatixa, hurrenguan hartzeko.

Hurrengo erlaitzeraiñok ahal izan doten modura allegau naiz (eskerrak pantiñari!) eta bertan zintta batekin pedal de fortuna bat egin dot, urtetzeko bestekua.

Ez dot esan, baiña bestiekin nenguala nik neurian jardun dot, baitta koko bi harrapau be: Trichoniscoides eta Lithobius bana. Gero, eskultoriei tresnak pasatzen eta kokotian euren ezpalak hartzen nenguala, antiajuak apurtu dittudaz, beraz orduantxe amaittu da laginketia.

Halako eguna izanda, azken potzuen igoeria fatalismoz hartu dot, edozer gertatzeko prest. Baiña ez da ezer gertatu!

Barruko jardun intentsuak, eta gero kotxeraiñok egindako karreriak, adrenalinia ezohiko mailletara igo destez. Behiñ etxera allegauta, jaitsieria etorri da eta horrekin errelajaziño gozua. Halan be, gabian erreskate operaziño luuuuze eta nekkkketsu batekin ames egin dot. Eta bixamonian nekatuta jaiki!

2023/05/07

Paltzuarango lizuna (sic)

230506: Gotzon, Antua, Julen, Oier.


I-039 Paltzuaran (Nabarniz) (...). Errekan gorako tartian, bloke labanetatik eskumarako (?) galeria perpendikularreko eskaladia amaitzera. Intzidentzia barik, puntako taldiari aittu detsatenez, amaittu dabe eta ez dago jarraipenik. Gero kobazuluan ikustalditxo bat (Julenek ez zeban ezagutzen), eta Josu Granjak eskatutako erretratu batzuk egitteko be aprobetxau dabe.

Izan be ni neu, bloke labanetan geldittu naiz; hor galdu jatan pintzia billau (topau dot), kanporako bidian muestreatzia, eta aspaldi igo bako 85 metrotako bertikala, nahikua eta sobran nekan gaurko objetibo modura. Ondo koordinau gara: ni poliki-poliki sarrera potzuan kokatu naizenerako, bestian abotsak entzun dittudaz behetik gora. Beti esaten dot gauza bera, baiña zenbat gustatzen jatan hori: nere bolara martxan ibiltzia -bakardadiaz gozatzen- eta halako baten bestien abotsak, eta argixak agertzia.

Ehiza ona izan dot: bloke labanen inguruan, 3-4 Quaestus, 3-4 Pseudosinella, eta 2 diptero; eta sarrerako potzuen barrenian (-85) Ischyropsalis 1 eta Lithobius 1; azkenik, sarrerako potzuan (-20), 4 masma txiki, Meta 1 eta Cryptazeca 1.

Lehelenguak urten garanerako 16:50ak ziran (joder! 10:30ak aldian sartuta, denporia OSO bizkor pasau jata!). Eta azkenak urtetziakin batera, zein eta Gerardo agertu jaku, todoterreno eta guzti, materialak eruaten laguntzera. Paraje honetara gatozen bakotxian legez, lizunkerixen gaiñian berbetan amaittu dogu (Paltzuarango potuan ezaugarrixa ete?). Edozelan be, zelako egun ona!

2021/11/06

Illuntzarren


 211106: Gotzon, Antua, Oskar E, Mariano, Julen, Oier.

Illuntzarren, juan dan edurtzetan topautako zuluetan + 1. Izan be, juan dan astian hasittako desobstrukziño biharretan genbizela, terrenuan jabia etorri jaku bisittan, eta beste baten kokapena zehaztu desku. Hango jarduna uste baiño lehenago amaittu jaku (baterixak nun geratu ete dira!) eta, Antua eta bixok erretirau bagara be, bestiak han juan dira eta baitta itxuraz zeozer topau be. Informauko dabe, bere aldetik.

2021/08/22

Urrixola-Paltzuaran Basque Hell Xperience

 210821: Martin U, Gotzon, Oskar E, Oskar F, Oier.

Paltzuaran (Nabarniz). Basque Continental Yummy Breakfast bat hartu eta gero (ordu bi, orraittiokan!) mobitzen hasi gara, berez lasaixa eta jan-edanakin pentsauta egon dan ekittaldixari heltzeko.  Hasierako plana lehendik lokalizauta zeguazen pare bat zulotan desob eta sakontzia bazan be, Urrixola ondotik pasatzian (Basque Nostalgic Ruined Farmhouse) bertako gizona topau dogu (...), eta bere terrenuan dagon beste kueba baten barri emon desku -Basque Lower Wood Cave-. Basora be lagundu gaittu, baitta nun dagon seiñalau be, 20-40 bat metrotako sektore bat. Beraz, ezer baiño lehenago, zulo barri honen billa hasi gara, gero (...) informatzeko konpromisuakin; baiña txaria uste baiño zarratuagua egon da, eta unekada batzutan berua larregikua zan; 45 bat minutuko ekittaldi gogor baten ostian, Basque Hellish Sun Campaign honi amaiera emon, eta billaketia beste egun baterako lagatzia pentsau dogu. Izan be, ez bakarrik bero-kolpian puntuan laga gaittuan tenperaturia; gaiñera, gutako batek begixan arrastada bat egin dau Basque Acute Wooden Thorn batekin; zorionez ez da hainbesterako izan, baiña une batez Basque Güernic Hospital Centerren amaittuko genduala pentsau dot.



Honekin amaittu dogunerako eguardixa pasauta zeguan, eta jatorrizko planari heldu detsagu barriro: begiratu biharreko lezia lokalizau (Basque Burning Bush Pot); haizian norabidian konjetura eta elukubraziño artian, ezer baiño lehenago Basque Traditional Speleological Meal bat egin dogu (dipeatze eta guzti), egualdixa bezain gai beruez berba eginda; baiña, alde egitteko ordua nekala eta, zulora jaisteko orduan Basque Caving Reluctant Challenge-aren ordua begittandu jata. Beraz kotxera abixau naiz trankil-trankil, paraje honen edertasuna eta basatasuna gozatuz, Basque Understory Walking Paths-etatik zihar oiñaz. Emaitzak gitxi, baiña kirol dosis politta izan da, pixkaka-pixkaka forma berreskuratzen juateko! Pozik bueltau naiz nere Basque Coast Living Centerrera.

Bestiak han geratu dira, eta bere aldetik egindakuaz (Basque Brave Fellow Team Report) informauko dabe kontizu.


2021/07/25

Paltzuaranen


210725: Antua, Oier.

Paltzuaran. Oin bai, oin juntau gara eta aurrekuan Zarragoikoetxea > Santi > Antua konexiñuak jakiñarazittako leza bixak esplorau doguz. Lehelenguan, desobstrukziño nahikua errez baten ostian, 15 bat metroko putzu sinuoso bat erakutsi dau, estuasun haundirik barik arrakala baten aurrian geldittu dana; desob gogorra biharko da beherutz segitzeko, eta haize korrientia ez da oso haundixa. Ostian, ondo kostauta (aurretik hartutako GPS koordenadak errore haundixa zeken), basotik milla buelta emon eta gero, bigarrena lokalizau dogu... lehelengotik bost bat metrora! Leza barri-barrixa, lurrezko ahua eta hormetan behera arrapala forman egitten dabena, buxadura baten amaittu arte. Antuanek emongo dau deskribapen zihetzagua (bera bajatu da bixetara eta), eta datu/krokis topografikuak.

Apiterapia ez, baiña moskittoterapia saio ugarixa jaso ostian, goizari Nabarrizen amaieria emon detsagu, zerbeza eta patatekin. Gizakiarentzat pauso txikia, eta gizateriarentzat... ere bai! Baina horrelakoa da lan sistematikoa.


 

2021/02/21

Galtzerdi Eguna 2021

 210220: Martin U, Gotzon, Mariano, Oskar E, Oier.

Oharra: espeleologian (edo ADESen eremuan behintzat bat) "galtzerdi" termino humoristikoa ematen zaio esplorazioarekin lotutako egitate frustrante xamar bati, begiratzen ditugun kobazuloen %90 inguruan gertatzen dena. Alegia: material guztia prestatu, bertaraino eraman, sasiekin borrokan aritu, trepetxu guztiekin jeisten hasi, eta 3 bat metrora dagoen hurrengo bihurgunean amaitzen diren leizeak.

Gure mendi totemiko honetan ezer billatzia gatxa izanda, gure prospektatzeko makiñak badakixe edurrak asko laguntzen dabela. Horretara, juan dan edurtzetan Oskarrek lokalizautako zuluetatik batzuk ikuskatzera juan gara; ezingo genduzen, ez, billau be egin aldez aurretik koordenadak ez bagenduz euki izan.

Beraz, normaltasunez (alegia: ixa bi ordu armosatzen pasau eta gero) eta planari jarraituz, "Mars Rover Reluctance" ibilgaillua pistetatik zihar lantzau dogu -basozainen baimenakin-, Paltzuaran kraterran onduan Airo basarri onduan lur hartu harte. Hortik, haize bolada zazkarretik babesian, mendixan ipar aldetik egin dogu gora, eta banan-banan gure gidarixak erakutsi deskuezen zuluak arakatu doguz. Espero zeikian modura, leza sakonik ez; baiña, lagunei esandako moduan, erradiologian bezala, speleo esploraziñuan emaitza positibuak bezain garrantzitsuak izaten dira negatibuak (hau da, gauza haundirik ez dagola ziurtatzia), eta beraz halako egunak sekulan ez dira alperrikuak izaten.

Kodiguak, koordenadak eta katalogaziñua bestiak bihar-dan-moduan egingo zittuezen esperantzan, hamen neretako hartutako nota oroigarri txixi batzuk:
1. Sarrera bikotxeko arrakalia. Martin sartu dala uste dot, 3-4 metrotara blokeauta topau arte.
2. Oskar jaitsi dan beste bat, txarto gogoratzen ez badot, bedartzan zabaltzen zan zulo txikixa.
3. Sasi artian zihero estalitta egon dan leza bat. 2 m zabal eta 7 sakoneko zilindrua, beheia guztiz blokez estalitta eta jarraitzeko aukera barik. Bio lagiñak: 1 Oxychillus, 2 Meta, 4 Ischyropsalis.
4. Ubegi txikixa. Ur kaptaziñua eginda. Bloke artian zabaldutako gela pare bat, tximinixa txiki batekin; danak bloke kaos azpikalde mineralizauetan amaitzen dira. Bio lagiña: 1 Meta.
5. Lur-lurrian zabaldutako leza barri bat, 3 bat metroko sakoneran gela hipogeo politt batera (6 x 3 x 5 m) desplomau dana: espeleotemak eta blokiak.
6. Meandro bat, norabide bikotxian: sarrerakua estuasunian amaitzen da; leihatilla bat desobstruidu eta gero, silfidiak pasau dira (ni ez) eta onduan beste adar zabalagua euki dau, desarrollo gehixagokin baiña metro gitxira inpenetrable bihurtzen dana.
7. Koba-koba bat (sarrera kanonikua). Estratuen norabidian zabaldutako ranpa bat, lehelengo 3 metruak 0,5 m altu 1,5 m zabal, eta gero 3 bat metroko eskarpe baten ostian, beheko estratuan exkabautako gelia (3 x 3 x 6 m), derrubio kono baten sanpan.
8. Bedartzan zabaldutako leihatillia. Uste baiño desob bihar haundixagua egin behar izan dogu, aittittari NEURE linternia barrura jausi jakolako (bestela Amorotoko herrittarrak Illuntzarren argi misteriotsu bat ikusiko zeben, gaba osuan). Total, harri pillua kendu, barrura sartu, eta 3 m sakoneko galtzerdi hutsa zala.

Bestiak (beti sakonago nahi!) ez dira oso konforme geratu, baiña ni pozik geratu naiz. Egun intentsua izan da, inkognita asko argittu doguz, eta nik aspaldi ez neban speleo egun baten amaieran zeruan iratargirik ikusten. Oin pasaidazuez pribatutik mesedez 3, 4 eta 6 zuluen katalogoko erreferentziak, koko-potiak etiketatzeko bihar dittudaz-eta.

2019/02/16

UN GRAN AGUJERO EN EL CALCETIN


Part.: Iñaki, Gotzon, Antua y Oskar (Airoko urzuloa)





Al pantalón le siguió la camiseta, posteriormente el calzoncillo y por último los calcetines. Para mi sorpresa me encontré delante de Marta, aquella chica con la que tanto deseé ese momento, totalmente desnudo con unos calcetines negros a media tibia, uno de los cuales presentaba un gran agujero por el que asomaba mi flaco, largo y blanco dedo gordo del pie. Qué situación tan ridícula!!! Cómo no me he percatado de este agujero!!!

Lo mismo que el día que afirmé con rotundidad "por aquí no es" y resultó haber un agujero tan grande que mi cuerpo podría colarse con la misma facilidad con la que asomó aquel inoportuno dedo gordo.

Moraleja: revisa bien los calcetines no vaya a ser que se te escape un agujero ... soplador !!!

2018/12/30

Illuntzarren eta Gaztelugatxen












 ******* OHARRA ******** Gaztelugatxe eta Ogoño moduko lekuak biotopo babestuak dira, hainbat arrazoiengaittik. Hori dala eta, bertan ezin dira esploraziño espeleologikuak libreki egin, ez bada eze, erakunde arduradunen baimena aldez aurretik eskatuta, eta lan programia bertan ikerketan eta babes lanetan dabizen beste espezialistekin adostuta. Hala gabiz egunotan, eta egixa esateko, plazerra da halako elkarlana. ******** OHARRA ********

 181229: Josu Z, Unai, Martin I, Martin U, Martin A, Gotzon, Antua, Petrus, Oier.

Iñeritzeko inkonbustibliak, hango explo + topokin jarraitzera. Ondarrutarrak lan ona bultzatzen dabiz han, lehendik susmatzen zan baiña esplorau barik zeguan goiko maillako sektore fosilla (“el Vacío Ondarrés”?), zatirik zati, mapetara ekartzen. Kontau dabenangaittik, eskalada bat egin dabe, materiala agortuta, 30-40 bat metrora ixten dan leku bateraiñok. Bio aldetik, sarrerako gelan 15 saguzar ikusi dittuez.

Bestiok Gaztelugatxera jo dogu, dakagun esploraziño baimena in extremis aprobetxatzeko, eta bide batez Martin AMET eruanda ikerketa geologikorako datuak jaso deixazen. Talde bittan banatuta, batzuk III eta IV zuluetan ibilli dira, explo, topo eta laginketan; estuasun agonikuen ostian III-an galeria barrixak agertu dira, tamaño haundikuak, eta –modu harrigarrixan- espeleometria 200 m ingurura igo da. Beste batzuk V instalatzera juan gara, explo segitzeko asmuakin; baiña bestiak asko luzatu dirazenez ez desku astirik emon, barriro dana kendu eta, turista artian (gaur asko be asko zeguazen) zirkoko animalixen moduan, etxera. Egun produktibua behintzat!


2018/12/01

Urriko Azken Galerixan esploraziñua



181201: Antua, Gotzon, Martin I.,Joxe, Oskar E., O.

Eurtenerrota. Azken desob saiuan ostian agertutako galeria haundixan explo + topo egittera, kanonak agintzen daben modura (eskerrikasko aurreko egunian tentaldixari eutsi zentsenei). Estuasun progresibuen seriea ahal dan modura pasau dogu, nik laguntzaz, eta azken horretan be zizel biharra egin bihar izan da, azken angulua leuntzeko. Behiñ hori pasauta, galeria barrixan edertasuna begiztatu ahal izan dot; eta, terminusera allegauta, zilleraiñoko urakin, lau bide posible aztertzen jardun dogu: 1, erreka nagusixa, sifoi sakon baten amaitzen dana; 2 eta 3, diaklasa baten fabore (Zubitxutan estiluan) zabaldutako galeria-arrakala bikotxa; eta 4, sektore horretara sartu baiño lehenagoko urjauzi txikixan onduan ikusi dogun leihatilla bat. Ez dogu batetik bez aurreratzia lortu, baiña asuntuari buelta batzuk emon biharko jakoz, sektorian haize korrientia nabarmena dalako (Beaufort-Etxebarria eskalan 2).

Bio aldetik jasotako lagiñak: Neobisium, Lithobius, Quaestus, diptero pare bat, Trichoniscoides tipoko koko zuri bat, Meta, masma txiki bat, miriapodo bat.

2018/10/20

Eurtenerrota eta saguzarrak


181020: Gotzon, Antua, Martin, Martin, Oier.

Eurtenerrota (Nabarniz). Puntaraiñok juan gara (azken estuasuna nasaittu dogu), eta han desobstrukziñuakin jarraittu dogu 3-4 bat orduz, haize korrientiari jarraittuta. Bestekaldetik zetorren hotsakin zalantzia izan dogu, ura edo haizia ete zan; nere ustez, haizia. Kueba ederra begittandu jata, politta eta dibertigarrixa; itxuraz, Zazpilezetan mailla aktibua. Merezi dau bai desobstrukziñuakin jarraitzia. Bio aldetik: Lithobius garcia gamerii, Quaestus noltei?, diptero bi. Ferra-saguzar pare bat be ikusi doguz, espeziea ezin zehaztu ostera. Koladak lupaz miatu dittudaz, baiña ez dot lortu Zospeumik topatzia!

Illuntzixan, I-042 (...) saguzarretara, udazkeneko trantsizio garaiko laginketa.