2023/05/07

Paltzuarango lizuna (sic)

230506: Gotzon, Antua, Julen, Oier.


I-039 Paltzuaran (Nabarniz) (...). Errekan gorako tartian, bloke labanetatik eskumarako (?) galeria perpendikularreko eskaladia amaitzera. Intzidentzia barik, puntako taldiari aittu detsatenez, amaittu dabe eta ez dago jarraipenik. Gero kobazuluan ikustalditxo bat (Julenek ez zeban ezagutzen), eta Josu Granjak eskatutako erretratu batzuk egitteko be aprobetxau dabe.

Izan be ni neu, bloke labanetan geldittu naiz; hor galdu jatan pintzia billau (topau dot), kanporako bidian muestreatzia, eta aspaldi igo bako 85 metrotako bertikala, nahikua eta sobran nekan gaurko objetibo modura. Ondo koordinau gara: ni poliki-poliki sarrera potzuan kokatu naizenerako, bestian abotsak entzun dittudaz behetik gora. Beti esaten dot gauza bera, baiña zenbat gustatzen jatan hori: nere bolara martxan ibiltzia -bakardadiaz gozatzen- eta halako baten bestien abotsak, eta argixak agertzia.

Ehiza ona izan dot: bloke labanen inguruan, 3-4 Quaestus, 3-4 Pseudosinella, eta 2 diptero; eta sarrerako potzuen barrenian (-85) Ischyropsalis 1 eta Lithobius 1; azkenik, sarrerako potzuan (-20), 4 masma txiki, Meta 1 eta Cryptazeca 1.

Lehelenguak urten garanerako 16:50ak ziran (joder! 10:30ak aldian sartuta, denporia OSO bizkor pasau jata!). Eta azkenak urtetziakin batera, zein eta Gerardo agertu jaku, todoterreno eta guzti, materialak eruaten laguntzera. Paraje honetara gatozen bakotxian legez, lizunkerixen gaiñian berbetan amaittu dogu (Paltzuarango potuan ezaugarrixa ete?). Edozelan be, zelako egun ona!

No hay comentarios: