Mostrando entradas con la etiqueta abosolo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta abosolo. Mostrar todas las entradas

2015/12/25

Les Èstuasunes de Abosolou II et le Gouffre de Atèrrette

Part: Los 4 Mosqueteros (Antua, Gotzon, Josu, Unai)

"Le Catalogou de Lèa-Artibay" egiteko pistoletazoa ez dakigun emanda dagoen ala ez, baina jada hasi gara lezak amaitzen, ixten, eta noski, esploratzen. Oraingoan Kurtxian izan gara (Kurtxia da izena? Lekeitiarrak?) eta Abosolo II eta Aterretako Lezetan egon gara.

Buruan, nahi edo ez nahi, mendi barrenean, gure hanka azpian doazen kobazulo ezagun bi dauzkagu: Abitako Koba eta Trakamaileko Kobak. Abita hitzak estalaktita ikusgarriak nahi du esan, kolektore handiak. Baina baita ere Rio Loco-ko inmundiziak. Trakamail-ek koba estu, zikin eta bustia nahi du esan. Baina baita ere nahi du esan Ur Piloa botatzen duen surjentzia bat zeinen jatorriari buruz ideiarik ere ez daukagun. Argumentu hauek nahikoak dira Kurtxia aldean dagoen karst-a sakonki aztertzeko.

Baina goazen harira:

-Abosolo II: bukatu egin da Abitara heldu aurretik (ederra nobedadea). 17 metro putzu utzi dizkigu, ez oso zabalak baina bai garbiak (hori bai nobedadea) eta espeleotemekin. Putzuek kabezera oso "interesgarriak" dauzkate. Abosolon izerdirik atera gabe sartu eta irten nahi duenak ez ditu gauzak erraz edukiko. Hori bai, Abosolo dagoen dolina benetan polita eta ikusgarria da, eta bertako basoak argazkiak merezi ditu. Agian lezak baino gehiago.

Abosolo II-ko sarrera

-Aterretako Lezia: Kaltzetintxo bat amaitzeko planteamentuarekin joan gara eta Leotardo bat jeisten amaitu dugu. -48 metroko putzu haundi bat. Unaiek ekipazioa egin nahi izan du, eta egin du, eta falloak irten dira (sasoia da irtetzeko, ikasketa prozesu normala da eta). Potzua handitu denean, uiuiuiuiu!!!! non sartuko dot txapa? hemen rozatuko du?? soka ez da heltzen?!! Baina bueno jeitsi dugu. Ederra Leza Gabon Egun Bezpera disfrutatzeko.







Abitara, edo Abita Atzera, edo Trakamailera ez gara heldu, eta oraindik ez dago trazarik helduko garenik. Baina ondorio batzuk atera ditugu: Kurtxia aldeak (eta atzeko dolina erraldoiak) prospekzio zehatz eta sakon bat behar du. Nire ustez aurtengo proiektu bezala jarriko nuke mendialde hori zehatz prospektatu, esploratu eta katalogazioa amaitzea. Ondarrutarrak eta Lekitxarren indarrak batuz (Eibartarrak eta Gernikarrak ere ongi etorrita daude) aber behingoz Abita Aldera heltzen garen.

Eta garrantzitsuena: KOBAZULO BIAK ESPLORATU ETA GERO GARBI IRTEN DUGU.

Zeuek pentza!


2015/12/20

Kurtxian



151220: Xabi, Josu, Unai, Antua, Oier.

Kurtziaga auzuan (Ispaster), Mario “Txantantorrek” 2013-IV-20xan erakutsittako lezak esploratzera.
 
IS-026 Txintxillarra
Lehelengo Mariok esandako Txintxillarrako lezara juan gara, eta gure IS-026 bera dala konprobau dogu. Sarrerako argazkixekin konformau gara: barruan ganau ustela bota barri zeguan, ezin da sartu. Auzuan lan pedagogikua egin biharko da...
 
IS-049 Aitzgane
Gero, mendixan gora IS-049ra juan gara. Argi dago Aitzgane izena egokixa dala (tontorretik 50 metrotara dago), baiña ezin dogu sigurtatu GEV-813 bera danik, harik eta inguru guztia prospektau arte. Izan be, tontor osua hatxerixia da, lapiaz purua, “está diciendo prospéctame” (sic). Sarreria artifizialki tapatzen dagon blokia mobidu dogu (400 bat kg) eta potzu zabala geratu da bistan, 15 bat metro garbi, hondua bloke dezimetrikoz beteta, eta haize barik. Unaiek topo eta krokisa egin dau. Sarrerako argazki hobiak eta bideua hartu dogu. Koko batzuk jasota: Meta, Linyphiidae, Oxychillus. Blokia atzera ipiñi dogu, siglo batzutarako.
 
IS-049 Aitzgane
Bertan genguazela, auzoko gizon pare batekin topau gara, ehiza txakurrak pasiatzen. Euretako batek (Arnaitz Gorostola “Guenengu”) aittatu deskuanez, Ispasterko Ehiza Elkarteko jentia, oin dala urte batzu, inguruko leza asko markau zittuan, seguridade kontuengaittik; artxibo hori gordeta izango dabe seguraski, eta elkarteko Joseba Hidalgokin berba egittia gomendau desku (Lekitton aguazilla da).

Gero, Arnaitzek leza batzun barri emon desku, eta Josu eta Antua izendatu doguz harekin juanda erakusteko, Unai, Xabi eta ni Aitzganeko biharrak amaitzen giharduela. Bueltau diranian (zelan ez) Arnaitzenetaz gain beste leza barri bat topau dabela esan deskue.

Hain zuzen be, horra juan gara hurrengo: IS-027 Abosolo I eta IS-048 Abosolo II artian dagonez, izendapenakin ez dogu zalantzarik izan: Abosolo III. Mendi bizkarrian kokatutako antxiñako galeria desplomau bat da, blokez estalitta eta rekorrido txikixakin; baiña galeria karstiko egittura osua daka, eta kokapenangaittik batez be (Trakamall gaiñian!) oso interesgarrixa. Sarrerako argazkixak hartuta.
 
IS-048 Abosolo II
Gero, IS-048 Abosolo II. Haize korrientia zetorren behetik gora... eta han geratu dira Antua eta Zeberiotarrak, oso esploraziño interesgarrixan aurrian; Xabierri eta bixori bono-kueba amaittu jaku, eta etxera jaitsi bihar izan gara rekargatzera...

Geratu dirazenak, kontauko dabe zetan ibilli dirazen!

2013/04/23

Mereludin eta Kurtxian


Argazkiak.org | Amillaga © cc-by-sa: ades

(130420ko informaziñua; koordenadak eta datu sensibliak artxibuan)

Goizez, Oier.

Lehelengo Amillagako aterpia ikustera (IS-46 kodigua emon detsat). Marga estrato gogor biren arteko hutsunia da, toki batzutan 2m altu eta 2m sakon hartzen dabena. (...)

Argazkiak.org | M-16 © cc-by-sa: ades 


Gero, M-16 kobako bigarrengo sarreria hobeto ikustera. Errez allegau naiz bertara, eta bestia lako urteera bat da, garrantzirik bakua. Antxiñako galerixa bat da, gero rekonstrukziño formekin estalitta, eta atzera be higatuta (kolada baten ondo ikusten da). Topo osatu, eta listo.


Argazkiak.org | Zulueta errekaburua © cc-by-sa: ades 


Azkenik, Mereludi portu gaiñera igo naiz, Zeleta basarri azpiko sakunian neguan ikusten dan lurrun kolumnian jatorrixa argitzera. Zeleta gaiñekaldeko basarrikuei galdetuta, ez dabe han kobarik ezta ur epeleko itturririk ezagutzen. Errez allegau naiz behera, sasixak ondiok indarra hartu barik dagozelako. Marga motako harrixa ikusten da erreka barrenetan, eta leku baten formaziño pseudokarstiko kurioso bat topau dot (M-27 kodigua emon detsat): hiru hundimentu, lurpeko ur korriente txiki baten gaiñian lerrokatuta. 20 bat metrotako tramuan ura lurrezko galerixa batetik doia (40x20 zm), eta biharbada hor hartutako humedadiak eragin leike egun hotzetako lurrun hori.

Arratsaldian Esteban, Saioa, Gari, Nikole, Danel, Mario, Niko eta Oier.

(...)

Txantantorretik behera Abittagaraiñok jaitsi gara.

Bidian, Mariok leza bat señalau desta, Txintxillarra izeneko parajian. Bere esanetan “ba daki bertan ibilli garala”, eta bai: neri IS-26ko potua begittandu jata (ez naiz barruraiñok sartu). Halan be, koordenadak ez deste koinziditzen kataloguan dakagunakin (eta bixak ED50 dira). (...) Barriro bueltau biharko gara, gauzia argitzeko.

Abittagan, sarrerako rejia ondo topau dogu, nahiz eta torlojua soltatzia asko be asko kostau jakun (ugartuta). Mario, Esteban, Gari, Niko eta bostok sartu gara, galeria printzipala ezagutzera. Formal-formal ibilli dira danak (saltorik ez, korrikarik ez, saguzarrei molestau ez) eta uste eze asko gustau jakela esperientzixia (euretako gehixenak estraiñekotz sartzen ziran kueba batera).

Txantantorrera bueltan, Mariok leza gehixago erakutsi nahi izan destaz, eta bestiak etxera bialduta basuan sartu gara.

Lehelengo, IS-27tik pasau gara. Mariori inguru horretako toponimuaz galdetuta, ondoko basuana esan desta: Abosolo (gure kataloguan lezia Mandolarre izendatuta dago, mendixangaittik). Kasu honetan, koordenadak koinziditzen dabe: (...)

(hamendik aurrerako hiruren deskribapena eta izendapena bat ez badatoz, nere akatsa da; hurrenguan konprobau)


Argazkiak.org | Aterreta © cc-by-sa: ades 


Lehelengo ikusi dogun leziak sarrera biribilla daka, 1x1 metrokua, eta 10 bat metrotako potzu bakar eta zabala ikusten da, kanpai forman, derrigorrez sokaz jaistekua. Honduan harri txintxarrezko solu planua ikusten da. Haize korrienterik ez. Badirudi katalogauta ez dagola, eta beraz IS-47 kodigua emongo detsagu. Proposatutako toponimua: Aterreta (mendixan izena). (...)


Argazkiak.org | Abosolo II © cc-by-sa: ades 


Bigarren ikusi doguna, potxi baten ertzeko arrakala baten dagon lezia. Lehelengo jaitsieria arrakalatik egin leike, oposiziñuan, 4 bat metruan, repisa bateraiñok. Repisa horretan zulo txiki bat dago, penetrablia, eta bertan burua sartuta 15-20 bat metrotako jaitsiera sinuosua ikusten da, arrakalian norabidian, eta harritxintxarrezko solua distingitzen da. Haize korrienterik ez. Begibistan dagon tramua librian jaistekua dirudi, baiña hobe materialakin etortzia badaezpada. Hau be ez dirudi katalogauta dagonik, beraz IS-48 ipiñiko detsagu. Proposatutako toponimua: Abosolo II (hau be Abosolo izeneko basuan inguruan dagonez). (...)


Argazkiak.org | Aitzgane © cc-by-sa: ades 


Hirugarrena, Aitzgane mendiko tontor aldian dago. Sarreria oso txikixa bada be (20x30 zm) errez desobstruidu leike. Burua sartuta, haize korriente minimua somatzen da. 20-25 metrotako potzu bertikala ikusten da, eta harrixa botata bertan gelditzen dala dirudi. Barrixa dirurixanez, IS-49 kodigua emongo detsagu. Proposatutako toponimua: Aitzgane. (...)

Oharrak:
-         Mariok interesa daka kobetan, loibei erakusteko-eta, eta Txotxinkobia zalakuan Jentilkoban egonda dago (“Kaltzaburu” izen okerrez katalogauta dagona, borda baten arrastuak dittuana). Azalpen batzuk emon detsadaz Txotxinkobia aurkitzeko.
-         Kurtxian “poto” esateko berba lokala “potxi” da (potxixa). Beraz: potxittik, potxira, potxian, potxiko...
-         Mendi publikua (propiedade pribaua ez dana) izendatzeko berba generikua “usa” da.
-         Mario umia zala, Txantantorretik Urgitxira juaten ziran, hango errotan garixa apurtu, eta uruna ekartzeko bueltan.
-         Bere esanetan, oin dala denpora bat zundaketa batzu egin ziran, Abosolo ingurutik pasatzen dan fraktura horretan (Oiz mendittik ei datorrena) gasa egon zeikialakuan. Fraktura horrek dolina-lerro batekin koinziditzen dabela dirudi (LIDAR-rian begiratuta).