Mostrando entradas con la etiqueta aranzadi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aranzadi. Mostrar todas las entradas

2021/01/28

Juan Laredo

Juan Laredo. Irudixa: lakasta.blogspot.com

 210128: Oier.

Bere kontaktua Peio Ruiz de Arkautek pasau zestan oin dala urte ta erdi, baiña gauza batekin eta bestiakin, eta azkenian Covid19 pandemixiakin, nahi baiño gehixago luzatu jata. Nahikua dala iritzitta, ez bat eta ez bi: telefonoz hitzordua lotu dogu eta ixa ordubetez izan naiz Juan Antonio Laredokin, 1953 eta 1958 artian Aranzadiko Espeleologia Saillan jardundakua. Ibilbide motza (bere belaunaldiko espeleologo gehixenak legez) baiña kanpaina garrantzitsuetan parte hartzia ahalbidetu zetsana: Aitzbeltz (prestaketak 1954 eta jaitsiera 1955) edo Katabera esate baterako. Izan be, Juanen betiko ezaugarrixa izan da forma fisiko ona (baitta oin be, 85 urterekin!) eta hori ezinbestekua zan leza sakonak esplorau ahal izateko zurubixen teknikian sasoian. Elosegi, Ondarra, Menaia, Arkaute, Leibar eta orduko kidiekin bizi izandako bizipen asko kontau destaz Laredok, adeittasun haundiz; ea egoera epidemiologikua pixkat hobetzen danian Donostian biltzeko eta aurrez aurre ezagutzeko aukeria dakagun. Eskerrikasko Juan!

2018/12/30

Fermin Leizaola



181226: Oier.

Duela 7 urte hasitako elkarrizketa errondaren azkena egin dut gaur, 20garrena-edo, 40-50 hamarkadetako aintzindarien belaunaldiko gaztenetako batekin: Fermin Leizaola.

Ferminek 60 urte daramatza Aranzadi Zientzia Elkartean, eta denbora horretan etnografo moduan nabarmendu da; halere, paradoxikoki, gaur ez dugu arlo horri buruz berba egin, ez bada ezen, oso urte gutxitan, eta oso gazterik, jorratu zuen beste arlo batez: espeleologia.

Hain zuzen ere, horixe izan baitzen Fermin Aranzadira hurbiltzeko arrazoia: 1958an izan zen, baina ordurako lehen belaunaldiko espeleologo gehienek “erretiroa” hartua zuten. Bakarrik ezin jardun baina (espeleologia talde lana baita) eta horren ordez arkeologia sailean sartzea eskaini zioten: maisu zaharren artean txori gaztea. Halere, ez zuen bere jatorriko asmoaz etsi: esplorazio bakartietan aritu eta gero, 1961ean deialdi zabala egin zuen, probintzia mailan, eta Aranzadiko Espeleologia Saila berpiztu zuen. Gipuzkoako katalogo lanari berrekin zieten, espeleologia zientifikoaren aldeko apustu argiarekin, eta Felix Ruiz de Arkauterekin batera Larrako espedizioetan parte hartu zuen –1964an San Martin Harriko sistemak munduko sakonera errekorra hautsi zuenean, Fermin puntako taldean zen-.

Koba eta leizeei buruz informatzen zieten baserritar eta artzainekin liluratuta, Fermin bere benetako bokazioarekin konturatu zen: desagertzen ari zen bizimodu hura jasotzea, haien lekukotasunak bilduz. Ordutik hona horixe izan da bere jarduera nagusia –nahiz eta kobazulo ikerketa ez duen sekula guztiz utzi-, eta ondo merezitako ospearen oinarria. Eskerrikasko Fermin, urte labur baina intentsu haiek gurekin partekatzeagatik.