Mostrando entradas con la etiqueta garraitz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta garraitz. Mostrar todas las entradas

2018/07/22

Garraitz I, VI eta VII


  
180721: Xabi, Gotzon, Antua, Oskar Gorozika, Urtzi, Oier.

Garraitzera (Lekeitio). Bertan begiratu biharreko asko badago be, gaurkuan tiro fijora juan gara eta gero gerokuak: lehelengo, ipar aldeko baterixatik behera, itsasotik ikusten dan zulora jaitsi gara. Aterpe hutsa bada be (3 bat metroko sakoneria), katalogau egin dogu (Garraitz VII) eta ornitologuak kontrolauta dakela ikusi dogu (pinttura markak, eskuadrak, kimikuak). (...)

Bertatik behera segiduta, Frailleburu aldera bajatu gara (hasieran pentsau dogu Surzillo bat zala, baila ez: Garraitz 25 taldeko Idoia Goitiak argittu desku hori Frailleburua dala). 


Hor, beheian zokalo transitable batera allegau gara, eta seguridadeko pasamanua ipiñitta, galeria batera sartu gara. Itxuraz freatikua (Gotzonendako izan ezik: harek marinua zala esan dau), 30 bat m aurrera egin dogu galeria ikusgarri baten, espeleotemaz beteta, relleno desbardiñekin (...) Gu erdi mailla fosil batetik juan gara, baiña gure azpixan itsasoko urez betetako galerixa bat zeguan (ez dogu esplorau, maria gora zan) eta goittik be, punto batzutan, gorakako pasabide batzuk ikusten ziran (derrubio kono baten gaiñian, bereziki; kuartel ondoko  bufoia zala pentsau dogu; topografian ikusiko da). Hortik aurrera, galeria estu batzuetatik, arrakala zabal eta arriskutsu batera allegau gara, bloke haundixekin suspentsiñuan, 20 m beherago itsasuakin bat egitten zebana; uste dogu bestekaldeko Garraitz VI-ko terminusetik oso hurre egon garala, baiña soka baten faltan ezin izan dogu konprobau.

Bide osuan zihar, hormak miatzen juan gara, (...). Bio aldetik: Oniscus asellus 2, Lithobius 1, karabido 1 eta Trichoniscoides 1.

Beste talde bat Garraitz VI-ko beste sarreratik sartu da, baiña ez dogu komunikaziñorik lortu. Bertako UTM koordenadak eguneratu doguz. Bestalde IS-071 Garraitz I-era sartu gara argazkixak egitteko asmoz, baiña bertako bidia blokeauta topau dogu baso lanetan botatako tonelada 1 egur pasatxokin, usteltzeko prozesuan eta giro eskasakin.

2017/11/05

Garraitz VI




2017-XI-5: Oier.

Garraitz VI. Hillabetez kueba bat zapaldu barik egon ostian, ezin tentaldixari eutsi eta zulo honi begiradia botatzera juan naiz. Bistan danez, bakarrik egotian, seguridade arauak zorrotz baiño zorrotzago beteta, eta arrisku minimorik hartu barik.

Arrakalian bertizian kabezera bat instalau dot (punto 2; bertikal horixe izan da UTM koordenadetan jasotakua, eta piso bixen topografien 00 abiapuntua), eta hortik behera “aluan klitorisa” begiratu dot lehelengo. Uste nebana baiño desarrollo gehixago zekan:  15 bat metrotako galerixia, 4garren metrotik barrura lur harro-harroz beteta, total birjiña; kontu haundiz, lur azala eta hormak miatuz (ez dot aztarna nabarmenik ikusi, mamifero txiki batzunak bakarrik), barruraiñok sartu naiz, azken estuasun batian (haize bakua) geldittu arte. Lehentasuna behekuak zekanez (ixa maria beherako ordua zanez, ordu 2 bakarrik nittuan), behera jaitsi naiz eta gero gorakuan topografiau dot.

Beheraiñok allegauta, esan bihar dot uste nebana baiño haundixagua dala zulua; enbarkaziñotik eta batez be maria goran, ez dau hainbestekua emoten. Lehelengo biharra zuluan ikustaldixa egittia izan da, topo puntu posibliak harrapatuz: frakturak kruzau egitten badira be, barrurakako norabide nagusixa sarrerakua da, NW; gela txiki baten (4x6x2,5), jarraitzeko norabide nagusi bi dagoz (baitta goraka trepadan segitzeko be; hori ez dot begiratu); SW norabidian, galeria txiki bat dago, gero eta estuagua bihurtzen dana, eta estuasun baten amaitzen dabena; NNE norabidian, ostera, pasabide baju batetik galerixa haundi batera allegau naiz (6x10x16), eta hor ura topau dot; hortik aurrera, galerixiak aurrera egitten dau (ez da kanpoko argirik ikusten), baiña oposiziñuan edota igarixan segidu bihar danez, geldittu egin naiz; era berian, ibilbidian zihar eta galerixa honetan gorutz segitzeko aukeria ikusten da; ondo esploratzera etortziak merezi dau, duda barik. Ahal izan doten moduan horraiñoko topografixia egin dot, eta hanka.

PD: topuan datuak pasau eta gero, datu pare bat: beheko maillan rekorriduan 1/3 bat baiño ez dot egin; eta itxura guztien arabera, NNW norabidian segitzian IS-077 Garraitz III zulo puzkarixan bertikaletik pasauko gara; eta SW norabideko galerixiak Garraitz V-eko formaziñuekin harremana izan leike.

2017/09/24

Garraitz eta Kabaua



170923: Xabi, Oier.

Garraitzen eta Kabauan (Lekeitio). 


Lehelengo kayakez egin dogu bueltia: islako NW aldeko “fiorduak” ikusi (Garraitz I-eko urteeria-eta) eta “Akapulko” aldera juan gara, Garraitz V zulo kuadrupletik segiduta hurrengo dagozenak ikustera (islako frakturen norabidiakin bat egitten daben arrakala tipokuak). Hurrenez hurren:
  • Lehelengua sakonune bat da, goixan bentanilla moduko bat dakana; karstikua, espeleotema arrastuekin; ez dirudi gauza haundixa, baiña barrura sartu barik ezin jakin; 5 metro sokakin allegauko gara (lihorretik, banda honetako zulo guztiak legez).
  • Bigarrena eta hirugarrena, ostera, sakonaguak dira eta barruan bat egitten dabe; badirudi hauxe dala bandarik banda pasatzen dabena, gero “surzilluetako” batetik urtenda; Garraitz VI izenakin katalogau dogu (...) eta sarrerako argazkixa jasota, eta hurrengo baten esplorauko dogu; 8 bat metro soka nahikua izango dira ur ertzeko hatxetara allegatzeko, eta hortik oiñaz sartzeko. Detalle bat: sarrera nagusixak, alu formadunak, zulo bat daka “klitorisian”. Barrutik akzesorik ez badogu topatzen, horra be igo biharko litzake.
  • Laugarren eta bostgarren arrakalak ez dirudixe gauza haundirik, baña begiratuko doguz halan be; destrepatzen allegatzeko arrisku larregi dauke, 8 metrotako sokatxo horrekin hobeto.
Surzilluei buruz, esandako moduan, batetik (E aldekua) urtetzeko esperantzia daukagu; W aldekuan sartzeko konplikaua dago; goittik bajatu bihar da, 30 bat metroko bertikal extraplomauan; biharbada Kantauriko begiko kakua ekarri biharko dogu.  Hortik aurrera, NW aldeko bandan sartu gara barriro, olatu gehixen dakana; horko lehelengo arrakalia da sakonena (40 bat metrotako ranpia, 75º gradutan buzauta), goi-goixan begiratzeko moduko zulo bat daukana.


Hortik aurrera, NW bandia asko begiratu barik pasau dogu (gaur ez zeguan itsaso aproposa asko hurreratzeko, eta eguzkixak be itsutzen ginttuen) eta Kabaua aldera juan gara. Bertan, San Juan Talako horman, 5 zulo interesgarri identifikau doguz:
  • Lehelengua azken tamarisan azpixan, paleosurgentzia itxurakua; goittik behera allegauko gara, 10 bat metro sokaz.
  • Bigarrena, pixkat eskumarago (Kabaurutzago).
  • Hirugarrena, farola azpixan.
  • Laugarrena, horma horretan eskumaren dagona, arrakala txikixa baiña bal-baltza. Igual trepada batekin allegau leike.
  • Bostgarrena, uran nibeletik nahikua hurre, haundixena da, barruan harri-bola haundi batekin. Ez dirudi karstikua, uran inpaktoz egindakua baiño.
 Kabaura sartzen gara gero: han Kabaua II surjentzixia ikusten dogu, AKA “Oskar Etxebarrian kalbarixo fekala”; haren eskumaldian dago Kabaua I (kiroldegi azpixan sartzen dana); eta ezkerraldian, hormaz erdi itxittako beste surjentzixia, ondiok katalogau barik dakaguna.



Farolerutz pixkat egitten dogu, baiña Isuntzara bueltatzia pentsatzen dogu; han kayaka laga, eta oiñez goiaz islara, Xabik Garraitz V barruan argazkixak etaratzeko. Hori eginda erretiratzeko ordua da, eta horrenbestian lagatzen dogu prospekziño/katalogaziño goize beraniego gau.

2015/10/11

Garraitz eta IS-085



151011: Oier.

Garraitz islan eta IS-085an (Lekeitio).

Goizian, Euskalmet eta UTC orduak madarikatu eta gero (maria behera 8:30etan zala siñistuta, 10:00etan ondiok bajatzen zeguan!), islako ur ertzian coasteering pizkat, arriskatu barik noski. Lehelengo Karraspio aldetik juan naiz, igarialdixetan identifikautako zuluetan muzturra sartzeko. Toki interesgarrixa da: galeria arrasto argi eta garbixak dagoz, gerora (kuaternariuan?) harriz eta lokatzez beteta, eta handik hona itsasuak eta eurixak barriro higatuta. Betegarrixa ebagitta dagon lekuan estratuak eta rellenoko detallia oso ondo ikusten da, eta toki batzutan lapak eta marraskillo mota desbardiñak integrauta dakaz.



Hondarretik ikusten ziran zulo itxura onenetako bixak bata bestetik oso hurre dagoz, beste egitura karstiko interesgarri bikin batera. Horretara, laurak fenomeno bakarra legez katalogau dittudaz, Garraitz V. Ezkerretik hasitta, lehelengua alu-formako sarreria dakana da; meandro formako galeria bat, diaklasa baten fabore, eskumara kiebrua eginda goittik behera datorren pasillo txiki baten amaitzen da, koladekin estututa. Haize korrienterik ez.

Bigarrena, barriz, antxiñako galeria baten arrastua da: estalaktita, estalagmita eta kolumna moltzo deigarrixa, azpiko rellenua galduta 2 bat metroko alturan geldittu dana.

Hirugarrena interesgarrixena da. Uretatik ixa ez da ikusten: bigarrena moduan, hau be galeria desmoronaua da, goiko estalki estalagmitikua gorde dabena, eta hain zuzen be hortitxik (behetik gora, tranpilla forman) sartuta 8 bat metroko galeria hirukotxera allegatzen gara. Hiru galerixak txikixak dira, ez oso estuak baiña bai Oier nerbioso jartzeko beste (asko ez da bihar, 30 bat zentimetro zabal edo). Eskumako bixak komunikauta dagoz puntu baten, eta gora doian leihatilla batetik haize pizkat dator –kanpotik, imajinatzen dot-. Hiru galerien amaieretatik, barriz, ez da hainbesteko haizerik igartzen; baiña hirurak penetrabliak diraz (ni ez, baiña zuek bai ;-) ). GPS datua zulo honen parian hartuta dago (...)

Laugarren zulua itsasotik oso itxura ona bazekan be, bertara juanda pare bat metroko sartuunia baiño ez da izan; karstikua hori bai, eta honek be terraza estalagmitiko bat alturan zekala.


Aurrera egin dot gero; baiña lehelengo sartuune haundixan ertzera allegau naiz bakarrik. Hori ikuskatzeko, lagunekin hobe (ez dirudi oso konplikaua, pasamanos txiki batekin allegau leike).

Atzera bueltia eginda, islian W aldera pasau naiz. Nahikua errez allegau leike Garraitz I-ren ustezko urteerara. Fiordo formako sartuune bat da, NW-ra zabaltzen dirazen serieko lehelengua, harrizko zubi bati esker leza formia hartzen dabena. Goittik behera begira egon naiz (10 bat metroko sakoneria daka), eta ez dakat klaru nun dagon konexiñua: fiorduan amaieratik baiño (honek Garraitz II-ra apuntatzen dabela dirudi) arrakala lateral batetik datorrela esango neuke. GPS neurrixa lezian ertze luzian erdixan hartu dot: (...)


Hatxetan gora eta behera, hurrengo fiordora allegau naiz eta hortxe amaittu da abenturia: 30 bat metro altu, 8 zabal eta 15 sakoneko monstruo bat, instalaziño konplikaua eskatuko leukiana, baiña interesgarrixa. Sartuunia arrakala bertikal haundi batian amaitzen da, penetrablia esango neuke, nahiz eta instalatzeko konplikaua dirudixan. 20 bat metroko alturan, relleno estalagmitiko arrasto bat ikusten da, egitura karstikuan ezaugarri moduan. Behetik modu seguruan jarraitzeko modurik ez dot topau, eta goraka egin dot, arrakalian gaiñeko aldetik pasauta; handik gorako biderutz nindoiala, leza itxurako leku batetik pasau naiz, bloke haundiz beteta; itsasoko zaratia entzutzen zan zulotik, zalantza barik 2º fiorduakin komunikauta. GPS neurrixa itsasertzian hartu dot: (...)


Gero, IS-085ra juan naiz, blokeuakin segitzera. Gaurkuan Zubiburutik igo naiz, 20 bat metro baiño ez dagoz, sasi artian hori bai. Harrixak ekartzeko arazua hasi da, dagoeneko inguruko harri naundi guztiak (gaur 1000 bat kg) barruan sartuta dagoz eta; motibo honengaittik, eta sartu-urtenakin sarreriak gero eta altura gehixago hartzen dihardualako, ezin izan dot kanpoko zarraduria ganoraz egin (egurrekin lagundu naiz).

2015/07/18

Garraitz: lehen kontaktua



150718: Iñaki, Oier.

Atabaka eta Aranzadi elkartekuak abixautako garbiketa/ikerketa proiektuan lehelengo eguna aprobetxauta, ADES-ekuak be bertaratu egin gara behingoz Lekittoko islian pendiente genkan biharrari behingoz oratzeko.

Aittatu bihar da ADES-eko kolaboratzaille prestu bi be topau doguzela bertan: Xabier Gezuraga eta Jose Ramon Mentxaka, bixak prospektatzaille gogorrak eta espeleologuen lagunak. Eurei esker, seguru Otoixo aldeko kataloguan aurrerakada haundixa egingo dogula!
 
Iñaki, Mentxaka eta Gezuraga.
Lehelengo, Iñakik eta bixok Garraitz I moduan izendatu dogun leziari ekin detsagu (danak islako mikrotoponimia ondo ezagutu arteko izen probisionalak dira). Kaltzetin ziztrin bat espero bagenduan be, sorpresia hartu dogu: diaklasa baten fabore zabaldutako arrakala ikusgarrixa izan da, sakoneria hartu ahala anplitudian be zabaltzen dana, eta 20 bat metrotako sakoneran itsasuakin kontaktua egitten dabena; maria beherako orduan harritxintxarrez eta hondarrez betetako galeria siku eta politta topau dogu, horizontalian beste 20 bat metro rekorritzeko modukua harik eta itsasuan sartu arte. Hortik aurrera igarixan segidu leike, nekora, lanperna eta aktinia kabernikolen artian, kanpoko argittasuna ikusi arte; oposiziñuan igota (galerixiak 4 bat metro altu dittu), haize korriente fuertia eta gora jarraitzeko aukeria, kanporaiñok, bide estu batetik (Gotzon pasatzeko modukua); halan be, gu ez gara ausartu maria gora zetorrelako. Azken topo puntua hartu eta buelta egin dogu, hurrengo baten kanpotik urteera puntua topatzeko asmoz (kuriosidadiangaittik, batez be). Bio aldetik Meta bourneti pare bat jaso doguz, eta Lithobiusak be ikusi badoguz be (lihorrekuak baiño zatixa illunaguak) danak iges egin deskuez; bueltatzen bagara, saiatuko naiz barriro (leza politta da, argazkittan jasotzia merezi dau).

Gero, hamendik behera dagon Garraitz II-ra pasau gara (aurrekua baiño beheratxuago, hesi batekin inguratuta hau be). Hamen txaskua hartu dogu, zulo txiki bikotxa dalako, 5 metro inguruan guztiz blokeatzen dana. Badaezpada referentzia bat emon detsagu, halan be.

Ez genkan denpora asko, Garraitzeko kobak hori dakelako: maria artian 5 bat orduko marjena gelditzen da bakarrik. Hónek bixak ikusitta, kuartelan ruinen ondoko zulo puzkarixa katalogatzera juan gara (Garraitz III). Nabarmendu bihar da, nahiz eta maria behera egon eta itsasua bare xamar, indarrez putz egitten egon dala, olatuen ritmuan. Islian morfologixia ikusitta, nahikua klaru ikusten da nun billau bihar dan puzkari honen konexiñua.

Azkenik, islako eskillaren onduan dagon zulua katalogau edo ez zalantzan egon gara; azkenian egin dogu, egitura karstiko argixa dakalako: Garraitz IV moduan izendatu dogu.

Iñakik eta bixok dropboxan bittartez ipiñiko doguz materialak Josu Katalogoko Jaunan esku: fitxak, sarrerako argazkixak, krokisak eta topografia (emon egun batzu, Josu).

Gure ustez, hurrengo etortzen garanian aukera bi dagoz:
·         Enbarkaziño bat lortzen badogu, uretatik zuluetan sartu eta behetik gorako eskaladetan hasi, zulo puzkarixakin edo beste diaklasekin relaziñuan dagozen haitzuluak ikuskatzeko.
·         Enbarkaziño barik bagagoz, ur ertzetik oiñez juan, pasamanuak instalauta, mailla horretan dagozen zuluak banan-banan ikuskatuz.

Atabakakuak abuztuan 1-ian bueltatzekuak dira, baiña gu gure kontura ibilliko garanez nahi dogunian egin geinke bihar politt hau (inkluso maria gora oso bat bertan pasauta!). Plan beraniego aparta benetan.