150718: Iñaki,
Oier.
Atabaka eta
Aranzadi elkartekuak abixautako garbiketa/ikerketa proiektuan lehelengo eguna
aprobetxauta, ADES-ekuak be bertaratu egin gara behingoz Lekittoko islian
pendiente genkan biharrari behingoz oratzeko.
Aittatu bihar
da ADES-eko kolaboratzaille prestu bi be topau doguzela bertan: Xabier Gezuraga
eta Jose Ramon Mentxaka, bixak prospektatzaille gogorrak eta espeleologuen
lagunak. Eurei esker, seguru Otoixo aldeko kataloguan aurrerakada haundixa
egingo dogula!
Lehelengo, Iñakik
eta bixok Garraitz I moduan izendatu dogun leziari ekin detsagu (danak islako
mikrotoponimia ondo ezagutu arteko izen probisionalak dira). Kaltzetin ziztrin
bat espero bagenduan be, sorpresia hartu dogu: diaklasa baten fabore
zabaldutako arrakala ikusgarrixa izan da, sakoneria hartu ahala anplitudian be
zabaltzen dana, eta 20 bat metrotako sakoneran itsasuakin kontaktua egitten
dabena; maria beherako orduan harritxintxarrez eta hondarrez betetako galeria
siku eta politta topau dogu, horizontalian beste 20 bat metro rekorritzeko
modukua harik eta itsasuan sartu arte. Hortik aurrera igarixan segidu leike, nekora,
lanperna eta aktinia kabernikolen artian, kanpoko argittasuna ikusi arte;
oposiziñuan igota (galerixiak 4 bat metro altu dittu), haize korriente fuertia
eta gora jarraitzeko aukeria, kanporaiñok, bide estu batetik (Gotzon pasatzeko
modukua); halan be, gu ez gara ausartu maria gora zetorrelako. Azken topo
puntua hartu eta buelta egin dogu, hurrengo baten kanpotik urteera puntua
topatzeko asmoz (kuriosidadiangaittik, batez be). Bio aldetik Meta bourneti
pare bat jaso doguz, eta Lithobiusak be ikusi badoguz be (lihorrekuak baiño
zatixa illunaguak) danak iges egin deskuez; bueltatzen bagara, saiatuko naiz
barriro (leza politta da, argazkittan jasotzia merezi dau).
Gero, hamendik
behera dagon Garraitz II-ra pasau gara (aurrekua baiño beheratxuago, hesi
batekin inguratuta hau be). Hamen txaskua hartu dogu, zulo txiki bikotxa dalako,
5 metro inguruan guztiz blokeatzen dana. Badaezpada referentzia bat emon
detsagu, halan be.
Ez genkan
denpora asko, Garraitzeko kobak hori dakelako: maria artian 5 bat orduko
marjena gelditzen da bakarrik. Hónek bixak ikusitta, kuartelan ruinen ondoko
zulo puzkarixa katalogatzera juan gara (Garraitz III). Nabarmendu bihar da,
nahiz eta maria behera egon eta itsasua bare xamar, indarrez putz egitten egon
dala, olatuen ritmuan. Islian morfologixia ikusitta, nahikua klaru ikusten da
nun billau bihar dan puzkari honen konexiñua.
Azkenik,
islako eskillaren onduan dagon zulua katalogau edo ez zalantzan egon gara;
azkenian egin dogu, egitura karstiko argixa dakalako: Garraitz IV moduan izendatu
dogu.
Iñakik eta
bixok dropboxan bittartez ipiñiko doguz materialak Josu Katalogoko Jaunan esku:
fitxak, sarrerako argazkixak, krokisak eta topografia (emon egun batzu, Josu).
Gure ustez,
hurrengo etortzen garanian aukera bi dagoz:
·
Enbarkaziño bat lortzen
badogu, uretatik zuluetan sartu eta behetik gorako eskaladetan hasi, zulo
puzkarixakin edo beste diaklasekin relaziñuan dagozen haitzuluak ikuskatzeko.
·
Enbarkaziño barik bagagoz, ur
ertzetik oiñez juan, pasamanuak instalauta, mailla horretan dagozen zuluak
banan-banan ikuskatuz.
Atabakakuak
abuztuan 1-ian bueltatzekuak dira, baiña gu gure kontura ibilliko garanez nahi
dogunian egin geinke bihar politt hau (inkluso maria gora oso bat bertan
pasauta!). Plan beraniego aparta benetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario