150707: Lide, Oier.
Angizen
(Aulestia) saguzar kolonixia lokalizatzera. Liden hasierako asmua Alperdora
juatia izan da; halan be, harutzko bidian Angizko basarri hutsetan begiratzia
pentsau dogu, eta... bingo. Leihotik burua sartu eta, nahiz eta US
detektagailluak (-) emon, txir-txir-txir entzutzen zan (soinu sozialak, edo
halako zeozer esan detsa Lidek). Barrura sartu eta hantxe topau doguz,
eskillarako zuluan, 80-100 bat ale habe baten txintxilizk. Argazki batzu etara
detsegu, eta bertatik zenbatuko dittu laborategixan (lonekin ixtia eta urteera
bakarretik derrigortziari traumatikuegixa eritxi detsa Lidek). Neri moltzo
informe haundi bat begittantzen bajatan be, mota bi zeguazela azaldu destaz:
Rinolophus euryale eta Plecotus? Kumak be seiñalau destaz, batzu txiki-txikixak
(ule bakuak). Oso politta izan da, nahiz eta moltzuan azpixan pasatzian “euri”
fin susmagarri batekin busti garan (saguzarren txixa, gero azaldu destanez).
Kolonixia hor
dagonez (oin dala aste bi ez zeguazen), ez zekan zentzurik Alperdon neurketia
egittia. Halan be, bertara juan gara Lidek lekua ezagutzeko. Sorpresa: beste
lur-jauzi bat gertatu da. 200-300 bat kg lur eta harri-laja, sarreran gaiñian
(ez dau blokeau). Txarto gogoratzen ez badot, igaz-edo beste lur-jauzi bat
detektau genduan, 300-400 bat kgtako harri biribil haundi bat. Bistan da
Alperdoko sarreria ez dala, ez, denda kanpañia jartzeko lekurik onena...
Plecotus generoko saguzar bi, San Leon I koban (Araba), 1958 inguruan. Artxiboa: Pepe Elejalde (GEA-AET) |
Ritmo onian
dabil Lide bere ikusketak egitten. Juan dan astian gurekin Lezaten izan eta
gero, Santa Isabel de Ranero (Karrantza) eta Gesal (Maeztu) kobazuluetako
saguzarrak neurtzen izan da. ADES-en eskualdietako kobetan behintzat, guk ahal
dogun guztian lagunduko dogu. Gure lagun uletsu txikixen alde!
No hay comentarios:
Publicar un comentario