150704: Oier.
Pepe
Elejaldekin bildu naiz Bittorixan, familiako arte tallar ikusgarrixan (Rober,
Edu, Martin eta beste artistak, gizon honek zuek baiño lehenagotik egin izan
dau “speleoart”). Pertsona garrantzitsua da Pepe Arabako espeleologiarako, eta
bere ekarpen nagusixa 1960ko eszisiñua gainditzia izan zan, bere aldetik
zebizen talde bixak batzia eta gaur egungo AET-GEA sortzia: euskal espeleologo
guztiendako portaera eredua! Hortaz gain, argazki, krokis, marrazki eta
dokumentuz betetako karpetatxua laga desta, eskaneatzeko; bestiak beste, JM
Barandiaranenak Solacuevako aztarnategiari buruz, 1959an Mairuelegorretan
egindako erreskatiari buruzko txostena... Primerako materiala! Eskerrikasko
Pepe, pare bat hillian bueltan bialdukotsut dana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario