2015/07/13

Urratxan urratsez urrats




150712: Carlos Prieto, Oier.

Urratxako Lapurzulora, oin dala 51 urte GEV-ek jasotako Quaestus-an ale gehixago harrapatzera (Michel Cabidochek bere sasoian espezie barritzat hartu zebana, lagin gehixagokin konfirmatzeko zain).

Natur Parkian sartzeko baimena eskuratuta, Cristina basozaiñak eruan gaittu Urratxaraiñok 4x4z, zuloz betetako pistan zihar eskeletua mobitzen; ezinbesteko laguntzia izan da, Carlos belauneko miñez zegualako... Bazkalordurako Lekitton egon bihar nintzanez, bizkortxo egin dogu biharra: 5 grabedade tranpa ipiñi doguz sektore desbardiñetan:

  •  Lehelengua sarrerako ranpan, galerixetara aillegau aurretik
  • Beste bat, errekako galerixa “jaspeaduan” gaiñeko lur-terrazan.
  • Beste bat, sifoian gelan.
  • Beste bat, trifurkaziñuan.
  • Azkena, espeleotemaz betetako galerixan amaieran, ranpian hasieran.

Hortaz gain, de visu harrapatzen be ibilli gara, zelan ez. Carlosek danetik pixkat hartu dau: krustazeuak, opilioiak, lithobiusak, planariak, lur lagiñak akaruak hartzeko... Detalle batzu deigarrixak egin jakuz, biharbada koba honen alturian eta beraz hotzan eragiñez: Quaestus bakar bat be ez ikustiaz gain (aurreko beste zuluetan normala dan moduan, eta saiakeria errepikatzera bultzatu gaittuana), opilioiak lurretik oiñaz zebizen (normalian hormetan dabizenian), eta planariak urazalian flotian ikusta (normalian ur honduan ibiltzen dira).

Aste bi barru bueltatzekuak gara; orduan ikusiko dogu potietan Gorbeiako koko iheskorra sartu ete jakun!

No hay comentarios: