2013/11/25

Larrotegin



Hona oin dala aste pare bat egindako gauzatxo baten reporra (datu sensibliak kenduta).

Argazkiak.org | IS-25 Armintxe I © cc-by-sa: ades


131110: Oier.

Lekeitioko Larrotegi auzora juan naiz, zulo pare bat hobeto begiratzera.

Lehelengua, IS-024 (...). 2007xan katalogau genduana, sartzeko pendiente zeguana.

Sarrera estu eta bajua, baiña imajinatzen neban lez pasatzeko erreza izan da. Segiduan galerixa zabal bihurtzen dana (2,5 m zabal, 4 m altu). 15 bat metro luze daka, balsa forman. Hain zuzen be, hondua buztin arrakalatu gogortuz estalitta dago (lantzian behin ondiok inundatzen dan señale), eta paretak ur estankauan erosiño forma tipikua dake. Galerixia aldapan gora amaitzen da, jarraipen barik. Erdi maillan, sapaixak rebaje bat egitten dau eta leihatillia ikusten da goiko piso batera. Handik gora, morfologia bardintsuko galerixa paralelua dago, dimentsiño txikitxuaguakin. Leihatilla inguruan gorakako adar bat dago, biharbada antxiñako aporte batena; gaur egunian ez da ur zirkulaziño arrastorik ikusten koba osuan.

Kobia ikutu barik dago, txikixa da baiña ederra, formaziño rekonstruktibo zuri ugarikin; guzurra dirudi, dagon lekuan egonda (...). Lurrian zihar be ez dot oin-markarik ikusi; pare bat lekutan erpe-zuluak ikusi dittudaz, itxuraz animali batek egindakuak. Mamifero hazurrak ikusten dira 3-4 puntutan, euretako bat pezuña haundi bat osorik (argazkixetan jasotzia merezi?). Lithobius bat, marraskillo oskolak, masmak (kanpotarrak itxuraz). Sustrai asko, batzu galerixia goittik beheraiñokuak eta beste batzu petrifikauta. Saguzar bat.

Bigarrena, IS-052, (...)

Bertara juanda, kobazulo argi eta garbixa da, lurrez artifizialki beteta; gorengo partian zirrikitu bat geratzen da, 20 bat zm altukua, pertsonia pasatzeko estuegixa; baiña argixakin enfokauta jarraipen argixa eta zabala dakana, 2-3 bat metro resalte bateraiñok; harri bat botata, resalte horretatik behera 8 bat metro jausten da. (...). Katalogau barik dagonez, IS-052 kodigua emon detsat.

2013/11/24

Berriatuko Arkeologia eta Espeleologia Jardunaldiak - Espeleologia Erakusketa eta Hitzaldia



Goikolau Elkartea jaio da Berriatuan. Bere helburua bertoko kultura sustatzea da, eta beraien lehen ekitaldi bezala, Arkeologia eta Espeleologia jardunaldiak antolatzea erabaki dute. Eta bai egin ere! Astero gauza bat jarriaz, lehenik "Berritxuko lur azpiko ondarea"ri eta espeleologiari buruzko erakusketa eta hitzaldia, eta "Berritxuko arkeologia ondareari" eta "prehistoriako bizimodu eta pinturei" buruzko erakusketa eta hitzaldia antolatu dira. Ikastoletako umeak eta Gaztetxeak mugitu dituzte, eta Elizburu aldera txangoren bat ere planifikatuta dago.
Gauza asko pasatu dira azken hiru asteotan Goikolau elkartearen lokalean, baina aipamen bezala esan behar da, batzuetan sentsazioa izan dugun arren Artibai aldean espeleologiari buruzko interesa ez dela gehiegizkoa, Berritxuko speleo hitzaldian batutako 60 lagunek demostratu digutela ez dela egia. Herri txikietako efektua dela diote batzuek, Gernika eta Ondarroa bezalako herri handietan askotan miraria bait da 10 lagun baino gehiago batzea halako hitzaldi baten.

Josu Zeberiok emandako hitzaldia oso dinamikoa izan zen. Herrikoia hizkuntzaz, eta espeleologiaren mundua ezagutzen ez duen jendeari zuzendua. Diapositibetako argazki ikusgarriak umorezko anekdota eta pasarteekin nahastu zituen Josuk, geologia eta hidrologia kutsu batez bustita nola ez, eta lur azpiko erreken gorabeheren misterioek sortzen diguten jakinmina publikoari transmititu nahi izan zen baita ere.

Hitzaldi Gelako proiektoreak Oleta auzoko Abitako kobaren estalaktita zuri ikusgarriak  horman pintatzen zituen bitartean, bertoko baserritarrekin basoko zuloei buruz izaten ditugun hizketaldi "kuriosoek" jendearen algara atera zuten, baita esplorazio bat eta geroko basatzaz betetako penuria-argazkiak erakusten genituenean ere.

Elizburun eta Gorozikan lur azpiko errekekin ditugun gorabeherak ere egon ziren mintzagai: gure Atxarte II - Kurubijo koba "penurioso" maitea eta Elizburuko hidrologiaren ezagutzan bere aurkikuntzak izan duen aldaketa; eta Gorozikako koba berri biren aurkikuntza, ia inork kobarik ez zegoela pentsatzen zuen lekuan.

Lea Artibaiko lur azpia handia eta aberatsa dela erakutsi nahi genuen, eta ez dagoela urrutira joan beharrik koba handietan sartzeko.  Lortu dugula uste dugu. Galderak ere egon ziren, eta batzuk espero genituen: Milloiko koben itxiera Diputazioaren partetik, desobstrukzio batek kobari egiten dion eragina, esplorazio batean erabiltzen den aprobisionamendua...

Oso hunkigarria izan zen espeleologoontzako gero etorri zena. Jendearen jakinminak gainez egin zuen, eta kontu kontari hasi ginen erakusketa gelan zutik.

Goikolauko kobari buruzko galdeketak egon ziren arkeologoei; eta Zeberiotarrok, Elizburuko eta Gorozikako koben planoak erakusketa gela erdian zegoen mahai handian paper erraldoietan inprimatuta zeudela, Berritxuarrekin Milloiko erreken ezagutzen ez dugun sektoreei buruz fantaseatu genuen.

"Ba ni txikitxan hamen zir ibiltxen nitxan", "eta hau ure noa du ba?", "ba nik uste dot hona dule", "ba nik uste dot beste hona lekure dule",...

Gero euren soziedadean afaldu genuen. Jan edan oparo egin genuen. Ardo, kafe eta puro. Ia cebatu egin gintuzten, abegikortasun eta eskuzabaltasun handia erakutsiz. Agian txerriari bezala Santo Tomasetan sakrifikatu egingo gaituzte? :-)

Hurrengo asteko barikuan, Tanaren erakusketaren aurkezpenaren aurretik, Urepel tabernan sartu da Unai besteen bila. Sartu ahala, Berritxuar batek Orubixeko iturriaren argazki bat eman dio. Iturriaren uraren kolorea berdea da, trazadora dago botatzen, 1987an geologo batzuk botatako trazadora. Ebro iturria deitzen omen diote Orubixeko iturriari, beti ura botatzen dagoelako.

Hau hasi besterik ez da egin!





Afluenteko uretan bustitako Regaderak

Part: Josu, Unai, Petrus, Antua, Gotzon, Idoia

"Es que hay que estar como una regadera"



Oraingoan Lamiñetako Afluentearen fondoan dagoen eskalada bat ikustea da helburua, eta baita Afluenteari berari ere errepaso bat ematea, ez bait dago ondo begiratuta. Gotzonek aspaldi begiratu zuen eskalada bat en libre eginez, baina errepaso bat ematera joan gara, taladro eta sokaz horniturik. Afluentearen fondoan haizea dago, eta goraka doa, arrakala baten gora. Kanpora? Bereziko Leizera?

"Eske ibiltxen ga esaten, mendixe kargan dagonin ez dala koba aktibotara jun behar eta eztakitzer, eta gero hau egiten dogu" esan du LeaArtibaiko espeleozale batek. Hilabete osoan ez du Euskalerriak eguzkirik ikusi. Mendiak, koladorak bezala zulo guztietatik ur txorrotadaka daude. Lea Ibaiak Nilo ematen du eta Zuluetako erreka"txoak" panaderoaren furgoneta ere eramango luke Oletaraino harrapatu ezkero. Baina ez gara masokistak, ez. Afluentera joateko hau dela sasoirik hoberena konturatu gara, errekaren "aporte fecalak" ur korrontetan disolbatuta bait daude orain, eta ez dago usain txarrik ezta osasunerako arriskurik ere.


Lamiñetako Sistemaren Armiñako sarreran utzi ditugu kotxeak. Euria ez da gelditzen, eta ez da geldituko. Belarretan pilo bat kotxe pilatu ditugu, eta ez balira ezagutzen ditugun harri bloke batzuk egongo, kotxeak ere Armiñako arpean sartuko genituzke. Bestuario inprobisatua izan da gaurkoan Armiñako Harpe-Kantera-Intento-Zaharra.

Lamiñetako errekak ur korrontea dauka baina ez dago arriskurik. Polita da Lamiñen koba euritan ere. Errekaren galeriari ertzetatik ur aportetxoak agertzen zaizkio. Kalabaza batzuk txorrotadaka daude. Orain ikusi dugu nola egin diren kalabaza horiek.

Afluenteak bi sala eder ditu (handia da la ostia!), eta eskalada erraz bat dauka pendiente egiteko. Hasieran tetxu zapalekoa da afluentea, gero bertikala eta tetxo freatikoa, gero "lekutxo" bat dauka, eta gero koba aldatzen da eta Kurubijo Style bat hartzen du.



Idoia eta Josu a-pelo doaz, Gotzonek zulatutako neopreno bat dauka jantzita, Antuak bere SharkSkina eta Unaiek surfista neopreno berri bat. Pasotxu bajo bat dago, oso-oso bajua, eta oso-oso bustia pasa behar dena. Josu uiuiuika, Idoia jijijajaka, Unai etzanda uretan pasa-petate egiten (taladroa ez da busti behar!) eta Gotzon gure penuriei argazkiak ateratzen. Josuk neoprenorik gabe ez du hasieran pasua ikusi, eta rebelatu egin da: "txo hortik ezin leike pasa!, ni enu pasatea!"

EzinPasaPasua. Blog-a irakurtzen zauden irakurle hori, Ades-en bazabiltza speleo egiten, ganoraz egin itzazu gauzak, ze hemen fallo batik ere ez da parkatzen!

Fondoan, Kañoaren parean (kañoa horman dagoen zulo bat da eta erreka hortik irteten da, kaño batetik bezala), arrakala goian galtzen da. Unai eta Petrus fondo aldetik librean eskalatzen hasi dira eta igo dira 15 bat metro, eta Antua eta Josu pixkat atzerago eskalada bat egiten egon dira. Ez da suerterik egon. Argi dagoena da, airea gora doala eta Unai eta Petrusen leku aldean galtzen dela buru gainean arrakala bertikal estu batean. Posiblea? Bai, ez,...



Josuk sabaia jo du eskaladan errekaren gainean 25 bat metrora egonda. Topoaren arabera Elizburuko zelaietatik 20-30 metro beherago gaude. Tarteko galeriarik egoteko itxurarik ez dago, baina airea klarua da eta lekuren batetik pasatzen da.

EzinPasa Pasuaren paranoiak gure psikologiari gainez egin aurretik, edo Lekeitioaldean txingorrada bat jausten hasi aurretik (eta pasua sifonatu), irten egin gara. Josu hotzak hiltzen dago, eta Unai torpe eta epel, neoprenoari esker. Dena batera ere ezin da eduki.

Irteeran, Inguru Abenturako "Petra" gurutzatu dugu galerian bertan, 16 klienteri koba erakusten.

Atxurra itxita dago orain. Barroteak barruan daude, sarreratik oso gutxira. Bakoitza pentsatu nahi duena pentsatzeko libre da.

En otro orden de cosas, Unaiek goizeko 9etan Gorozikan, Orubixe aldeko baserritar baten laguntzarekin, Gozikako misterioetako bat argitu du: 

Bertakoek zioten "ZelaiKontranZegoanEtaNiTxikitxanSartuNitxanZulu" minazulo bat da eta lurrez itxita dago. Misterio bat gutxiago. Orain bakarrik Dunduneko Zulu geratzen da. Esistitzen bada edo. Ojala...

Toponimia aldetik, badirudi Mugi dagoen ingurua bertakoentzako Kanterak bezala deitzen dela. Mapa toponimikoan Mugi bezala ere agertzen denez, ba tambien aceptamos Mugi como nombre de cueva.

Bihar Mutrukura goaz erreka bat entzutera...



2013/11/17

Astuiko koba (Aizarna, Zestoa)


Leptoneta armiarma (Astuiko koba, Aizarna, Zestoa) from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.



131117: Oier.

Ramon Martija, Carlos Prieto, bere 4 ikasle, Jon Fernandez eta GEA-ko Carlos eta Marisakin batera Astuiko kobara goiaz (Aizarna, Zestoa). Antza danez, aurreko baten Leptoneta masma eme batzu jaso zittuezen bertan; EAE-n Leptoneten lehelengo erreferentzixia ei da hau; eta gaiñera espezie barrixa izan leike; beraz gaurko objetibua arrak billatzia zan, hobeto karakterizau ahal izateko.

Helburuak bete dira: Leptoneta ugari jaso dogu behintzat, eta hortaz gain Speonomidius? nahikotxo eta Campodeido bat topau doguz; Prietok eruan dittu danak, gero aztertzeko.

Euri langarra goixan-beheian euki dogu goize osuan, baiña gu ederto egon gara Astuiko kobako aterpian. Eguardixan, danak prisia zeken itxuria alde egitteko, baiña nik Aizarnako basarri-giruan murgildu nahi eta Ramon konbentzidu dot auzoko tabernan zeozertxo hartzeko. Ederto egon gara han, bestiak beste speleo taldiak berpizteko “ADES sistemia” komentatzen.

Lantz - Espeleologia "a la Navarra"

Part: Santi Yañiz, Idoia, Unai, Josu

Potroetan ostikada bat bezalakoa izan da 5 eta erditan larunbatean esnatzea. Baina benga gora!, altxatu beharra dago, merezi du eta. Lantz-era goaz oraingoan, Nafarroko ezagutzen dugun herri horretara, baina ez goaz Ihauteriak ikustera, ezta dantzatzera ere. Koba baten sartzera goaz, Pozalaguako eszentrika famatuak etxeko makarroien alturan uzten dituen formazio ederrez betetako koba batetara: Aierdi mendian kokatzen den Basajaunetxe-ko kobara.

Ondarrutarrekin batzuetan tradizio bihurtzen den bezala, Lantz-era heltzeko Euskalerri ia osoa igaro dugu. Lehenik Zornotzara, gero Laudiora, ta gero Iruñatik Lantzera. Kotxea gidatzen bolantearen kontra, eta empanadaren kontra, jo ta ke. Altube aldean elurra zegoen, horrek gogorarazi digu Zeberiotarroi mendiko botak garajean ahaztu zaizkigula.

Kanpoan 0-5ºC inguru. Ni frio ni calor.

Bidaian joan ahala, jendea batzen. Idoia eta hiruok tertulia zabaldu dugu Laudioraino. Han Santiren furgonetara transbordo egin dugu. Santik 3 argazki-liburu zituen erregalo guretako bakoitzarentzako. Zer esan jakin gabe utzi gaitu.

Lantz-era heldu garenean, uste genuen bezalako herria zen. Txikia eta polita. Mendiz eta bakez inguratuta, karrika bat eta ostatu edo Posada bat laubururen bat horman grabatuta. Triasiko-ko hareharri gorri ederra Napar-Euskalerriko baserrien estanpa da, bai hemen eta bai Baztanen.

Naparrak zain genituen. 3 gizon nagusi, eta geroago agertu diren 3 neska gazte. "A la navarra" egiten du hotza hemen, baina hori konpontzeko hoberena "almuerzo a la navarra" bat egitea da. Posadan sartu gara, eta kutxillo eta tenedor genuela, salda, perretxiko tortilla, tortilla patata, gazta, txistorra, bakona, ardoa eta kafesnea hartu dugu. Momento baten ia espeleo egitera gindoazela ere ahaztu egin zaigu.

Lanrober bat eta Santiren Californian-a, gurekin barruan, mendian barrena hasi dira pista batetik. Lehenik erreka bat gurutzatu beharra dago. Eta indarraz dator. Californian-a ez da anfibioa guk dakigula, baina ea ez gaituen uxolak eramaten. Karakorumera joan ohi diren alpinistak gutxiagogatik ere kexatu izan dira!

Jesus, kobaren zaindaria, gidari dugu, eta azkeneko zatian, basoan oinez gora goazela, historia erromatarrez bustitzen gaitu. Erromatarrek kobrea ateratzen zuten baso hauetatik. Idoia kontu kontari dago, Josu indartsu, baina Unai kezkati dago. Ez du inon kareharririk ikusten. Geologiak ez du kuadratzen, Paleozoikoko lurrak dira hauek eta hemen ez dago Urgonianorik ezta arrezife kareharririk. Non daude kobak hemen?

Orduan koba sarrerara heldu gara. Basoko pagadi erdian, lurrean hosto artean, perretxiko bat egon behar zuen lekuan, tranpilla bat dago. Ez dago INOLAKO afloramendurik. Prospektatzaileen infernua. Orduan Tranpila (harrizkoa eta handia) tracter batekin igo dute. Dirudienez espolioak izan omen dituzte koban. Mineral kolekzionistek lapurretak egin omen zituzten...

Kobaren bisita ederra izan da. Erraza da koba, eta sabai planoa dauka. Sabai guztitik zintzilik, aragonito urdinezko baso bat dago. Eszentrikak mozkorturik daude, edonora doaz, ez dute logikarik ezta fisikaren legerik jarraitzen. Badirudi harrizko sustraiak direla. Estalaktita eta abar klasikoak ostera, ez dira ugariak koba honetan.

Argazki piloa atera dugu. Edonon zegoen argazkia ateratzeko bezalako lekua. "Horrela jarraitzen badugu ez dugu kobatik irtengo" esan dugu une baten. Neska taldea turismo egitera dator. Une batez kantuka hasi dira umm, umumumm,.... koroak egiten, kobaren hormen oihartzuna beraien probetxura erabiltzen. Orduan Zeberiotarrek Lantzeko Iñauterien doinua txistukatzen hasi gara, eta laister jarraitu gaituzte: "ari naiz txikitzen, ari naiz txikitzen, handia izanik,..."

Koba irteeran, sekulako RASKA zegoen kanpoan. Batzuk perretxikotan hasi dira, eta unai, basurde bat trufa bila balitz bezala, lurra usaintzen mineral bila hasi da. Ikusi du koba barruan mendiaren morfologia. Mina que ve, mina que entra. Jesusek pare bat mina erromatar erakutsi dizkio Unairi, etxera lasai joan dadin.

Berriro posadan, afaria "a la navarra". Salda, ardoa, gazta, jamoia, txorizoa, eta kafesnea. Eta katxondeoa eta Navarricadak a tope. Ostatuaren ertz batean, telebistan, Irujo dago pelotan jokatzen Nitron.

Hiru ardo botila trincatu ditugu suspiro batean.

Espeleoturismo a la navarra.

Un sábado fructífero





16/11/13: Iñaki eta Martín

Las voces viejas dicen que cuando sube la marea le sale agua de mar por la boca, y que cuando uno se encuentra cerca de ella puede oír el sonido de las olas contra la roca. Pero nosotros no llegamos a la cueva, ni siquiera olimos salitre. Gotzon nos había hablado de los pozos de Atxurkulu, de la calcita urgoniana y de la estrecha grieta que se abre en el fondo y se pierde en las profundidades, así que comenzamos a subir el monte motivados, sin GPS y con las mochilas que no pudimos dejar en el coche.

  No tardamos en desviarnos y perder cualquier oportunidad de encontrar la cueva. Pero a cambio descubrimos el borneo de Urdaibai. El primer indicio fue el jabalí. Nos cruzamos con él, le miró a Iñaki y salió corriendo asustado, ¡sí, sí, jabalí! Seguimos ascendiendo y la niebla inundó las marismas de la ría y ocultó el horizonte. Encontramos un muro de calcita. Lo escalamos y dejamos atrás la niebla temprana . Cerca, al borde de una dolina, Iñaki encontró un pequeño agujero sin catalogar. Me metí y pude asomarme a un pozo paralelo de unos 5-6m. Parecía un calcetín, pero no lo juraría (habrá que volver, Antua ya sabe qué dolina es). No nos paramos a investigar porque aún pensábamos en Atxurkulu.

  Vagábamos de dolina en dolina, cada vez más desmoralizados, sin llegar a encontrar una cresta clara. Y entonces aparecieron las misteriosas señales rosas de Peña Forua. Joder. Creímos que nos ayudarían, y las seguimos un rato, pero los brochazos se fueron volviendo los delirios de un loco, así que decidimos ignorarlos y buscar a Antua y a Gotzon -que habían ido a prospectar a la zona de Malluku-. Saqué una brújula y apuntamos al oeste.

  Una hora más tarde, ya en la otra vertiente del monte y “acariciado” por las zarzas, me subí  a una encina para saber dónde estábamos exactamente.  Trepé por las ramas y me senté en la copa del árbol. No vi nada, ni casas, ni carreteras, ni personas, porque en Malluku no hay casas ni carreteras… y personas sólo  hay a veces. Sólo vi eso, tonalidades del verde y árboles de todas las formas. Vamos, un paraíso de cuevas.

   Luego nos encontramos una caseta en un árbol con un taburete y un cubo, a un cazador con un arco y a Gotzon y a Antua. Aunque eso es otra historia. 

EUSKERAZ

Gure plana Atxurkulu I lezia instalatu eta bajatia bazan ere (horretarako petateak ongi kargatuz, ongi ikasteko) Peña Foruan GPSik gabe eta sasiartean galduta genbiltzanean plana guztiz aldatu zen. On gure plan nagusia bideren bat aurkitzea zan (eta bizirik urtetzia jara horretatik).

Kareharrizko horma bat eskalatzeko biderik onena bilatzen ari nintzela, bapatean kriston harri bat entzun neban hormatik behera erortzen, ni nengoen lekutik oso hurbil... EEEOO hasi nintzan txilixoka pertsona bat zela pentsatzen, baina ez zan pertsona bat ez... Pastor Aleman baten belarriak zituen... gorputz osoa ikusi nion arte... Basurde bat!!! Ixil-ixilik geratu nintzen, menos mal hurrundu egin zela, bestela kamiñokoko parkinean egongo ginateke bi minututan autobusari itxoiten!

Horma hori igotzea lortu genuen, eta goian dolina handi bat aurkitu genuen, eta bertan katalogatu bariko leize-zulo barri bat (un sabado fructífero). Martinek laster konprobatu eban haizerik ez eukala eta harria ez zen ez asko erori...

Han hasi ginen Gotzonen indikazioei jarraika, baina imposiblea zen ezer ere antzematea (gero ikusiko genuen Atxurkulutik 500 bat metrotara geundela alperrik kobazuloa bilatzen)... aurkitu genuen bide bakarra (bide deitu ahal bazaio horri) elkarren arteko zentzurik ez zuten marka larrosa batzuk baino ez ziren... Ez dakit zer lortu nahiko zuen seinale horiek jarri zituenak, baina jendea galtzeko jarri bazituen, zorionak!!! jajaja



Azkenean aukera bakarra ikusi genuen, mendebalderantz mendi behera joatea Malloku aldera, bertan Antua eta Gotzon zeudelako.

Kostata, baina beraiengana heldu ginen, belarritako bat sasiartean galduz, hori bai...

2013/11/03

Lamiñak, inkognita bat gitxiago



 

131103: Josu, Antua, Ritxar, Oier.

Hasierako plana (Aloza) egualdixangaittik baztartu, eta Lamiñen Sistemako (Berriatua) inkognita bat argitzera juan gara.

Ni haitzulo honetan galduta ibiltzen naiz. Ixa 5 km dakazen arren nik zati txikixa baiño ez dot ezagutzen, eta oso gatxa egitten jata bereiztia zer dagon begiratuta eta zer esploratzeka. Hala gabiz, lehenengo esploraziñuetatik 130 urtera, ondiok galerixa barrixak deskubritzen... Dakagun topografixia ondo eginda dagola dirudi, baiña egunen baten detalle gehixagokin egin biharko da ba... Igual orduan aklarauko naiz laberinto honetan; bittartian, bestien erremolkian juan eta listo.

Gaurkuan, Josuk eta Unaiek señalautako eskalada batera juan gara; erreka nagusixan gora, urjauzixa igo, galeria desfondauetatik zihar, aporte baten ostian, haize korrientia bapatian desagertzen dan puntuan. Telefonoz Gotzonekin komentau zeben, eta berak aspaldi begiratutako 30 metrotako trepada bat ete zan dudetan genguazen, baiña eskaladia egin eta gero ikusi dogu ezin dala leku bera izan. Izan be, express 2 eta reunixo bakarra nahikua izan dira bloke moltzo baten azpira allegatzeko; 10 metroko alturan asko jota, arrakala bat beherutzko norabidian jarraipen posible barik, eta haizerik ez; haize korriente leun-leuna goraka zoian, bloke txikixen artian desagertu arte.

Josun esanetan, pozik geratu da inkognita bat argittu dogulako; ni be pozik, eskalada artifiziala praktikau ahal izan dotelako bestien pazientzixiari esker. Antua eta Ritxar ez dakitt pozik ala triste egon diran, baiña ederto egon gara gero Epermendin udazkeneko eguzkittan. Ah, eta materixala garbittu dogu (errutina legez hartzeko asmuakin, bixamonetan Gotzon & Ciari marroirik ez lagatzeko). Koban ez dot kokorik topau, baiña Munarrittik etorrittako materialian (barautsen kaja baltzian) araknido zuri bat agertu jata; zalantzia, kobatik ala Santa Luziako lokaletik etorrittakua ete zan; potera sartu dot halan be, Carlosek argitzeko hori.

2013/11/01

Topografiak eta Oilategiak - Arrola barruko errekara jeitsi gara!

Part: Antua, Ritxar, Josu, Unai, Iñaki Kobero, Gotzon, Iñaki Bonbero, Bikain.



Galeria gehiago, espeleotema gehiago, eta errekaren beheko pisua!

Cast: Más galerías, más espeleotemas y el nivel inferior del río!



Goizean Santa Luziako lokalean, ADESeko partaide piloa batu da burdinezko ate zaharraren inguruan. Munarriko kobaren estalaktitez plagaturiko galeriek tiroia badute behintzat. Hori bai, egia esan inork ez zekien zer egin behar zen Munarrin Antua eta Ritxar etorri arte, beraiek egon bait ziren pasadan domekan esploratzen ADESeko "besteak" Lezatera joan ziren bitartean sokak kentzera.

Laurent eta Idoia mano a mano Aldekoerrotara doaz, putzu berriaren ingurura leku batzuk argitzera. Hauek zer aurkitu duten erreportaiaren azkenean esango dugu!

Prisa handia zegoen koban sartzeko. Batzuk kotxean konfundituta Busturiaraino ere joan gara, baina topatu dugu azkenean Foruko kantera. Estropozuak, ataskoak eta gogoak tope egon dira. Arrolako piñudi atzean, munarritxo baten alboan, Bizkaibusaren paradan bezalako kola zegoen basoko zulotxoan sartzeko.

"Seguir el sendero, no ensuciar la cueva" esan dute deskubridore adituek. Eta han joan gara. Gotzon argazkiak ateratzen joan da atzetik. Lesionatuta dago eskutik. Eta Antua orkatila zaintzen dabil. Ikusiko dugu egia den ala ez...

Kolada-ko desobstrukzioaren atzeko alde berria oraindik politagoa da. Espeleotemak edonon, beti puskatzeko beldurrarekin. El efecto Goikoetxe.

Antua eta Ritxar eskalatzen jarri dira, galeriak ezkerrerantza kontinuazioa duen ikusteko. Gotzon topoa egiten doa Bikainekin galeria ikusgarrian zehar, eta argazkiak ateratzen. Ezkerretara meandrotxo bat irtetzen da, eta meandro horren amaieran desobstrukzio bat dago. Iñaki eta Zeberioak han doaz. El Trio Pajita.

Bi eskopetazo egon dira, caza-ko sasoia dagoela igartzen da. Galeria kaza. Harria gogorra da, eta magia kontundenteagoa behar du. Baina atzetik meandroa badoa aurrera airearekin. Eta orduan Josuk broka apurtu du. Mr Brocas.

Unaik azkenengo intento batzuk nahi ditu egin mailukadaka (Mr RecogeMinerales), eta besteak meandrotik irten dira. Unaiek pazientzia galdu duenean, aurpegia eta gorputza lokatzez lubrikatuta, galeria nagusira irten da, eta sorpresa! Bera bakarrik dago. Nora joan dira denak?


Galerian gora Antua eta Ritxar eskalatzen daude. Eta besteak? Galerian beherako "paso de hombros" famatua pasatu ote dute? Baina han ez dago sokarik...

Laister etorri da Josu Unairen bila. Iñakik buruko mina du, eta Unaiek hagineko mina. Baina ez da hori aitzakia. Errekara jeisteko puntuan daude. Denok behera!

Paso de hombrosa pasatu, galerian joan, trakamañizatzen den arrakala batetik sartu, eta behera eta behera eta behera eta behera eta bingo! Erreka!

"Aber, prioridadea topoak dauka e!" esan die Aitona Gotzonek bere pupiloei "esploretu bai baina lehenengo topoa!"

Baina ez dago zereginik, emozioa kanpoan dago. Hemendik badoa!, hemen bolumena dago!, honek segitzen dau!, eskumetara jarraitzen dau!, ez!, bai!, hemendik da!, ez da! Errekak laminador itxura dauka. Lanparen argiak nahasten dira iluntasunean, eta oihuak ere bai. Ez dakigu zein nor den. Ezta zein non dagoen. Oilo zoroz betetako oilategi bat ematen du. Esto parece un gallinero.

Topoa egitea lortu dugu behintzat. Errekan behera laminador estu batek bidea ixten du. Igel bat dago eta intxaurrak daude lurrean. Errekan gora sifoi bat dago, eta kaos de blokes-ko salatxo bat, eta tetxuan sustraiak. Eta airea gorantza doa.



Une batean kanpora joateko gogo gehiago izan dugunerarte. Jakin nahi bait dugu topoak zer esango digun! Junirako tabernan, Gotzonen ordenadorera begira, 6 gizon-mutil zutik. Bazirudien peli porno bat zegoela edo...

Kanteran irtetzen den errekaren barruko sektorea harrapatu dugu. Atxagakoa surjentzia. Sarrera ez da Arrolako kobatik, baina ura gorago dagoen sarrera batetik etorri daiteke. Eta bide alboan beste sarrera bat egon daiteke errekara!

Laurent eta Idoiak Aldekoerrotan, desobstrukzioaren beste aldean, sektore bat aurkitu dute desobstrukzio batekin, aire asko botatzen. Sifoiaren gaineko pasua topatu al dute?!

Unairi hagineko mina joan zaio. Eta Iñakiri buruko mina. Eta Antuari hankako mina. Eta Gotzoni eskuko mina.

La Virgen de Arrola cura todos los males...