.jpg)
.jpg)
Gauza asko pasatu dira azken hiru asteotan Goikolau elkartearen lokalean, baina aipamen bezala esan behar da, batzuetan sentsazioa izan dugun arren Artibai aldean espeleologiari buruzko interesa ez dela gehiegizkoa, Berritxuko speleo hitzaldian batutako 60 lagunek demostratu digutela ez dela egia. Herri txikietako efektua dela diote batzuek, Gernika eta Ondarroa bezalako herri handietan askotan miraria bait da 10 lagun baino gehiago batzea halako hitzaldi baten.
.jpg)
Elizburun eta Gorozikan lur azpiko errekekin ditugun gorabeherak ere egon ziren mintzagai: gure Atxarte II - Kurubijo koba "penurioso" maitea eta Elizburuko hidrologiaren ezagutzan bere aurkikuntzak izan duen aldaketa; eta Gorozikako koba berri biren aurkikuntza, ia inork kobarik ez zegoela pentsatzen zuen lekuan.
Lea Artibaiko lur azpia handia eta aberatsa dela erakutsi nahi genuen, eta ez dagoela urrutira joan beharrik koba handietan sartzeko. Lortu dugula uste dugu. Galderak ere egon ziren, eta batzuk espero genituen: Milloiko koben itxiera Diputazioaren partetik, desobstrukzio batek kobari egiten dion eragina, esplorazio batean erabiltzen den aprobisionamendua...

Goikolauko kobari buruzko galdeketak egon ziren arkeologoei; eta Zeberiotarrok, Elizburuko eta Gorozikako koben planoak erakusketa gela erdian zegoen mahai handian paper erraldoietan inprimatuta zeudela, Berritxuarrekin Milloiko erreken ezagutzen ez dugun sektoreei buruz fantaseatu genuen.
"Ba ni txikitxan hamen zir ibiltxen nitxan", "eta hau ure noa du ba?", "ba nik uste dot hona dule", "ba nik uste dot beste hona lekure dule",...
.jpg)
Gero euren soziedadean afaldu genuen. Jan edan oparo egin genuen. Ardo, kafe eta puro. Ia cebatu egin gintuzten, abegikortasun eta eskuzabaltasun handia erakutsiz. Agian txerriari bezala Santo Tomasetan sakrifikatu egingo gaituzte? :-)
Hurrengo asteko barikuan, Tanaren erakusketaren aurkezpenaren aurretik, Urepel tabernan sartu da Unai besteen bila. Sartu ahala, Berritxuar batek Orubixeko iturriaren argazki bat eman dio. Iturriaren uraren kolorea berdea da, trazadora dago botatzen, 1987an geologo batzuk botatako trazadora. Ebro iturria deitzen omen diote Orubixeko iturriari, beti ura botatzen dagoelako.
Hau hasi besterik ez da egin!

No hay comentarios:
Publicar un comentario