Hona oin dala aste pare bat egindako gauzatxo baten reporra (datu sensibliak kenduta).
Argazkiak.org | IS-25 Armintxe I © cc-by-sa: ades
131110: Oier.
Lekeitioko Larrotegi
auzora juan naiz, zulo pare bat hobeto begiratzera.
Lehelengua, IS-024
(...). 2007xan
katalogau genduana, sartzeko pendiente zeguana.
Sarrera estu
eta bajua, baiña imajinatzen neban lez pasatzeko erreza izan da. Segiduan
galerixa zabal bihurtzen dana (2,5 m zabal, 4 m altu). 15 bat metro luze daka,
balsa forman. Hain zuzen be, hondua buztin arrakalatu gogortuz estalitta dago
(lantzian behin ondiok inundatzen dan señale), eta paretak ur estankauan
erosiño forma tipikua dake. Galerixia aldapan gora amaitzen da, jarraipen
barik. Erdi maillan, sapaixak rebaje bat egitten dau eta leihatillia ikusten da
goiko piso batera. Handik gora, morfologia bardintsuko galerixa paralelua dago,
dimentsiño txikitxuaguakin. Leihatilla inguruan gorakako adar bat dago,
biharbada antxiñako aporte batena; gaur egunian ez da ur zirkulaziño arrastorik
ikusten koba osuan.
Kobia ikutu
barik dago, txikixa da baiña ederra, formaziño rekonstruktibo zuri ugarikin;
guzurra dirudi, dagon lekuan egonda (...). Lurrian zihar be ez
dot oin-markarik ikusi; pare bat lekutan erpe-zuluak ikusi dittudaz, itxuraz
animali batek egindakuak. Mamifero hazurrak ikusten dira 3-4 puntutan, euretako
bat pezuña haundi bat osorik (argazkixetan jasotzia merezi?). Lithobius bat,
marraskillo oskolak, masmak (kanpotarrak itxuraz). Sustrai asko, batzu
galerixia goittik beheraiñokuak eta beste batzu petrifikauta. Saguzar bat.
Bigarrena, IS-052, (...)
Bertara
juanda, kobazulo argi eta garbixa da, lurrez artifizialki beteta; gorengo
partian zirrikitu bat geratzen da, 20 bat zm altukua, pertsonia pasatzeko
estuegixa; baiña argixakin enfokauta jarraipen argixa eta zabala dakana, 2-3
bat metro resalte bateraiñok; harri bat botata, resalte horretatik behera 8 bat
metro jausten da. (...). Katalogau barik dagonez, IS-052 kodigua emon
detsat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario