2013/11/17

Lantz - Espeleologia "a la Navarra"

Part: Santi Yañiz, Idoia, Unai, Josu

Potroetan ostikada bat bezalakoa izan da 5 eta erditan larunbatean esnatzea. Baina benga gora!, altxatu beharra dago, merezi du eta. Lantz-era goaz oraingoan, Nafarroko ezagutzen dugun herri horretara, baina ez goaz Ihauteriak ikustera, ezta dantzatzera ere. Koba baten sartzera goaz, Pozalaguako eszentrika famatuak etxeko makarroien alturan uzten dituen formazio ederrez betetako koba batetara: Aierdi mendian kokatzen den Basajaunetxe-ko kobara.

Ondarrutarrekin batzuetan tradizio bihurtzen den bezala, Lantz-era heltzeko Euskalerri ia osoa igaro dugu. Lehenik Zornotzara, gero Laudiora, ta gero Iruñatik Lantzera. Kotxea gidatzen bolantearen kontra, eta empanadaren kontra, jo ta ke. Altube aldean elurra zegoen, horrek gogorarazi digu Zeberiotarroi mendiko botak garajean ahaztu zaizkigula.

Kanpoan 0-5ºC inguru. Ni frio ni calor.

Bidaian joan ahala, jendea batzen. Idoia eta hiruok tertulia zabaldu dugu Laudioraino. Han Santiren furgonetara transbordo egin dugu. Santik 3 argazki-liburu zituen erregalo guretako bakoitzarentzako. Zer esan jakin gabe utzi gaitu.

Lantz-era heldu garenean, uste genuen bezalako herria zen. Txikia eta polita. Mendiz eta bakez inguratuta, karrika bat eta ostatu edo Posada bat laubururen bat horman grabatuta. Triasiko-ko hareharri gorri ederra Napar-Euskalerriko baserrien estanpa da, bai hemen eta bai Baztanen.

Naparrak zain genituen. 3 gizon nagusi, eta geroago agertu diren 3 neska gazte. "A la navarra" egiten du hotza hemen, baina hori konpontzeko hoberena "almuerzo a la navarra" bat egitea da. Posadan sartu gara, eta kutxillo eta tenedor genuela, salda, perretxiko tortilla, tortilla patata, gazta, txistorra, bakona, ardoa eta kafesnea hartu dugu. Momento baten ia espeleo egitera gindoazela ere ahaztu egin zaigu.

Lanrober bat eta Santiren Californian-a, gurekin barruan, mendian barrena hasi dira pista batetik. Lehenik erreka bat gurutzatu beharra dago. Eta indarraz dator. Californian-a ez da anfibioa guk dakigula, baina ea ez gaituen uxolak eramaten. Karakorumera joan ohi diren alpinistak gutxiagogatik ere kexatu izan dira!

Jesus, kobaren zaindaria, gidari dugu, eta azkeneko zatian, basoan oinez gora goazela, historia erromatarrez bustitzen gaitu. Erromatarrek kobrea ateratzen zuten baso hauetatik. Idoia kontu kontari dago, Josu indartsu, baina Unai kezkati dago. Ez du inon kareharririk ikusten. Geologiak ez du kuadratzen, Paleozoikoko lurrak dira hauek eta hemen ez dago Urgonianorik ezta arrezife kareharririk. Non daude kobak hemen?

Orduan koba sarrerara heldu gara. Basoko pagadi erdian, lurrean hosto artean, perretxiko bat egon behar zuen lekuan, tranpilla bat dago. Ez dago INOLAKO afloramendurik. Prospektatzaileen infernua. Orduan Tranpila (harrizkoa eta handia) tracter batekin igo dute. Dirudienez espolioak izan omen dituzte koban. Mineral kolekzionistek lapurretak egin omen zituzten...

Kobaren bisita ederra izan da. Erraza da koba, eta sabai planoa dauka. Sabai guztitik zintzilik, aragonito urdinezko baso bat dago. Eszentrikak mozkorturik daude, edonora doaz, ez dute logikarik ezta fisikaren legerik jarraitzen. Badirudi harrizko sustraiak direla. Estalaktita eta abar klasikoak ostera, ez dira ugariak koba honetan.

Argazki piloa atera dugu. Edonon zegoen argazkia ateratzeko bezalako lekua. "Horrela jarraitzen badugu ez dugu kobatik irtengo" esan dugu une baten. Neska taldea turismo egitera dator. Une batez kantuka hasi dira umm, umumumm,.... koroak egiten, kobaren hormen oihartzuna beraien probetxura erabiltzen. Orduan Zeberiotarrek Lantzeko Iñauterien doinua txistukatzen hasi gara, eta laister jarraitu gaituzte: "ari naiz txikitzen, ari naiz txikitzen, handia izanik,..."

Koba irteeran, sekulako RASKA zegoen kanpoan. Batzuk perretxikotan hasi dira, eta unai, basurde bat trufa bila balitz bezala, lurra usaintzen mineral bila hasi da. Ikusi du koba barruan mendiaren morfologia. Mina que ve, mina que entra. Jesusek pare bat mina erromatar erakutsi dizkio Unairi, etxera lasai joan dadin.

Berriro posadan, afaria "a la navarra". Salda, ardoa, gazta, jamoia, txorizoa, eta kafesnea. Eta katxondeoa eta Navarricadak a tope. Ostatuaren ertz batean, telebistan, Irujo dago pelotan jokatzen Nitron.

Hiru ardo botila trincatu ditugu suspiro batean.

Espeleoturismo a la navarra.

No hay comentarios: