Mostrando entradas con la etiqueta forua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta forua. Mostrar todas las entradas

2024/11/03

Labarrak, Atxabiribil eta Lumentza (Lekeitio-Forua)


 Asteburu luze honetan, ADES Espeleologia Elkartean hiru espedizio burutu ditugu.

Batetik, espeleourpekariek Lekeitioko itsaslabarren barrenetan lan egin dute, zehazki Kabaua eta Lezeta izeneko parajeen artean hormen ur azpiko tarteak errebisatuz, eta espeleologikoki interesekoak izan daitezkeenak ikuskatuz. 

Beste batzuk Foruko Atxabiribil mendian aritu gara prospekzioan. Lan mota hau behar-beharrezkoa dugu espeleologook, izan ere, Urdaibai eta Lea-Artibaien ugariak diren artadi itxietan kobazulo nagusiak ezagutzen dira, baina ohikoa da baso itxian harpe ezezagunak egotea. Haiek aurkitzeko, ezinbestekoa da bidezidorretatik irten eta txaratik zehar trantsektuak egitea; esplorazio gogorra da, gehienetan emaitzarik gabea, baina askotan balio izan diguna leize ezezagunak aurkitzeko.

Azkenik, beste talde bat Lekeitioko Lumentza mendiko kobazulo bat desobstruitzen aritu da. Herrian bertan dagoen mendi hau, Aintzinarotik oso humanizatua, karstikoa da goitik behera eta ADESek dozenaka zulo ditu katalogatuak bertan. Haietako asko, urteetan gizakiak nekazari eta abeltzantzan egin duen aktibitatearen ondorioz, harriz eta lurrez artifizialki estaliak daude.

2023/01/21

Atxabiribil eta Armintxe


 230121: Santi, Antua, Gotzon, Oier.

Foru-Muruetako Atxabiribil mendixan, erreferentzia batzuk errebisatzen. Ni neu galdu xamar ibilli naiz, aitzindarixen pausua jarraitziakin nahikua nekan, ezin dot detalle haundirik emon. Helburu nagusixa zan zulotxo bat desobstruitzera sartu dira bestiak, nik sarrerako tamañua hartu eta kanpuan gelditzia erabagi dot (hotza!). Barruko biharrak ez dabe askorako emon eta, gehixenetan gertatzen dan modura, estuasunan ostian ez da jarraipen haundirik egon; baiña inkognita bat gitxiago! Edozelan be, mendikada politta oso paraje eder eta ezezagunian, Goikoetxe gogoangarrixan kabezeretan.

Esango dogu, baitta be, juan dan egunetako denporale eta eurixetan Armintxen (Lekeitio) egin dogun jarraipena amaittutzat emon dogula gaur. Gauza pare bat nabarmentzeko modukuak diraz:
    • Trop pleina 24 ordu baiño gehixagoz aktibo egon da; 2016ttik ufalak monitorizatzen gabizenetik, grabauak ez dira sekulan hainbeste denporaz egon ur lokaztuan azpixan.
    • Hamen iragarri legez, 2019an plantautako "monolituak", uran urtenbidia erreztu barik, oztopatu egin dau. Seiñalerik argixena, urak monolituan eskuma aldian urtenbide barri bat zabaltzen diharduala da: lehelengo zulua 2020ko urrixan zabaldu zan (eta "lumbreraren" batek tapau egin zeban); oingo episodixuan, barriz, urak zulo hori bakarrik ez; gaiñera 6 m2 inguruko trintxera barrixa zabaldu dau.

Betiko moduan, ikustaldixan detalle zehatzak (urt 13tik 21ra arte, 17 neurketa) gure errejistruan gorde doguz, eta iñor iñoiz Armintxeko grabauen higaduria eta suntsipena behingoz gelditzeko biharrian hasten bada, berakin gustura partekatuko doguz.




2017/12/09

Foruan: Mutruku, Arrola eta Batikuebia



171209: Carlos Prieto, Antua, Josu, Gotzon, Martin I, Oier.

Foru aldera. Batzuk Mutruko Sakoneko puntara, eta beste batzuk doblete bioespeleologikua: Harrobiko Batikuebia eta Arrolako Munarrikua.

Lehelengo, Martinek (azkenian!) BU-56 Illaminako Ateetatik -500tik ekarittako intsektua emon detsa Carlosi. Gero agur esan detsegu alkarri, bakotxa bere helbururua juanda.

Batikueban, lehelengo zati horizontalian ibilli gara bakarrik: masmak eta bestelakuak hartu doguz (intsektu batzuk bebai; Carlosek eurendako ikerlari bat topau dabenez). Laginketia ez da ugari-ugarixa izan be, baiña pote pare bat bete doguz. Saguzar bi ikusi doguz, txikixa eta haundixa (ferra tipokuak, itxuraz); bat esnatu eta hegan hasi da.

Gero, Munarrira; pixkat kostau jaku , baiña azkenian  topau dogu zulua; lehelengo galerixa nagusixan emon dogu ordu eta piku; masma gitxi (intsektuak ez dabizen lekuan, normala), baiña Zospeum vasconicum ugari. Beste espezietan be ibilli da Carlos, baiña nik gaur mikromarraskillo hori identifikatzen ikasi dotenez, horren ehizian ibilli naiz ni. 10etik gora harrapau dittudaz, hilda (errezak) eta bizirik be (gatxagua!). hamendik aurrera, ziur nago nere laginketen protagonista nagusixa bihurtuko dala. Saguzar bat ikusi dogu.

Horrenbestian amaittu dogu guk eguna, eguardirako; bestiak han laga doguz eta handik urtendakuan emongo dabe euren biharren barri.

2014/10/27

EXKURTSIÑUA


Igande berezia izan zen guztiontzat.Goizeko hamarretan  geratu  eta Forurantz abiatu ginen.
Eguraldi zoragarria egiten zuenez, kobarantz oinez joatea erabaki genuen. Bertaraino, lasai, hitz egiten eta abesten joan ginen, ezjakintasuna gure lagun zelarik. Bertaratu ginenean, eta hango zulo txiki hura ikusi genuenean, zalantzak  eta kezkak sartu zitzaizkigun. Nork pentsatuko  ote zuen, behin sarrerako zuloa pasatuz gero, hango galeriak aurkituko genituela...
Ikusi genuen lehen gauza, sagu-zaharrak izan ziren. Aho zabalik geratu ginen, gutariko asko bertatik- bertara sekula ikusi gabeak ginelako, eurari begira denboratxoa eman genuen.
Aurrera egin ahala, gehiegi zapaldu gabeko koba zela nabaritzen zen eta horrek pribilegiatu sentiarazi gintuen.
Koba ez zen lar luzea izan, baina barreak, estualdiak eta barne emozioak izan genituen.Beraz, ESKERRIK ASKO GOTZON!!!!!!
Hurrengora arte!

          

   Aiala, Andere, Paule, Peru , Pedri eta Goizalde.

2012/09/01

Mutruku en estado puro!

Part.: Idoia, Bikain, Silvi, Antua, Josu, Santi, Gotzon eta Ritxar

Jende asko desobstrukzio bakar baterako. Horregatik, bi talde egin (eztabaida bateren bat barne) eta bi helburu desberdinekin sartu gara gaur Mutrukura:

Batetik, Idoia, Bikain eta Silvi, lehenengo putzuaren ezker aldeko eskalada bat egiten geratu dira. Gaur Silvi-ren lehen sarrera zen Mutrukura eta Bikainek eskalada artifizialean kofidantza hartzeko gogoarekin, bertan ibili dira gaurko Mutrukuko sarrerako ordu gehienak. 3 txapa sartu eta gero bukatutzat eman dute eskalada, eta ondorio esanguratsurik atera gabe, 4. putzuko desobstrukziora abiatu dira, taldekide bila.

Bien bitartean, Antua eta Josu lehen bizi, atzetik Santi eta Gotzon eta zerbait beranduago Ritxar, aste oso bat lanean aritu garen (edo diren :-)) obstrukzioa garbitzera sartu gara. Lehenengo bikoteak heldu eta lehenengo kolpearekin bidea zabaldu du, estua izaten jarraitu arren.

Astean zehar gehien entzun den komentarioa honakoa zen: "Hemos tirado piedras y caen bastante…". Baita "bastante" ere!! 25m-ko putzu bertikal batekin aurkitu gara!! Ekipatzen, pentsatu baino denbora gehiago pasatu eta gero, behean, 100m-ko sakonerara heldu gara (gogoratu Mutrukuko ezkerreko galeria adarra beste horrenbeste sartzen dela). Berriro ere lanean hasi behar izan dugu, beste obstrukzio bat….. Bueltatu  gora, hartu ekipo guztia, eta berriro behera… Halako batean 3 kolpe esanguratsu eta gero bidea zabaldu eta….. txof…. meandro estu…aber… emaitza: Impenetrable, bueno solo si estuviesemos desesperados pues….

6 ordu eta gero, batu materiale guztia, 5. putzua desekipatu eta kobazuloan gora hasi gara. Eskerrak bazkari on bat izan dugun gaurko lanaren trukean, baten bateri bukaera gogorra egin baitzaio eta.

Topografiaren azken berrien arabera, gaurko galeriaren bukaera eta Mutrukuko sala handia bat besteare azpian daude, 50m hain zuzen ere…

Momentuz duda asko eta argi gutxi, beste zuloren bat bilatu beharko da Forua eta Malloku bitarteko kolektorea aurkitzeko...

2012/08/25

Mutruku Sakona, sakonago


2012-VIII-25: Gotzon, Idoia, Josu, Antua, Bikain, Oier.




Mutrukura, galerixa printzipalian beherako desobstrukziñuakin jarraitzera. Lau espatulakada eta erdi egitteko aiña indar izan dogu, eta bidian aurrera egin dogun arren, beste horrenbeste-edo biharko da estuasuna pasatzeko; bixar dira juatekuak Antua eta Ritxar, eta emongo dabe emaitzian barri.

Nik neuk bigarrengo bertikalian gorako bidian egin dot, sektore barrirutz, Eskeletuan Gelan dagon kuadrupedua balizatzeko. Hortan nenbixala, behekaldekuen taladro-malluka-espatula hotsa entzutziak harrittu nau, gaiñekaldetik zetorrena gaiñera (kuriosua, ni eurak baiño gorago neguan-eta). Harri blokiak jotzen erantzun dot, baiña eurak ez nabe entzun, gero komentau dogunez. Hortan nenbixala, beste sorpresia hartu dot: aurreko eguneko kopauan arrasto lizundu batzu ikusi dittudaz, eta ha mobitzian... ¡koko pilluak iges! Nere ehiza materixalan billa juan naiz harrapaladan, eta bueltau naizenian, ixa danak iges egin deste (tartian Lithobius batek) baiña lau Quaestus (antxiñako Speocharis) harrapau dittudaz behintzat. Potian beste partikula arraro bat topau dot, Quaestus baten hanketan, metalak repelitzen zebana; badaezpada hor doia bebai.

Argazkiak.org | Mutruku 120825 © cc-by-sa: ades

Bestiengana bildu naizenian, nerretratuak etaratzen ibilli naiz, hárek desobstrukziñuan azken espatulakada ta erdixa emoten ziharduela.

Gero etxian sustua: hain koko txikixak sekulan manipulau barik nenguan, eta ¿etxataz ba sukaldeko lurrera jausi? Ustez danak errekuperau dittudaz, baiña badaezpada Carlos jakiñan gaiñian ipiñiko dot, ia ez dogun momorro domestikoren bat Mutrukuko fauna artian klasifikauko.

2012/08/18

Zarraga-Etxebarriako zulua

Partaideak: Silvia, Ritxar, Antua, Gotzon eta Josu




Blog honetan Bizkaiko jurasikoko lehen kobaren berri eman genuen orain dela aste bat. Atzokoan bertara bueltatu ginen esplorazioa jarraitzera. 

Gotzonen esanetan 40m-ko koba bat zen hasiera batean. Helburua koba ezagutu eta bitartean topografia egitea zen. Baina Zarragako kobazuloak 40m baino gehiago eskeintzeko asmoa zuen.

Gotzon eta Antua, sarrerako estuazuna zabaltzen geratu ziren bitartean Ritxar-entzako, Silvi eta Josu kobazuloan barrena sartu ziren. Orokorrean kobazuloak galeria bakar bat du, baina momentu batean bitan banatzen da, goiko pisua eta behekoa, eta kobaren bukaeran putzu baten bitartez komunikatzen dira. 


Topoaren esanetan 160m inguruko progresioa eta 50m inguru sartzen da koban barrena.

Berezitasun bezela, zerbait esan beharra dago kobaren "adiñaz". Espeleotema asko dituen koba bat da, eta begi bistakoa da bai kolada, estalaktita eta abarrak oso zaharrak direla. Batez ere goiko pisuan. Beheko pisua ordea, Antuak eta Gotzon esanetan, euri asko egiten duenean, gaur egun bezala, urez betetzen denaren aztarnak zeuden.


Kobazuloak bere punturik garaienean bigarren sarrera bat ere badu lurrez estalia. Argirik ez da ikusten baina kaleko tenperatura nabarmen antzematen da. Animaliaren bat bada gai pasatzeko, azkonarren bat edo, bere janaren hondakin ugari ikusi baigenituen.

 
 
 

Cast: Hace una semana informamos en este blog sobre la primera cueva en jurásico de Bizkaia. Ayer volvimos a ella para continuar con la exploración. Según Gotzon al principio eran 40m de cueva. El objetivo era conocer la cueva y topografiarla. Gotzon y Antua se quedaron abriendo el estrechamiento para Ritxar, mientras Silvi y Josu entraron más al fondo. En general la cueva tiene una sola galería, pero en un momento se parte en 2 pisos, y al final de la cueva estos pisos se comunican mediante un pozo. Según topo progresión de 160m y entra 50m en línea dentro de la cueva. Tiene muchos espeleotemas, y se ve que son muy viejos. Sin embargo, según Gotzon y Antua, cuando llueve mucho, hay indicios de que el piso de abajo se inunda. La cueva también tiene una segunda entrada superior tapada de tierra. No se ve luz pero se nota la temperatura del exterior. Algún animal sí que es capaz de pasar, algún tejón tal vez, ya que vimos muchas sobras de comida suyas.

2012/08/13

ADESeko "Jurasik Park"


 Foruko jurasiko kareharriak sorpresak ematen digu oraindik.

Pedro Ugaldea, gure informatzaile ta laguntzarekin joan giñen leize bat zabaltzera egun baten erakutsi diguna.

Haizea oso gogorra zen baina "leizearen" itxuria ez zen ona. Baina sarrera haundituta eta segitu...zas! zuzen-zuzen uretara eta "ahoaren" estuasun oso, oso estua.

Buzoa azalan gainetik lortzen da "ezinezkoa", ta sorpresa! koba bat dago! Gela txiki batzuk jasotzen dira eta 40-50 m. geroago usten dugu "segituan"...

irteterakoan berriro estuasuna dago gure zain, baina sartu baino lehen "behar bezala ipini genuen" pertsonak pasatzeko.

                                                      Segiduko du...

2012/07/30

JURÁSICO


Espeleologoak aurkitu dugu gure "Parke Jurasikoa" Urdaibaien.


Foruko Pedro Ugalde Laguntzaz ta
informazioaz,exploratu dugu lehenengo koba zabalik dagoena Bizkaiko Kaliza Jurasikoetan.


30 m. gutxi gora behera, baina noski izatea bizkaiko koba zaharrena.

 

 
 

2012/07/14

Errekarik agertu ez


2012-VII-14: Bruce, Ritxar, Idoia, Antua, Gotzon, Josu, Martin, Zutoia, Santi, Oier.

Mutruku lezara, eskaladan gora eta hondoko katazuluan aurrera egitteko asmuakin.

Basarrittarren legian, Santi eta Zutoia sartu dira goizian goiz. Bestiok 10.30ak aldera hasi gara barrurutz. Gotzonek egindako eskaladan gora egin dogu, aramuen modura (aramu-saria emoten zeban, bai, pasamanos-desbiadore-frakzionamentuan arteko soka moltzuak) eta neretako barrixa zan sektorian gora eginda, kañoian sartu gara. Haundixa, altua, ikusgarrixa; handik iñoiz pasau dan errekan pentsamentuakin inpresiñua egin desta. Sala haundira allegau (ia izenen bat asmatzen detsazuen, bestiok), eta han topau doguz Zutoia eta Santi, bueltarako bidian.

Antua, Bruce, Ritxar eta Gotzon han bertan dagon eskaladan gora juan dira, eta Martin eta Josu hondoko katazulua desobstruitzera. Idoia eta ni gelan bertan geratu gara, erretratu batzu kentzen eta eskalada-barreneko hazurtokixa ikuskatzen. Lau-hankako bat emoten dau, osorik eta etzinda (erretratuak hartu doguz, eta metatarso?, falange eta hagin lagin bat hartu dogu arkeologuei erakusteko; oso hauskorra da eta balizauta laga dogu ia gehixago ez dogun hausten. Gero Ritxarrek beherakuan roedore baten maxilar inferiorra? ekarri desku. Antza danez, eskaladia kalerutz doia eta gero topografixan sarreria baiño gorago dagozela emon dau. Hazurrak, sustraixak-eta topau dittuez, eta ez dirudi oso interesgarrixa. Galeria polittak, hori bai. Txapa bi geldittu dira kabezeran, baiña eskaladia desinstalauta geratu da.
 
Hondora juandakuak ez ei dabe emaitza onik lortu; harri-kentze saio gogorran ostian metro gitxi batzu baiño ez ei dira aurreratu. Zona hartara egindako osteran, goiko galerixa garbixen formia galdu eta lokatz sikua nagusitzen da, paretetan eta batez be lurrian, sifoi tenporal baten ezaugarrixa.

Emaitza eskasa honekin Mutrukura bueltatzeko animo gitxikin urten dau jentiak. Nik uste dot, baiña, kañoian beheko pisuetan (bloke artian-eta) hobeto begiratzia mereziko leukela...

Bueno, emaitza hain eskasa ez. Batzuk inglesa sendo praktikau dogu-ta:

Bruce version:

Today I had the good fortune to accompany Gotzon , Martin , Idoia , Josu, Ritxar , Antua and Oier , from Ades speliology group into Mutruku cave near Guernika.

We were exploring further into the cave system and had hoped to find a point where it joined the river which issues out to the resurgence at………

Oier was photographer, biologist and archaeologist , all in one, for the group. After the initial squeeze and two rappels we arrived at the large chamber where we met Santi and Zutoia who had descended earlier. Here we divided into three groups with Gotzon , Ritxar and I climbing towards the new galleries up a lovely chimney of sparkling flowstone : studded with small crystals which grew out in all directions. Gotzon swarmed up this followed by Ritxar , then me. We went on up two more pitches with Gotzon bolting the new route to a high gallery. For me this was fantastic : with beautiful formations, stalagtites and traces of bones of several animals. Claws and major bones and a complete rodent skeleton. The high point we reached had a 55 metre vertical flow above to a roof.

Oier and Idoia took photographs and biological , archaeological and palaeontological samples.

Antua , Martin and Josu dug on another 20 metres from the previous low point in a very constricted and muddy tube to the end of the passage. Sadly this terminated at a bedding plane which was blank with no sign of a further possible passage: I tried to reach the end , but could not pass any further along the constricted tube because of my shoulder width and the slippery upward slope. Wriggled out .

I enjoyed the scale and features immensely and had a ball! Thank you all Ades Espelio!

2012/07/08

Mutruku Luzatzen



2012/07/07
Partaideak: Antua, Gotzon, Ritxar, Santi, Idoia eta Josu

Gaur aste bete Mutruku kobazuloan aurkitutako galeria berriaren azterketari egokitzen zitzaion aste honetako irteera. Taldea bitan banatuta sartu ginen. Lehenengo taldea osatzen zuten Antua, Ritxar, Josu eta Santi, galeria berriaren bukaeran aurkitzen ziren putzu eta desobstrukzioa tokatu zitzaien. Bien bitartean Gotzon eta Idoia argazkiak atera eta topografiatzeari ekin zioten. 




Goiko argazki honentan ikusten den balkoiak, alboan aurkitzen den galeria zaharrera eramaten ote gaituen galdetzen hasi gara gure buruari. 

Argazkietan ikusi bezala leku ikusgarriak eskeintzen dizkigu Mutrukuk:





Putzuan genituen esperantza gehien jarrita. Heldu eta berehala instalazioa montatu, putzua matrallukada batzuekin garbitu eta Antua sartu zen. Baina minutu batean kanpoan zegoen berriro. Pasabidea ezegonkorra zela ikusita eta putzua "kaltzetin" bat zelarik, instalazioa kendu eta eguneko esfortzu guztiak desobstrukzioan inbertitu genituen.




Obstruitutako lekua, frakturaren horma eta kolada batek ixten zuten pasabidea besterik ez zen. Hasiera batean katiuska bat justu-justu pasatzeko besteko zuloa. 2-3 orduren ostean gure dohain bereziei esker Gotzon eta Antua pasatzeko bestekoa egin genuen.

Berriro ere, "¿¿¿¿Es pasable???" galdetuta, erantzuna "¡¡¡¡Tú si!!!!" izan zen. Eskerrak Gotzon eta Antua pasa ziren. Zoritxarrez, 10-15m ingururen ostean berriro zarratzen zen. Oraingoan ordea, meandro itxurako galeria ikusten zen obstrukzioaren bestaldean. Beraz, badugu lana non egin.

Ritxar eta Santi, aurretiaz joan behar izan ziren kanpora eta beraz, 4 pertsona geratu giñen materiale guztia ateratzeko.

Kobazulo bezela benetan entretenigarriak diren pila bat "pasu" ditu.

Aurrerago topo-an ikusiko dugun bezala, kobazulo honetako galeria zaharra eta galeria berria paraleloak dira. Eta bukaeran fraktura perpendikular batekin konektatzen dute. Eta fraktura berri honen eskuin ertzean aurkitzen da azkenenko obstrukzio berria.

Momentuz 100m-ko sakoneran gaude. Nork daki horrenbeste espero dugun erreka noiz aurkituko dugun. Antuak behintzat dagoeneko zurrunbilo bat entzun omen du. Nire ustez gosea zen, baina beno.