Jende asko desobstrukzio bakar baterako. Horregatik, bi talde egin (eztabaida bateren bat barne) eta bi helburu desberdinekin sartu gara gaur Mutrukura:
Batetik, Idoia, Bikain eta Silvi, lehenengo putzuaren ezker aldeko eskalada bat egiten geratu dira. Gaur Silvi-ren lehen sarrera zen Mutrukura eta Bikainek eskalada artifizialean kofidantza hartzeko gogoarekin, bertan ibili dira gaurko Mutrukuko sarrerako ordu gehienak. 3 txapa sartu eta gero bukatutzat eman dute eskalada, eta ondorio esanguratsurik atera gabe, 4. putzuko desobstrukziora abiatu dira, taldekide bila.
Bien bitartean, Antua eta Josu lehen bizi, atzetik Santi eta Gotzon eta zerbait beranduago Ritxar, aste oso bat lanean aritu garen (edo diren :-)) obstrukzioa garbitzera sartu gara. Lehenengo bikoteak heldu eta lehenengo kolpearekin bidea zabaldu du, estua izaten jarraitu arren.
Astean zehar gehien entzun den komentarioa honakoa zen: "Hemos tirado piedras y caen bastante…". Baita "bastante" ere!! 25m-ko putzu bertikal batekin aurkitu gara!! Ekipatzen, pentsatu baino denbora gehiago pasatu eta gero, behean, 100m-ko sakonerara heldu gara (gogoratu Mutrukuko ezkerreko galeria adarra beste horrenbeste sartzen dela). Berriro ere lanean hasi behar izan dugu, beste obstrukzio bat….. Bueltatu gora, hartu ekipo guztia, eta berriro behera… Halako batean 3 kolpe esanguratsu eta gero bidea zabaldu eta….. txof…. meandro estu…aber… emaitza: Impenetrable, bueno solo si estuviesemos desesperados pues….
6 ordu eta gero, batu materiale guztia, 5. putzua desekipatu eta kobazuloan gora hasi gara. Eskerrak bazkari on bat izan dugun gaurko lanaren trukean, baten bateri bukaera gogorra egin baitzaio eta.
Topografiaren azken berrien arabera, gaurko galeriaren bukaera eta Mutrukuko sala handia bat besteare azpian daude, 50m hain zuzen ere…
Momentuz duda asko eta argi gutxi, beste zuloren bat bilatu beharko da Forua eta Malloku bitarteko kolektorea aurkitzeko...
No hay comentarios:
Publicar un comentario