Mostrando entradas con la etiqueta atxarte. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta atxarte. Mostrar todas las entradas

2013/03/02

Penurijo Sensations

Part: Mariano, Gotzon, Antua, Unai, Oier

Atxarte II - Kurubijon bakarrik inkognita bat geratzen da orain: Magia sesio on bat behar duen arrakala ezin pasa estu hori, blokeen sala eta gero. Bypass edo OtzaraBide edo dena delakoa, azkenean bai, BYPASS bat da (bai Gotzon arrazoi zeukazun... eta bai JosuMrShanghai, zeuk be errezoi zeukazun...). Gauza gutxi esateko, ikusi topoa eta zeuek esan. Gure Kurubijo mendi maitearen maldan berriro paseatzen hasi beharko da.
Cast: Ahora en Atxarte II - Kurubijo queda solo una incognita: la grieta esa impasable que necesita una sesion de Magia, después de la sala de los bloques. El Bypass o CaminoCesta o como se llame, al final si, es un BYPASS. Pocas cosas para decir, mirad la topo y hablad vosotros mismos. Habrá que empezar otra vez a pasear por la ladera de nuestro querido monte Kurubijo.

Deskubritu ezazu Mereludi: bere barnean Sensazio berriak aurkituko dituzu! Lamiñen kantuak balira bezala, aurpegia freskatzen duen haize eder batek barrurantza sartuko zaitu. Barruan baños de lodo, itxi ezin diren krolak eta puñoak, lokatzezko eurizko baño kapilarrak, sokatan ataskatzen diren petateak eta egunetik egunera estuagoak direla dirudien leizeak deskubrituko dituzu. Zelan ezetz esan horri?
"Hasta aqui hemos llegado" esan du Gotzonek "bypassbide" horren amaiera ikusi duenean. Azkenengo topo puntutik, Gotzon bloketan gora joan da baina haizea, ezin-pasa bloke artetik desagertu zaio. Eskuinetara, arrakala estuz arrakala estu joanda, "Sala 500+200" deituraino heldu da bypass bat osatuz.
Oraindik ez gaude ezta zelaiaren azpian. Oraindik baso azpian gaude. Beste Pintxazo bat bilatu beharko da.

Marianok Atxarte II - Kurubijoko sentsazioak deskubritu ditu. Ez dakigu berriro bueltatuko den, berak esan beharko digu. Orain Petrus falta da.

Gotzon hatzamar batetik lesionatuta sartu da. Ez dugu igarri esplorazio-erritmoan "inposibilitate fisiko" hori.

Gauza gutxi gehiago. Triste urten dugu batzuk. Penurijo Leizan gora beti bezala folloiak, ze batzuk ez gara "precisamente" bizkor ibili estulekuan.

Han estali dugu berriro viga, harri eta tejabana zaharrez gure leizearen sarrera. Kristoren haize putzada egiten despeditu gaitu leiza kabroi halakoak, erakutsi diguna baino zerbait gehiago duela esaten dagoen bitartean, guri barrezka, Mereludiko Lezandipe izango balitz bezala.

Kauen diossss...

***

130302: Mariano, Gotzon, Unai, Antua, Oier.

Atxarte II, Banastatxuan bidian aurrera egittera.

“Mendi” Idarretako txakur maittagarrixakin zirri batzu egin eta gero, pasa dan asteko bidia bizkor-bizkor egin dogu. Arrakalan gora soka bat ipiñitta, Laurent eta bixok geldittu ginttuan blokia baztartu dogu espatula kolpe bikin, eta Gotzonek gaiñetik ikusittako “2x2” gelara sartu gara. Benetan 2x12x8 inguruko bolumena izan da, Banastatxuan arrakalian norabide berian, eta lurra harri txintxar biribildu zentimetrikoz estalitta; Marianok arakatzen lauhankako baten hagiña topau dau, eta nik han inguruan Carabido bat bizirik jaso dot (bal-baltza... kanpotik jausittakua ixa seguru).

Gotzonek arrakalian norabidian aurrera egin dau hasieran, baiña laster amaittu da aukeriori. Atzera eginda, “2x2” gelan bertan, paretan diagonalian zabaldutako beste arrakala bati erreparau detsa, Banastatxuan norabide perpendikularrian, eta hortik sartu da Antuak eta Unaiek jarraittuta. Marianok eta nik kanpotik begiratu dogu jugadia, pitzadurian estuasuna ikusitta. Zelan ez, Gotzon sartu da sakonen, eta “200x500” alderutz doiala nahikua argi ikusten zala eritzita, atzera egin dabe.

Hor amaittu dira biharrak, eta argi geratu da hurrengo objetibua 76 puntuko bloke arteko paso estua izango dala.

2013/02/23

Atxarte II, esploratzen

 
  fondue savoyarde


130223: Ainara, Idoia, Antua, Gotzon, Laurent (aka Logón, Fransuá, Ritxár, Antuán, Logán...), Oier.


Atxarte II, esploraziño puruan. Aspaldiko partez jardunaldirik gogorrena neretako, mugia gaindittuta “fondue” etorri naiz kanpora (izan be, muga hori... uste baiño bajuago dakat!).

Lehelengo, Zubitxutara juan gara aforo bat egittera; gero Atxarte II barruan ikusiko genduanakin konparatzeko. Ojimetruak kalibrau eta gero, epaixak: “A fuer de Gotzon, son 18 l/s. A fuer mío, 8 l/s. A fuer de Laurent, son 2 l/s”. Bueno, gero Atxarte II barrukua ikusitta antzerako kaudala ikusi dogu, biharbada gitxitxuago baiña ez dakitt hau errealidadia izan dan, ala Gotzonen ikusi-nahixa. Azkenian benetako aforo probia egin biharko dogu...

Atxarte II: Antua eta Gotzon sarrerako-potzu-barreneko-eskaladia amaitzen geratu dirazen bittartian, beste laurok errekan gora juan gara, gure helburura: 76 puntu gaiñeko bloke anabasia esploratzia. Halan be, despistau eta aurretik hasi dogu gorako bidia: lehelengo ur-potzu sakonan aurretiko arrakalan gora juan gara Laurent eta bixok, baitta asko igo be. Zabor nahikotxo zeguan, tartian banasta politt bat, eta zalantzia izan dogu uran nibelak haraiñok jasota, edo goiko sarrera blokeatu posible batetik etorrittako hondakiñak ete ziran. Arrakala uniforme eta luzia, haize korriente nabarmenakin (gure kontra, txarto gogoratzen ez badot). Bloke arteko paso baju baten geratu gara; gero jakin dogunez, Gotzonek pasau dau eta jarraipena daka, hurrengo baten desobstruitzeko puntu bat hamen.

Barriro erreka partera jaitsitta, errekan gora segidu dogu Laurentek eta bixok, ur-potzu sakona gaindittuta. Sifoi “faltsutik” ezkerrera segiduta, 76 puntuko gelatxora allegau eta handik gorako anabasia lokalizau dogu. Bloke ezegonkorren artian 20 bat metro igo dogu, susto pare bat hartuta (200 kg eta 500 kg.tako sustuak, zehatzago esanda –azken hau, gero jakin dogunez, Antuanek eta Gotzonek be entzun dabe Banastatxuan Arrakalatik-). Ustez Gotzonek ikuskatutako azken puntua be gaindittu dogu, anabasian gaillurrera allegauta, eta haren gaiñian gela libre haundi bat agertu da: 15 luze, 8 zabal, 15 altu, eta eskalada aukeriakin. Bentilaua, baiña haize korriente garbirik ez (leku baten kenduta, behetik gorako korriente ahula). Gotzonek diñuanez, gela hau ondo esplorau biharko da (seguridade neurri guztiak gitxi izango dira, bloke ezegonkorrengaittik).

“Sala 500+200” horretatik behera, 76 puntura itzulitta, Laurentek haize korrientia jarraitu dau katazulo batetik; hamen korrientia bai da fuertia, eta Gotzonek esanetan hauxe da desobstruidu biharreko beste puntua.

Gotzonek eta Antuanek dana topografiau dabenez, gero Klaudionera juan gara ordenagaillura pasatzera. Kostata ulertu ahal izan dotenez, Banastatxuan eta 500+200 bidiak paraleluak agertzen dira, eta hauen puntetatik datozen haize korrientiak bide diferente bittik datoz Zubitxuta aldetik, ez puntako sifoi aldetik (hau hirugarren komunikaziño bidia izango litzake) ez bada eze hori baiño lehenagoko puntuetatik.

Hortik aurrera, berba eta espekulaziño asko etorri dira: frakturak, diaklasak, kontaktuak, norabidiak eta noaki zenbat gauza. Baiña nere higatutako neurona bixak guztiz lanpetuta zeguazen salda katilluakin (bata) eta urdai-gaztai bokadilluakin (bestia)...

2013/01/26

Lamiñen errekaren bidearen misterioa

Part: Unai, Iñaki, Bikain, Oier, Gotzon, Petrus eta Idoia Doktore eta Doktorak.

Gutxi geratzen zaigu misterioa argitzeko.....PUTETXEKRATZIA.....

Leizan gorantza hasi dira Bikain eta Iñaki. Gotzon oraindik zintzilik dago, eta ez leku oso erosoan. Eta orduan beste Bentana bat ikusi du. Eta soka bertan utzi dugu! Berezixeko Leizera (la de Garay) ote doa?

Gorantza gindoazela, lur siku euria. Gotzon leizan gora gure buru gainetik hasi da, txanda-paso eginda. Nola egin duen ez dugu ikusi, hegan egiten daki agian?

Mereludi azpian errekak zoratuta daude. Penurijo Forever!

Cast: Hemos vuelto a la sima de Kurubijo AKA penurijo a realizar un experimento. Hemos ido a la sima a acabar la escalada que inició Gotzon el año pasado, y mirar todo lo que pudieramos. El alto nivel del río, por culpa de las precipitaciones de los últimos días, ha impedido avanzar nada mas que unos pocos metros río arriba, y la escalada, parece haber puesto esperanzas en encontrar niveles fosiles relacionadas con Atxurra, pero por ahora son esperanzas. Lo que si parece estar quedando cada vez mas claro, es que en Mereludi se diferencian dos grandes sistemas independientes entre sí:
Por un lado Lamiñas, y por el otro, Atxurra.

2012/06/16

Atxarte II (lehen: Kurubijo II): living la vida lokatz.


2012-VI-16: Gotzon, Martin, Iñaki, Oier.

Lehelengo, albiste eskasa: Ibarretako etxekojaunak konfirmau desku leziak edo basuak berak ez dakala izenik, baiña mendi hori...  Atxarte dala; ez Kurubijo (hori hurrengo mendixa da, Elizburu-Goikolau partera juanda). Beraz, Unaiek deskubridutako leza elegante hau (M-4) definitiboki Atxarte II izendatu bihar da. Penia hartu dogu, izan be, Kurubijo izena asko gustatzen jakun danori; beraz, Kurubijo partian gehixago prospektau biharko dogu, izen politt hau hango beste lezaren baten erabilli ahal izateko.

Helburu bikotxakin juan gara: sarrera potzu barreneko eskaladia argitzia, eta errekan gorako sifoian ahal dan gehixen barneratzia.

Lezia ikusgarrixa begittandu jata; jaitsieran opilioi bi eta meta bat hartu dittudaz, eta estuasuna pasauta ikustekua da lezia zelan zabaltzen dan. Jeitsiera lekua ederra da, gubia kolpez labrautako paretekin eta kolore illuneko laja fiñekin, dana fosillez beteta. Bertikal amaieran bertan zeguan eskaladiori. Han egon naiz Gotzon aseguratzen, eta bide batez paretetik bio-lagin gehixago hartzen -eulixa, eltxua eta libelula gaztia (¿)- atentziñua emon desta intsektu kopurua, eta batez be paretetan hildako eltxuak, lizunduta eta batzuk itxuraz kaltzifikauta; halako bati erretratua egitteko gogoz geratu naiz.

Gotzonek eskalada aereo-semilibria egin dau (berak diño ondo pasau dabela, ez dakitt: nere bistatik kanpo ibilli da) eta baterixia agortu danian amaittu egin bihar izan dogu. Ez dirudi oso interesgarrixa (kanpora doiala emoten dau, biharbada Atxarte I aldera) baiña eskaladia amaitzeko bueltau biharko gara). Ostian, lokatzezko ranpan behera egin dogu errekara allegau arte. Urjauzixari bistazua emon eta gero (liraiña eta politta), errekan gora egin dogu Martin eta Iñakin atzetik. Haruzko bidian, morfologixia Zubitxutakua begittandu jata goittik behera, galerixa zabalak diaklasen norabidian eta zerra formako pausuak urak diaklasen kontra jo dabenian. Gaztiak bloke anabasa batetik urten barri topau doguz, pizkat desorientauta, eta zelan ez, leku barrixak esploratzen jardun dabe eta badirudi sektore biren arteko kortozirkuitua topau dabela.

Azken tramuak transbersalak ziran (zerra formakuak) eta oso inundauta zeguazenez gelarik gela pasatzeko burua busti biharra zeguan; azken sifoia oso sakona izan da, hankiak ez zeban beheia jotzen, eta hanka puntekin paretak tanteatzen egon bagara be, ez dogu pausurik somatu.

Zona honetan libelula itxurako asko zeguazen, eta bat jaso dot; “ur-buztan guztien ama” be ikusi dogu (25 bat zentimetro luzeko odolostia) baiña iges egin desku. Eta hamendik hegaztaran, kanpora. Azkena urten dotenez eta harrixak jausten ziranez, urteerako potzuan ordubete inguru itxaitzia tokau jata, tente, paretera begira, blai eginda. ¡Sistema immunologikua indartzeko hori baiño hoberik ez dago!

Oletara bueltan, Gotzonek Abitagako koba aldeko paraje bat seiñalau desku, badirudi sarrera haundi xamarra dagola, kokoz beteta. Lagiñetan juan biharko gara ba.

Klaudionian zeozer hartzen, bertako gizon bigotedun gernikarrak esan desku Abitagako mendi hegi horretan gora Loibeko gizona lezaren baten jauzi zala motozerra batekin, eta erreskatau zebenian sarreratik 60 bat metrora topau zebela motozerria. Galdetu biharko detsegu.






Argazkiak.org M-4 120616 © cc-by-sa: ades

2012/06/09

Penurijo II -ko Leizea

Part: Oskar, Unai, Josu, Gotzon (Miseriatorrak), Santi (Sifonatorra), Oier eta Antua (Toponimatorra eta Prospektatorra)


Katarata famatutik behera joanda, 50 bat metrora galeria estutu egiten da, itxi arte, ura arrakalatxo batean galduz. Katarata ederra da, hori bai. Errekan gora, urez betetako pasu bajoa pasa dugu eta kobak jarraitzen du beste 15m. Eskuinetara bustitzeko aukera dago: Unai eta Josu sartzen gara, eta bainatu egiten gara. Ur gainean, burua bakarrik. Gero, Sifoi-laku eder zabal bat dago! Aurrerago egiten dugu eta ez dakigu nondik joan. Buelta egiten dugu, uraren nibela igo eta entzerramendu beldurragatik. Baina sifoira joan gabe ere badator ederra: espeleologia, alkantarillologia, ze-ostia-egiten-gaude-hemen-logia, MISERIAlogia. Aireari jarraituta, lekutxo estu batetik sartu gara eta eskaladatxo eta arrastadak egiten hasi gara erreka hondar artean. Beste 10 bat metro horrela egon eta gero, gela batera agertzen gara, eta bolumena eduki arren, harri bloke kaos handi bat da eta ez dakigu nondik joan. Gotzon eta Oskarrek (zeinek bestelan ba?) zirrikitu batean airea topa eta jarraitu egiten dute beste 10 bat metro. Gero airea arrakala estu batean galtzen da. Pasatzeko, hilabete bat "magia" egin beharko litzateke... Inor apuntatzen al da hurrengo sarrerara?

Cast: bajando la famosa catarata, a 50 metros la galería se estrecha y sifona. El agua se pierde en una grietita. Ahora sí, la catarata es preciosa. Río arriba, hemos pasado el paso bajo lleno de agua y la cueva sigue otros 15m. A la derecha hay opción de mojarse: entramos Unai y Josu, y nos bañamos con sólo la cabeza fuera. Luego hay un lago-sifón precioso! Avanzamos pero no sabemos por dónde ir. Nos volvemos, por miedo a una encerrona cuando suba el nivel del agua. Pero sin ir al sifón también hay una buena: espeleología, alcantarillología, que-ostias-hacemos-aquí-logía, MISERIAlogía. Siguiendo al aire, entramos por un sitio estrecho y empezamos a hacer escaladitas y arrastradas en la arena del río. Otros 10m así, y aparecemos a una sala, y aunque tiene volumen, es un enorme caos de bloques y no sabemos por dónde ir. Gotzon y Oskar (quién sino?) encuentran aire en una rendija y siguen otros 10m. Luego el aire se pierde en una grieta estrecha. Para pasar, hace falta un "mes" de magia... Quien se apunta a la siguiente entrada?






























Elizburuko 2garren katarata!

Ostia hotza dekotela!, Vaya puta alcantarilla! Ostia ataska ein gazta petate ostixi paso estun! eta halakoak entzun dira. Eta ai, bai poz ederra Elizburuko baso ederrak ikusi ditugunean. Txoriak kantari, behiak belar berde freskoa jaten, eguzkia hodei artean. Zein ederra den bizitza hor barruan ez zaudenean!

Egia esan putzua zabaltzen denean ederra da, erdiko erreka zatia eta meandroa ere bai. Eta Zubitxutako Leizearen bestaldeko sifoi aldea ere oso ederra (potruek arte bustita ez bagina egongo behintzat!). Putzua igotzen bazirudien petatean Ladrilloak nituela soka ordez. Behean, Gotzon hotzez dardaraka.

Zergatik egiten diren honek gauzok? Erraza erantzuna: erreka beherako sifoia ez doa Lamiñakerantz, eta ordez, badirudi Atxurra-ren fisurarantz doala. Sifoia, Atxurra baino beherago dago. Putzuaren basea (sokan gora hasten garen lekua), Atxurra kobaren altueran dago gutxi gorabehera. 

Lamiñak-eko ura ez daukagu ideiarik ere nondik datorren.

Ezta ere Atxurra eta gero, edo Atxurra azpian, zer dagoen. Baina badakigu zerbait egon behar dela!

Oraindik airea dago...

2012/06/02

ERREKAAA!

Part: Gotzon,Antua,Unai eta Josu... (gogoan ditugu "etorri ez direnak" eta "etorri behar zutenak")...


Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!Erreka!

Cast: El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!El rio!

Kurubijoko Leizeak (Kurubijo II Oierrek zuzenketak egin arte behintzat) 60-70 metro inguru ditu behera, eta gero, erreka jotzen du. Errekan gora eta behera ibili gara esploratzen, eta 200 bat metro esploratu ditugu, baina alde bietatik koba esplora berria da eta badago haizea leku batzuetan ere! Topoaren arabera, nahiko argi dago Elizburuko Erreka Leizea edo (Zubitxutako Leizea)-ren sifoiaren beste aldeko erreka galerietan gaudela, baina sifoirarte oraindik badago. Errekan behera, galeria bapatean 10 bat metroko eskaloi-katarata batean utzi dugu, sokak amaitu zaizkigu eta. Ikusi topoa eta zeuek esan nora doan!

Cast: Kurubixoko leizea (Kurubijo II) tiene 60-70 metros para abajo, y luego toca el río. Hemos ido rio arriba y rio abajo explorando, y hemos topografiado 200m aprox, pero la cueva esta recién explorada y tiene sitios con aire a ambos lados. Según topo, esta bastante claro que es el río que viene de Elizburu Erreka Leizea (Zubitxutako Leizea), pero aun no hemos llegado hasta el otro lado del sifon porque hay distancia. Río abajo, la galeria de repente cae en 10 metros de escalón catarata, y nos hemos parado por falta de cuerda. Ved la topo y opinad vosotros a donde va!

Burugogorkeria, Elizburu aldeko basoetan makila batekin ibiltzeko "motibazioa", eta gehienbat, Kristoren Suertea izan dira koba hau edo hobeto esanda, "leiza-pintxo" hau aurkitzeko faktore nagusiak. Ibarretako Felixek komentatu zigunetik baso-pista alboko zulo baten berri ("Kurubixo I"), 3 metro eskas zeukan zulo bat, gauzak aldatu zaizkigu azkenean, zeren eta batzuk pazientzia galtzen hasiak geunden horko basoetan ibiltzearekin, eta baserritarrak eroetxekoei deitzeko puntuan nire bila joateko.

Gauza asko entzun dira. Afluentera doala, Atxurra azpiko erreka bat dela... Emozioa airean zegoen, eta ni Unai, buzoan kabitu ezinda pozarekin. Antuak eta Gotzonek pare bat zerbeza on irabazi dituzte, zeren "estretxamendua" orain "pasito jugeton" bat da: Antuabide. Orain, leizearen hasierako 40-50 metroak, kalbario hutsa dira, lur eta lokatz artean arrastadaka behera bertikalean, elkarreri lur bolak botatzen. Gero putzua zabaldu egiten da asko, eta rapel kolgadu bat egin eta gero, 30 bat metro deskolgatzen gara behea jo arte.

Gero aldapan behera erdi lokatzetan (haizea gure gidari) jeisten joan gara. Une batez zarata entzun dugu. Haizea izan litekeen ere pentsatu dugu, baina ez, errekaren soinua zen, errekaren trumoi hots ederra! Lamiñak-en goiko pisutik behekora jeitsiko bagina bezala, destrepetxo bat eta gero, botinak busti ditugu. Harria orain bai, garbia dago. Erdi Lamiñak-erdi Alperdo itxurako erreka meandro bide bat, harria garbi, hanketan ura bizi bizi.

Gotzonek esan du ere "Este es el RIO DE LAS LAMIÑAS!", horregatik, Euskeraz esanda, errekari (jatorrizko izen bat ez badauka kanpoan behintzat) Lamiñerreka deitxuko diogu topoan (bai ezta?). Hori Lamiñak-era badoa behintzat... Ikusiko dugu!

Baina oraindik konexioak urruti daude. Ikusiko dugu ea ahal den, oraindik koban lan asko dago. Baina aireak lagundu eta motibatu egiten du alde bietara esploratzen. Lan asko dago eta hori ona da!

Orain esperantza bakarra sifoirik alde bietan ez egotea da. Errekan behera, uraren nibelaren gorakadaren aztarna batzuk ikusi ditugu. Horrek agian esan nahi du errekan behera ataskoren bat dagoela edo agian estutzen dela... Baina errekaren gaineko beste leku batzuetan ere airea igarri dugu!

Esplorazioa oraintxe hasi da. Gauza bat argi dago, ni denboraldi on baterako ez noala Kurubixoko mendiaren basoetara larra jatera berriro!

Oier, zure argazki kamara faltan bota dugu.

2012/04/06

Posturak onartzen dira!

Part: Gotzon, Oier, Josu, Unai, Ritxar, Antua, Petrus


Airea dator, bai, aire ederra! Hor amaitu dira dudak: ez da zulo bat, leize bat baino. Sistema baten "pintxo" bat den edo kaltzetin sakon bat, oraindik ez dakigu. Baina hori bai, soka amaitu egin da koba amaitu aurretik. Azpian, zabaltzen hasten da leizean 30 bat metro eta gero, Antuak azpian erreka meandro bat (Lamiñak-en estilokoa) ikusi duela uste du, baina ez dago ziur. 3-4 frakzionamendu egin dira leize tirabiratsuaren okerrak gainditzeko. Esperantzak asko, koba dagoen lekua ikusita: Atxurra, Afluentea, Lamiñak eta Zubitxuta leizearen erdi erdian! Konektatuko al du? Zerrekin konektatuko du? Posturak zabalik daude!!

Cast: Viene aire, buen aire! Ahi se han acabado las dudas, no es un agujero, sino una sima. Si es un "pincho" de un sistema o un calcetín muy profundo, no lo sabemos. Pero eso sí, la cuerda se ha acabado antes de acabar la cueva. Abajo, se empieza a ensanchar después de unos 30m de sima, y Antua cree ver que abajo hay un meandro de río (Al estilo Lamiñak), pero no está seguro. Se han hecho 3-4 fraccionamientos para superar las torceduras de la sima. Mucha esperanza, viendo el sitio en el que está la cueva: en medio de Atxurra, el Afluente, Lamiñak y Zubitxuta Leizea! Con qué conectará la cueva? Conectará con algo? Se aceptan apuestas!!

Espeleologo asko zulo txikiaren inguruan...

Dudaren dudan batzuk ez dugu buzoa ere jantzi, baina airea ikustean piñudi ertzeko zulo hortatik, laister jantzi ditugu. Taladroarekin eta obstruitzen zuen harriarekin burrukan egin eta gero (2 intento "magiko" eta gero), hirugarrenean kendu dugu harria. Bide batez Elizburu poljé guztia konturatu da han geundela.

Magoak magia egin du, harrijasotzaileak harriak altxa ditu, albañilak anklajeak sartu ditu eta katu bat ere sartu da. Beste guztiok sherpa lanak eta aterkiña eutsi ditugu.

Ume txiki bat bezala pozik irtetzen

Gehiago poztu gara zuloa ez dela estutzen konturatu garenean, leizeak estutzea oso ohitura handia bait da Elizburu-Ibarreta inguruetan.

Oierrek eta Antuak egin dute lehen esplorazioa. Oier gora irten da eta Unai sartu naiz, eta ia Antua-rengaino (30 bat metro, 20 metro?) sartu naiz. Honek pasu estu bat pasa du (benetan estua!) eta sokak lotu behar izan ditu beherantza jarraitzeko. Soka amaitu denean, koba zabaldu egin dela esan du, eta meandro bat ikusi duela, baina zalantzan dagoela.

Bazkaltzera berandu zihoan Antua. Koba ekipatuta utzi dugu, eta harri eta egur eta tejabana batekin estali dugu ganoraz uzteko. Harri kontran taladratutako Monty batek azpian leize bat dagoela indikatzen du.

Baserritarrak zuloaren berri jarri ditugu. Bazkalostea egiten zeuden, baina beti bezala ondo hartu gaituzte.

Bazkari eder bat Oletan, sutondoaren aurrean. Zelebrazioa derrigorra zen!

Gotzonen portatil txikiaren aurrean mapa ikusi dugu. Ezin izan dugu igarri hor barruan egon daitekeen morfologia. Posturak zabalik daude!

Ez dago esplorazioa amaituta elizburun...

*********
 
2012-IV-6: Unai, Josu, Antua, Ritxar, Petrus, Gotzon, Oier.
Dabixanari gertatzen jako: Unaien ahalegin eta billaketak emaitza itxurosua ekarri deskue, Kurubijo II (M-4) izen probisionaleko lezan, Berritxuko lurretan. Bide baztarrian, blokez artifizialki itxitta egon da eta palankia eta espatulia erabilli dogu bidia libratzeko. Handik behera leza estu baiña sakona zabaldu da, ranpa espiral formaduna, eta bigarren frakzionamentu azpixan estuasun batek Unai eta ni frenau gaittu (ni masmak hartzeko aprobetxau dot); Antua barriz, “laminatu” eta pasatzia lortu dau, handik beherako tarte zabalagua ikuskatuta eta hondua 40 metro beherago erdi-ikusitta (meandro bat, bere ustetan). Sorpresia izan da danondako, ez gendualako iñundik iñora pentsatzen 60 bat metroko sakoneriakin topauko giñanik; halan, Antua bueltan etorri da gora, estuasuna gorutzka pasatzeko gorrixak ikusitta.


Lezian deskubritzaillian omenez (hille ta erdiz Mexikora doia) bera bueltau arte esploraziño honekin ez jarraitzia pentsau dogu; ia agindutakua kunplitzeko kapazak garan... Bestalde, Ibarreta basarrikuei egindakuaz informau dogu, eta itxittura probisional bat laga dogula (arriskua dago ganauendako) baiña esploraziñuakin amaittuta itxittura senduagoz babesteko konpromisuakin.
Azkenik, Pepetxo I-IV kobak lokalizau eta katalogatzeko asmoz, Oletara juan gara Klaudionian indarberritzera, baiña bertan genguazela hasi dan zaparrariak gogua kendu desku, eta bertan geratu gara sutonduan. Azken fiñian, eguneko asmuak zihero gaindittuta genkazen ordurako...