2012/04/06

Posturak onartzen dira!

Part: Gotzon, Oier, Josu, Unai, Ritxar, Antua, Petrus


Airea dator, bai, aire ederra! Hor amaitu dira dudak: ez da zulo bat, leize bat baino. Sistema baten "pintxo" bat den edo kaltzetin sakon bat, oraindik ez dakigu. Baina hori bai, soka amaitu egin da koba amaitu aurretik. Azpian, zabaltzen hasten da leizean 30 bat metro eta gero, Antuak azpian erreka meandro bat (Lamiñak-en estilokoa) ikusi duela uste du, baina ez dago ziur. 3-4 frakzionamendu egin dira leize tirabiratsuaren okerrak gainditzeko. Esperantzak asko, koba dagoen lekua ikusita: Atxurra, Afluentea, Lamiñak eta Zubitxuta leizearen erdi erdian! Konektatuko al du? Zerrekin konektatuko du? Posturak zabalik daude!!

Cast: Viene aire, buen aire! Ahi se han acabado las dudas, no es un agujero, sino una sima. Si es un "pincho" de un sistema o un calcetín muy profundo, no lo sabemos. Pero eso sí, la cuerda se ha acabado antes de acabar la cueva. Abajo, se empieza a ensanchar después de unos 30m de sima, y Antua cree ver que abajo hay un meandro de río (Al estilo Lamiñak), pero no está seguro. Se han hecho 3-4 fraccionamientos para superar las torceduras de la sima. Mucha esperanza, viendo el sitio en el que está la cueva: en medio de Atxurra, el Afluente, Lamiñak y Zubitxuta Leizea! Con qué conectará la cueva? Conectará con algo? Se aceptan apuestas!!

Espeleologo asko zulo txikiaren inguruan...

Dudaren dudan batzuk ez dugu buzoa ere jantzi, baina airea ikustean piñudi ertzeko zulo hortatik, laister jantzi ditugu. Taladroarekin eta obstruitzen zuen harriarekin burrukan egin eta gero (2 intento "magiko" eta gero), hirugarrenean kendu dugu harria. Bide batez Elizburu poljé guztia konturatu da han geundela.

Magoak magia egin du, harrijasotzaileak harriak altxa ditu, albañilak anklajeak sartu ditu eta katu bat ere sartu da. Beste guztiok sherpa lanak eta aterkiña eutsi ditugu.

Ume txiki bat bezala pozik irtetzen

Gehiago poztu gara zuloa ez dela estutzen konturatu garenean, leizeak estutzea oso ohitura handia bait da Elizburu-Ibarreta inguruetan.

Oierrek eta Antuak egin dute lehen esplorazioa. Oier gora irten da eta Unai sartu naiz, eta ia Antua-rengaino (30 bat metro, 20 metro?) sartu naiz. Honek pasu estu bat pasa du (benetan estua!) eta sokak lotu behar izan ditu beherantza jarraitzeko. Soka amaitu denean, koba zabaldu egin dela esan du, eta meandro bat ikusi duela, baina zalantzan dagoela.

Bazkaltzera berandu zihoan Antua. Koba ekipatuta utzi dugu, eta harri eta egur eta tejabana batekin estali dugu ganoraz uzteko. Harri kontran taladratutako Monty batek azpian leize bat dagoela indikatzen du.

Baserritarrak zuloaren berri jarri ditugu. Bazkalostea egiten zeuden, baina beti bezala ondo hartu gaituzte.

Bazkari eder bat Oletan, sutondoaren aurrean. Zelebrazioa derrigorra zen!

Gotzonen portatil txikiaren aurrean mapa ikusi dugu. Ezin izan dugu igarri hor barruan egon daitekeen morfologia. Posturak zabalik daude!

Ez dago esplorazioa amaituta elizburun...

*********
 
2012-IV-6: Unai, Josu, Antua, Ritxar, Petrus, Gotzon, Oier.
Dabixanari gertatzen jako: Unaien ahalegin eta billaketak emaitza itxurosua ekarri deskue, Kurubijo II (M-4) izen probisionaleko lezan, Berritxuko lurretan. Bide baztarrian, blokez artifizialki itxitta egon da eta palankia eta espatulia erabilli dogu bidia libratzeko. Handik behera leza estu baiña sakona zabaldu da, ranpa espiral formaduna, eta bigarren frakzionamentu azpixan estuasun batek Unai eta ni frenau gaittu (ni masmak hartzeko aprobetxau dot); Antua barriz, “laminatu” eta pasatzia lortu dau, handik beherako tarte zabalagua ikuskatuta eta hondua 40 metro beherago erdi-ikusitta (meandro bat, bere ustetan). Sorpresia izan da danondako, ez gendualako iñundik iñora pentsatzen 60 bat metroko sakoneriakin topauko giñanik; halan, Antua bueltan etorri da gora, estuasuna gorutzka pasatzeko gorrixak ikusitta.


Lezian deskubritzaillian omenez (hille ta erdiz Mexikora doia) bera bueltau arte esploraziño honekin ez jarraitzia pentsau dogu; ia agindutakua kunplitzeko kapazak garan... Bestalde, Ibarreta basarrikuei egindakuaz informau dogu, eta itxittura probisional bat laga dogula (arriskua dago ganauendako) baiña esploraziñuakin amaittuta itxittura senduagoz babesteko konpromisuakin.
Azkenik, Pepetxo I-IV kobak lokalizau eta katalogatzeko asmoz, Oletara juan gara Klaudionian indarberritzera, baiña bertan genguazela hasi dan zaparrariak gogua kendu desku, eta bertan geratu gara sutonduan. Azken fiñian, eguneko asmuak zihero gaindittuta genkazen ordurako...

5 comentarios:

Unai dijo...

Pintxo, pintxo, gure kobatxua da ta; pintxo, pintxo, pintxatu dugu...!

crispin dijo...

Para apostar necesitamos datos. Topos y sobre todo cotas comparadas para ver si es un rio , son dos rios, es un rio y fue un rio, fueron dos rios y ahora es otra cosa ...

Simone dijo...

a ver se finalmente sale mas cueva! :D
ondo pasa, nos vemos despues de las vacaciones

Iñaki dijo...

Zorionak Unai!

Unai dijo...

Bai, baina Gotzonek agian arrazoi du: sarrera bakarra izango da. Ni abenturatuko nintzen esatera EZ dagoela orain momentuan Elizburu-Pepetxo karst guztian basotik sarrera bakar bat ere kolmataturik gabe haizearekin... Lurrak dena estaltzen du, eta honena ere kriston zortea izan da. Ni konformatzen naiz, 3 koba handien erdiko ingurura sarrera uzten badigu, puzlearen azkenengo zatia ezagutzeko. Ez da egongo konektatuta ere kobekin, jadanik norbaitek aurkitu beharra izan behar zuelako, koba hauek diren zaharrarekin... Sin mas, teoria bat da...