Mostrando entradas con la etiqueta IS-085. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IS-085. Mostrar todas las entradas
2022/08/21
IS-085, azken inkurtsioa
220821: Gotzon, Antua, Xabi, Urtzi, Oskar F, Unai, Oier.
IS-085 (...) Asier Gómez Olivencia eta Adrián Pablos Fernández paleontologuekin. Asier "jefearen" arabera, printzipioz hauxe izan da kanpaina honetan egingo dugun azken inkurtsioa; halere, ez dugu oraindik amaitutzat emango, errebisoreek edo BFAk eskariren bat ez ote duten jakin arte. (...)
Nik neuk, UIS 18. kongresuko aktetan irakurri ditudan paleoespeleologia kontuak buruan, 2. solairuko paleosarreratik paleoesploratzaile posibleek utzitako aztarnen bila aritu naiz. Ez dakit irudimena bor-bor nuelako, edo zergatik, baina espeleotemek paleoitxitako gune batzuetan, paleohausketa guneak eta haiekin bat zetozen paleozatiak identifikatu ditut, guztiz mineralizaturik eta lurrarekin bat eginda. Gizakiek, animaliek eginak? Hori ez dakit, baina oso oso zaharrak ziren. Uste dut hemendik aurrerarako beste entretenimendu bat aurkitu dudala, estuasunetatik pasatzen ez naizenerako. (...)
2015/10/18
IS-085 itxitta
151018: Oier.
IS-085, azken blokeo jardunaldixa.
Gaur 800 bat kg harri sartu dittudaz; sarreratik metro 1 ingururaiño beteta.
Guztira, beraz, 2500 kg inguru harri geratu da barruan, euretako %40ª 70 kg-tik
gorako blokietan. Azken metrua orbelez, adarrez eta lurrez bete dot, eta
inguruakin nahikua bardinduta geratu da; hamendik hille batzutara ez da ezer
ikusiko, eta beraz ondo gorde koordenadak. Ez dakitt paleontologuak noiz
etorriko diran, baiña kostauko jake topatzia, eta madarikaziño ederrak botako
dittuez bloke guztiak etaratzerakuan (polipastua eta taladrua erabilli biharko
da, gitxienez); artian bizi banaiz, saiatuko naiz bertaraiñok laguntzen (baso
hori etxata errez ahaztuko, ez).
2015/10/11
Garraitz eta IS-085
151011: Oier.
Garraitz islan
eta IS-085an (Lekeitio).
Goizian,
Euskalmet eta UTC orduak madarikatu eta gero (maria behera 8:30etan zala
siñistuta, 10:00etan ondiok bajatzen zeguan!), islako ur ertzian coasteering pizkat, arriskatu barik
noski. Lehelengo Karraspio aldetik juan naiz, igarialdixetan identifikautako
zuluetan muzturra sartzeko. Toki interesgarrixa da: galeria arrasto argi eta
garbixak dagoz, gerora (kuaternariuan?) harriz eta lokatzez beteta, eta handik
hona itsasuak eta eurixak barriro higatuta. Betegarrixa ebagitta dagon lekuan
estratuak eta rellenoko detallia oso ondo ikusten da, eta toki batzutan lapak
eta marraskillo mota desbardiñak integrauta dakaz.
Hondarretik
ikusten ziran zulo itxura onenetako bixak bata bestetik oso hurre dagoz, beste egitura
karstiko interesgarri bikin batera. Horretara, laurak fenomeno bakarra legez
katalogau dittudaz, Garraitz V. Ezkerretik hasitta, lehelengua alu-formako
sarreria dakana da; meandro formako galeria bat, diaklasa baten fabore,
eskumara kiebrua eginda goittik behera datorren pasillo txiki baten amaitzen
da, koladekin estututa. Haize korrienterik ez.
Bigarrena,
barriz, antxiñako galeria baten arrastua da: estalaktita, estalagmita eta
kolumna moltzo deigarrixa, azpiko rellenua galduta 2 bat metroko alturan
geldittu dana.
Hirugarrena
interesgarrixena da. Uretatik ixa ez da ikusten: bigarrena moduan, hau be
galeria desmoronaua da, goiko estalki estalagmitikua gorde dabena, eta hain
zuzen be hortitxik (behetik gora, tranpilla forman) sartuta 8 bat metroko
galeria hirukotxera allegatzen gara. Hiru galerixak txikixak dira, ez oso estuak
baiña bai Oier nerbioso jartzeko beste (asko ez da bihar, 30 bat zentimetro
zabal edo). Eskumako bixak komunikauta dagoz puntu baten, eta gora doian
leihatilla batetik haize pizkat dator –kanpotik, imajinatzen dot-. Hiru
galerien amaieretatik, barriz, ez da hainbesteko haizerik igartzen; baiña
hirurak penetrabliak diraz (ni ez, baiña zuek bai ;-) ). GPS datua zulo honen
parian hartuta dago (...)
Laugarren
zulua itsasotik oso itxura ona bazekan be, bertara juanda pare bat metroko
sartuunia baiño ez da izan; karstikua hori bai, eta honek be terraza
estalagmitiko bat alturan zekala.
Aurrera egin
dot gero; baiña lehelengo sartuune haundixan ertzera allegau naiz bakarrik.
Hori ikuskatzeko, lagunekin hobe (ez dirudi oso konplikaua, pasamanos txiki
batekin allegau leike).
Atzera bueltia
eginda, islian W aldera pasau naiz. Nahikua errez allegau leike Garraitz I-ren
ustezko urteerara. Fiordo formako sartuune bat da, NW-ra zabaltzen dirazen
serieko lehelengua, harrizko zubi bati esker leza formia hartzen dabena.
Goittik behera begira egon naiz (10 bat metroko sakoneria daka), eta ez dakat
klaru nun dagon konexiñua: fiorduan amaieratik baiño (honek Garraitz II-ra
apuntatzen dabela dirudi) arrakala lateral batetik datorrela esango neuke. GPS
neurrixa lezian ertze luzian erdixan hartu dot: (...)
Hatxetan gora
eta behera, hurrengo fiordora allegau naiz eta hortxe amaittu da abenturia: 30
bat metro altu, 8 zabal eta 15 sakoneko monstruo bat, instalaziño konplikaua
eskatuko leukiana, baiña interesgarrixa. Sartuunia arrakala bertikal haundi
batian amaitzen da, penetrablia esango neuke, nahiz eta instalatzeko konplikaua
dirudixan. 20 bat metroko alturan, relleno estalagmitiko arrasto bat ikusten
da, egitura karstikuan ezaugarri moduan. Behetik modu seguruan jarraitzeko
modurik ez dot topau, eta goraka egin dot, arrakalian gaiñeko aldetik pasauta;
handik gorako biderutz nindoiala, leza itxurako leku batetik pasau naiz, bloke
haundiz beteta; itsasoko zaratia entzutzen zan zulotik, zalantza barik 2º
fiorduakin komunikauta. GPS neurrixa itsasertzian hartu dot: (...)
Gero, IS-085ra
juan naiz, blokeuakin segitzera. Gaurkuan Zubiburutik igo naiz, 20 bat metro
baiño ez dagoz, sasi artian hori bai. Harrixak ekartzeko arazua hasi da, dagoeneko
inguruko harri naundi guztiak (gaur 1000 bat kg) barruan sartuta dagoz eta;
motibo honengaittik, eta sartu-urtenakin sarreriak gero eta altura gehixago
hartzen dihardualako, ezin izan dot kanpoko zarraduria ganoraz egin (egurrekin
lagundu naiz).
2015/09/27
IS-085 eta Atxurra
Lehelengo
Atxurrara juan gara, arkeologuei ipiñittako pasamanua kentzera. Ondo koordinau
gara: Oletan harrapau doguz ogibittartekua jaten, material guztia kotxian
sartuta zekela. Beraz bertara juan, eta ordu erditxuan gure lehelengo
mikrotxango espeleologikua burutu dogu; sokak, mosketoiak, plakak eta montixak,
ezer ahaztu barik dana kendu dogula uste dot.
Gero, IS-085(...)era juan gara, Tanak
agindutako lez sarreria blokeatzera. Zarraduria guk lagatako moduan topau dogu,
itxuraz ez da iñor ibilli. Lizentzia bat hartu dot: fondoko “tapoia” kendu eta,
kontu haundixakin (danak illaran, bidetik urten barik, paretak ikutu barik,
gitxiago estalaktitak) hiru laguntzailliekin lehelengo estuasuneraiñok
juan-etorrixa egin dogu, poliki-poliki eta lurrari begira. Hain da eze, ez
dakitt gure imajinaziñua zan edo egixa, baiña lurrian lorratz bat ikusi dogu,
aurreko aldixetan ikusi ez doguna: sarreria eta lehelengo estuasunan artian
erdi inguruan, zapaltzen ibilli garan bidian bertan, ez oso sakona; orpo bat
eta hiru hatzapar kolore baltzez (beheko lur kapian koloria), terreno marroian.
Ez dogu jakin garrantzitsua izan dan edo ez, baiña cromlech tipoko ittua egin
detsagu inguruan, badaezpada. Ez gara asko luzatu: 15 min be ez doguz barruan
egin, eta kanporakuan blokeuakin hasi naiz. Gaur 9 bat bloke 60 bat kgtakuak
sartu dittudaz, fondo-fonduan, 500 bat kg harri beraz. Kanpua lehengo modura
laga dogu. Beste pare bat jardunaldi kalkulatzen dot, sarreria guztiz ixteko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)