Mostrando entradas con la etiqueta desobstrukzioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta desobstrukzioa. Mostrar todas las entradas

2013/09/16

Tuneladorak, Montyak eta Aire konprimitua - Aldekoerrotan berriro!

Part: Josu, Gotzon, Unai, Idoia, Laurent, Antoine (Antua) barruan, eta Tana, Amagoia, Oier eta Niko kanpoan!



Hiru frente egin dira oraingoan koba honetan: Laurent eta Antua sifoia pasa eta bestaldean esplorazioa egiten egon dira (hauek bai zortea!), Josu eta Gotzon desobstrukzioan ibili dira jo ta ke busti gabeko pasu bat bilatu nahian sifoi bestalderantza, eta Idoia eta Unai (bere lehen eskalada eginda!) goiko aldetik pasa nahi izan dira eskalada bat eginda. Oraindik ez gara pasa, baina tiempo al tiempo, eta si no hay, se hase...

Bitartean, Tana eta Amagoia azterketa arkeologikoan murgilduta ibili dira Aldekoerrota alboan dagoen koba batetan... 


Oraingoan kristoren beroa egiten du kanpoan. Buzoa eta Buria jantzi ahala kobara sartzeko gogoa heldu zaigu. Eguraldi ederra kanpoan, baina gu ez goaz kanpora, barrura baino.

Aldekoerrotak, dudarik gabe, Urdaibai eta Lea Artibai-ko koba sarrerarik kuriosoena du. Baserri-errota sumideroaren gainean eraikita dago, eta barruan errota-ardatz zahar bat dauka. Baserriari hanka artetik galtzen zaio erreka barrurantza, eta gu berarekin batera goaz. Etxearen barruan txakurra zaunka ari da. Badaki bere hanken azpialdean gabiltzala baina ez du ulertzen nola sartu garen...

Tanak eta Amagoiak argazki batzuk atera nahi dizkiote Aldeko-errota eta bere sarrera kuriosoari. Gu ere agertu gara argazkietan, ez gara modeloak baina tira! Besteok barrurantza goazen bitartean, Gotzonek arkeologo-ga bikoteari beste koba bat erakutsi nahi die, eta beranduago sartuko da.

Ur-zuloaren errekaren eskaloitxoetan arrastaka jeisten goazen bitartean, Josu magia trukoetan pentsatzen dago iada eta Unai aire konprimituko botila batekin beteta dagoen petate batekin burrukan dabil. Normala baino presio gehiagoz beteta dagoela jakiteak ez du laguntzen bere garraioan.

Heldu gara salara. Gu heldu garenerako ez ditugu gehiago Laurent eta Antoine (frantses buzeadore expertoak!) ikusi, sifoian bait daude trajeak janzten. Unai monty, express, soka eta abarrak prestatzen hasi da eskaladarako. Josu varita magikoak prestatzen hasi da. Areto berberean egingo da show-a.

Tarte bat hartu dute Josuk eta Gotzonek topo-a amaitzeko. Baita argazki batzuk ateratzeko ere.

Unaiek ez du uste itxura oneko eskaladak hain itxura onik duenik. Egun osoa eta behar diren baino txapa gehiago behar izan ditu hori demostratzeko, behetik batzuk "comentario constructivo" batzuk sartu dizkioten arren, kremallera eta ez kremallera. "Hagas lo que hagas, te van a criticar,..."

Ez zen bat ere leku ona desobstrukzioa egiteko. Aurreratu dira metro batzuk. Ez bagenu jakingo beste aldean galeriak BAdaudela...

Kanpoan, espeleo txangotxo bat egin berriak, Oier eta Niko. Inork ez du etxean geratu nahi behintzat.

2012/01/22

Lezandiperen Arrakala

Part: Idoia, Bikain, Unai, Josu, Santi, Gotzon, Oskar, Antua

Amaitu da arrakalako bidea zoritxarrez. Ezkerraldetik irtetzen zuen zulo txikian desobstrukzioa egin eta gero, beste 40m inguru pasa daiteke ere, baina bidea estutu eta amaitu egiten da. Orain, Lezandiperen esperantza guztiak Txupinazo gelaren inguruan zentratzen dira, eta han inguruan nabaritzen den aire freskoan!

Cast: Desgraciadamente se ha acabado el camino de la grieta. Después de hacer la desobstrucción en el agujerito que sale a la izquierda, se puede seguir en otros 40m, pero el camino se estrecha y acaba. Ahora, todas las esperanzas de Lezandipe se centran en los alrededores de la sala Txupinazo, y en el aire fresco que se nota por allí!

Goizeko Hamaikak aldean sartu gara Lezandipen, sarrerarako bidea euritan egin eta gero. Irteera gauez egin dugu, beranduenak 10:30 aldean irten gara.

Bi talde joan gara, lehen taldea "onen" taldea izan da. Gotzon, Oskar eta Antua aurretik joan dira, desobstrukzioa egiteko astia izan dezaten. Atzetik "besteen" taldea, Idoia, Unai, Josu, Santi eta Bikain joan gara. Patxadaz hartu dugu, gainera Josuren lehenengo koba "sokalaria" zen.

Arrakalaren azkenera heldu garenerako, blokeak kenduta zeuden. Lekua ikusgarria da, arrakala ez baita estutzen geologikoki, kolmatatu baino blokez, lurrez eta koladaz. Sabaia urruti dago, eta merendola eder bat egiteko beste leku sobran dago zabalez. Errekatxo eta guzti. Heldu garenerako Gotzon kanpoan zegoen lana amaituta. Zerbait jan, esploratzen zeudenen zain egon, eta buelta egin dugu. Pena bat da, ikusten bait da arrakalak segi egiten duela mendian barrena, bakarrik ezin dugula pasua aurkitu.

Batzuek harri batzuk ere hartu ditugu. Maskor baten fosil bat eta pirita kristal dodekaedro geodatxo bat, apurtu berri ditugun harrietatik hartuta.

Irteeran, jada gaua, leizearen irteera bakarrik hanka azpian daude hosto eta adarrengatik igarri daiteke. Goia beltza bait dago, eta badirudi oraindik kobazuloaren barruan gaudela...

-----------------------------------------------------------------------------

"Acto de fe"

Esta frase se pudo escuchar ayer repetidamente en la punta de Lezandipe.

Mientras unos bloques iban cayendo a golpe de taladro y martillo, otros quedaban en un equilibrio demasiado inestable. La estrategia para seguir avanzando era sencilla. Esquivando las continuas avalanchas, sencillamente se procedía a provocar un derrumbe mayor lanzando desde la distancia una piedra contra los bloques, obteniendo un rendimiento notable: por cada piedra que impactaba, caían unos cuantos bloques más. A continuación se estudiaba el escenario: "ese (bloque) está suelto, pero parece que no se mueve..."; "a aquellos (bloques) parece que les sujetan las paredes..." Así que de nuevo y al grito de "esto es un acto de fe" y, taladro y martillo en mano, y metiendo el cuerpo entre los huecos dejados por los bloques, vuelta a empezar.

Con la adrenalina a borbotones y la fe haciendo milagros, finalmente el objetivo quedó al alcance. El tubo abierto por entre/bajo los bloques permitió el paso pero, eso sí, sin respirar.

Y todo esto, para qué? Pues bueno, podríamos decir que para tratar de alcanzar las "Fuentes de Lezandipe" (ahí queda eso). La cuestión es que ahora el Homo sapiens sapiens conoce 40 metros más de su planeta Tierra gracias al "acto de fe" de unos espeleólogos. Aunque, y por qué no decirlo, realmente lo de ayer fue fruto de cuestiones de la condición humana que muy poco tienen que ver con la fe.

Y sin embargo, y a pesar de los pesares, seguro, lo volveremos hacer.

2011/09/24

Goikolea (Ahal baina ezin)


Part: Simone, Unai, Gotzon, Josu, Javi, Silvi, Idoia, Antua. (2011ko Irailak 25)

Ahal baina ezin. Antuak amaierako gelaren gainean eskalada ikusgarri bat egin du, baina ezin pasa goitik. Beste batzuk beheko bloke artetik bidea zulatzen ibili gara, baina ez da ezer agertu. Goikolean haizeak putzadaka jarraituko du betirako, kobak mendi barruan jarraitzen duela guri esaten, baina guk ezingo dugula pasatu gogoratuz. Goikolean lanak amaitu dira. Hori bai, argi atera dugu, galeriak goitik jarraitzen duela. Esperantza, agian Simone Javi eta Silvik arakatu duten galeria nagusiko zulotxo batean dago,...

Cast: Querer y no poder. Antua hizo una impresionante escalada en la parte final de la galería, pero por arriba tampoco se podía pasar. Otros intentamos abrirnos paso entre los bloques inferiores, pero no apareció nada. En Goikolea seguirá soplando el viento para siempre, la cueva diciéndonos que sí sigue hacia el interior de la montaña, pero que nosotros no podremos pasar. Los trabajos en Goikolea han terminado. Pero eso sí, hemos sacado en claro que la galería va por arriba. La esperanza tal vez radica en el agujerito de la galería principal que han registrado Simone, Javi y Silvi...

Mendi sastraka artean ezkutatutako koba honetan, sarreratik irtetzen den aire hotzak barrura sartzera gonbidatzen du. Pare bat estuasunetaz aparte, koba erraza eta polita da, eta kontuz ibili beharrekoa buru gainean etengabe dauzkazun estalaktitak kaskoarekin puskatu gabe.


Idoia galeria printzipalean. Kolada batzuk ikusgarriak dira.

Simone estuasunak pasatzen. Estalagmitek kaleko farolak dirudite.

Azkenengo gelan, galeria geologikoki itxi egiten da. Baina eskuinerantza galeria bat hasten da, baina laister ixten da aspaldi eroritako harri bloke pilo batekin. Antuak eskalada egin du gela nagusian, harri blokeen gainaldetik pasu bat bilatzeko asmoz, baina goian ere, eskuinetara behean bezala, blokeak daude eta ezin da pasa.

Beheko aldean zentratu gara eta taladroen laguntzaz bidea zabaldu dugu bloke artean, haize putzadari jarraituz. Mineroek bezala zulo eder bat zabaldu eta gero, 5ak aldera, haizea gehitu egin zaigu, eta gelatxo bat igarri da amaieran.

Desobstrukzio lanak egiten haize fresko artean

Emozionatuta, Antua eta Gotzon barrura sartu dira, baina gelatxoa amaitu egin zaie. Eta ezin da gehiago pasa. Haizea goikaldetik edonondik dator, blokeek dituzten mila zirrikituetatik. Galeria, gorantza dago, baina ezin da pasa eta ezin jakin norantza zulatu daitekeen ere.

2 egun eta erdi-tako desobstrukzio lana alferrik. Horrelakoa da batzutan espeleologia.

Beste alde batetik, Simone, Javi eta Silvi galeria nagusiaren hasiera aldean dagoen zulotxo bat arakatzen zentratu dira, mailu baten laguntzarekin. Simoneren hitzen arabera, zuloan bera joan dira eta harriak kendu dituzte, eta badirudi beste putzotxo bat badagoela. Hurrengoan joan behar omen da.

Bienbitartean, Josu bere bigarrengo espeleologia txangoa egiten (eta lehenengo Benetako espeleologia egiten), eta Idoia denoi janari abituallamentua egiten.

Hurrengoan, ea Lezandipek poz gehiago ematen dizkigun.