Mostrando entradas con la etiqueta gev. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gev. Mostrar todas las entradas

2026/05/16

GEVekoekin

Argazkia: GEV.


Azken bizpahiru urteetan GEVeko beteranoek argazki-digitalizazio lan itzela egin dute, Euskal Espeleologoen Elkargoaren Argazki Artxibora pasatu direnak. Bereziki aipatzekoa da Jesus Luis Pascualek eginiko beharra, diapositiba kaxak berreskuratuz eta haiek kalitate onean digitalizatuz: ez bakarrik ezin konta ahala ordu sartu dituelako, baizik eta artxibo analogiko zaharren anabasa txukuntzeko eginiko ahaleginarengatik. Ezin dugu esan, gainera, lan hori amaitu denik: gaur bertan, pendrive baten beste remesa bat ekarri digu, oraindik ikuskatzeko aukera izan ez dudana!

Edonola ere: haitzuloetan bezala, esplorazioa amaitu ez dela jakin arren, lana egin daiteke, eta horixe egin dugu gaur. Orain arte klasifikatu ditudan GEVen 1.349 argazkien artean, 300 irudi ingurutan identifikazioak egitea falta zitzaidan, eta telematikoki jendea zorabiatzen ibili beharrean, Enrique Martinezek bere etxean biltzea proposatu zigun, pantaila handi batean proiektatuz egun-pasa egiteko. Eta horixe egin dugu gaur: Sopuertako inguru ederrean, Bizkaiko Espeleologia Taldearen garra gordetzen duen baserri dotore honetan, taldearen esperientzia eta memoria bizi-bizi duten Jose Luis Serrano “Petit”, Jesus Luis Pascual, Jose Mari Salbidegoitia, Enrique bera eta ni neu bildu gara, jardunaldi oso produktiboan: goiz osoa argazkiekin pasatu eta gero, Blanki etxekoandreak otordu goxoa eman digu, bazkalostean kontu-kontari luzatu dena. Oso pozgarria izan da haien arteko konplizitatearen lekuko izatea, koba barruko hainbat kontakizun entzunez, adibidez “La venganza de Don Mendo”ren bertso umoretsuen errezitaldiena (zeinean Ernesto Nolte nabarmentzen omen zen!), eskaletan eginiko jeitsialdi/igoera luzeak entretenitzeko.

Eskerrik asko, laguntza handia izateaz gain, horrenbesteko ohorea izan baita zuekin eguna pasatzea. Izan zaretelako gara!

Argazkia: GEV,

 

2018/07/05

Info7 irratixan, speleo dibulgatzen



Gaurkuakin, neguan zihar Info7 irratiko “Kale Gorria” irratsaiuan egindako kolaboraziño txortia amaittu dogu. Guztira 11 elkarrizketa izan dira, 15 bat minutukuak, eta bakotxian gai monografiko bat hartu dogu gure #speleo mundu ezezagun hau pixka bat dibulgatzeko. Hamen dagoz irratsaiuak entzungai:
Kasu askotan, elkarrizketia prestatzeko materiala wikipediarako artikuluak sortzeko edo osatzeko be erabilli dot; dos por uno!

2013/10/06

Aco-Jornos II (Unai)


Argazkixa: GEV 1973.


















Part: JL Pascual (GEV), Alfonso (Burnia), Andres, Jaime (Esparta), Josu Granja, Josu Zeberio, Unai, Iñaki Bombero, Gotzon, Idoia, Tana, Amagoia, Maite, Martin, Santi, Oier.

Torca de Jornos II-etik nahiko "Jorneatuta" irten dugula esan genezake, gaueko 8etan irten eta gero (azkenak behintzat), baina pozik, eta helburua beteta. Josu Granjak Jornos-eko putzu klasikoari argazkiak atera dizkio, goitik behera kabezeran zintzilik geratuta; eta fondoan, Santik bere eskurioiarekin gorantza topera alunbratzen zuen zulo ikusgarria. Laister disfrutatuko ditugu emaitzak blog honetan. Bestalde, Jornos-eko personalidade batek lagundu gaitu barrura: Jesus Luis Pascual GEV-ekoak, hau da, koba aurkitu eta putzuaren kabezerara heldu zen lehenengoak. Bere abenturen kontakizunek, eguna kutsu historiko eder batez busti dute...

Cast: Se podría decir que hemos salido bastante "Jorneados" de la Torca de Jornos II, después de salir a las 8 de la noche (al menos los últimos), pero contentos, y con el objetivo cumplido. Josu Granja ha sacado fotos al pozo clásico de Jornos, de arriba hacia abajo colgado de la cabecera; y en el fondo, Santi alumbraba el pozo clásico hacia arriba con su escurión. Pronto disfrutaremos de los resultados en este blog. Por otra parte, en esta entrada nos ha acompañado una Personalidad de Jornos: Jesus Luis Pascual del GEV, es decir, el que encontró la cueva y llegó a la cabecera del pozo. Cuando ha empezado a contar sus aventuras, el día se ha cubierto de un bonito halo histórico...  

Sopeñako zelaien azpian, Jornos II-eko putzuaren kabezeran, andamioak han jarraitzen du oraindik. Orain dela urte asko, GEV-eko esploradoreak eta beren eskalak eusten zituen, putzu beldurgarria jeisten zuten bitartean, baina badirudi denborari eta ugerrari ere eutsi nahi diola. Andamio honen alboan, oraingoan jende pilo bat batu da, GEVeko abenturen berri entzuteko.

Laister heldu da denek espero zuten momentua gero. Despedida bat izango balitz bezala (edo reencuentro bat!) Pascualek Gotzonek emandako harria hartu du, putzu albora hurbildu da eta bota egin du. Isiltasuna egin da. Orduan haize putzada beldurgarri bat entzun da segundu batzuez, gero eta handiago, eta gero eta handiago, harriak lurra jo duen arte. Kolpearen oihartzuna leizearen horma guztietan zehar zabaldu da. Gure belarrietara sartu denean, denok txistua tragatu dugu. Glups!

Gotzon eta Josuk bi ekipa-bala izango balira bezala, via de los Valencianos guztia eta putzu klasikoaren fondoa ekipatu dute. Horrek exkursioa asko arindu du, eta egin nahi izan dena egin ahal izan da: kabezeratik argazki bat, behetik alunbratuta, eta muñeko bat (Alfonso) sokan zintzilik dagoela. Gero Alfonso eta Josu G. putzu klasikoan behera joan dira, eta beste guztiok Valencianosetik.

Putzu klasikoaren fondotik 40 bat metrora, via de los valencianos-ekin bentana bat dago. "Bentana" deitzen diote hemen Sopeñan, guk ADES-en la Grand Galerie! deitzen diogu...

Norbaitek, putzu fondora txorizoa eta gazta ona jeitsi ditu pan bimboarekin. Nor edo nor zarela, denon partetik gure esker onak. Ardo bota falta zen, Santi eta Moskorti gelaren estilora, al mas puro estilo ADES. Antua uste dut ohitura hori berreskuratu nahian dabilela, "beste batzuen" ardoarekin bada ere!

Gauez irten dugu, eta kobaren sarrerak arbola eta hostozko sabaia dauka. Ikusgarria. Baita ikusgarria da ere, zelaira irtetzean, Karrantzako bailara guztien argiak ikustea zure azpian.

Goiko zelaietan daude autoak gure zain, lanbrotan. Bazirudien galdu egingo ginela, baina ez gara galdu. Belarrez estalitako baso pista batek gorantza gidatzen gaitu. Leku batzuetan pistak mendia zertxobait ebaki du eta estratifikazioa bistan geratu da. Han, ondo begiratu ezkero, puntu baten buzamentu aldaketak falla bertikal baten gainean zaudela esaten dizu. Baina hori iada badakizu, hor barruan dagoen hutsean egon zara eta...



2013/02/02

GEV: informe Larrotegi 1986

Lekeitioko Eskola Publikoa. 2009. Argazkia: M.S.


2012-I-16: Oier.

Egunotako truxalekin, betiko lez, Lekeitioko Larrotegi auzuan ufalak. Momentu egokixa, beraz, dokumentu hau argitaratzeko: GEV-en txosten hidrologikua da, Angel Alvarez Ortega jaunak siñatuta, Larrotegiko dolinei buruz, kirol instalakuntzen obretara begira egindako enkargua. Oin dala 5 bat urte topau neban Lekeitioko Udal Artxibuan.

Azterketa honetan ondorioztatzen danez, Larrotegi azpittik doiazen galerixak estuak dira eta sedimentoz erdi-beteta dagoz; horren ordez zeguan lurrazaleko drenajia eskolen eraikinak oztopatzen dau. Horretara, lurrazpiko hodixen xurgatze-ahalmena gainditzen danian (eta hau errez gertatzen da), urak ez daka nundik juan.

Pentsatzekua da GEV-ekuen aholkuak kontuan hartuko zirala kirol instalakuntza barrixak eraikitzerakuan. Baiña ez dakitt ikastetxien oztopua sahiesteko proposatzen daben kolektore barrixa egin zan edo ez. Ezetz pentsatzekua da, egun bixan eurixa goixan-beheian jardun eta gerokuak ikusitta.

Bestalde, GEV-ekuak ez zeben lokalizau I eta II dolinen ebakuaziño puntua. Izan be, artian Lekeitioko lurpeko saria aztertu barik zeguan (LABEIN 1987). Gaur egunian, baiña, puntu hau Zubieta II haitzulua dala esan geinke. ¿Mereziko leuke trazadore aprobia barriro egittia, hau konfirmatze aldera?

Referentziak:
  • ALVAREZ A. 1986. Informe hidrológico de las dolinas de Larrotegi. GEV. Bilbo. Argitaratu gabeko txostena Lekeitioko Udal Artxiboan. 
  • LABEIN. 1987. Investigación del estado de la red de saneamiento de Lekeitio. 5 tomo. Argitaratu gabeko txostena Lekeitioko Udal Artxiboan.