2024/02/25

Turtziozen

 240225: Petrus, Javi, Oier.

Jose (Haitzulo) eta Carlos Prietokin (GAES) batera, gaurkoan Turtzioz aldera joan gara datu bilketara.

Lehenik, Enbata elkarteak Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egiten ari den lanaren baitan, Siete Puertas haitzulora jo dugu -baimen prezeptiboa eskuratuta-. Bertan, beste urtaroetan egin bezala, Javik ohiko parametroak neurtu ditu aldez aurretik zehaztutako estazioetan, (...)

Ostean Basinagre auzora joan gara,  errepide ondoan dauden 3 zuloetara. Haietako batean, Zospeum espezie fosil berriaren lekuan, Carlosek sedimentu lagin bat hartu du, eta falta zen mapa topografikoa amaitu dugu. Saguzar bat egon da bertan, eta ondoko Refugio haitzulo ikusgarrian, beste bat.

Domeka goiz euritsu hau pasatzeko plan ona, eta leku hobea!

Trintxerak eta mokorduak

 

 240218: Oier.

Verdun, domeka goiza pasatzen. 150 bat kg lur/harri etarata. Puntia ixa ez dot aurreratu, batez be lekua nasaitzen pasau dot, biharra komoduago egin ahal izateko.

Konturatu naizenez, patari mobimentua dago. Azkonarrak-edo, ezkerrera dagon bentanilla konopialian biharrian ibilli diraz. Eta Verdunen bertan, puntako trintxerian ertza bardinduta agertu da, era fondua orbel eta lurrez beteta: bistan da animalixak ibilli dirazela aurrera-atzera.

Lurra etara ahala, bestalde, bestibulo honetan zona bi argi bereizten diraz. Ezkerreko 3/4etan, 30 zm humus dago lehelengo, arola eta sustraiduna, eta horren azpixan beste horrenbeste (gitxienez) buztin. Eskumako 1/4an, ostera, humus geruzia 10 bat zm, azpixan kolada estalagmitiko gogorra, 15 bat zmtakua, eta azpixan lur sopiña, (ustezko) koprolituekin.

Aurreragokuan etaratako (ustezko) koprolituok oso-osorik egon dira. Jaso egin dittudaz, papeletan bilduta, paleontologuari emoteko.

2024/02/10

Moxalaren erreskatea

 240208: Urtzi, Julen.

Markina-Xemeindik, abisua jasotzen dogu moxal bat leza batera jausi dala. Urtzi eta Julen bertaratzen dira, eta animalixa 3 bat metroko sakoneran dagola ikusitta, eurak saiatzia erabagitzen dabe, basarrittarren laguntziakin. Moxala zinttekin jasota, desbiadore bat ekin, eta polifreno batekin tiratuta, ordubeteko biharran ostian kumia onik urtetzen da.


 

2024/02/04

I-040 Paltzuaran

 

240203: Mariano, Antua, Gotzon, Oier.

I-040 Paltzuaran, 3 helburu: (...) argazkixa, pasamanua berrinstalatzia, bloke kaosian desobstruitzia.

(...)

Pasamanuan berrinstalakuntzia, ostera, beste egun baterako laga dogu, animalixak taladruakin ez molestatziarren. Aste batzu barru egingo dogu, hibernaziñua pasautakuan.

Antua eta Gotzon blokietara juan dira, eta Mariano eta bixok kanporutz, kokuak jasotzen: Lithobius 2, bitxo bola 1, Elona 1, Gyas 1, eta 4-5 masma txiki.

Bestiak beranduago urten diraz; esan deskuenez, Marianon Harresittik pasatzian, (...) kopuru beretsua egon da. Ederto!