Urgitxiko azken sifoia buzeatzera. Jente gehixago egotia espero genduan, baiña zeozelan moldau gara materixal guztia hara eruateko. Alperdoko kobazulo txiki eta gatxian hainbeste jardunaldi egin eta gero, eskertzen da tarteka kilometrotako galerixa zabaletan galtzia, bolumen haundixen “dosis” hori hartzeko. Ez neban ezagutzen sifoia, nahiz eta koliflorien gelatik bertan egon. 7-8 metro behera egin dau urpekarixak, eta saiakera gehixago egin biharko dira. Gaiñera hantxe bertan tximinixa bat dago errebisatzeko (pistolen zona azpikua) eta sifoia pasau ezkeriok be, ba dakigu ze puntotan desobstruidu biharko dan.
Alperdon espeleobuzeoarekin. Antoine, Richard, Jesús, Unai, Petrus, Maite, Mikel eta Gotzon. Ikusita gero atzoko egunean, Antoine -gu denok lagunduta- sartu da Alperdoko sifoian, ta 30 minutuan pasa direnean sensazio honak daukaguz (bajatu egin da 15 metro eta baita beste 50 metro). Sifoia segitzen du eta ura ez da sikintzen horrenbeste. Explorazioa ur azpian irekita dago Alperdon.
10-III-20: 9 ordutako ekittaldi batian, ezarrittako helburuetatik bat bera be ez lortziak jota laga nau. Tazitoki arduraduna neu izanda, naufragixuetako kapitaiña lez egon naiz, frakasua barkuakin batera hondora juanda bardindu nahixan.
Eskerrak taldekide umoretsu eta alaixak nere pentsamentu illunak aldentzeko kapazak izan dirazen.
10.00etan izan da hitzordua. Richi “Haitzulo” taldeko lagunakin batera, Urtza, Bikain, Silvi eta Oier egon gara barrura sartzeko, eta Petrus eta Gotzon kanpoko biharrak egittera etorri dira. Azken momentuan, GAES-eko Richard eta Antoine agertu dira, Saguzaharren Galerixako sifoian buzeatzera.
Gure taldian helburuak hónek zirazen:
1. Sabinen gelako puntara igo; han eta beheko repisan (harrixak jausten dirazena), ordu jakin baten egon, eta txilibito eta walkitalkixakin kontakto akustikua egitten saiatu.
2. Sektore horretako sokia jaso, eta plakak kendu.
3. Jasotako sokiakin, “Trepada tontua” eta “Pajero” gelarako bajadia asegurau.
4. Pajerotik beherako kabezeran hirugarren anklajia ipiñi, baitta beherago desbiadore bat be.
Hasteko, berandu ibilli gara; bost lagun izatiak sosiguz juatia ekarri dau. Gaiñera ez dot ordua nahikua zaindu, eta biharbada bizkorrago juateko aukerak galdu egin doguz horregaittik. Azkenik, hitzorduakin konfundidu egin naiz (13.30-14.00 zan, eta nik 14.00-14.30 euki dot buruan) eta akatsakin konturau naizenerako berandu zan. Gero Gotzonekin konfirmau doten legez, ordurako bera ta Petrusek amaittuta zeken saiakeria (bengala eta guzti) eta beraz alperrikuak izan diraz kontaktatzeko gure saiakerak. Instalaziñuakin zer egin jakin ez, eta bertan lagatzia erabagi dot, hurrengo baten saiakeria errepikatu ahal izateko.
Soka osua ezin errekuperauta, barrenenengo partian zeguan soka-matazia hartziakin konformau gara. Halan be, taldekidien artian kontsultauta ez zeguan motibaziñorik esploraziño puntara juateko. Beraz, Hito Erraldoian zeozer jan eta Trepada Tontora juan gara pasamano hori gitxienez ipintzeko.
Harako bidian, funtziñoko hurrengo kapitulua: Trepada Tontorroian korapillo-sokako anklajian, eskuakin mosketoia heldu eta nahi barik soltau egin dot: hantxe juan naiz behera, lazo eta guzti. Egun honetako nere papelan metafora ederra. Eskerrak tatarrazian jausi naizela, tente aterrizauta, miñik hartu barik. Naturala arrakalauta dagola ta, Richi eta Bikainek anklajia aldatzia pentsau dabe eta beste modu baten geratu da (errebisatzeko).
Allegau gara ba, Trepada Tontora, eta amaiera apoteosikua izan dogu: natural batetik anklaje batera pasamanua ipiñi nahi izan dogu, eta Bikaiñen aktuaziño estelarrak pena guztiak ahaztu eragiñ deskuz: lehelengo “espitadantzia”, gubillan 3 metroko alturan lazuak eskumuturra estrangulau detsanian; eta gero, 45 minutu maillukadaka pasau ta gero, spit barruko hautsa prentsauta geratu jakonian (eta pasamanua ezin amaittu).
Hobe humorez hartzia bai. Biharbada 60 urtera helduta allegauko gara bai, espeleologo konpetentiak izatera.
10-III-19: Gotzon, Mikel eta Petrus Aulestiko Goierrira juan diraz, aurreko astietan prospektautako zuluak miatzera. Niko eta Oierrek lehelengo zatixan lagundu detsegu, UB-6 lezaraiñok hain zuzen be. Petrus geoposiziño kontuetan ibilli da, Mikel inguruak arakatzen eta Gotzon jaitsi da 6 bat metro; hortik behera bidia estutzen ei da, eta nahiz eta kostata pasau leiken eta haize korrientia ba dagon, hurrengo generaziñuendako laga dogu. Gero platanua jateko orduak jo desku, eta Niko eta nik kotxerutzko bidia hartu dogu; hiru exploradoriak aurrera segidu dabe, eta euren esku geratzen da handik aurrerakuak kontatzia.
Egunez exploratzen ibili gara eta 4 leize aurkitu duguz. Batan bat utzi dugu segitzeko ez dugu materiala gehiago euki. 6 zulo katalogatu dugu.
10-III-13: Idoia, Gotzon, Silvi, Bikain, Antoine, Richard eta Oier.
GAES-eko urpekarixak Saguzaharren Potzuko sifoia ikuskatzera juan dirazen bittartian, beste bostok Hito Erraldoian Gelaraiñok aurreratu gara, aurrekuan Gotzonek bloke artian somatutako erreka hori billatzeko. Azpiko lehelengo gelara allegau gara, handik destrepe arriskutsuan behera (hurrenguan soka bat ipiñi) bigarren gelara, eta hor desobstrukziño errez bat eginda, hirugarren gela haundi bat agertu da, goiko hiruren aldian haundixagua –Alperdoko haundiña, lehelengo kalkuluen arabera- eta ederragua: Joseba Iglesias “Pajero” Gelie izendatu dogu. Hor, pertsona normalak –Gotzonez aparte- soka bat bihar izaten dogu bajatzeko, eta hala instalau dogu (hurrenguan hirugarrengo anklajia kabezeran eta desbiadore bat ipiñi). Materixala faltan genkan, eta hiru lagun bakarrik aurreratu gara... eta han zeguan errekia. Gorutz juan gara topografiatzen, baiña ordu erdira bueltia egin dogu bestiak zain zeguazelako. Errekian erretratu bat hartu dogu (postura kontuak) eta beste bat Hito azpiko lehelengo gelan. Han Antoine eta Richard entzun doguz, bere urpeko lana egin eta gero guregana etortzen. Danok batera urten dogu, 7 ordutako ekittaldixa eta gero.
Oharra: hurrengo egunian, lehen aittatutakuaz gain, Trepada Tontuan be sokia ipiñi, bestela beti gabiz bata bestiari zapaltzen.
Honek dira argazki batzuk Josu Granja maisuak atera zuenak pasadan aste buruan, Otxabide leizean. Eskerrik asko Josu erakutsi diguzun koben edertasuna.
10-III-6:David, Iñaki, Pedro, Diego, Oscar (GAES); Andres (Burnia); Ipiña (GEA); Josu, Gotzon, Oier (ADES). Helburua: talde bittan banatuta, Otsabideko sarrera klasikotik azken sifoirako bideko irudixak hartzia eta ITX-80ko inkognita batzu argitzia.
Ni lehelengo taldian juanda, Itxinako tunel eta gela erraldoien bakardade illuna topau dot barriro, zazpi lagunen taldian juatiak emoten daben ikuspegi eta profundidade sentsaziñuaz gehittuta. Haitzuluan berezko edertasunaz gain, ederra da bebai honenbeste karga historiko dakan zulo baten zihar ibiltzia: 1968ko kanpalekuko letrerua, exploraziñuen historiak... Honek, eta taldian zeguan esperientzia maillia -ni kenduta, danak zeroien han 30 urte espeleo egitten, barrena- ondiok gehixago jaso dabe expediziño honen interesa. Nahi barik be, ikasi.
Sabin galerietan eskalada barria egin genuen. 70 metroak igo genuen eta Sabineko leza azpitik pasatu giñen, baina ez genuen kaleko argirik ezta testigurik ikusi ere. Sustraiak; hazurrak; marraskiloak; armiarma sareak...bai ikusi genuen. Horrexegaitik kalea ez da hurrun aurkitzen, baina...