2013/12/31

Klasikoak beti dira Onak - Lezate 2013 Urte Azkanekoa

Part: Jon Ander, Jon Etxebe, Zeberioak, Gotzon, Santi, Zutoia, Iñaki, Pana, Mariano, Mikel, Alvaro, Gerardo



Aurten Lezaten, aurpegi zaharrak eta aurpegi berriak. ADEseko klasikoek ez dute fallatu beren urteroko sartueran (Gaeseko batzuk ere faltan bota ditugu, eta baita Adeseko beste batzuk ere). Baina gehiago egon da: Iñakik Mikel ta Alvaro bere lagun Gasteiztarrak "arrastratu" ditu Lezatera, eta Zeberioek Jon Ander eta Jon Etxebe "arrastratu" ditugu.

Denek pozik irten dute. Seinale ona. Mision cumplida.

Berezitasun bezala, espeleologian sekula ikusi ez genuen modalidade berri baten testigu izan gara: "speleo buceo apnea kantzontzilotan". Jon Anderrek egin digu demostrazio pare bat. Bat fondoko sifoian eta beste bat kobaren sarrerako lakuan. Ez dakigu beste inor praktikatzeko gogoarekin geratu den.

Beti ahalegintzen gara erreka eta sifoi aldean malabarismoak egiten koba busti gabe egiteko, baina sekula ez dugu lortzen, eta potruak arte bustita amaitzen dugu. Baina hurrengo urtean ere, han gaude, malabarismo berdinak egiten, oposizio eta mini eskaladillak, aiaiaiai...

Uyuyuyuak bustitzen.

Kanpoan geunden ejertzitoak ia errepidea inbaditu behar genuela zirudien. Hau da jende, arnes, buzo eta katxarro pila. Ezer ez badugu ahaztu pozik.

Kotxeren baten txanpan botila bat aurkitu dugu parabrisasean. Admiradore sekretoren batzuk agian?

6rak alderarte Nabarnizen kristoren tertulia eginez amaitu dugu sesioa. Idoia, Antua, Ritxar eta Leire han zeuden. Iñubija aldean dagoen leiza berri horri buruzko "baziladak" ez dira falta. Inozentada izango ote da oraingoan? Egia?

Hurrengo urtean Abita-Trakamañe. Zeeer? Baaai, baaaaaai.........

2013/12/29

UNAIRI LEIZA BERRIA BAJATXEKO PRESTATZEN

Part.: Antua & Oskar


Askenean, Iñubija aldetik leiza berri eta interesgarri bat agertu dala egia da. Haize korronte potentea dago barrurantz sartzen eta errekatxo bat entzunten da barruan. Esin hobeto !! Gainera Urgitxi eta Iñubija bertan egonda oso interesgarria dirudi.

Gotzonek esan digu Unaik ikaragarrizko gogoz dagola hau exploretako. Horregatik bertara joan gara sarreran dagoen blokea kentzera eta potzua bajetako prest egon dadin. Blokea kendu, montiak preparatu eta kordela beruntz. Baina...Unari kondela beraño iritxiko jako? Bada ezpada konprobatzera bajatu gara. Egia, kriston putzu elegantea eta luzea da eta beste kordel bat lotu behar isan dugu. Askenean, bertan egonda ... apur bat ibili gara eta meandro ederra eta askenean, galeria garbi bat eta gero sala ikaragarri batera irizten da..uahh !! holakorik ez da urte guztietan aurkitzen !! Erreka meandrotxo batetik desagertzen da, baina... gente formala gara eta Unairi ilusinoa ez kentzeko, bertan atsera bota dugu. Unai... han dekozu meandro ederra ... istua baina interesgarria oso. Egon lasai, ez gara joango zu bueltatu arte.


Gero, Ezuneta aldera joan gara. Urgitxiko kobaren punta, badago meandro bat zuzen doana kampoko dolina bateruntz. Interesgarria isango litzateke bertan sarrera bat zabaltzea. Dolina ezkabatzea merezi dauen begiratzera joan gara eta beste alboko dolina baten, zulo bat zabaldu dugu. Urgitxiruntz doan meandro baten hasiera da baina, tapeta dagola dirudi. Bueltatuko lurra kentsera.


2013/12/28

INOSENTADA EDO EGIA???

¡¡IGO BOLUMENA ETA ENTZUN!!



131229: Ritxar, Gotzon, Unai, Josu, Antua, Iñaki, Oier.

Galarregi. Lehelengo hirurak kanpotik ibilli dira prospektatzen. Zeozer topau ei dabe baiña ez deskue ezer esan nahi izan, aluak.

Beste laurok Procelosara juan gara, instalaziñuakin puntara allegatzeko asmoz. Ez dogu lortu: montyxak amaittu jakuz, eta paretak ez ziran egokixak spitak sartzeko. Halan be, hondotik metro gitxira geratu ei gara, Josu eta Antuanen arabera.

Bio aldetik, sarreratik errekaraiñoko tramuan Ischyropsalis bat eta Lithobius bat. Errekarako bloke anabasako tranpia erretirau dot, haren inguruan zebizen Quaestus dozena bat edo harrapauta; Pseudosinellaren bat be ikusi dot, baiña ez nago seguro harrapau ete doten. Sorbalden Pausuko gelan, krustazeo txiki bat (Niphargus?) eta beste grabedade tranpa bat instalau dot.

Ez dakitt allegau garan lekutik barrura lokatz-sorpresaren bat topauko dogun (ez dau emoten), baiña hala ez bada, etxata lezia hain prozelosua be iruditzen. Iñaki eta bixok azken kabezeran geratu gara, beheraiñok jaitsi barik... eta eskerrak! Kanporakuan oso oso nekatuta amaittu dot. Azken metruak Elona quimperianak baiño polikixago igo dittudaz: eskerrak bestiei pazientzixiari eta laguntasunari be (keja bakarra be ez dot entzun –bistan da Gotzon falta zala-, eta Bernardan Pausuan babes psikologikuangaittik, eta azken potzuetan petatia jasotziangaittik).

-------------------------------------------------------------------

THE FREE DUO PROSPECTING TEAM
Gotzon eta Unai

Etxean geratu nahi ez izateak egiten ditu hauek gauzak. Unai ez zihoan Galarregira gauean Euskal Selekzioaren parrandara joan nahi zuelako. Gotzonek kristoren trankazoa zeukan. Baina larunbat goiz batean etxean geratu nahi ez.

Hasieran Ritxar ere bazetorren prospektatzera, baina gero Ereñora ez da agertu. Ez dakigu extraterrestre batzuek "abduzitu" duten edo...

Iñubija II aldean ez dago goiko aldean zereginik. Norberaren pazientzia galtzeko paraje ederra. Iñubijaren kabezera den poto erraldoia ere bisitatu dugu, eta berriro ikusi behar den ezagutzen genuen leizaren bat bisitatu.

Gure janaria "Pantera Rosa" 6 donnete.

Baina gero bideotxo hau egin dugu. Iñuzente eguneko broma ote da? Unai eta Gotzon prospektatzen ibili ordez VideoFotoshop egiten egon ote dira? Dudak duda, urtarrilaren 5ean aklaratuko da ur zarata honen misterioa, beraz ez ezazue beste planik egin!!


PROSPECTANDO POR EZUNETA

Part.: Peña, Oskar

El final de la cueva de Urgitxi, coincide con un gran caos de bloques por el que circula un hilo de agua y una notable corriente de aire. Una vez mas, hemos prospectado por el exterior sin resultados muy positivos.

Sin embargo, ha aparecido por la zona un pequeño agujero, al parecer reciente, en el que se ha caido un jabatillo que al intentar salir ha producido un pequeño desprendimiento que ha tapado al jabatillo y al agujero. Bueno, esa es la interpretacion que hemos echo. Sea cual sea la realidad por la cual el pobre animalillo se encuentra en el agujero, comprobamos que al introducir una larga bara por el mismo, parece que existe hueco por debajo.

Nos pasaremos dentro de unos meses, cuando este en condiciones de ser mirado con detenimiento.

.

2013/12/26

Modern Talking With Aragonitos And Fractures Txorreating in the Forest

Part: the Free Trio Talking (Oskar, Unai, Josu)



Batzuk sekula ez zutelako ikusi, beste batzuk kaos de blokes bat argitu nahi zutelako eta beste batzuk Gabonetako turroia bajatu nahi zutelako; gaur Urgitxiko fondora joan gara "Free Solo" estiloan (hobeto esanda Free Trio Talking estiloan). Hau da a toda ostia koban zehar eta txorradak esaten gelditu gabe.

Aulestin geratu gara hasierako kafea hartzeko. Pintxoak jan eta jan hasi gara, orduan Josuk esan duenerarte: "badakazue tortila pintxoik?"; eta tabernako andreak esan digu "bueno ez ez dakat baine eingotzuet bueltan zatozenerako, zuek hor koban kantzau eingo zaze eta, baine gero etorri e!"

Hemen ez dago sekreturik, Aulestin ere ezagutzen gaituzte, iada ez dago kamuflatzeko erarik. Normala, pasadan asteburuan espeleologo ejertzito bat sartu ginen eta bertara tabernara kafea hartzera...

Urgitxi baserriaren aurrean kristoren euri zaparrada eta Kantauriko haize ederra uyuyuyu-ak freskatzen. Baina bueno "Que somos, hombres?!" batzuk botata zarataka (baserriko txakurrak entzuteko erara) kobara abiatu gara. Urgitxi baserrikoek, beren baserriko aterpetik agurtu gaituzte barrez. Jakin badakite baserri atzean koba ikusgarri bat daukatela, baina nahiago dute beren baserriaren epela...

Ur pila dago (ez dakigu zergatik deitzen den Urgitxi), baina bueno, free trio tita. Meandroetan oposizioak egiten, eta marmitak eskibatzen, txipli txapla. Batzuetan plouf!, beste batzuetan Uuuuuuuuyuyuyuyu!!!, beste batzuetan iiiiiiiaaaaa!.

Ezunetako kobarekin konexio "konexiorik ez dagoela ematen duena" ere ikusi dugu. Horrek frogatzen du koba bati ertz guztiak ikusi behar zaizkiola!

Heldu gara sifoira, eta gero Satorraren Zulora (el paso del Topo). Koban sartu garenetik, geologia aldatzen joan da fraktura bertikal handi erraldoitik, gero tetxu horizontalera (Ezunetako bidegurutzea eta gero), eta amaitzeko aragonitoen gelara. Harria igeltsuarekin nahastuta dagoela dirudi. Ikusgarria da.

Unairi aragonitoak ikusten ia jatea ere ahaztu zaio. Ikusgarriak dira bai...

Kaos de blokesean gora eta bera ibili gara, ezker eta eskuma. Unai, Josu eta Oskar, bakoitza alde batetik. Handia da, eta galdu egin gara, azkenean ez genekien bidea ber-egiten geunden ala ez. Haizea gora doa bloke artetik, hori klaru dago. Baina goiko salaren batera? Edo leiza bat da? Klaro atera dugun gauza bakarra, hariren batekin etorri behar dela da, eta kearekin, jakiteko nora joan eta nondik ibili garen.

Buelta ere osti guztian egin dugu. Orain ez ditugu meandroak oposizioan pasatzen, ezta marmitak eskibatzen. Zertarako hainbeste txorrada, azkenean berdin berdin bustiko gara eta!

Urgitxiko urjauzian buzoak etabar garbitu ditugu, bazen sasoia! Eta gero tita Aulestira joan gara, tortila jatera, bestela etxekoandreak bronka botako digu eta, berak espreski prestatu eta gero!

Ba ote dago kobarik baserri honen atzean?

2013/12/24

Sé que me voy a arrepentir...

Part.: Gotzon, Unai, Antua eta Josu



Azken asteetan, gure ahotan ibili da Lea-Artibai eskualdeko koben katalogoa egiten hastearen ideia, eta honi lotuta, denbora luzez gero abandonatutako esplorazioak bukatzea. Duela bi aste, batik bat, Galarregiko esplorazio mitikoari ekitea erabaki genion ADES-en, 15 urte eta gero. Eta ondorioz inguruan dauden gainerako leze, kaltzetin, zulo eta bestelako errekak aztertzen hasi behar izan gara.

Kontestu honetan kokatu da Gabon Eguneko goiz irteera. Galarregi, Inubija eta Urgitxi, erreka bakar baten aurkitzen diren, garapen luzeko hiru kobazulo klasiko dira. Begi bistakoa da hirurak bat egiteko gure nahia, eta helburu buruan generamala heldu gara Santa Luziara. Gaur Inubija II-ra goaz!! Inubija I-eko sarreratik 100m egoaldera, poto berean! Aizea askokin eta Galarregi mendiaren hegoaldeko maldan!! Akaso Galarregikin konektatzeko aukeraren bat?
Esplorazio erabat erakargarria, Gotzon hitzegiten hasi den arte noski "…no me acuerdo muy bien, pero estrecho sí que era…", "…solo pase yo y abajo había un río…", "¿pero es penetrable?", "Ummm… tu igual si… ", "Santi se quedo atascado…", betiko pelikula.

Desobstrukzioko materiale guztia hartu dugu, eta han joan gara Inubija II-ra. Sarrera 50cm x 50cm-ko ubegi bat, begi bistakoa da euri askorekin gainez egingo duela. Jardunaldia, Josu eta Antua aurretik, Gotzon eta Unai topoa atzetik topoa egiten hasi dugu. Denok 5x2m-ko gelatxo batean bildu garen arte. 7m-ko zulo bertikal eztu bati begira… Ez genuen argi nondik jarraitu. Baina Gotzonek… "bai bai hori da eztuasuna…", Antua ahalegindu da lehenengo, eta kanpora atera da "ni ez naiz pasatzen" esanda. Jeitsi bai, baina igo… ufff, benetan eztua!. Azkenean Gotzon jeitsi da, topoko puntua hartu eta jarraian… "Josu, etorri zu pasatzen zara eta..." eta Josuren aurpegia 2 segundutan gorritik, berdera eta gero urdinera pasa da. Burua jeitsi eta, "se que me voy a arrepentir…" Eta zulo eztuan barrena desagertu dira biak, erreka esploratzera!

Antua eta Unai, eztuasuna apurtzen geratu diren bitartean, G eta J, errekan behera lehenengo eta ondoren errekan gora aritu dira. Tarte batzuetan igerian ere!
Nabarmentzekoa izan da errekako galerian zegoen haizea, igerian joan garen pasabideetan batez ere. Jarraian pasabide hau zabaldu, eta ur-jauzi bat duen gela batera heldu gara. Ezkerra-zuzen-eskuinera, galeriak begiratzeke edonon. Azkenean, errekak arrakala bertikal eztu batetik egin digu ihes. Eta guk, honen gainetik pasatzeko asmotan edo, bloke-kaos handi batean ibili gara bueltaka. Aldi batean, igo eta igo eta igo eta sustraiak!!! Ia begibistakoa izan da, gainazaletik metro gutxitara genbiltzala, Inubija II-ko sarrera baino 28m gorago hain zuzen ere.

Argazki kamararen faltan, eta hozteko beldurretan, buelta eman dugu, hurrengo txangorako utziko dugu. Eta gauzak horrela, berriro igerian (garrasiak tarteko, ez baitugu neoprenorik eraman), eztuasunaren azpira arte heldu gara.

Unaiek eta Antuak, eztuasunaren goitik, "erdia zabaldu dizuegu!!!", eta Josuk "Bai! goiko erdia! pelikula eztua hemen behean dago!". Hiru-lau, bost-sei, arnaseztu eta gero, hotzik hiltzen, lau espeleologoek bat egin dute.

Ereñon jada, topoa begiratzen aritu gara, eta hurrengoan zer egin pentsatzen. Lea Artibaiko katalogoa buruan dugu, eta beraz, derrigorrez joan beharko gara esplorazioa bukatu eta argazkiak ateratzera. Eta beraz, "Se que me voy a arrepentir..." esaldia gutxienez beste behin errepikatu dela argi dugu batzuek, nor animatzen da Inubija-IIra hurrengoan?


2013/12/21

ARRASKA

Gotzon, Ritxar, Oskar, Antua, Santi


Espeleologo batzuek leze bat zarratu dabe Arraskan!!!

Arraskan bide ondoko lezian sartu gara lehenengo, orain dala urte batzuk inolako sartuerarik ez egoan lekuan. Aste barruan be han egonda dagoz Gotzon eta Antua: izan be, bakoitza bere aldetik, bakarrik zihoazelakoan, joan ziran lezera, eta han barruan aurkitu ebien alkar. Gaur Ritxarrek gehiago zabaldu dau sartuerako zuloa, eta erosoago sartu gara danok barrura. Tubo estuak saloi handi batera emoten izan dau, eta hango zirrikituetan eta inguruko jauzian behera joanda, laster amaitu dira urrunago joateko ilusioak.
Kanpora urtenda, zer egin? Inguruan, Arraskako tontorrean bada aspaldian inor heldu bako leze mitiko bat: Arraskako lezia. ADES-eko kronikek dinuenez, espeleologo oso gutxi jaitsi dira lezearen hondoraino, 65 metroko sakonerara: izan be, azkeneko putzura heltzeko paso oso estu bat igaro behar da.
Gaurko asmoa bakarrik haraino heltzea izan da, pasu esturaino ailegatzea. Baina horretarako, aurkitu egin behar zan ahoa. Gailurreko lehunkadara helduta, Gotzonek esan dau: kontuz ibili! Hementxe nonon dago sarrerako zuloa! Baina, han ez egoan ezer. Harik eta ota multzo batean palua sartzen hasi garen arte: palua sartu egiten zan!
Otak kendu eta sinistu ezinezko zulotxo bat agertu da: kontua da, han jauzi ezkero, 30 metro behera doala laguna. Konturatu barik pertsona desagertzeko moduko lekua. Jaitsi dogu sokaz, ikusi doguz hiru edo lau zaldiren hezurrak azpian sakabanatuta, atara doguz argazki batzuk, egin dugu topografia, eta urten dogu kanpora.
Bakarrik gauza bat falta izan da: zuloa han inguruan egoan harri handi batez estaltzea. Hau itzela da gero, espeleologoak beti zuloak edegiten sartzeko, eta oraingoan leze bat zarratzen. Sinistu be ez egitekoa!
Hurrengoan Arraskako leze mitikora bateren batek joan gura badeu, lan ederra dauko harri bolo ha sarreratik kentzen!!!









2013/12/17

¡HORI EZ DA EGITEN!



Bi pertsonai honek esaten dute lagunak direla, 


baina astelehen arratsalde-gau batean Galarregiko kobazulo barri bat esploratzera joan ziren.





150 metroko luzera eta -35 sakonera eta... segitzen doa. Hori bai, lehendabiti bloke bat apurtu behar da. Beste aldera, gela eta haize korronte bat daude itzaroten urrengokoei...



2013/12/16

Kobakogane Hasi da Martxan! - Bedartzandin Prospektatzen

Part: Unai

III Curso de Primeros Intervinientes eta gero ere, badirudi ez garela Urregarai-Bedartzandi-ko mendiarekin aspertu. Gaur egun guztian Kobakogane aldean ibili naiz prospektatzen (Gabaro atzean dagoen mendia). Ideia, ADESekook 1996 aldean egin zuten (ni ez nengoen) prospekzio kanpaina bat eta gero zeuden kobak berriro lokalizatzea. Nahi nuen leizea ez nuen topatu;14a ( 70 metro sakon zituena eta hasierako 50 metroko rapel bat), baina etxera esku hutsik buelta ez egiteko beste pare bat aurkituta etorri naiz etxera: 13a eta 11a.

Adeseko papereko erreferentzien arabera esango ditut.
Pauso a pauso:

14.- Sima de 76 metros de profundidad. Pozo de entrada de 50 metros, etc.... : ia goiz guztia galdu dut larretan eta lapiazetan bilatzen baina ezinezkoa izan da. Edo puntua okerretararegi dago, edo ez dakit zer pasatzen den. Desesperazioaren desesperazioz auto-ahorcamiento bat ez egiteko inguruko lar-lianaren batekin, utzi egin dut eta besteak bilatzen hasi naiz.

13.- Cueva-Sima que desciende en fuerte rampa, abriendose en una dolina. Contiene fenómenos de reconstrucción.: hau aurkitu dut, erreza zegoen aurkitzen, LIDARrarekin dolina markatuta eraman ezkero behintzat. Hori bai, "no se abre en una dolina". Alboan duen dolinatik 30bat metrora dago pagotegi garbian maldan.









Kobakogane 13


11.- Sima cuya boca se halla pendiente de realizar una desobstrucción.: egia esan ez dakit aurkitu dudan leizea hau den. Zeren eta espero nuen lekuan ez zegoen zehazki, eta gainera "necesaria una desobstrucción" jartzen du. Zeuek ikusi, baina nik "Gotzon si pasa" itxurakoa dela uste dut, eta agian penuria pixkatekin ni ere. Airea, oso xuabea, "estilo araña sopladora". Barruan estalaktitak ikusten dira, eta harria botata ecoa egiten du, eta 5 bat segundu tardatzen du behea joten, hori bai, hormetan kontra jota aurretik. Nire ustez bista bat merezi du!


Kobakogane 11?

Hauetaz aparte, aurreko beste paseo baten, 3-4 metroko koba arrakalatxo bat aurkitu nuen eta katalogatu. Kobakogane I jarri nion. Orain hauek ere Access-ean sartuko ditut. Baina Kobakogane 11 eta Kobakogane 13 deituko diet, horrela aurreko Ades Catalogo Bedartzandiren referentziak ez ahaztuteko eta ez nahasteko.
Kobakogane I

III Curso Primeros Intervinientes. UEV. Aulesti


Part: elkar ezagutzen genuen makina bat espeleologo...

Argazkietan ikusi dezakezuen modura, ADES buru belarri egon zen anfitrioi lanetan. Ez, ez dira "Master Chef"eko telebista programaren praktikak, ezta soldaduzkako pela patatas praktikak ere. Chicote balitz bezala, gure Mariano gidari egun guztian zehar, ADESek Atxagarai aterpetxeko sukaldea martxan tope eduki zuen: kazularak kea botatzen, kafesnea egiten, pate eta tortilla pintxoak serbitzen (al mas puro estilo Idoia), eta zerbeza latak eta ardo botilak zabaltzen. Argazkietan ikusi dezakezue espeleologoek (edo euren tripek) izan zuten erantzuna, ze batzutan Bilboko parte zarreko taberna bat ematen zuen aterpetxeko barrak.

Bromak alde batera lagata (beharrezkoak diren arren), ADESeko "pintxe-komandoaren" lanak III Curso de Primeros Intervinientes-aren partaideak euren etxean (edo baserrian) bezala sentitzeko izan ziren. Eta Beharrezko diren gauza asko ikasi ziren 2 egunetan. Ez agian beharrezkoak koba batean ibiltzeko eta esploratzeko, baina bai txirristada "desafortunatu" bat eta gero kristoren "marroian" aurkitzen zarenerako; han mendi barrenean, ehundaka metro estrato zure buru gainean eta zure kotxe maitetik Jesukristok Abarketa galdu zuen lekuan.

Lehenengo eguna teorikoa izan zen. Diego Dulantok reanimazio eta medikuntzari buruz bere era atrebiduan gauza asko azaldu zizkigun. Baita reskate asko ere erakutsi zigun, eta han zer pasa zen, eta zergatik pasa zen, etab. gauzak berriz ez errepikatzeko. Hezurrak nola berriz alineatu, dislokatutako sorbaldak nola sartu, itoeren eta hipotermiaren aurrean nola erantzun, parada-cardio-respiratorio eta RCPak, ganorazko botikin bat nola egin,...

Gure taldeko Javi Morenok erreskate baten alderdi juridiko eta legalak azaldu zizkigun, eta baita istripua izan duen pertsona nola ganoraz inmobilizatu, eta nola minik eman gabe garraiatu, eta zeintzuk izan behar diren lehen erabakiak eta zeintzuk bigarrenak,...

Hurrengo egunean, Lezaten praktikak egin genituen, eta han, hasierako geletako kaos de blokesetan DYAkoen laguntza ere izan genuen kursiloan. Lurrean etzanda, erori den pertsona bat simulatu ziguten, eta erreskateko probak egin genituen berarekin. Batzuetan hanka edo kadera apurtze bat, beste baten konorte galtze eta konbultsioak, eta beste baten harri artean ataskatuta geratu den batenak. Egia esan, benetako realismoa jartzen zieten la ostia!

Halako gauzak egiten ikastea beti da esker onekoa. Ea sekula ez ditugun proban jartzen...

2013/12/11

¡MALLU TA ZINZELA!


¡Hau da biharra!. Hemen dago frantses bat kobazuloan  (E-045) desobstruidutzen (2013-12-10)

P.D. Por cierto! Eta Galarregin ere bai (G-045)...?? Prest dago sartzeko (2013-12-11)

2013/12/07

Azkenean heldu da eguna : Galarrei - La procelosa!

Part: Gotzon, Antua, Unai, Idoia, Oier, Martin, Iñaki



Azkenean heldu da, el dia D. Edo hobeto esanda, el dia G. El dia de la temida Galarrei, alias La Procelosa, behin Santik deitu zuen bezala. Galarreitik irten eta gero birek espeleo utzi omen zuten, eta Gotzon eta Oskarrek penuriak pasa omen zituzten. Rio Loco eta Penurijorekin konparatua izan da ere, ekipadoreentzako eta espitadoreentzako infernua: hormak lurrez eta harri bigunez estaliak daude eta zaila da txapak sartzeko leku onak topatzea.


Baina han joan gara berriro. Zergatik? Kristoren haize putzada botatzen duelako, koba gutxitan  ikusi daitekeen bezalakoa. Galarrei Iñubija - Urgitxi sistema hipotetikoaren kabezera da, eta badirudi haize horrekin Iñubijaraino jeitsiko zaigula...

Espeleo egiten hasi ginenetik entzun izan dugu ADESeko istorio mitikoa: nola Gotzon fondoan, gatera baten geratu zen haizearekin eta ia argirik gabe, bi pasu estu atzerago Oskar bere zain geratzen zen bitartean ezin pasata; eta nola Santik putzuetako baten basean eserita bere arneseko kaboak hormetako basatzan pegatzen zituen.

Santik irribarre batekin agurtu gaitu La Procelosa kanpoan. Laurentekin joan da prospektatzera. Nahiago du larrekin burrukan egin Procelosarekin baino.



La Bernardaraino ekipatu dugu. -100 eta piko. El coño de la Bernarda pasa eta gero hasten da "benetako" Galarrei. Oierrek sarrera ekipatu du, Unaiek hurrengo 3 putzuak. Putzuen ekipazioa luzatzen joan den araberan Antuak eta Gotzonek ekipatzen jarraitzea pentsatu dute.

Makita taladroaren bateria gastatzen zihoan bitartean, sakonera gehitzen zihoan. -100 pasa dugunean, 3garren bateria kexatzen hasi da, eta beste 2 erdi-zulorako eman du. Destrepetxo bat prekario ekipatuta erdi sartutako monty batekin, eta bernarda aurreko 7 bat metroko putzua puenteroka eta erdi monty batekin prekariedade berdinean. Euskal Espeleo Laguntza-koek ikusiko bagintuzte, suspenso...


Eta horrela heldu gara El Coño de la Bernarda-ra. Pasua erraza da, baina pre-pasu edo pre-parto bat dauka zertxobait ariñago, benetan Kabroia. La Bernarda Calienta a los Hombres...

Sokak han utzita gora hasi gara. ADESeko leizezuloetan tradizioa den bezala, Puñoak eta Krollak ez dute agarratzen sokan gora. Eta badakizue, tradizioak ez dira galdu behar, gure izaeraren parte dira eta.

Gaua zen kanpora irten dugunean. Gotzon eta Antua ia hotzak hil ditu gure zain, kotxerako bidea erakutsi behar ziguten eta.



Egunari (edo Gauari) amaiera emateko, Unai eta Martin bide ertzean zegoen minazulo bat esploratzera sartu gara. Ez zuen interes gehiegirik, ez balitzake izango gerriraino urez inundatuta zegoela. Uyuyuyu guztiak busti zaizkigu barruan. Mineral gutxi ikusita irten dugu kanpora berriro.

Idoiaren speleo-despedida-tenporala zenez, ogi, txorizo leon, donnetes eta tortila patatarekin cebatu gaitu. Ereñoko Hildakoen tabernan kafesnea ederto sartu da gero, eta barruan zeukaten Sutondoa oraindik hobeto...

Galarrein lehenengo egunean 20:00etan irten badugu, nolakoak izango dira orduan irteerak fondoa esploratzen dugunean?!

Ay la ostia...


En algún momento del siglo pasado Gotzon llegó al fondo de la cueva, dejó atrás al resto de los espeleólogos y se escurrió como pudo hasta las gateras finales. Apenas le quedaba carburo y mucho menos fuerzas, pero antes de darse la vuelta, respiró una vez más el aliento de Galarregi. Sopla igual de fuerte que en la entrada. A ver, baina orduan, galdetzen zuen Unaik ozenki, zergatik ez da inor hona bueltatu azken 20 urteetan?


Galarregiko Koba bista ederreko mendi itsusi batean dago. Al fondo, el horizonte se pierde en el cielo y, por la noche, el faro de Matxitxako dibuja intermitente el perfil de la costa. Aunque nosotros, honorables miembros del hADES, preferimos el inmundo reino del subsuelo. De la boca de Galarregi salen tentáculos, unos tentáculos de madera que ahuyentarían a cualquier persona cuerda, igual que ese vaho que sólo se ve a veces. Atzo, putzuz putzu jaitsi ginen guztiok, saguzahar baten “laguntzarekin” koba kontu handiz ekipatzen. Eta bapatean, jada -100ean geunden, la verticalidad se volvía horizontal. La cueva se abría en laterales con salas de gigante. Alguno meó con la certeza de que ese tinte amarillo aparecería en Iñubija, tan lejos de allí, y eso intentábamos encontrar, una conexión casi milagrosa. Horrela jarraitu genuen, volvimos a nacer  en la estrechez del coño de la Bernarda y ya sin taladros ni anclajes, entre accidentes de barro, cuatro nos adelantamos al resto trepando y empujándonos hasta el pozo de veinte, antes de los meandros y las gateras de la punta. Galarregi soplaba fuerte allí también. 

  
La siguiente entrada no creo que nos parezca tan agradable, eso ya lo sabemos. Con un petate, el paso de la Bernarda será más bien una cesárea hecha por el propio bebé, un bebé embarrado y desesperado por salir de allí. Baina orduan zergatik ez da inor hona bueltatu azken 20 urteetan?

 

                  


                       

La cueva nos sopla a la cara y murmura misterio.

2013/12/01

¿Pendiente en Lamiñak?

Gotzon, Idoia, Josu, Martín, Unai



 Comentábamos luego que no hay un buen momento para acabar un catálogo de cuevas, siempre te dará la impresión de que estás dejando atrás detalles vitales, que el catálogo no está completo. Pero de eso trata la espeleología, ¿no?, no llegar a saber si has desentrañado lo desconocido o si aún sigue siéndolo. Un par de horas antes, Unai hacía una escalada pendiente en Lamiñak (pendiente!, después de tantos años).  Y mientras Idoia lo aseguraba,  apoyado por los comentarios de ánimo de Gotzon, dejamos solo al escalador y nos fuimos a hacer fotos entre las sanguijuelas y las formaciones blancas. Después, Josu, Gotzon y yo decidimos investigar una lateral que sólo había sido hollada un par de veces. La entrada, casi secreta, nos llevó a un pequeño afluente del afluente. El barro parecía estratificado y había coladas lisas y redondas, como de bebé, y también estalactitas excéntricas. Pero, al final, la galería se sifonaba en una gatera cómoda de barro suave. Intentamos descubrir de dónde venía, pero el aire huía de nosotros por grietas y rendijas impenetrables. Al menos la topo está hecha, ahora habrá que ver qué dirección coge.  


Al volver, subimos hasta donde había llegado Unai. Miramos un par de gateras horizontales y verticales y Josu lo sustituyó para el último tramo. La fractura vertical abovedada se acababa allí (y Unai deprimido). No había galería para una nueva Lamiñak. Deshicimos todo con no tanto ánimo. Bueno, un misterio menos.



-------------------------------------------------------
Han goian, kolada erraldoiak egiten zuen repisatxo baten geunden zintzilik Martin eta Unai. Josu goian azkenengo "ez hain libre" zatia amaitzen zegoen. Lamiñen kobaren ber-esplorazioaren etorkizuna Josuk laister jarriko zuen azkenengo monty-an zegoen. 

Printzipiante-frakzionamentu hartan ideia geologikoak zebiltzaten airean. Unaiek, bere fantasia hidrologikoak konpartitzen zizkion Martini. Batzutan, Josuk "e! egin jaramon niri!!" batzuk soltatzen zizkion, anaia handiak burua galdu ez zezan estrato eta diaklasa freatiko artean. Baina Unairen geologiak huts egin zuen. Amaitu ziren Atxarte II-Kurubijoren denborak. Eskalatzen geunden Afluenteko gela erraldoi hura kobaren bi pisuren arteko konexioaren derrunbamentuari esker sortu zela zioen Unaiek, eta gela hortatik eskalatuz goiko pisu berrietara helduko ginela, Lamiñen Trabesia famatuko sektorean bezalaxe.

Tetxuari begira zegoen uneoro Unai, baina sabaia ez zen horizontaltzen, beharko lukeen bezala. Azkenean Josuk notizi txarra eman zuen: "txo Unai hau amaitxu einde!". Tetxua freatikoa zen, hau da, gela hura ez zen hundimentua. Errekaren galerian geunden oraindik, bakarrik sektore hontan handiagoa zela, besterik ez.

Gure gainean, 30 bat metro kareharri urgoniano konpakto zeharkatuz gora, Elizburuko baserrian "pastel vasco"ak prestatzen zeuden Gernikara eramateko. Eta Gernikarrak euren baserri azpian, txorizoak modura zintzilik, euren baserria kabituko litzatekeen sala batean zeuden. Manda huevos.

Gotzon eta Idoia jada kanpoan zeuden, baina Josuren pazientziari (nahiko egin du gaurkoz mutilak!) Unaiek buelta de tuerca bat eman nahi zion oraindik. "Txo guazen trabesixako konexiñoi dan lekure, aber han tetxu ikusteko zelaku dan!". Gotzon eta Idoia zain egonaraztearen prisak sartuta, erreka galeria nagusira heltzean, korrika hasi ginen uretan plisti plasta koban gora. Oso gauza surrealista, norbaitek ikusiko bagintu,... Lamiñak Krossa. Martinek ez zituen lamiñen kobak ezagutzen eta pozik zegoen, baina Josuren pazientziari bi Teleberri geratzen zitzaizkion.

Ezertarako izan zen dena baina. Kanporantzakoan, animoak goibel, afluentearen bidegurutzera heltzean aireak aurpegian eman zigun fuuu! Kanpoan 10 gradu inguru zeuden, eta Lamiñen Koba putzadaka zegoen. "Incredible". Afluenteak txupatzen du lamiñetako airea. Konexioren bat egon behar da kanpoaldetik ziur, hori korronte guztia sortzeko.

Baina bueno, triste jartzeak ez du merezi. Lamiñen kobak emango digu aukera gehiago, horretaz ziur gaude ADESen... 

Agorreta eta Emeri (GEA)


Argazkiak.org | Agorreta eta Emeri © cc-by-sa: ades



131130: Oier.

Jose Antonio Agorreta elkarrizketatzera juan naiz Bittorixara, eta Emeri Moraza emaztiakin agertu jata, bera be espeleologua dala. Poztu naiz; ikerketa honetan frogatzen nabillenez, emakumian papela ez zan izan buzuak josi eta garbitzia bakarrik!

Taldian hasierak, esploraziño kanpaña nagusixak (eurak Mairuelegorreta eta Los Gorosen parte hartu zeben batez be), arkeologia maillan espezializau arte... argazki txorta politta gordetzen dabe bebai, eta kamara dijitalakin jaso dittudaz. Ordu bi ta erdi pasau doguz berba eta berba, dana audioz eta bideoz jasota. Hirurak pozik geratu gara!