Gotzon, Ritxar, Oskar, Antua, Santi
Espeleologo
batzuek leze bat zarratu dabe Arraskan!!!
.jpg)
Kanpora urtenda, zer egin? Inguruan, Arraskako
tontorrean bada aspaldian inor heldu bako leze mitiko bat: Arraskako lezia.
ADES-eko kronikek dinuenez, espeleologo oso gutxi jaitsi dira lezearen
hondoraino, 65 metroko sakonerara: izan be, azkeneko putzura heltzeko paso oso
estu bat igaro behar da.
Gaurko asmoa bakarrik haraino heltzea izan da,
pasu esturaino ailegatzea. Baina horretarako, aurkitu egin behar zan ahoa.
Gailurreko lehunkadara helduta, Gotzonek esan dau: kontuz ibili! Hementxe nonon
dago sarrerako zuloa! Baina, han ez egoan ezer. Harik eta ota multzo batean
palua sartzen hasi garen arte: palua sartu egiten zan!
Otak kendu eta sinistu ezinezko zulotxo bat
agertu da: kontua da, han jauzi ezkero, 30 metro behera doala laguna. Konturatu
barik pertsona desagertzeko moduko lekua. Jaitsi dogu sokaz, ikusi doguz hiru
edo lau zaldiren hezurrak azpian sakabanatuta, atara doguz argazki batzuk, egin
dugu topografia, eta urten dogu kanpora.
Bakarrik gauza bat falta izan da: zuloa han
inguruan egoan harri handi batez estaltzea. Hau itzela da gero, espeleologoak
beti zuloak edegiten sartzeko, eta oraingoan leze bat zarratzen. Sinistu be ez
egitekoa!
Hurrengoan Arraskako leze mitikora bateren
batek joan gura badeu, lan ederra dauko harri bolo ha sarreratik kentzen!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario