Mostrando entradas con la etiqueta aralar. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta aralar. Mostrar todas las entradas

2016/02/07

Ilobiko Leizea - Aralarreko Barruak Ezagutzen

Part: Josu, Unai (2), Maria, Idoia, Urtzi, Andoni

Ilobiko Leizearen esplorazioan parte hartzeko inbitazioa jaso eta gero, ADESeko batzuok ez geneukan leize horri muzin egiteko asmorik. Orain Lizarrako Espeleologi Taldearen ardurapean dagoen leize honek, esploratzeko lan asko dauka oraindik; eta meandro eta galeria erraldoi gose direnentzako, eta "tupé"a altxatzeko moduko haizea duten desobstrukzio gose direnentzako leku ezinhobea da.

Hori da tokatu zaigun lana oraingoan. Kasko batekin arazo bat egon eta gero, Idoiak txabolan geratzea erabaki du, beste bati bere kaskoa utzita. Horrela, azkenean 3 pertsonako 2 taldetan banatu gara:

Sartu aurreko prestaketak

Unai "Gema"tarra, Urtzi, eta Unai "ADES"tarra: Ilobik 2 galeria printzipal ditu, klasikoa eta berria. Biak gutxi gorabehera paraleloan doaz, eta bide erdian, meandro sare bat agertzen da (20 metro alturako meandroak). Horretatik meandroetatik galeria biak elkar konektatu ahal direla probatzera joan gara. Eta bai lortu ere! Topografia egin dugu tablet- arekin, eta 2-3 inkognita argitu ditugu, zorte gutxirekin. Ur aporte bat ekartzen duen galeria "accesorio" batek esperantza goian utzi digu oraindik. Bueltatu egin beharko da bertara, galeria guztia topografiatu gabe bait dago.

Josu, Andoni eta Maria fondora joan dira (-400era), Jesukristoren haize korrontea duen arrakala bat desobstruitzera. Mailuarekin jo-ta-ke ibili eta gero, beroaldi ederra hartu dute batzuek. Desobstrukzioa jada sifoia baino aurrerago dago. Oraindik beste sesio bat behar da gutxienez. Baina haize horrekin, galeriak Fijo daude!

Goranzkoan, igarri dugu -300 metrora geundela. Sokak gora, blokeak gora, pasoak gora. Ez dago pasorik benetan ezin-pasatzekorik, baina ehundaka daude, galeria handian gorantza zoazen bitartean. 20 m soka, bloketan gora, soka, bloketan gora, soka, bloke, soka, bloke...

-200era, putzuen baseraino heldu garenerako birrinduta geunden. 200 metroak patxadaz hartu behar izan dira, baina igo ditugu. Ez dago speleo sesio on bat eta gero Aralar-eko kanpak ilunetan ikustea bezalakorik!

Borda, Idoiaren gidaritzapean zegoen. Heldu garenean, arroz bat prest zeukan, eta entrante modura, txorizo-leon pintxoak. Horrek, eta egin ditugun kalimotxo batzuek, eta zerbeza eta ron-kafe txorrostada batzuek goizeko 3etan geneukan piura konpontzea lortu dute.

Leizetik irtenda, goizeko 3etan

Orduan kanpoan elurra hasi da. Badirudi amalurra zain egon dela gu leizetik irten eta txabolaren babesean egoteko, elurra egiten hasi aurretik.

Hurrengo goizean, imaginatuko duzue zein ederra zegoen Aralar, hodeiak desagertu direnean...


Hurrengo goizean. Goian, eskuinetara, harri artean ezkutatuta, leizearen sarrera.



Bueltan, porteatzen...

Informazio gehiago: espeleolizarra.wordpress.com


2009/10/19

Simulakruan eta Mendexan







09-X-17 eta 18: Idoia, Petrus, Gotzon, Bikain, Urtza eta Oier.

EEE-ko Simulakro Orokorra Aralarren (Pago Mari). Oso interesgarrixa izan da errealidadetik gero eta hurrago dagon prozedimentuotan parte hartzia. Nahiz eta ariketa bat izan dan azken fiñian (3 kamilla mobidu doguz 5 talde artian), benetako erreskatian usain gehixago zekan harek oiñ arte egindako kurtsuak baiño, eta horrek ba daka berezko balixua. Itxainaldixak, hotza, berua, loguria, aginduak, ezustekuak, PC-ko dinamikia, bakarrik konpondu biharra... ondo dago hortan gero eta hobeto moldatzia. Gaiñera, ba dakigu hurrengo erreskate edo simulakrua, itxaiñaldi luzietarako entretenimendu pizkat eruatia ondo etorriko dala.

Handik bueltan, Mendexako zubi ondoko tabernako garaje atzian agertutako meandro hori ikustera geratu naiz. Metro bi ta erdi sakon, 4 bat metro altu, baiña ez da somatzen ez haize korrienterik ezta jarraipen aparenterik (kolmatauta dago). Etxe atzeko karkaban be ez da ikusten haitzulorik mendixan kontran.