Mostrando entradas con la etiqueta galarregi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta galarregi. Mostrar todas las entradas

2018/06/24

Goikoatxe eta Galarregi



180623: Antua, Idoia, Martin I, Santi, Gotzon, Josu, Oier.

Galarregi (Nabarniz). 1 taldia G-16 lezako desobstrukziñuakin segitzera juan da, goizetik; sarrerako destrepia soka batekin ipiñi daben arren, behetik gora itzultzeko putak pasau dittuez (ni neu ez naiz sartu). Barruan gogotsu jardun dabe, pasabidia zabaltzen, barrutik etortzen dan haize korrientiak animauta. Gure amesa: Galarregiko “C zona” legendarixua gainditzeko aukeria emongo deskuan Gotxilorregi Putzua topatzia... Ames egittia libre danez (ondiokan), aurrera gu.

2 taldekuak Goikoatxera juan gara, aurreragokuan, (...) kuebian billa zebixela topautako bigarren zulua begiratzera. 20 metrotan zundatu bazan be, azkenian 15 bat metroko sakonerara allegau gara: lehelengo arrapala bat, (kuriosua benetan, pago baten sustraixen azpi-azpixan zabaltzen da zulua), eta gero putzu bertikal ikusgarri batian. Honduan, sedimentuz blokeautako zorua, eta pare bat metrotako minimeandrua. Topo egin dogu. Bio lagiñak: 4-5 Lithobius, Cryptazeca 1, Oxychillus 2, Neobisium 1.

Bestiengana juan baiño lehen, (...) Benetan ikusgarrixa, bai lekuangaittik (mendi tontorretik hain hurre), bai barruko espeleotema eta dimentsiñuengaittik. (Aztarnategixari) ikustaldi bat egin detsagu, dana ondo dagola sigurtatuz. Kanporakuan bio lagiñak hartu dittudaz: 10 bat Ischyropsalis, eta Meta 1.

Galarregira bueltan, eguardi aldian bestiekin bat egin dogu, eta han egon gara pare bat orduz espatularixak bere biharra amaittu daben arte. Emaitza diskretuko eguna, baiña mailla altuko konbertsaziñokua.

2017/01/16

Crónica de una Exploracion Anunciada

Part: Urtzi, Josu, Gotzon, Antua, Unai

Zapatuan kristoren euri zaparrada erortzeko arriskua zegoen. Mendi guztien lur-azpiko akuifero guztiak urez gainezka zeuden. Elurra iragarrita zegoen 400 metrotara gutxienez.

Buruan, ostegunean Belaustegi (Ispaster) baserriaren atzeko dolinan aurkitutako leza "fresko" bat zegoen. Freskoa bai airez, eta bai esplorazioz. Sarreratik 2 metrora desobstrukzioa zegoen, eta horregatik, euri zaparradatan denok katarro XXL batekin etxera joateko arrisku handia ere bai.

Oraindik, Iñubija II-ko "Hello Kitty I" eta "Bob Esponja Anaiak" itsasuntzien naufragioa zegoen, han barruan mendiaren kontra burrukan ibili ziren esploradore adoretsuen hezurretan.

Baina berdin da, jakinmina edo kuriosidadearen limiteak gainditzeko gizakia bezalako inor ez dago, eta oraindik gehiago espeleologoa; a, bai, harri arteko zuloekin eta errekastoekin amets egiten duen izaki arraro hori...

Leza berria egon behar zuen lekuan zegoen. Errekaren gainean, altura egokian, eta koordenada egokian, dolina fondoan.

Antuak eta Gotzonek bueltatxo bat emateko asmoa zuten leza baloratzera (paseotxo osasungarri bat basoan, lezaren airea baloratu, piskat prospektatu,...), eta Unai, Josu eta Urtzik desobstruitzen jarraitu nahi zuten (aurreko egunean Urtzi eta Unai egon ziren, lurra kentzen Urtziren baserriko palarekin), eta euria egongo balitz, Lamiñetara joango ginen, sektore ez-topografiatu bat topografiatzera.

Ba azkenean ez paseotxorik, ez baloraziorik, ez Lamiñarik eta txorradarik. Gure barnean, bagenekien gure burua bakarrik engainatzen geundela. "Cronica de una exploracion anunciada".

Kristoren "txuzoak" jausten zeudela (batzuetan eguzkia agertzen zen eta handik 10 minutura dena Mordor bihurtzen zen) Antua bera bakarrik aterkiarekin prospektatzen ibili zen goiz guztia, Gotzonek azkenean patakabra eta mailuari brilloa atera zion, eta gehiago egon zen leza barruan kanpoan baino (3 metro sakonerako lezan!). Beste hiruei buruz, denak turnatu ziren leza barruan, beren "aportazio zientifikoa" egiteko.

Egia esan, ikusgarria da konturatzea ia superfiziean dagoen leza baten desobstrukziotik ere halako basatza atera ahal dugunik. Egia esan ADESen, buzoak kakaz beteta uzteari dagokionean, limiteak apurtzen ez dugu parerik.

Kontuz ibili ginen, bueltan, Belaustegi baserri ederraren ataria ez zikintzearekin; ze, bai, zikintzeko moduan geunden benetan!

Argazki batzuk ateratzekotan egon ginen, baina argazki kamararen osasunean pentsatuz, atzera bota genuen proposamena.

Baina hori bai, horrelako beste desobstrukzio sesio bat eta gero, komentzituta gaude leza zabalduko dela, eta igual Iñubijako errekara goaz zuzenean, ze letxe! Amets egitea librea da, baina lezak ixtea ere bai zoritxarrez,...

2016/12/08

Piztia Esnatzen

Part.: Gotzon, Idoia eta Josu

Halako batean, Iñubija II-ra bueltatu da ADES. Konkretuki Gotzon, Idoia eta Josu-ren eskutik. ADES-eko beste talde bat Gaztelugatxe azpiko kobak esploratzera joan den bitartean, hiru hauek Iñubija-ra bueltatu dira. Asmoa, udaran joateakoa zen, baina eskuartean izan ditugun komeria guztiak tarteko, erabat ahaztua geneukan, eta aste honetako euri faltagatik, aproposa iruditu zaigu bueltatzea. Neguan ezinezkoa izango da...

Oroimenean, meandro desfondatu + blokera antzeko puntu batean utzi genuen esplorazioa. Estuazun batean. Gure helburua, eztuasuna pasatzea haizeari jarraiki.

Baina irteera ez da erreza izan, sartu bezain laster, erdi galduta ibili gara, Iñubija II-ko eztuasun mitikoa aurkitu arte. Behin pasata, lakua gurutzatzea tokatzen zen, baina azkenean denok (gehiago edo gutxiago) busti gara. Eta ondoren, eztuasunaren bila, hemen ere erdi galduta ezin aurkituta... Gotzonek aurkitu duen arte (eskerrak). Itxura.... txarra, haizea .... ez asko, miseria.... soberan, inkomodoa... soberan ere...

Hiru bat orduko desobstrukzioaren ondoren ordea, blokera pasatu eta beste aldeko galeriara heldu gara. Galeria hau, fraktura descendente bat da errekara bidean... Zenbat eta beherago, orduan eta erreka zarata handiago... azkenean gutxienez 8m dituen putzu batek gelditu gaitu.

Esplorazioa zain dago... putzuak errekara eramango gaitu... eta haizea ere bertan dago... Galarregiri begira gaude...

2016/05/08

“Karlista txikiaren” lezia topatu ete da?

Lehen ekipoa: Idoia, Martin I., Unai. Bigarren ekipoa: Antua, Gotzon, Martin U., Santi


Gizaburuagan kontetan dabie zelan gerra karlisten denboran bazala soldadu karlista bat goikoen agindu espeziala jaso ebana. Lekeitiotik Gernikara mando bat eroan behar eban 200 kiloko karga hartuta mendian zehar. Izan be, Lekeitiotik Gernikarako bidea liberalek hartuta egoan, eta ez eukien beste modurik  holan egitea baino Gernika inguruetan ebiltzanei laguntzeko. Bizkorra eta txikia zalako “karlista txikia” deitzen eutsien soldadu bateri agindu eutsoen zeregina. Soldadua paraje haietakoa zan, eta Lekeitiotik Gernikara artean egozan baso, artadi eta atxarte guztiak edarto ezagutzen ebazan.

Baina, “karlista txikia” ez zan inoz heldu bere helmugara. Inork ez daki zer jazo jakon, baina antzinakoek esaten ebien Urruxola baserri inguruko lekuren baten bide guztiz ezkutuetatik joateko ahaleginetan ibili zala eta leze batera jausi zala mando eta guzti.

Zapatu honetan, atxerijakuen alkarteko hiru kide Olabarriko lezera joan diran bitartean (Idoia,Martin I. eta Unai), beste lau lagun Urruxola ondoko Menditxiki atzean dagoen Arnabala lezera abiatu gara (Antua, Gotzon Martin U. eta Santi). Sarrera ikaragarria daukan leze hori hobeto begiratzea izan da helburua. Gure buruan ideia hori ebilen, beharbada ha izango zala soldadu karlista jausiriko lekua, eta hobeto begiratu behar zala azpia. Antua barruko zirrikituetan ibili dan bitartean, besteok inguruak arakatzen ibili gara hango hatxeria eta erripetan, eta leze barri bi topatu doguz. Kanpora urten dauenean, Antuak esan dau karlistaren kontua leienda hutsa dala eta han barruan ez dagoela ezelako hondakinik.


Beste lezeak esploratzera joan gara, “galtzerdi” bi izango ziran konbentzimendu osoaz. Batak ia guztiz zarratuta eukan ahoa. Bloke handi batzuk kenduta, beherantz joan gara 25 bat metro, eta beste 10-15 itxi doguz bajatu barik, apur bat zabaldu egin behar dalako. Handik urten eta beste “galtzerdirantz” abiatu gara.

Pinudi bateko belartzan egoan sarrera, metro bi zabalerako tubo biribila, tranpa handi baten modukoa handik konturatu barik pasatu al dan edonorentzat. Antuak lotu deutso soka pinuari eta jaurti egin dau zulora. Gotzonek orduan, “no ha llegado al suelo”. Ez deutsagu kasurik egin, ezin zan egon han 30 metro baino luzera handiagoko putzurik. Baina Antua sarreraren hegalean eskegita behera begira jarri danean, “no llega al suelo” esan du harriduraz. “Ves, ya lo decía yo” Gotzonek, “nunca me hacéis caso!. Saka baten eman deutsagu beste soka bat, eta han joan da beherantz horman anklaje bat jarrita. 20 metro inguru jaitsi dituenean oihuka hasi da, “tenéis que bajar, esto es muy grande”. Ez deutsagu kasu larregirik egin.  Azpira heldu da, eta denbora baten ostean zarataka hasi da, “no me creéis o qué? Esto es grande en serio. A ver si bajáis”.

Neu nintzen burdinak nituen bakarra, eta han joan naiz. Hasierako tuboaren hegalean hankak hormaren kontra jarrita eskegita jarri naizenean, benetan inpresioa hartu dut. Urrun ikusten nuen Antua, neure oinen azpian. Bai, berak esan bezala, serioan hartu beharreko putzua zan. Joan naz geldiro-geldiro tuboan beherantz, eta 15-20 metro inguru jaitsita bapaten tuboa amaitu egin da: sala handi baten bobedan nengoan. Berehala etorri jat burura Karrantzako Karlistaren leizea, eta baita bere Gizaburuagako “karlista txikia” mando eta guzti galdu zaneko kontakizuna.

Beherantz jaitsi ahala, ikusten zan salaren zorua guztiz kaotikoa zala, bloke itzelez eta euren arteko ebaki sakonez betetako lekua. Sokaren basea sala-zoruaren nibela baino 6 bat metro beherago dago. Hantxe ibili da Antua hurrengo putzua jaisteko anklajea jartzen. Ikusi dot gengozan zuloaren alde batetik igon egin ahal zala salaren nibelera, eta horixe egin dot. Une hartan seguru nengoan haxe zala “karlista txikia” bere mando eta guzti  eroritako lekua, eta hango haitz apurtuetan gora eta behera ibili naz edozein lekutan hondakinen bat noz aurkituko. Tetxutik jausitako bloke handiak dagoz, eta heuren ganeko estalagmitak, nahiz eta zutunik egon, apurtuta; beraz kontuz ibili behar da formazioei oratuta gora edo behera joateko.  

Antua bueltan etorri da, bigarren putzuaren hondora helduta. Topografia egiten hasi gara. Funtsean koba ipar-hegoa direkzioa daroan fraktura batean dago. Horrexen zabalera handienean dago sala, eta direkzio batera eta bestera luzatu egiten da. Salaren erdia neurtu dugu, eta alde honetan albo baterantz doan konduktua esploratu barik itxi. Salaren beste aldea ez dugu begiratu ere egin. Horretarako sokarekin azpiraino heldu orduko pendulu bat egin behar da. Seguru nago hantxe egongo direla karlista txikiaren hondakinak.

Urten eta bueltan, karlista txikiaren kontuekaz barriketan joan gara pozik Urruxolarantz, aldatzean nibel bardinetik, eta beste leze bat aurkitu dogu bide ganean. Hare-harrian zabaltzen izan da, eta ha be beheraino jaitsi barik itxi dogu, anklajeak amaituta. 30 metro inguru behintzat badekoz. Topatu doguzan zulo guztiak gitxi gorabehera nibel bardintsuan dagoz, eta horrek inguru horretan elementu geologiko bereziren bat dagoela emon leike adituten. 


Egun fenomenoa izan da. Batez be, hirugarren leziak emon deusku kotxeetarako bueltan barriketarakoa gai handiena: Karlista txikiaren lezia ete da? 


2016/03/14

Ate ahaztua

Simoneta, Oier, Oskar, Gotzon, Antua eta Xabi.



Gotzonek telefonotik esan naben moduan plan trankil bat zen, nire obsesio zonatik beraien obsesio zonara joan behar nitzan, prospektatzen eta desobstruzio txiki batzuk egitera. Hainbeste bidar Galarregi izena entzun dot, leku mitikioa. bakarrik benetako espeleologoentzat, ni naguzia naizenean joango naizela esaten didate. Galarregi ingurura heldu ginenean, horren azpian zelako munstroa dagoen arin nabaritzen da mendate horiek gruyere gazta direla ematen dute, dena dolinaz, lapiazez beteta... paradisua. Laster hasi ginian bakoitza bere planera, zulotxu batzuk zabaltzen eta ni barriak topa naian, horrela joan zan goiza.
Ez genduan gauza handirik egin, zuloak ez zuten fundamento handirik, eta nik miseria baino ez neban aurkitzen. eguerdi aldera Oierrek alde egin  behar izan zuen.
Dolina batetik beste batera aldatu genduan kanpamentua, airedun zulo txikitxo bat zabaltzen eman genduan hainbeste denbora. Oskar eta Gotzon jo ta fuego, Simoneta argazkiak ateratzen,txorixo eta sardiña batzuk jaten genduzan bitartian.
Prospektatzen jarraitzen genduan... eta halako batean Antuanen ohiua entzun genduan...."eeeee". Ez genduan oso seriotzat hartu, eta han agertu zan Antua bere irrifarre misteriotsuarekin...ez dakizu zer siniztu, "una agujero grande con mucho aire...""dejar esa miseria que allí hay uno de verdad" Oskarrek: "nos quedamos aquí, esta es la espeleo que nos gusta en ADES, agujeros miserables..."
Nik ez nekien niri bazilaten ba zeuden edo zer, azkenean Antuan da ni aurrera joan ginen, zuloa edo denadelakoa ikusten.
Handik urre zegoen, ni albotik pasa nintzen ordu erdi arinago, egia esan benetako zuloa zen, ni flipata gelditxu nitzan. Antuanek materiala hartzen zuen bitarten hasierako ranpa bajatu eta ekipa egin behar zela argi zegoen, denbora egiteko harriak botatzen hasi nitzan, bota nuen bat... eta metro batzuk jauzi zan, ez gehiegi hogei bat edo, baina halako batean bigarrena bota nuenen ederra ezuztea.. klink-klonk, klink, klank...ixiltasuna eta gero berriro azkoz bajuago klink, klank etab. "San Pedro, zer da hau?" harri gehiago bota nituen baina beste guztiak ez zuten zaratarik ateratzen, hor gelditzen zirian, aire korrontea nabaria zan.



Antuanek kanpotik "Está marcada, los del ADES han estado aquí, hay un círculo rojo", hormetan arinagoko beste instalazio baten markak zeuden". Antua bajatu zan.: "Noto un monton de aire entrando", halakoren batean "Vaya pozarrón, hay un pozo paralelo enorme, no se ve el fondo". Buff zirrara bat lepotik igotzen, ez dakit sartzen zen aireak edo aurkikuntziak eraginda.
Irten ginenean, Antuak"Es un galarregi II, me ha parecido hasta a ver oido el agua"...
Gotzon, Simoneta eta Oskar heldu zirian, Oskarrek ez zuen sinezten: "ya me estais engañando..."sartu zan eta irten zenean "bonito, ancho, mucho aire.." Baina Antuanek esan zion "¿Has visto el pozo paralelo?"" No, no lo he visto"
Gero supozizio mundoan sartu ginen, nortzuk izango ziren hor egon zirenak, Gotzonek ez zekien ezer, beste misterio bat, esta zergatik utzi zuten explorazio hain interesgarri hura?, agian Oskarren moduan ez zuten ikusi benetako putsu paraleloa eta bertan bera utzi zuten explorazioa...
Galdera asko eta erantzunik ez...dena den benetako ate bat aurkitu zuen Antuanek, eta ate horrekin ametsetan hasi gara...beheko mundua guri itxaroten dago.


2015/09/12

Mendinagusi errepasatzen

Part: Idoia, Gotzon eta Josu


Ez genuen gogo askorik, eta egia esan 10etan oraindik Ai Ene tabernan geunden zer egingo pentsatzen. Halako batean mendinagusi behingoz bukatzea erabaki dugu. Alde batetik, Lehenengo leizea desekipatu eta gero bigarrena esploratzera. Antuak gauza handiak kontatu zizkigun honen inguruan eta.

Hasteko Mendinagusi I desekipatzera sartu da Josu. Eta bitartean Idoia eta Gotzon bideo bat grabatzen geratu dira, ditxosozko eztuasunean.

Idoia nire zain egon da petatea pasa eta kanpora ateratzeko gauzak. Kanpora irten (batzuk beste batzuk baino marroiagoak), gauzak batu eta bigarren lezera. Gure kulpa da Antuak esandako gauzak sinistea. Eta gaur tranpa berean erori gara.

Bigarren leizean Josu sartu da. Lehenengo salto bat 10mkoa. Destrepe bat, eta eztuasun bat. Antua hor geratu zen. Desobstruitu egin behar omen zen. Baina pare bat saiakeraren ondoren, arnes gabe pasatze lortu dut. Ezustekoa beste aldean etorri da. Nire burua putzu baten kabezeran oposizioa egiten aurkitu dudanean. "Idoia!!!! Arnesa, monty eta soka, eta taladro!!!!"

Pasatu dizkidan momentuan berehala ekipatu dut. Oso leku arriskutsua....

Putzuaren basean beste eztuazun bat, honek bai, kontundentzia gehiago eskatu du. Miseria nibela dagoeneko PREMIUM. Beste salto bat 4mkoa eta fin. Eta hobeto!!! Kanpora irten dugu berehala. Eta bukatutzat eman. Zelako mierda leizea!

Aipagarria den beste gertaera bat ere eman da gaur. Bigarren lezea ekipatzen zegoela Josu, lehenego frakzionamentuan as de guia doble bat egin  du, baina moskeititik gazki pasa du eta ez da konturatu. Rapelatzen jarraitu bezain laster korapiloa korritu egin da eta segituan blokeatu egin da suertez. 10cmko salto bat eginez. Suertea izan da tarteko, baina gauzak txartuago ahal ziren bukatu. Irten dugunean errorea replikatzen saiatu gara, eta bai lortu ere. Korapilo hori egiten, argi eduki behar da zeintzuk diren mosketoitik pasa beharreko lazoak. Eta lazo biak pasatu behar dira. Konfidantza gehiegi.... Espeleo egiten ez gara erlajatu behar, eta gaur bai instalatu duenak, eta bigarren jeitsi duenak atentzio gehiago jarri behar zuten.


2015/09/06

Mendinagusiko Lezia - Galarregiko Piztia berriro esnatu nahian

Part.: Unai, Idoia, Antua, Gotzon, Santi, Martin, Josu
 

Laburpen Version. Larunbatekoa. (beherago igandekoa)

Beste askotan bezala, Leijebe-ko Lehendakari Putzuaren amaierak detonatu zuen leza honen aurkikuntza. Gure Lehendakariak aurkitutako potzuak karameloa ahoan jarri zion ADESeri baina ez zen Iñubija-II-Atze-ko erreketan, lakuetan eta urjauzietan bustitzerik egon. Everestera igotzea errezago dago horra behera jeisten den bidea aurkitzea baino. Baina horrela da espeleologia, espereologia, desespereologia, eta noski, gure mendien kasuan, potxingologia. Baina guk mendi horrek barruan zer duen jakin nahi dugu, kosta ala kosta, busti ala busti, basatza ala basatza.

Kanpoan eta “Lehendakari Putzua” amaituta; egun hartan, Galarregi mendiaren maldan gora joan ziren espeleologo adoretsuak. Trufatan dabiltzan zakur entrenatuak bezala, malda rastreatu zuten, eta 3-4 trufa topatu zituzten. Batek aire asko zuen. Mendinagusiko Lezia izango zen, la G-101.

Arrakala estu batetik (nola ez!) zetorren airea. Baina aire indartsua. Haizea. Sarrera, de “espacio reducido con tramos un tanto arcillosos” zen (nola ez!). Desobstrukzio gogor batzuk eta gero (nola ez!), bi egun eta erdikoa gutxienez, leza zabaldu egin zen orduan. Putzu batzuk agertu ziren (sasoie zan!).

Galarregiko Lezatik ez geunden oso urruti, bere presentzia sentitzen genuen. Bazirudien zulotik zetorren aire hori Zona C-n egonda zegoela 15 minutu lehenago, eta orain, berriz guri barrezka zegoen, adarra jotzen, berriro sartzeko inbitatzen. Piztiaren ahora berriro. ADESen ez bait dugu eskarmentatzen. Jornos II aurkituko dugula pentsatzen sartzen gara, eta etxera bueltatzean etxeko labadora ataskatu egiten dugu basiarekin.

Larunbat hontan tropeltxoa batu gara: Santi eta Martin, Zeberio Anaiak, Idoia eta Gotzon. Sarrera estu bat eta gero, pasu “atletiko” bat dago, nolabait esateko. Gotzonek gu errezago pasatzeko literalmente pasua “eskulpidu” egin du. Dena dela ere, abentura dexente ibili dugu hortik pasatzeko. Horren atzean, putzuak hasten dira (sasoie zan!), eta bapatean gela ikusgarri batera jeisten zara tetxutik, “Lepineux Txiki” bat izango balitz bezala.

Gela ederra da. Hustutako estrato zati handi bat. Al mas puro “Lezate Style”. Eskistorik ez dago, hori bai. Basie eta potxingada bai dago, noski, para dar y tomar.

Gela hortik behera, blokeetan zehar destrepatzen, beste gela bat dago. Gelaren erdian putzu erraldoi bat dago. Jornosera heldu ote gara? Lea Artibaitik sartu eta Karrantzan amaitu ote dugu?

Josuk dio FUUUU egiten duela harriak, eta Jornos! Jornos! Oihukatzen du. Azkenean 55 metro eta gero blokeak daude, eta behean putzuak segitzen dau baina desobstruidu behar da. Hori bai, putzua ikusgarria da, borobil borobila eta 6-8m zabalerakoa gutxienez.


Topo egiten dugu, argazkiak atera, eta noski “el momento Vip del dia”, txorizo eta gaztai pintxoa jan, txokolate tableta eta Aquarius trago batekin. Donostiko MiraConchako Cafeterietan jarrita daudenak ez daude gu baino hobeto momento honetan.

Gotzonek dio erreka entzutea iruditu zaiola momentu batez. Unairi galdetzen dio aber entzun duen, baina Unaiek ez du nahi busti. Azkenengo “Estoy oyendo el rio!”-tik oraindik rehabilitatzen dago. El rio, el rio,... Que Lo Oiga Otro!

Goranzkoan beste putzu bat detektatu du Gotzonek bloke artean. Beste gauza pendiente bat.

Antua ez da etorri gaur, ez dakigu atzo gauez lorik egin duen. Baina lasai, bihar Igandean joango da, Josurekin.

Erderaz: G-101 Mendinagusiko Lezia fue encontrada, junto con otras 2 bocas, al hacer una prospeccion despues de que el Pozo Lehendakari se acabara en Leijebe II. Un dia duro de desobstruccion fue necesario para bajar 8-9 metros por una estrecha grieta hasta otro paso muy pequeño por el que habia gran corriente de aire. Abierto ese paso, el sabado bajamos la sima que se abre en pozos, hasta que se aparece en una sala en forma de estrato vaciado, bajandose por el techo. Destrepando entre bloques de esa sala, se llega a otra sala en cuyo centro se abre un gran pozo circular de al menos 55 metros (hasta ahora) y 6-8 metros de diametro, al mas puro estilo Jornos II. Pendiente para ir el domingo Antua y Josu, ya que en la base del pozo hay continuación. También en la bloquera de arriba se ha detectado otro pozo pendiente de bajar.


Igandeko kronika

Atzokoa eta gero, gaur Igandean, berriro bueltatu naiz Mendinagusira, oraingoan Antuarekin. Gure enkarguak bi ziren. Alde batetik, putzu nagusia jeitsi eta pendiente geratu zen 15 metroko putzua jeistea. Bestetik, gela nagusiaren alde batean zegoen 20-25m-ko putzua errebisatzea.

Pare bat komentario egin ondoren, fondotik hastea erabaki dugu. Beheraino jeitsi eta pendiente utzitako putzua instalatzen hasiz. 15m, 20m, 25m.... azkenean genituen 40m soka jarri behar izan dugu, agertu zaigun putzua rapelatu ahal izateko. Oraingoa, ez borobila, erlaizez beterikoa baizik. Behera heldu garenean, pare bat buelta eman, eta topoa egiteri ekin diogu. Baina topografiako gauzak goian!!!! Josu putzuan gora, hartu distoa eta berriro behera. 13 puntu eta gero bukatutzat eman dugu topoa. Gatera kolmatatu batzuetan utzi dugu esplorazioa. Ez dago inondik jarraipenik.

Zerbait jan, eta goruntz, desintalatzen eta topoa egiten putzu Nagusiaren basera arte. Eta hortik, beronen gorenera arte. Zelako nekea.... Antua eta biok, bakoitza bi petaterekin....

Behin goian, materiala pixkat ordenatu eta, pendiente genuen putzua jeitsi du Josuk. 25m inguruko putzu oso polita. Borobila erabat. 3m-ko diametroarekin. Baina kaltzetin bat, eta bixkat arriskutsua, honen basean blokeak ez baitzeuden egonkor. Hori dela eta, Antua ez da jeitsi ere egin, zuzenean Josuk desekipatu eta berriro gora.


Burua dagoeneko kanpora begira genuela, zutabe erraldoia dagoen lekuan eskalada txiki bat egiten saiatu gara. Baina bertan behera utzi dugu, nekea eta material desegokia genuelako. Beste batzuentzako!! Nahiko da gaurkoz esanda. 

Bakoitzak bi petate hartu eta kanpora. Eta gaurkoan asko kostatu da kanpora irtetzea. Asko. Eztuasunak sekula baino eztuago zirudien gaur. Uffff. Gotzonek zabaldu egin duela? Ba ez dakit non. Niri berdin berdina iruditu zait. 

Arnesak kiloak pisatzen ditu, itsatsita duen lokatza dela eta. Argi dago Galarregiko maldetan gaudela.

Baten batek, kobazulo ikusgarri bat (tarteren batean bada ere) ikusi nahi badu. Hor dago Mendinagusi ekipatuta, eskalda errez batekin pendiente.




2015/08/02

Leizebe

Santi, Oskar, Martin


Este sábado pasamos cerca del árbol de Galarregi: el aliento rencoroso de la cueva lo retuerce más y más cada día. La sima de Leizebe se encontraba un poco más abajo en la ladera. No tardamos en descubrir que se trataba de una grieta vertical fraccionada por estrecheces. Nada más superar las primeras dificultades, la cueva se alargó hacia el abismo, un pequeño pozo que acababa en una ventana sin cortinas y con vistas al intestino del monte. El siguiente era un pozazo, algo feo, pero pozazo. El problema, com siempre, es que Galarregi pervierte hasta la fisura más esperanzadora. La sima acaba en un tobogán en caída libre de 40x40 (¿), y ya sabemos que bajar, todo baja, pero subir…

El miércoles, un escuadrón suicida (Javi, Gotzon, Mariano, Martín) decidió a las 4 de la tarde encontrar y topografíar en 3D la cueva de Atxurkulu. Después de dos horas de zarzas y pintura rosa, dimos con ella. La exploración fue dudosa y los puntos de topo primerizos, pero, al menos, quedó claro que nuestra patología espeleológica ha ido empeorando con el tiempo. El sábado vivimos esa misma falta de cordura. “¿Por qué nos mandan a desequipar si esto no acaba?”. Estaba clarísimo. La cueva solamente “necesitaba” un retoque de cirugía de choque y un toque de magia. Ah, los exploradores más activos habían tirado la toalla, pero los “amigos” de la espeleología juramos –en la base del pozo– volver allí y perseguir el viento de punta. A la vuelta, yumareados los pozos, pasadas las últimas estrecheces, no sonábamos tan firmes y seguros. Santi sólo se reía. ¡Oskar y yo teníamos medio claro que queríamos volver!

A menudo, nuestra condición patológica/espeleológica nos impide recordar los traumas subterráneos y apenas necesitamos un par de días para volver a las mismas cavidades que tanto nos han hecho sufrir. Aquí sentado recuerdo la brisilla del fondo de Leizebe. El aliento era fétido, sí, pero bien ventilado... bueno, no era tan fétido, uno podía acostumbrarse... qué digo, ¡ese aliento olía a rosas!

2015/07/12

LEIZEBE II.


Urte bat ta erdi geroago...



Urtarrila 2.014ean joan giñen berriz Leizebe ikustera. Uste zan galtzerdi bat zela 35m.trokoa, baina Oskar, gure lehendakaria, lortu zuen euri azpitik ikustea zulo txiki bat (10 cm.)

Beste aldean... Beltza, eta uste genuen 20 m.troko potzua zela

Atzo, mailua, zinzela eta muskuloekin, egin zuten 10 cm.trotik zuloa, 100 cm.ko eukitera. Eta 20 m.trokoa putzue pasa dela 100 m.era?? edo gehiago

42 m. bajatu ondoren eskeita gelditu giñen soka barik, 20 metro faltan erlezaraiño

Ba gaude -100 m. HARUNTZ....



2015/07/05

Historias de Galarregi


¡Qué bien, qué bien, hoy nos vamos a Galarregi!

Se les oía decir el primer día a estos proto-espeleólogos ¡Ilusos! pensaba el de detrás de la cámara


Una pequeña dosis de jarabe "Galarregi"


Y ya el asunto fue cambiando


Fueron quedando menos y además maltrechos. La cola a la entrada dejó de ser un problema


 Finalmente, dos únicos "supervivientes" decidieron poner punto y ¿final? a la aventura


 La sima Galarregi va más allá de lo alcanzado. El aire nos los está gritando. Pero los del ADES parece deberemos esperar a convertirnos en espeleólogos para poder seguir avanzando. La exploración no continúa fácil, por lo menos para nosotros, pero esperemos que otra ¿generación? siga profundizando en este proceloso antro.

Con tristeza, pero con una tremenda carga quitada de encima hoy hemos dicho, con orgullo
¡HASTA AQUÍ HEMOS LLEGADO!