09-XII-26: Gotzon, Oier.
Prospektatzen Aterreta inguruan. Basuan zihar “largo” batzuk eginda, ez dogu ezer topau, baiña asko dago begiratzeko ondiok.
Gero, Basobarri erakutsi desta Gotzonek (pendiente topo eta argazkixak egitteko) eta azkenik Irukobal desobstruitzera juan gara, sorpresa atsegiñakin: adar eta hondakiñen azpixan bittartia dago, errez pasatzeko morokua. Ni jaitsi naiz, eta pare bat bide geratu dira begiratzeko (soka bategaz hobeto), eta haize korriente ahul bat.
09-XII-19: Idoia, Gotzon, Oier.
Iturtzeko lezara, hondoraiñok allegatzeko asmoz. Egin egin dogu, potzurik luzenetan argazki pare bat eginda be.
Errespetuz pasau gara istripuan lekuetatik: harrixa desprendidu zaneko pareta; Kepi eta Gerardok kolpia hartu zebeneko erlaitza (eta gero 8 ordutan euren babeslekua izan zana, laguntzia allegau arte); Gotzon konortia galduta geratu zaneko frakzionamentua... Isi-isilik giñoiazen arren, bildurra aidian susmatzen zan, baitta hormetan apoyatzeko modu bereziki delikauan. Eta halan be, harrixak jausi. 50 eta ¿80? metrotako potzuetan –batez be azken honetan- harrizko ezpata zorrotzak pasau dira gure begixen aurretik, poliki-poliki illuntasunetik agertzen, meheiak, hauskorrak eta mortalki ederrak.
Arrasto “arkeologiko” ugari be ikusi doguz pasa dan sartukeran eta oinguan, baitta pizkat garbitzeko aprobetxau be. Lazo bi; gubilla, spit eta guzti; orratz hipodermiko baten zorrua; erabillittako gasia; guante bi (neuk hirugarrena laga dot, involuntarioki); manta termiko baten hondakiñak; telazko poltsa bat; “filipinos” paketia, plastikozko platerak eta kutxarillia; artifizieruen kabliak... 1991ko istripu eta erreskatian laburpen ona emoten dabenak.
Esploraziñua ez da agortu Iturtzen: Gotzonek esanda, potzu barrenian dagon leihatilla paralelua begiratuta dago, baiña goragoko leihatilla eta meandruak ez (istripuan erlaitzan parian, eta bestiak). Paraboltak eta plakak ipiñitta geratu dira (bat izan ezik: zulua egin dogu bakarrik), hurrengo baten rebisatzeko.
Trakamañera joatea beti izaten da oso gogorra. Eskalada egin beharrekoa kobako zakonean istorioa konplikatu egiten da. Gaurko egunean, eskalada artifiziala egin dugu 20mtakoa usteldutako orma batean. Tema oso serio da. Azkenean lortzen dugu eta ikusten da itxaron beharko dogula zeozer ospatzeko. Lehio heldutakoa zulo bat irekitzen da, estalagmitak batzuk dira. Gutxienez, gaurko irteera gogoratzekoa izango da "vuelo" bategaitik egin dana eskalatzerokoan. Anklaje bat irten da lekutik eta "factor 2" eko hegaz izan da. Holako gauzak Trakamañeko koban gertatuta ikaratzeko modukoa da.
09-XII-6: Idoia, Gotzon, Bikain, Oier.
Iturtzeko lezara, sokorro fitxako errepasua egittera.
Lezara ondo allegau gara. Sarrerako instalaziño pizkat prekarixua geratu da, arte arbola batetik desbiadore batekin... hortik aurrera arazorik ez, bigarren potzua eta hirugarrenian (50 metrotakua) paraboltak ipiñi doguz baterixa barik geratu garan arte. Hurrengo egun baten bueltau biharko gara, hondua jotzeko. 50 metrotako jaitsieria politta dala eta, argazki edo bideo baten hartziaz berba egin dogu.