Mostrando entradas con la etiqueta peña forua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta peña forua. Mostrar todas las entradas

2024/11/03

Labarrak, Atxabiribil eta Lumentza (Lekeitio-Forua)


 Asteburu luze honetan, ADES Espeleologia Elkartean hiru espedizio burutu ditugu.

Batetik, espeleourpekariek Lekeitioko itsaslabarren barrenetan lan egin dute, zehazki Kabaua eta Lezeta izeneko parajeen artean hormen ur azpiko tarteak errebisatuz, eta espeleologikoki interesekoak izan daitezkeenak ikuskatuz. 

Beste batzuk Foruko Atxabiribil mendian aritu gara prospekzioan. Lan mota hau behar-beharrezkoa dugu espeleologook, izan ere, Urdaibai eta Lea-Artibaien ugariak diren artadi itxietan kobazulo nagusiak ezagutzen dira, baina ohikoa da baso itxian harpe ezezagunak egotea. Haiek aurkitzeko, ezinbestekoa da bidezidorretatik irten eta txaratik zehar trantsektuak egitea; esplorazio gogorra da, gehienetan emaitzarik gabea, baina askotan balio izan diguna leize ezezagunak aurkitzeko.

Azkenik, beste talde bat Lekeitioko Lumentza mendiko kobazulo bat desobstruitzen aritu da. Herrian bertan dagoen mendi hau, Aintzinarotik oso humanizatua, karstikoa da goitik behera eta ADESek dozenaka zulo ditu katalogatuak bertan. Haietako asko, urteetan gizakiak nekazari eta abeltzantzan egin duen aktibitatearen ondorioz, harriz eta lurrez artifizialki estaliak daude.

2023/01/21

Atxabiribil eta Armintxe


 230121: Santi, Antua, Gotzon, Oier.

Foru-Muruetako Atxabiribil mendixan, erreferentzia batzuk errebisatzen. Ni neu galdu xamar ibilli naiz, aitzindarixen pausua jarraitziakin nahikua nekan, ezin dot detalle haundirik emon. Helburu nagusixa zan zulotxo bat desobstruitzera sartu dira bestiak, nik sarrerako tamañua hartu eta kanpuan gelditzia erabagi dot (hotza!). Barruko biharrak ez dabe askorako emon eta, gehixenetan gertatzen dan modura, estuasunan ostian ez da jarraipen haundirik egon; baiña inkognita bat gitxiago! Edozelan be, mendikada politta oso paraje eder eta ezezagunian, Goikoetxe gogoangarrixan kabezeretan.

Esango dogu, baitta be, juan dan egunetako denporale eta eurixetan Armintxen (Lekeitio) egin dogun jarraipena amaittutzat emon dogula gaur. Gauza pare bat nabarmentzeko modukuak diraz:
    • Trop pleina 24 ordu baiño gehixagoz aktibo egon da; 2016ttik ufalak monitorizatzen gabizenetik, grabauak ez dira sekulan hainbeste denporaz egon ur lokaztuan azpixan.
    • Hamen iragarri legez, 2019an plantautako "monolituak", uran urtenbidia erreztu barik, oztopatu egin dau. Seiñalerik argixena, urak monolituan eskuma aldian urtenbide barri bat zabaltzen diharduala da: lehelengo zulua 2020ko urrixan zabaldu zan (eta "lumbreraren" batek tapau egin zeban); oingo episodixuan, barriz, urak zulo hori bakarrik ez; gaiñera 6 m2 inguruko trintxera barrixa zabaldu dau.

Betiko moduan, ikustaldixan detalle zehatzak (urt 13tik 21ra arte, 17 neurketa) gure errejistruan gorde doguz, eta iñor iñoiz Armintxeko grabauen higaduria eta suntsipena behingoz gelditzeko biharrian hasten bada, berakin gustura partekatuko doguz.




2014/01/12

Argazkiak Foruko Arrolako Munarrin

Part.: Antua, Jabi Moreno, Rober Garay, Iñaki, Cora, Amaia, Gotzon , Josu Granja, Uri, Maite  ta bestea.


     Munarrizko erreka euki dogu bajatzeko argazki batzuk ateratzeko. Gaur izen da eguna, gainera aprobetxatu dogu Josu Granja maisua etorri dela gela fosila argazkia ataratzeko. Ere bai, aprobetxatu dogu lagunekin ta familiarekin bisitatzeko.
     Berriak joan garenok ez dogu jakin nolako sarrera izango zen; baina heldu garenean enteratu gara.
     Ez dute ipini sokarik eta apur bat "zer gertatuko zen beldurregaz."
     Bajatu. Bai, bai! Handik joan gara, hankak aurretik jakin gabe nun ipintzen doten nire hanka maitagarriak. Ezkerrak  Jabi Moreno joan dela nire aurretik eta ¡Ai ene! halako lasaitasune solairura heltzerakoan! eta gero nire galdera zuzenean: Ai Maite, gero nola igo? ez dut gure pentsatu , gero gerokoak.
     Gaurko Josuren modeloa izan naz. Oso leku zoragarrria  ta oso polita izan da.
     Antua, Gotzon, Jabi Moreno ta Josu Granja errekarantz joan direnean ni kanporantz  joan naz  bomberoarekin ta familiarekin. Dena ondo, baina hasi garenean igotzen neuk pentsatu duten baino hobeto igo dot. Ezkerrak beheko aldean Iñaki egon dela eta laguntza horrek asko lagundu zait nik errezago ta lasaiago mugitzeko gorantz, ta goiko partetik ere egon da bomberoaren hanka bat. Eskerrak denoi.


Hona hemen maisu Josu Granja argazkiak:





2013/11/17

Un sábado fructífero





16/11/13: Iñaki eta Martín

Las voces viejas dicen que cuando sube la marea le sale agua de mar por la boca, y que cuando uno se encuentra cerca de ella puede oír el sonido de las olas contra la roca. Pero nosotros no llegamos a la cueva, ni siquiera olimos salitre. Gotzon nos había hablado de los pozos de Atxurkulu, de la calcita urgoniana y de la estrecha grieta que se abre en el fondo y se pierde en las profundidades, así que comenzamos a subir el monte motivados, sin GPS y con las mochilas que no pudimos dejar en el coche.

  No tardamos en desviarnos y perder cualquier oportunidad de encontrar la cueva. Pero a cambio descubrimos el borneo de Urdaibai. El primer indicio fue el jabalí. Nos cruzamos con él, le miró a Iñaki y salió corriendo asustado, ¡sí, sí, jabalí! Seguimos ascendiendo y la niebla inundó las marismas de la ría y ocultó el horizonte. Encontramos un muro de calcita. Lo escalamos y dejamos atrás la niebla temprana . Cerca, al borde de una dolina, Iñaki encontró un pequeño agujero sin catalogar. Me metí y pude asomarme a un pozo paralelo de unos 5-6m. Parecía un calcetín, pero no lo juraría (habrá que volver, Antua ya sabe qué dolina es). No nos paramos a investigar porque aún pensábamos en Atxurkulu.

  Vagábamos de dolina en dolina, cada vez más desmoralizados, sin llegar a encontrar una cresta clara. Y entonces aparecieron las misteriosas señales rosas de Peña Forua. Joder. Creímos que nos ayudarían, y las seguimos un rato, pero los brochazos se fueron volviendo los delirios de un loco, así que decidimos ignorarlos y buscar a Antua y a Gotzon -que habían ido a prospectar a la zona de Malluku-. Saqué una brújula y apuntamos al oeste.

  Una hora más tarde, ya en la otra vertiente del monte y “acariciado” por las zarzas, me subí  a una encina para saber dónde estábamos exactamente.  Trepé por las ramas y me senté en la copa del árbol. No vi nada, ni casas, ni carreteras, ni personas, porque en Malluku no hay casas ni carreteras… y personas sólo  hay a veces. Sólo vi eso, tonalidades del verde y árboles de todas las formas. Vamos, un paraíso de cuevas.

   Luego nos encontramos una caseta en un árbol con un taburete y un cubo, a un cazador con un arco y a Gotzon y a Antua. Aunque eso es otra historia. 

EUSKERAZ

Gure plana Atxurkulu I lezia instalatu eta bajatia bazan ere (horretarako petateak ongi kargatuz, ongi ikasteko) Peña Foruan GPSik gabe eta sasiartean galduta genbiltzanean plana guztiz aldatu zen. On gure plan nagusia bideren bat aurkitzea zan (eta bizirik urtetzia jara horretatik).

Kareharrizko horma bat eskalatzeko biderik onena bilatzen ari nintzela, bapatean kriston harri bat entzun neban hormatik behera erortzen, ni nengoen lekutik oso hurbil... EEEOO hasi nintzan txilixoka pertsona bat zela pentsatzen, baina ez zan pertsona bat ez... Pastor Aleman baten belarriak zituen... gorputz osoa ikusi nion arte... Basurde bat!!! Ixil-ixilik geratu nintzen, menos mal hurrundu egin zela, bestela kamiñokoko parkinean egongo ginateke bi minututan autobusari itxoiten!

Horma hori igotzea lortu genuen, eta goian dolina handi bat aurkitu genuen, eta bertan katalogatu bariko leize-zulo barri bat (un sabado fructífero). Martinek laster konprobatu eban haizerik ez eukala eta harria ez zen ez asko erori...

Han hasi ginen Gotzonen indikazioei jarraika, baina imposiblea zen ezer ere antzematea (gero ikusiko genuen Atxurkulutik 500 bat metrotara geundela alperrik kobazuloa bilatzen)... aurkitu genuen bide bakarra (bide deitu ahal bazaio horri) elkarren arteko zentzurik ez zuten marka larrosa batzuk baino ez ziren... Ez dakit zer lortu nahiko zuen seinale horiek jarri zituenak, baina jendea galtzeko jarri bazituen, zorionak!!! jajaja



Azkenean aukera bakarra ikusi genuen, mendebalderantz mendi behera joatea Malloku aldera, bertan Antua eta Gotzon zeudelako.

Kostata, baina beraiengana heldu ginen, belarritako bat sasiartean galduz, hori bai...

2013/11/01

Topografiak eta Oilategiak - Arrola barruko errekara jeitsi gara!

Part: Antua, Ritxar, Josu, Unai, Iñaki Kobero, Gotzon, Iñaki Bonbero, Bikain.



Galeria gehiago, espeleotema gehiago, eta errekaren beheko pisua!

Cast: Más galerías, más espeleotemas y el nivel inferior del río!



Goizean Santa Luziako lokalean, ADESeko partaide piloa batu da burdinezko ate zaharraren inguruan. Munarriko kobaren estalaktitez plagaturiko galeriek tiroia badute behintzat. Hori bai, egia esan inork ez zekien zer egin behar zen Munarrin Antua eta Ritxar etorri arte, beraiek egon bait ziren pasadan domekan esploratzen ADESeko "besteak" Lezatera joan ziren bitartean sokak kentzera.

Laurent eta Idoia mano a mano Aldekoerrotara doaz, putzu berriaren ingurura leku batzuk argitzera. Hauek zer aurkitu duten erreportaiaren azkenean esango dugu!

Prisa handia zegoen koban sartzeko. Batzuk kotxean konfundituta Busturiaraino ere joan gara, baina topatu dugu azkenean Foruko kantera. Estropozuak, ataskoak eta gogoak tope egon dira. Arrolako piñudi atzean, munarritxo baten alboan, Bizkaibusaren paradan bezalako kola zegoen basoko zulotxoan sartzeko.

"Seguir el sendero, no ensuciar la cueva" esan dute deskubridore adituek. Eta han joan gara. Gotzon argazkiak ateratzen joan da atzetik. Lesionatuta dago eskutik. Eta Antua orkatila zaintzen dabil. Ikusiko dugu egia den ala ez...

Kolada-ko desobstrukzioaren atzeko alde berria oraindik politagoa da. Espeleotemak edonon, beti puskatzeko beldurrarekin. El efecto Goikoetxe.

Antua eta Ritxar eskalatzen jarri dira, galeriak ezkerrerantza kontinuazioa duen ikusteko. Gotzon topoa egiten doa Bikainekin galeria ikusgarrian zehar, eta argazkiak ateratzen. Ezkerretara meandrotxo bat irtetzen da, eta meandro horren amaieran desobstrukzio bat dago. Iñaki eta Zeberioak han doaz. El Trio Pajita.

Bi eskopetazo egon dira, caza-ko sasoia dagoela igartzen da. Galeria kaza. Harria gogorra da, eta magia kontundenteagoa behar du. Baina atzetik meandroa badoa aurrera airearekin. Eta orduan Josuk broka apurtu du. Mr Brocas.

Unaik azkenengo intento batzuk nahi ditu egin mailukadaka (Mr RecogeMinerales), eta besteak meandrotik irten dira. Unaiek pazientzia galdu duenean, aurpegia eta gorputza lokatzez lubrikatuta, galeria nagusira irten da, eta sorpresa! Bera bakarrik dago. Nora joan dira denak?


Galerian gora Antua eta Ritxar eskalatzen daude. Eta besteak? Galerian beherako "paso de hombros" famatua pasatu ote dute? Baina han ez dago sokarik...

Laister etorri da Josu Unairen bila. Iñakik buruko mina du, eta Unaiek hagineko mina. Baina ez da hori aitzakia. Errekara jeisteko puntuan daude. Denok behera!

Paso de hombrosa pasatu, galerian joan, trakamañizatzen den arrakala batetik sartu, eta behera eta behera eta behera eta behera eta bingo! Erreka!

"Aber, prioridadea topoak dauka e!" esan die Aitona Gotzonek bere pupiloei "esploretu bai baina lehenengo topoa!"

Baina ez dago zereginik, emozioa kanpoan dago. Hemendik badoa!, hemen bolumena dago!, honek segitzen dau!, eskumetara jarraitzen dau!, ez!, bai!, hemendik da!, ez da! Errekak laminador itxura dauka. Lanparen argiak nahasten dira iluntasunean, eta oihuak ere bai. Ez dakigu zein nor den. Ezta zein non dagoen. Oilo zoroz betetako oilategi bat ematen du. Esto parece un gallinero.

Topoa egitea lortu dugu behintzat. Errekan behera laminador estu batek bidea ixten du. Igel bat dago eta intxaurrak daude lurrean. Errekan gora sifoi bat dago, eta kaos de blokes-ko salatxo bat, eta tetxuan sustraiak. Eta airea gorantza doa.



Une batean kanpora joateko gogo gehiago izan dugunerarte. Jakin nahi bait dugu topoak zer esango digun! Junirako tabernan, Gotzonen ordenadorera begira, 6 gizon-mutil zutik. Bazirudien peli porno bat zegoela edo...

Kanteran irtetzen den errekaren barruko sektorea harrapatu dugu. Atxagakoa surjentzia. Sarrera ez da Arrolako kobatik, baina ura gorago dagoen sarrera batetik etorri daiteke. Eta bide alboan beste sarrera bat egon daiteke errekara!

Laurent eta Idoiak Aldekoerrotan, desobstrukzioaren beste aldean, sektore bat aurkitu dute desobstrukzio batekin, aire asko botatzen. Sifoiaren gaineko pasua topatu al dute?!

Unairi hagineko mina joan zaio. Eta Iñakiri buruko mina. Eta Antuari hankako mina. Eta Gotzoni eskuko mina.

La Virgen de Arrola cura todos los males...



2013/10/25

Segitzea Pena Ematen Zion Espeleologoaren Istorioa

Part: Ritxar, Antua, Gotzon, Tana, Amagoia, Josu, Unai


 
Bariku goiz baten, normalean zapatuetan geratu ohi den bezala, espeleologo eta arkeologo batzuk kafesnea hartzeko geratu ziren Gernikako taberna baten. Euria emanda zegoen, baina tripak ondo bete zituzten pintxoak janez (batzuk beste batzuek baino gehiago), beharko zuten eta.


  "El Frances" deitutako tipo batek, esaten omen zuen koba berri bat aurkitu zuela Urdaibain. Haizea putzadaka omen zegoen botatzen bere zulo txiki-txikitik. Batzuetan botatzen, beste batzuetan hartzen, batzuetan asko, beste batzuetan gutxi. Kolektore berri baten aurrean ote geunden? Goikoetxe? Santimamiñe?, edo han barruan zeuden armiarmen putzaden airea ote zen? Mmmm...

  Arkeologo bikoteak ere ez zeukan asmorik etxean liburu artean geratzeko. Arkeologia mendian dago, gainean eta barruan. Koba ederretan eta koba zikinetan. Atxeta-ko koba txiki zikinaren sedimentuak nahiko ziren beraientzako. Informazio pilak kargatzera zihoazen, gero gu denok paleolitikoneolitiko etab.ko pasadizo eta kontuez lilurarazteko.

  Gotzonen Audi marroiak eta Antuaren furgonetak (oraingoan eskailerarik gabe) ondo ezagutzen zuten Forukoatxa-ko kanteraren azpiko baserrialdea. Lekua Arrola deitzen zen. Euskalerriko estanpa. Baso itxizko mendiak, zelaiak, baserri zuriak, behiak eta zezenak guri begira harriturik. Ze osti egiten omen daude hauek hemen hainbeste katxarrokin?

  Arrolako baserriko jabeak pentsatu zuen orduan: "Uiui, Diputaziotik omen datoz?..."


 
Baina ez jaunak, ez. Arrola baserri inguruko piñudi baten, lar eta sastraka artean zegoen gure helburua. Oraindik txikia, laister handia. Burugogorkeriak, fantasiak eta eromenak ez du limiterik. Fedeak ez ditu mendiak mugitzen, baina harriak bai; eta "pajita magikoz" lagundurik bada, are arinago. Hasieran ezin sartu leiken zulotxoa zena, ordu batzuen buruan "pasotxo destrepable" bat bihurtu zen.


  Ritxarrek prisa zuen pasoa zabaltzeko. Eguerdirako andrea eta umearengana joan beharra zuen. Esku batean patakabra, eta bestean mailua tartekatzen zituen. Klink, klank, pof, klonk... Egiten geunden eskandalo guztiarekin, armiarmak beren hibernaziotik esnatu ziren. Baina beren etxean molestatzera sartu diren intrusoei kolkora salto eta atakatu ordez, ihes egin zuten, beldurrez; tipo bat patakabra, beste bat mazeta, beste bat taladro eta beste bat pajita magikoekin ikusi zutenean.

  Padre de familia Astrabuduarra, bala bat bezala jeitsi zen iluntasunera, konturatu zenean, Gotzonek esan bezala, beste aldean zegoena ez zela putzu bat, destrepe-ranpa bat baino. Eta han sartu zen, eta bere ahotsa desagertu zen. Esan zuenerarte: "Joe que cueva mas bonita! Es que me da pena seguir! Venir aqui!"


  Bihotz oneko espeleologoak, esplorazio gose zeuden bere lagunak itxaron nahi zituen. Gloria konpartitu nahi zuen. Galeria berri erdian zutik, bere pseudo-eskurioiaren argi hori epelak, argirik sekula ikusi ez zuten estalaktitak iluminatu zituen lehenengo aldiz.

  Kolektore fosil sektore berri bat topatu berri genuen. Estalaktitak puskatzeko beldurrez kontuz ibili behar zen. Lurra, kaltzita kristalezko alfonbra diztiratsu zuri bat zen leku batzuetan. Botinak kendu eta kaltzetinetan pasatzeko modukoa. Beste batzuetan gelak bolumena hartzen zuen. Batzuk Goikoetxez gogoratzen hasi ziren, mendi berdinean geunden eta. Ze sistematara goaz? Arrolako sistema ezezagunera? San Martin agian?

  Baina orduan istorio eder hau amaitu egin zen, baina hurrengoan berriro segitzeko. Galeria, kolada eder batek ito zuen 100metro koban ibili eta gero. Kolada gaineko zirrikitu batek, airea botatzen du. Baina hori beste egun batean kontatzeko istorio bat izango da. Argazkiekin uzten zaituztegu.

  Ondo ibili; lurgainean. Gu lurrazpian ibiliko gara, asko dago oraindik ibiltzeko eta...