2018/12/30

Illuntzarren eta Gaztelugatxen












 ******* OHARRA ******** Gaztelugatxe eta Ogoño moduko lekuak biotopo babestuak dira, hainbat arrazoiengaittik. Hori dala eta, bertan ezin dira esploraziño espeleologikuak libreki egin, ez bada eze, erakunde arduradunen baimena aldez aurretik eskatuta, eta lan programia bertan ikerketan eta babes lanetan dabizen beste espezialistekin adostuta. Hala gabiz egunotan, eta egixa esateko, plazerra da halako elkarlana. ******** OHARRA ********

 181229: Josu Z, Unai, Martin I, Martin U, Martin A, Gotzon, Antua, Petrus, Oier.

Iñeritzeko inkonbustibliak, hango explo + topokin jarraitzera. Ondarrutarrak lan ona bultzatzen dabiz han, lehendik susmatzen zan baiña esplorau barik zeguan goiko maillako sektore fosilla (“el Vacío Ondarrés”?), zatirik zati, mapetara ekartzen. Kontau dabenangaittik, eskalada bat egin dabe, materiala agortuta, 30-40 bat metrora ixten dan leku bateraiñok. Bio aldetik, sarrerako gelan 15 saguzar ikusi dittuez.

Bestiok Gaztelugatxera jo dogu, dakagun esploraziño baimena in extremis aprobetxatzeko, eta bide batez Martin AMET eruanda ikerketa geologikorako datuak jaso deixazen. Talde bittan banatuta, batzuk III eta IV zuluetan ibilli dira, explo, topo eta laginketan; estuasun agonikuen ostian III-an galeria barrixak agertu dira, tamaño haundikuak, eta –modu harrigarrixan- espeleometria 200 m ingurura igo da. Beste batzuk V instalatzera juan gara, explo segitzeko asmuakin; baiña bestiak asko luzatu dirazenez ez desku astirik emon, barriro dana kendu eta, turista artian (gaur asko be asko zeguazen) zirkoko animalixen moduan, etxera. Egun produktibua behintzat!


Fermin Leizaola



181226: Oier.

Duela 7 urte hasitako elkarrizketa errondaren azkena egin dut gaur, 20garrena-edo, 40-50 hamarkadetako aintzindarien belaunaldiko gaztenetako batekin: Fermin Leizaola.

Ferminek 60 urte daramatza Aranzadi Zientzia Elkartean, eta denbora horretan etnografo moduan nabarmendu da; halere, paradoxikoki, gaur ez dugu arlo horri buruz berba egin, ez bada ezen, oso urte gutxitan, eta oso gazterik, jorratu zuen beste arlo batez: espeleologia.

Hain zuzen ere, horixe izan baitzen Fermin Aranzadira hurbiltzeko arrazoia: 1958an izan zen, baina ordurako lehen belaunaldiko espeleologo gehienek “erretiroa” hartua zuten. Bakarrik ezin jardun baina (espeleologia talde lana baita) eta horren ordez arkeologia sailean sartzea eskaini zioten: maisu zaharren artean txori gaztea. Halere, ez zuen bere jatorriko asmoaz etsi: esplorazio bakartietan aritu eta gero, 1961ean deialdi zabala egin zuen, probintzia mailan, eta Aranzadiko Espeleologia Saila berpiztu zuen. Gipuzkoako katalogo lanari berrekin zieten, espeleologia zientifikoaren aldeko apustu argiarekin, eta Felix Ruiz de Arkauterekin batera Larrako espedizioetan parte hartu zuen –1964an San Martin Harriko sistemak munduko sakonera errekorra hautsi zuenean, Fermin puntako taldean zen-.

Koba eta leizeei buruz informatzen zieten baserritar eta artzainekin liluratuta, Fermin bere benetako bokazioarekin konturatu zen: desagertzen ari zen bizimodu hura jasotzea, haien lekukotasunak bilduz. Ordutik hona horixe izan da bere jarduera nagusia –nahiz eta kobazulo ikerketa ez duen sekula guztiz utzi-, eta ondo merezitako ospearen oinarria. Eskerrikasko Fermin, urte labur baina intentsu haiek gurekin partekatzeagatik.

2018/12/24

Ogoño, 1/4



 ******* OHARRA ******** Gaztelugatxe eta Ogoño moduko lekuak biotopo babestuak dira, hainbat arrazoiengaittik. Hori dala eta, bertan ezin dira esploraziño espeleologikuak libreki egin, ez bada eze, erakunde arduradunen baimena aldez aurretik eskatuta, eta lan programia bertan ikerketan eta babes lanetan dabizen beste espezialistekin adostuta. ******** OHARRA *******


181223: Santi, Zutoia, Aitor, Gotzon, Antua, Javi, Otxolako 8 kide eta Oier.

Ogoñon ikertzeko dogun baimenan azken astiak aprobetxatzeko, 8 lagun naparren errefortzuakin, gaur 4 taldetan banatuta jardun dogu: Kantauriko Begixa, Matxiplaken kobia, Europa kobia eta Apala.

Europako taldian sartu naiz, bestietan nahikua jente zegualako, eta aurreko egunian hondoraiñok jaisteko gogoz geratu nintzalako. Egin dot, arazo berezi barik. Gaurkuan saguzar bi ikusi doguz: sarrerako gelan bat, eta bestia -15 inguruko erlaitz ondoko gelatxuan; azken hau, gorutzkuan esna eta ekolokalizatzen zeguan: US detektagailluakin Rh. ferrumequinum zala ikusi dot. Beheian (Gotzonek saguzarrak “de ojos grandes y que me miraban fijamente” ikusittako lekuan), alerik bez.

-15ko erlaitz horretan, baitta be, lagin pare bat hartu dogu: Aitorrek topautako arrautza kurioso bat (oillo-arrautzan tamañua, azal urdinskia pinporta illunekin) eta femur trokanter-buru bat (inguruan dagozen hazur barri ugarixak baiño nabarmen zaharragua). Hortaz gain, hegazti itxurako hazur batzuk atentziñua deittu deskue tamañuangaittik; argazkittan jaso doguz.

2018/12/15

Gaztelugatxe 9,5


Bizkaiko Basozainekin.



181215: Oskar F, Gotzon, Antua, Santi, Oier.

 ******* OHARRA ******** Gaztelugatxe eta Ogoño moduko lekuak biotopo babestuak dira, hainbat arrazoiengaittik. Hori dala eta, bertan ezin dira esploraziño espeleologikuak libreki egin, ez bada eze, erakunde arduradunen baimena aldez aurretik eskatuta, eta lan programia bertan ikerketan eta babes lanetan dabizen beste espezialistekin adostuta. Hala gabiz egunotan, eta egixa esateko, plazerra da halako elkarlana. ******** OHARRA ********

Gaztelugatxe. Hasierako programia 161208an egindako biharrakin segitzia izan da (ikusi bitakora), N labarretan; baiña aldatu bihar izan dogu, uran pistoi efektu deigarrixangaittik (Beaufort-Etxebarria 9,5).

Lehelengo Gaztelugatxe III topografiatzeko eta argazkixa jasotzeko asmotan juan gara; batzuk beheko sarreratik sartu dira, baiña bestiak ez giñan goiko sarreratik kabitzen, beraz putzu bertikalian parera allegau diranian berba egittiakin konformau bihar izan gara. Baiña biharrak ezin izan doguz amaittu: olatuak egitten zeban pistoi efektua hain haundixa zan eze (maria beheran, gaiñera!), esploraziñua bertan behera lagatzia erabagi dogun. Eta hurrengorako kontuan hartu: biharrakin segitzeko, olatua bare egon bihar da; bestela arriskutsuegi.



Hurrengo, talde bat Gaztelugatxe IV-ra abixau da; lehendik genkan poligonalari 3D topografixia gehitzera.

Bestiak, parian genkan beste hormako zuluekin hastia pentsau dogu. Halan, ermittaraiñok barriro igo eta sasitzan behera etorri gara, lehelengo bide bat esploratzeko. Suertia izan dogu: jaitsi eta bertikalian bertan kueba sarrera haundi baten atarixan geratu gara (Gaztelugatxe V izendatu geinkiana), 15 m altu, 2 m zabal. Bide nagusixari segiduta, beheruntzko norabidia egin dogu bloke haundixen eta lur aldapan artian; 20 bat metro sakondu dogunian, azpittik eta goittik leihatilla batzuk zabaldu izan dira, itsasuan gaiñian; topo zirriborro bat eginda, Gaztelugatxe IV sortu daben arrakala bera dirudi, baiña dimentsiño askoz be haundixakin. Puntu honetan, soka gitxi genkanez eta esploraziñua dagonez (gitxienez 4 puntutan), atzera egin dogu. Bio aldetik: saguzar bat ikusi dogu 10 bat metroko alturan (ezin identifikau ze espezietakua).