Mostrando entradas con la etiqueta osiñeta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta osiñeta. Mostrar todas las entradas

2009/03/14

Osiñetan, instalakuntza ariketak


Argazkiak.org | Al-txorraren mapia © cc-by-sa: txikillana

09-III-14: Urtza, Idoia, Oier.

Osiñetako lezan, instalakuntza praktiketan ibilli gara. Sifoietara heldu gara, eta gero bueltan azkenaurreko potzua jaistia pentsau dogu; soka faltiangaittik ez gara hondoraiñok heldu. Galdera batzu geratu jakuz:
* 30ko potzuan erdixan, errekan gorako direkziñuan ikusten dan meandro morokua ¿begiratuta dago?
* Rampa hasieran ikusten dan zulo korrientedun estua –baiña sartzeko modukua- ¿begiratuta dago? (susmatzen dot hori dala bigarren sarrerara doiana).
* Pasamanuan potzu paralelua ¿ondo begiratuta dago?
Guztira 6 bat ordu pasau doguz, ondo eta pozik.

Sartu aurretik, GAES-eko Richard, Jesus eta Antoine etorri jakuz, Ullarako bidian. Markiñako sifoiak lokalizatzeko elkarlanian aritzia adostu dogu. Ondo etorriko da, inguru ha be katalogatzen hasteko.

Gaurko salidan, errekorrak hautsi doguz: taldian %66,666xa emakumez osatuta egoneran, politikoki oso oso zuzenak garala argi ikusten da.

2007/11/10

Iñubija eta Osiñeta/Etxetxu kobak mapa gaiñian

071110: X jauna, Oier.

Baiñu epela hartu, 4 erropa geruza jantzi eta salda bero katillua eran eta gero, hamen dator gaurko kronikia. Printzipioz jente talde haundixa etortzekuak bagiñan be, Iñubijako galerixa inundauak topografiatzian plana ezagutziakin batera taldekide askok “membrillitis aguda” atake bat izan dabe azken momentuan, eta lagun bi juan gara bakarrik.

Amildegiko Katazulorarte erropa normalaz, eta han jantzi neoprenua eta... al agua patos! Hasieran orru pare bat bota, baiña azken teknologixako klimatizadore organikuekin, hotza igarri bez. Gure hombre-ranak pasa dan astian allegatutako puntora juan gara bixok, errekan behera, eta marmita/sifoi sakon baten ostian ez dogu jarraibiderik topau, lokatz aldapa goiko katazulo bittan. Dardara baten, korrikan errekan gora juan gara hango sifoiraiñok topografiatzeko. Nuestro gozo en dos pozos sifonados. Hala eta guzti be, pare bat lekutan eskaladak egin bihar dira eta izan leike handik sifoiak gaiñetik pasau ahal izatia.

Egun miserable honi amaieria emoteko, sarrerako potzuan gora X jaunak sokia 10 bat metrotara jaso dau (nahi barik, nahiko neuke pentsau) eta nahikua atzetik zoianez Oier beheian zain egon bihar izan da X bere faltiakin konturatu eta bere billa bueltau arte. Hipotermia zorixan, 8.30etan urten da azkenian. Dar-dar-dar.

2007/09/22

Etxetxu edo Osiñetako Lezia


070922: X jauna, Oier.

Helburua: Osiñeta/Etxetxuko lezia bisittatu eta bertikalak praktikatzia.

Zulo espektakularra. Itxura basatikua da, baiña hain gatxa bez sartzeko. Era berian, arrisku mailla egokixa daka ikasliendako: potzu sakonak, kakalarri pizkat emoteko morokuak, baiña teknikoki errezak. Horregaittik, pentsatu dogu bertan “espeleologia eskola” moroko bat prestau leikiala, material inoxidable iraunkorrakin preparauta. Izan be, berton erreskate praktikak egitten dira be eta paso batzutan 6 edo 7 spit desberdin dagoz sartuta nahikua modu txapuzeruan; ondo prestau ezkero, ez da gehixago apurtu biharko.

Honduan, Urgitxiko errekia eta sifoi turbixuak. Dzanga sartzeko gogua emoten zeban, ia enpalmia agertzen dan. Lokatz eta sedimento asko harri gaiñetan, X jaunak diño ur nibela asko igotzen dalako (bildurgarrixa izango da halakuetan!).

Hurrenguan ia Igor eta Txomorrokin etortzen naizen, behin praktikau eta gero. Bide sekundarixuak ezagutzeko eta gatera bat exploratzeko geratu jataz.

Etxetxu zalakuan, eta juateruzkuan gizon batekin berbetan esan desku paraje horrek “Osiñeta” dakala izena, eta antxiñan galautsa botata ikusi zebela Urgitxittik urtetzen zala. Galauts tonelada bat botako zeben orraittiok, errekaraiñok allegatzeko!