Mostrando entradas con la etiqueta topografia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta topografia. Mostrar todas las entradas

2025/08/25

Reluktatzen


 20250823: Galder, Antua, Gotzon, Oier.

Hatxondo (Zeberio). Txakalan armozu sendua jan eta gero, abixau gara bertara. Antua eta Gotzon Reluctantetik sartu dira, topo kontu batzuk zuzentzeko. Galder eta bixok, ostera, Hatxondoko hobi nagusittik, lagin hiporreiko batzuk hartu eta bestiekin bat egitteko. Halan egin dogu: 5-6 ganba baltz eta zuri bat eta 2 miriapodo igarilari jauzi dira, eta bahetutako sedimentuan ganba zuri baten burua. Bide batez, 20240601an "despistau" zan pote baten materixala gehittu dot (Ischyropsalis 1).

2017/11/05

Garraitz VI




2017-XI-5: Oier.

Garraitz VI. Hillabetez kueba bat zapaldu barik egon ostian, ezin tentaldixari eutsi eta zulo honi begiradia botatzera juan naiz. Bistan danez, bakarrik egotian, seguridade arauak zorrotz baiño zorrotzago beteta, eta arrisku minimorik hartu barik.

Arrakalian bertizian kabezera bat instalau dot (punto 2; bertikal horixe izan da UTM koordenadetan jasotakua, eta piso bixen topografien 00 abiapuntua), eta hortik behera “aluan klitorisa” begiratu dot lehelengo. Uste nebana baiño desarrollo gehixago zekan:  15 bat metrotako galerixia, 4garren metrotik barrura lur harro-harroz beteta, total birjiña; kontu haundiz, lur azala eta hormak miatuz (ez dot aztarna nabarmenik ikusi, mamifero txiki batzunak bakarrik), barruraiñok sartu naiz, azken estuasun batian (haize bakua) geldittu arte. Lehentasuna behekuak zekanez (ixa maria beherako ordua zanez, ordu 2 bakarrik nittuan), behera jaitsi naiz eta gero gorakuan topografiau dot.

Beheraiñok allegauta, esan bihar dot uste nebana baiño haundixagua dala zulua; enbarkaziñotik eta batez be maria goran, ez dau hainbestekua emoten. Lehelengo biharra zuluan ikustaldixa egittia izan da, topo puntu posibliak harrapatuz: frakturak kruzau egitten badira be, barrurakako norabide nagusixa sarrerakua da, NW; gela txiki baten (4x6x2,5), jarraitzeko norabide nagusi bi dagoz (baitta goraka trepadan segitzeko be; hori ez dot begiratu); SW norabidian, galeria txiki bat dago, gero eta estuagua bihurtzen dana, eta estuasun baten amaitzen dabena; NNE norabidian, ostera, pasabide baju batetik galerixa haundi batera allegau naiz (6x10x16), eta hor ura topau dot; hortik aurrera, galerixiak aurrera egitten dau (ez da kanpoko argirik ikusten), baiña oposiziñuan edota igarixan segidu bihar danez, geldittu egin naiz; era berian, ibilbidian zihar eta galerixa honetan gorutz segitzeko aukeria ikusten da; ondo esploratzera etortziak merezi dau, duda barik. Ahal izan doten moduan horraiñoko topografixia egin dot, eta hanka.

PD: topuan datuak pasau eta gero, datu pare bat: beheko maillan rekorriduan 1/3 bat baiño ez dot egin; eta itxura guztien arabera, NNW norabidian segitzian IS-077 Garraitz III zulo puzkarixan bertikaletik pasauko gara; eta SW norabideko galerixiak Garraitz V-eko formaziñuekin harremana izan leike.

2017/03/19

Halako batean: Iñeritze

Part.: Martin, Idoia eta Josu

Lau ginen joatekoak, baina ezusteko baten ondorioz hiru geratu ginen: Martin, Idoia eta Josu. Martin sekula egon gabe, Josu -150m arte, eta Idoia puntaraino heldu zen, baina orain dela 20 urte. Gure plana, hurrengo hilabetean zehar,  topografia zehatza egiteko leza osorik ekipatzea. Aurreko egunean petateak prest utzi genituen 52 mosketoi eta 350m inguru soka.z horniturik.

Larunbat goizean, Iñeritzeko bidean gindoazela, eguneko bigarren ezustekoa, GEMA-ko eta beste leku batzuetako 10 espeleologok furgoneta eta 4x4 batekin aurreratu gintuzten. Beraiek ere Iñeritzera zihoazten. Eurekin tarte bat hitz egiten egon eta gero, guk denak ekipatuko geniela esan ginien, baina emateko marjin bixkat...

Gauzak horrela hirurok tiro batzuk bezela sartu ginen, hasieran Josu ekipatzen, gero Martin eta bukaeran berriro Josu. Ekipazioa praktikatzeaz gain fondora heltzeko grina bestelakoa zen. Bertan gatera bat... behin Gotzon egon zena bakarrik.... tapoi bat...

3-4 ordutan puntara heldu ginen, eta bertan Gotzonek aipatutako gatera, eta alturan zegoen lehio bati bistazo azkar bat eman genien. Gure harridurarako, biek haize nabarmena zuten!!!!

Bixkat garbitu eta goruntz. Orduan agertu ziren beste espeleoak bisitan, nahiko ondo sinkronizatuta haiekin, 19:00etarako kanpoan geunden.

Atzoko sarreratik bi gauza atera ditugu argi: 1) Iñeritze deskribatzen duen hitzik egokiena "atsegina/amable" da, eta 2) hurrengo sarreretan, topoa egiten hasten garenean, talde batek puntara joan behar du mailu eta piketa batekin haize puntu bi horiek begiratzera, jarraipen posible bat izan dezake.

2015/01/12

Torca de Carlista.

Gure taldekide den Javi Morenok, Diego Dulantoren laguntzarekin (http://descendedor.blogspot.com.es/), 2014 urte osoa eman dute (ekainetik gutxi gora behera) Karlistaren troka famatuari topografia berritu bat egiten.


Gaur egungo teknikekin, gero ta gehiago ikusten dira kobazuloen 3Dn egindako topografia ikusgarriak (Santimamiñe, Chauvet, Ardalesko trinitateko kobazuloa...) normalean Leica 3D eskaner pisutsuekin egin ohi direnak.

Espeleologook, ez dugu gehienetan tramankulu hauek erabiltzeko aukerarik (benetan pentsaezina da Karlistaren trokaren bertikaletatik tramankulu hau zintzilika eramatea), baina aukera dugu eskuragarri ditugun material xumeagoekin eta pazientzia askorekin emaitza politak lortzea.

Javik eta Diegok, Disto X2 batez baliatuz, zenbait sarrera egin dituzte leize famatu honetara, 3Dn topografia berritzaile bat egiteko asmoarekin (aurrekoa G.U.M. taldeak egindakoa da, orain dela 50 urte inguru).

Hona hemen emaitza:

2014/12/14

Torca del Carlista topo 1958-2014


Argazkiak.org | Kontrastatzen © cc-by-sa: ades


141213: Gotzon, Iñaki “Kobero”, Javi Moreno, Martin “Lagiñas” (AMET), Josu Granja, Carlos Pellon (GUM), Oier.

Torca del Carlistara argazki + geo + topo + bio + historia biharretan jardutera. Egun gitxi gogoratzen dittudaz gaurkua besain produktibuak (neuretako behintzat).

Mendixan gora, Martiñek dolomia/kareharrixan arteko jokuan hainbeste argibide emon deskuz (disco ibiza dolomia). Behin tontorrian, Gotzonek eta Javik instalau eta gero jaitsi gara. Sarrerako kanpalekuan 11:30etan genguazen danok. Han talde bittan banatu gara: Josu, Gotzon eta Iñaki argazki biharretara aurreratu dira; nik ez dittudaz gehixago ikusi.

Atzetik, Javi, Martin eta neu juan gara, helburu hirukotxakin: Martiñeri ikusketa geologikuan laguntzia, Carlos Prieton enkarguz bio-tranpak instalatzia eta Pozalaguako ertzan enkaje topografiko zihetza egittia. Halan, sarrerako kanpalekutik “Jon Arana” gelako W paretetik zihar abixau gara; bide osuan zihar, dolomia/kareharrixan egitturen ikusketan eta lagin bilketan jardun dau Martiñek (sakela politto kargau dau!), eta Javi eta bixok Distoxakin tiro eta tiro. SW ertzeko “adarretara” allegau gara, ezagutzen ez neban sektoria: politta, ur aktibidade nabarmenakin, lokatza eta formaziño ugarikin. Lehelengo N adarrian egon gara –hantxe instalau dogu gaurko bio tranpa bakarra, “sakakortxo” eszentrikuan onduan-; S adarreko plazatxora juan gara gero. Pozalagua motako igeltsu-itxurako formakuntzen lagiñak be hartu dittu Martiñek, eta “mitikrizaziño” (?) prozesua azaldu desku; buztin lagiñak be hartu dittu. Hor jo deskuez 13:30ak, nik urtetzeko ordua. Sarrerako gelan S paretan zihar juan gara, beraz (pieza bakarreko laja ikusgarrixa, ez dago argi estratifikaziñoz edo fallian eragiñez) eta estuasunera allegatzian eurak bestiekin biltzera juan dira, eta ni kanporutz.

14:30ak inguruan hasi dot gorako bidia. Ederra izan da: neu bakarrik Gela Haundixian, ipurtargi bakarrakin (nahitta erabilli dot minimuan, aintzindarixen sentsaziñuekin bat egittiarren). Ederra aldia croll barrixakin: pasa dan hillian putak pasau nittuan, 3tik 2ttan hagiñak ez zestelako sokia oratzen; oinguan, barriz, pedalkada bakotxakin ederto gora. Etara kontuak, bide erdixan paradatxo bat egin dotela gela erraldoi illunan erdixan argixa emetau eta ahobetez kantuan jarduteko (“Belatxa”, Queheillen erara baiña tono grabietan, gelian oihartzunakin sintonian). Bizkor allegau naiz gora (ez Pellonen 12 minututan, baiña tira) eta nekatu be tamañuan.
Aranzadi Gela, 1958ko topografia lanetan. Ezkerretik eskumara: belauniko, Garbayo eta Pellon; tente, Lopez de Munain eta Herrero. Argazkia: GUM.

15:30etan kotxian nenguan. Kultur Etxia topatzia pizkat kostau jata, baiña 16:30etan hantxe topau dittudaz Rafa Arriola zinegotzixa eta Carlos Pellon historikua (GUM). Elkarrizketia egin ahal izateko gela elegantia laga deskue, berogaillu eta guzti, eta hantxe egon gara ixa 3 ordu barriketan. Topo orijinala ekarri dau, rollo baten bilduta: baitta berau egitteko erabillittako “eclímetrua” (gaurko klinometrua), altimetrua, brujulia eta tabla logaritmikua be, danak “vintage” zorruetan sartuta; ADES-ekuen partez Urdaibaiko Koben Kataloguan ale bat oparittu detsat, ilusiño haundiz hartu dabena –GUM-ekuak eskualdeko hainbat koba esploratu zittuezen-.

Beste taldekidiak be Torcatik jaitsi diranian, topaketa intergenerazionala burutu dogu Kultur Etxian bertan. Momentu hunkigarrixena 1958ko eta 2014ko topografo-buruak (Javi eta Carlos) datuak konpartitzen hasi diranekua izan da, ordenagailluan topo tridimensionalak ikusten, oin dala ixa 60 urte ikuskatutako haize-puntua komentatzen... Gaiñera itxura danez hau ez da topaketa puntual honetan geratuko, Javi, Rafa Arriola eta Pellon Carlistari buruzko argitalpen eta jardunaldixetan partehartzeko adosten entzun dittudaz eta...

Egun biribilla atzokua, bai: gaur bertara bueltatzekuak ziran Javi eta Diego Dulanto, azken topo detalliak hartzera eta bio-tranpa gehixago jartzera.

IÑAKI:

Argazkien taldearen informe labur moduan hurrengokoa esan dezaket: Karlistaren trokan argazkiak ateratzeko falta ziren zonak erretratatu ditu Josu Granja maisuak, Gotzon eta bion laguntzaz. Besteak beste, zutabe erraldoia, alboko-galeria alturen panoramikia eta gela nagusiaren bigarren zabaluneko zenbait bista.
Batzutan aspertu garen arren (pazientzia gutxikoak gara), oso ondo pasatu dugu eta leize ikusgarri hau hobeto ezagutzeko balio izan digu. Orain bakarrik geratzen da "Aranzadi" edo "sala Record" erretratatzea.

Martinekin oso ondo pasatu dugu, plazer bat izan da bere historiak eta geologiari buruzko kontuak entzutea. Ea hurrengo batean ere elkartzen garen, berak esan bezala, Karlistaren troka ez da leiza bat DESPROPOSITO bat da.



Argazkiak.org | Topografoak 1958-2014 © cc-by-sa: ades

2014/11/02

Paltzuaran I

 141102: Santi, Gotzon, Iñaki, Unai, Josu, Idoia, Oier.



Paltzuaran I (Nabarniz), topo distoxakin egittera eta meandro-estu-sifonaua agor denporan ikustera.
Balentin Atxurkulun pausuak jarraitzia pizkat kostau jaku, eta gorabeheraren bat edo besten ostian topau dogu sarreria. Santik, Gotzonek eta Josuk dana instalau eta sifoi hori begiratzera aurreratu dira; bestiok atzetik juan gara. Iñaki eta Unaiendako ariketa ona izan da, topografia burutziak emoten dittuan arazo txikixak ezagutzeko eta erresolbitzen ikasteko.

Bidian zihar, argazki dokumental batzu egitten juan naiz; kamarian flashakin ezin marabillarik egiñ, halan be, eta Bertolt Brechten buruari ezin izan detsat erretraturik egiñ. Bio lagiñak hartzen be ibilli naiz:
·         Sarrerako p35 arteko tartian lithobius 1, trichoniscoides? Gorri 1 eta zuri 1, masmak (txiki 1, Meta menardi 1, Meta bourneti? 1), opilioi mehe 1, Elona quimperiana 3, Zospeum? 3, Quaestus 1.
·         Errekian nibelian (-85) Quaestus 1, Lithobius 2, Pseudosinella? 1-2, (sedimetuetan) krustazeo txiki batzu 3-4 (potzu baten).


      ABISMOAK ADESEN? BAI ALA?

     Paltzuaranen topoa egin nahi zuen Unaiek. Hori zen, bere ustez, topoak egiten praktikatzeko erarik zuzenena. Paltzuaranen zaudela, numeroak okerretara apuntatzea ez da onartzen. Hauek ez dira Pepetxoko kobak, hau Lezateren kabezera da. Broma gutxi. Edozein zenbaki okerretara idazteak egun guztiko topoa popatik hartzera bidali dezake. Hala ere, Paltzuarango sarreran dagoen "estuasun sorpresa" pasa eta gero, topoa egiteko konpromezua hartu zuen Unaiek. Alea Jacta Est.

Orduan, koaderno eta arkatza zituen poltza zintzilikatu zituen arnesean, eta distoa eskuetan hartu. Lehenengo okerra: distoa lepoan zintzilikatzen da, kollar bat bezala. Gerrian mosketoiak jartzen dira, ez aparato elektroniko laser delikatuak. Distoari kateaturik geratu zen egun guztirako Unai.

Katxondeoa, eta topoa egiteko ilusioa airean joan ziren hegan, Unaiek bigarren putzuaren atzean zer zegoen ikusi zuenean...

Unaiek "on-line" egiten zituen analisi geologikoak hasi bezain laister amaitu ziren. Ordundik aurrera ez zuen fraktura gehiago ikusi, ezta fosil edo estratifikazio berririk aztertu. Harria berdina izango zen leza guztian. Handik aurrera, bakarrik koadernoko tabla bat ikusiko zuen koba guztian zehar, eta bere kezkarik handienak "distoa" (guante gabe hartu behar dena, ez ahaztuuu) abismoan behera ez erortzea, Unai bera distoarekin batera ez erortzea, eta numero madarikatuak ondo apuntatzea izango zen (koaderno eta arkatza distoarekin batera abismoan behera ez erori gabe)...

Leza-abismo guztia tiro batekin topografiatu nahi izan zuen Unaiek. Ez zuen hainbeste suerterik izango. "Baine zegatxik kristo emoten dau error, zer gauz, Torca del Carlistan ala??!" pentsatu zuen. Beti bezala, gauza hauek Lamiñetan topo egitean ez dira pasatzen, beti Paltzuarango Lezaren abismoan porrua bezala kolgauta zaudenean pasatzen dira.

Oierren eta Iñakiren laguntza estimagarriaren ondorioz, eta Unaiek lezaren erdiko frakzionamentuan kristoren disto-tiroteoa egin eta gero (disparo baino gehiago metralletazo bat, eskuan zuen dardararengatik), amaitu genuen leza topografiatzen. Behera heldu ginenerako, beste ADESeko partaide guztien pazientzia agortu beharrean zegoen.

Koba erreza zen, baina oraindik lan piloa geratzen zen. Gotzonek topo kursillo intensibo bat eman zion Unairi, eta azkenean Unaiek Paltzuaran guztia (printzipala behintzat) topografiatzea lortu zuen. Burua 100% martxan, lezaren adrenalinak oraindik distoa zuen eskua dardarazten, disto-man berriaren kezkak hauek ziren:

1.- Lokatzetan ostiarik ez hartzea, distoa bijilatzen zihoan bitartean.
2.- Ganoraz apuntatzea, distoa zikindu gabe, noski.
3.- Puntuekin kristoren kakanastea ez montatzea, eta bidegurutzeekin ondo gogoratzea!!
4.- Astirik badago, koba kontenplatzea...

Eskerrak galeria handi oinez egiteko errez bat zen, bestela... Baina bueno, hau hasiera besterik ez da egin. Ikusiko dugu non amaitzen dugun.

      Artikulu honetatik, solidaritatea eta ulermena transmititu nahi diet 5km-tik gorako kobazuloak topografiatzera kondenatuta daudenei. Jakin ezazue konprenitzen zaituztegula, 254garren "disto-puntuan" mecaguendiosostiaputaka peroestoquecoñazo-es esaten zaudeten bitartean.

Baina gero, zelako ondo ikusten den kobaren poligonala Lidarrean eeee?, Tabernan bokadiloa jaten gauden bitartean eeeeee??

Hurrengoan 3D, abismoan erori gabe, noski.


A PARTIR DE HOY TU Y MARTÍN DEJARÉIS DE HACER EL "GUIRI"!!! A DESEQUIPAR!!!

Joeee... desekipatzea koñazo bat da.... guztiak sokatik atera arte itxaron behar... bueeno, ez gara asko kexatuko ere, gaur behintzat arin ibili baitira taldekideak. Eta ez hori bakarrik, azkenak izateari esker kobazuloko inkognita interesgarri bat ikusi dugu... 37 metroko Putzuaren basean!!! Haizea sartzen, meandro batetik! pausua igartzen da eskalada erraz baten ostean... kalera doa? ez? to be continued...

Eta zelakoa da Paltzuaran???
ba, zer esango dugu, Lezate-Iluntzarreko kolektora beti da ikusgarria, argazkietan ikusi dezakezue, baina tamalez, "por fasciculos" bisitatu beharko dela ematen du... Orain dela 50 urte parte bat aurkitu zuten, orain dela 15 urte beste parte bat... baina lasai: etorkizunean ale berriak aurkitzeke dira bilduma bukatzeko.
Nola?
ba uste dut Antuak eta bere lidarrak gehiago leguntzen ez badigute, Beer-Team-ekin elkar-laguntza konbenio bat egin dezakegula, edo bestela Eskabadora bat erosi (burua galtzen dugunerako noski).

Eta zelakoa den desekipatzea?
ba instalazioa errez jarri digu Gotzonek plaka inoxidableekin, asike Kobazuloa oso errez instalatu-desinstalatu daiteke... Esperientzia abismala izan dut 37ko putzuaren kabezeran dagoen sasi-pendulua soltatzeko orduan (nola soltatu? kabezera bi metrotara, behean 40 metroko abismoa... TENSION MAXIMA!!!)... Orduan Gotzon: "baina lasaitu!! pon la cuerda en tension y déjate caer..."... aaam... ba arrazoia duzu! jeje...  

Hau ere ikasi behar da!!!