2017/03/19

Halako batean: Iñeritze

Part.: Martin, Idoia eta Josu

Lau ginen joatekoak, baina ezusteko baten ondorioz hiru geratu ginen: Martin, Idoia eta Josu. Martin sekula egon gabe, Josu -150m arte, eta Idoia puntaraino heldu zen, baina orain dela 20 urte. Gure plana, hurrengo hilabetean zehar,  topografia zehatza egiteko leza osorik ekipatzea. Aurreko egunean petateak prest utzi genituen 52 mosketoi eta 350m inguru soka.z horniturik.

Larunbat goizean, Iñeritzeko bidean gindoazela, eguneko bigarren ezustekoa, GEMA-ko eta beste leku batzuetako 10 espeleologok furgoneta eta 4x4 batekin aurreratu gintuzten. Beraiek ere Iñeritzera zihoazten. Eurekin tarte bat hitz egiten egon eta gero, guk denak ekipatuko geniela esan ginien, baina emateko marjin bixkat...

Gauzak horrela hirurok tiro batzuk bezela sartu ginen, hasieran Josu ekipatzen, gero Martin eta bukaeran berriro Josu. Ekipazioa praktikatzeaz gain fondora heltzeko grina bestelakoa zen. Bertan gatera bat... behin Gotzon egon zena bakarrik.... tapoi bat...

3-4 ordutan puntara heldu ginen, eta bertan Gotzonek aipatutako gatera, eta alturan zegoen lehio bati bistazo azkar bat eman genien. Gure harridurarako, biek haize nabarmena zuten!!!!

Bixkat garbitu eta goruntz. Orduan agertu ziren beste espeleoak bisitan, nahiko ondo sinkronizatuta haiekin, 19:00etarako kanpoan geunden.

Atzoko sarreratik bi gauza atera ditugu argi: 1) Iñeritze deskribatzen duen hitzik egokiena "atsegina/amable" da, eta 2) hurrengo sarreretan, topoa egiten hasten garenean, talde batek puntara joan behar du mailu eta piketa batekin haize puntu bi horiek begiratzera, jarraipen posible bat izan dezake.

No hay comentarios: