Mostrando entradas con la etiqueta osinaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta osinaga. Mostrar todas las entradas

2024/12/01

Aldabide eta Osiña

Aste honetan, ADES Espeleologia Elkarteak Gorbeiako urbegi nagusietako bat den Aldabiden (Orozko) jardun du, Takomano eta GAES espeleologia taldeko lagunekin elkarlanean. Azken hileetan gure urpekariek bultzada handia eman diote zonalde horretako esplorazio nagusietako bat bilakatzen ari den honi: teknikoki oso konplexua, baina Gorbeialdeko uren portaera ulertzeko datu baliotsuak emango dituena. Datozen urteetan ur edangarri hornidurak hartuko duen garrantzia kontuan hartuta, espeleologook egiten ari garen lan hau estrategikoa izango da zalantza barik.

Carlos Takomano eta Ritxar ADES, Aldabidera urpetik sartzeko prestatzen.
 

20241201: Koldobika, Gotzon, Antua, Oskar E, Oier.

Osinaga (Gautegiz-Arteaga). Zulo ederra dogu benetan. Gaurkuan, helburu nagusixa Idiotas sektorian egitteke zeguan eskaladiari ekittia izan da; danok batera juan gara "Z pasuan" osteko sokaraiñok, eta bertan Koldobikak eta bixok agur esan detsagu "eliteko ekipuari". 

Osiñako biharrei ekin aurretik indarrak hartzen.

 Lehelengo, karniboruan eskeletuari bisitta bat egin detsagu; ikusgarrixak, posiziño anatomikuan dagozen aztarnak. Ostian, goiko etxian hundidu dirazen karraskilluen azpiko potzu intrusibua ikustera aurreratu gara; eta Koldobika, oso motibauta egon dana, ondiok aurreratxuago egin dau. Hortik aurrerako gure helburuak: haraiñoko bide korapillotsua kontrako norabidian galdu barik egittia; eta errekan Bathynellak billatzeko beste ahalegin bat egittia. Lehelengua lortu dogu (gitxi gora behera) baiña bigarrena ez. Camachori idatzi biharko detsagu, prozeduria hobetzeko aholkutxo batzuk eskatzeko... Oharra: lezako sartu-urteneko maniobretan Koldobika ondo ikusi dot, nere ustez dagoeneko edonora juateko moduan dago. 

Lauhankako haragijalian aztarnak; ezagun-ezagun da ze posturatan hil zan.
 

11:15ak inguruan sartuta, 19:00ak bueltan kanpuan egon gara. Bestiak ordu ta erdi geruago urten diraz, eta kontau dabenangaittik eskaladan 80 m gora egin ostian, topografikoki kaletik metro 1era dagon puntu bateraiñok allegau dira. Ezin handik urten ostera, eta 4 petate astunekin kargauta katazulo guztietan atzera egittia ez ei da izan bihar gozua. Danak oso nekatuta eta gorputza minduta amaittu dogu baiña, bixamonian -motibaziñua zer dan!- Antuanek beste ostera bat egitteko aukeria topau dau, kanpotik punto hori topatzeko. Freskuria urtetzen dan sasitza bat lokalizau ei dau...

Osiñako poligonal topografikua (altxaera). Fletxia, atzo allegautako puntuan.

 

2019/06/02

Osinaga


190601: Mariano, Antua, Gotzon, Martin U, Martin I, Oskar E, Oier.

Osinaga (Gautegiz-Arteaga). Helburua, erdi maillako galerixak hobeto begiratzia. Askotan gertatzen dan legez, koba honetan exploraziño-indar gehixenak puntan gastau dira, eta erdi maillan hainbeste inkognita dagoz begiratu barik; sorpresa bat topau nahixan, hara abixau gara; goiko sarreratik 200 bat metrora dagon sektorera, marmita fosillen goiko aldian.

Ni neu bestiak baiño astirago juan naiz, poliki eta kokuak harrapatzen; gaurkuan Marianok eta Martin U-k lagundu nabe, eta lagin asko jaso doguz. Hauxe da gogoratzen dotena:
  • 1 potua, sarrerako sektoria: Ischyropsalis, masmak, sorginorratz kumia?, Elona, Gyas titanus.
  • 2 potua: masma txiki asko, Neobisium, diptero bat, Quaestus, Lithobius.
  • 3 potua: Zospeum, Neobisium, Masma txiki 1, Lithobius.

5-6 ordu egin doguz barruan; kanporakuan danak bat egin dogu, eta komentau destenez, hainbeste trepada artian 42 metro luzeko katazulo haizetsu bat nabarmendu da. Bestalde, gaur danok erreparau detsegu (kontizu, begiradia entrenautxuago dakagu, azkenengotz sartu giñanetik) marmiten sektorian horma armintxiformetan dagozen hartz-erpekadei. Ikusgarrixak, eta harrigarrixa hain goixan egotia! (galdutako paleo-zoru bat egon zala dirudi).

2013/03/28

Osinaga



130328: Santi, Idoia, Gotzon, Antua, Iñaki, Oier.

Osiñara (Ereño), hondoko sifoia ikuskatzera eta inkognita interesgarrixenak identifikatzera, errebisiño baterako.

Ni kokotan ibilli naiz. Hondotik hasitta, erreka inguruan hartu dittudaz danak, sakonera desbardiñetan eta lehelengo galerixetaraiñok. “De visu”, 30 elementu hartu dittudaz: 4 lithobius, 2 lithobius txiki modukuak, zurixak, 4 cryptazeca?, zospeum? 1, 5 kukaratxa gorri luzexkak, txiki baltz luzexka 1, quaestus 1, masma 2, 3 marraskillo, marraskillo zati 1, intsektu txiki zuri 1, larva zuri 1, 4 lapa itxurako. Bestalde, harri gorrixen inguruan, itto bixen artian, grabedadeko tranpa bat instalau dot (balizauta), eta marmitta interesgarri bat identifikau dot botilla sumerjidu bat instalatzeko.