Mostrando entradas con la etiqueta solarte. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta solarte. Mostrar todas las entradas

2019/01/13

Ogoño, Gabika, Solarte, Alperdo



190112: Iñaki, Gotzon, Antua, Oier.

Plan nagusi baten faltan, inkognitak kentzen ibilli gara: Gabika (Ereño) eta Solarte (Ispaster); gero, Alperdora juan gara saguzarrak monitorizatzera.

Eguna bulegoko lanetan hasi dogu: Juniran Rafa Garaita ornitologuakin geratu gara; Ogoño/Gaztelugatxeko arrautzak eta beste lagiñak emon, eta luze eta zabal jardun dogu gure ikerketen arlo amankomunei buruz. (...)

Jarraixan, Iñakik gidatuta, berak topautako Gabikako zulora juan gara. Laster amaittu dogu: kontakto gune baten gertatutako desplome haundi baten ertza da, bloke arteko paso batekin. Antua sartu da, eta gelatxo baten bertan geratu da, aurrera jarraitzeko modurik topau barik. XX modura katalogatzia erabagi da.

Ostian, Solarte auzuan esplorau barik geratutako IS-117 lezara juan gara. Metalezko tapia kendu, eta barrura: 20 m inguruko bertikal garbi bat, eta gero ranpa forman beste 5 metro. Sarrerako putzua ixa zilindrikua da, eta bajatu ahala meandro modura luzatzen da; baiña ez goixan, ez beheian, ez da jarraitzeko modurik edo haize korrienterik ikusten. 300 bat kg zabor (obrako eskonbro, pinttura bidoiak, kotxe baterixa bat, kabliak, alanbradak, batez be). Bio: sarreratik hurre, 3 masma.

Bokata bat Gizaburun, eta Alperdora lagundu naute Antuanek eta Gotzonek: ez bainekien urrian detektatutako baso-lanen hondakinek (kobazuloaren sarrera ia osorik tapatu dutenak) nola oztopatuko zidaten sarrera. Halere, erraz sartu gara eskuin aldetik: bloke batzuek sartu diren arren (ezegonkorrak, kontuz!) barrua ez da asko afektatu. Kuriositate bezala, Angiz baserriko jabe berria gurekin sartu da lehen 30 metroetan linterna batekin; kobazuloaren ur errejimenaren berri eman diogu, bere kanpoko lur-mugimentuetan kontuan hartu dezan. Behin barruan, atentzioa deitu digu galeriak nolako lehor zeuden; eta saguzar bi baino ez ditugula ikusi: bata laberintoan (txiki-txikia, Rh. hipposideros itxuraz) eta beste bat lehen eskaladan, soka aurretik azken gelan (handiagoa, Rhinolophus itxurakoa hau ere). Urriko datuak eta gaurkoak joan den urte bikoekin alderatuz, argi ikusten da baso lanek (bibrazioak, sarrerako oztopoa?) saguzar kolonia ia osoa uxatu dutela. Amaitu dugunean, enborrak eta adarrak kentzen jardun dugu, sarrera libreago utziz (lehen egon denaren bikoitza geratu da, gutxi gora behera).

2007/11/24

Iñubija "pintxatu" nahixan

071124:

15.00, Oier. Ispasterko Solarte auzuan prospekziñua.

Auzotarren azalpenei jarraittuta (Etxetxuko Mario), Esmeritua eta Otaegi basarrixen onduan ei dagozen leze bana lokalizatzera noia.

Esmeritua basarri onduan, marga eta kareharrixan arteko kontaktua dago. Aldapan behera, zelai azpixan (marga) ura doia eta 3-4 lekutan lurra azpittik janda eta desplomauta dago (ura entzutzen da). Zelai barrenian, poto bat dago eta bere honduan azken desplome bat dago, haundiña. Zelai guztiko ura hartzen daben hobi edo sumiderua dirudi; gaur 3-4 litro segunduko aportia zekan baiña dana xurgatzen zeban (ura pizkat estankatu eta gero). Nere ustez, exploraziñuandako alde negatibua ur asko dagola da, ez dirudi hortik sartzia komodua izango danik; alde positibua, ostera, ur asko xurgatzeko kapazidadia da: tamaiñu respetableko pasabide bat agertu leike.

Otaegi basarri inguruan be ibilli naiz, baiña ez dot ezer topau, ezta iñor be galdetzeko.

Bide batez, Iñubijatik pasau naiz sarrerako sokia kendu eta bigarrena pizkat igotzeko, uretan ez deixan egon.

Kronika txiki hau blogian jarriko dot irudiz osatuta; ez dakitt X jaunak aste bi itxain ahal izango daben handik buelta bat egin barik...