Mostrando entradas con la etiqueta mentxakabaso. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta mentxakabaso. Mostrar todas las entradas

2021/04/04

Otoixon

 

210403: Mariano, Gotzon, Antua, Xabi, Oier.

Otoixon (Ispaster), katalogo biharretan. Bete barik dagozen fitxak osatzeko, Antuanek gidatuta, inguru honetako hainbeste lezatatik pasau gara. Ni euretako bittan sartu naiz bio lagiñak hartzera:

  • IS-080 Talaija II (...): 1 Meta, 2 Lithobius, 1 Oxychillus, 2-3 masma txiki. Xabik ez zeban ondiok ezagutzen (esplorau genduanian, bera hasi barrixa zan eta ez zan jaitsi), eta barruraiñok ikuskatzeko aprobetxau dogu. Gotzonen esanetan, fondoko estratuan zabaldutako gelan barik, jarraipena lehenagoko diaklasian ertzian egon leike; desob bihar nahikua, baiña, haize korrientia 0 dagon leku baterako...

  • IS-116 Mentxaka Ganekoa (...): 3 Meta, 2 masma txiki, 2 Quaestus, 2 Oxychillus. Leza ikusgarrixa, bloke montoi natural (?) baten azpixan zabaltzen dana, zabala, politta, sakona. Bere garaian desob bihar nahikua egindakua. Bertan dagon haize korrientiak kanpoko rezirkulaziño batena dirudi, baiña hor ibilli dira bestiak, errebisau ta errebisau (nik lehenago urten bihar izan dot).

Zulo gehixagotatik be pasau gara, baiña neuk GIS kontuetan nahikua berde nabillela eta, renseignementuak eurei eskatu (katalogoko akats edo nahaste batzuk be zuzentzeko aprobetxau dabe...).

2018/04/14

Knockin’ on Cristobal’s door



180414: Martin U, Gotzon, Antua, Urtzi, Xabi, Oier.

Mentxakabasoko lezia (IS-82). Pixkanaka, bagoiaz behera, eta aurreko astietan egindako biharrari esker, neu sartzeko moduko leza bat bihurtzen dihardu, agoniko xamarra hori bai. Maillu eta zintzelez, benetako eskultura huts oteizatarra geratu jaku; lan delikatua. Ni juan naizenerako (goiza bakarrik nekan libre), 10 metroko sakoneran genguazen; lagunak han geratu dira, eta ikusiko dogu arratsalderako zenbat aurreratu diran.

Puntu horretan, botatako harrixak argi eta garbi 40-50 bat metro jausten dira. Gauzak ondo juatera, laster izango gara Kristobalen Potzuan sabaixan (Xabin stalkerrei eskindutakua).

Gaiñera, beste motibaziño bat be badakagu aurrera segitzeko: jakin dogu Juan Ramon Mentxaka, gure informatzaille faboritua, osasunez kaskar dabillela eta ezin dala mendira lehen bezain sarri igo. Gure biharrak ilusiñua egitten ei detsa, eta beraz esploraziñua muturrera eruateko gogua dakagu, “bere lezian” argazki eta topografia politt batzuk emon ahal izateko. Esker onez gaiñera!

2018/03/31

IS-82 Mentxakabaso



180331: Gotzon, Oier.

Otoio. IS-82, Mentxakan basoko zulo puzkarixan desob jarraipena. Prezisiñozko biharra, ixa kirurgikua, gure aittitta armagin eibartarren estiluan: espatula kolpe justuekin, lezia triskau barik, 7 metroko sakonerara allegau gara. Estua da, baiña behera errez egitteko modukua (gero goraka kontuak). Edozelan be, hurrengo expediziñuak erreza izango dau hortik behera jarraitzeko, eta egin dan derrubio tapoia librau eta gero kanpai zabalera allegatzeko.

2015/08/01

Talaija, Kurtzio eta Mentxakabaso



2015-VIII-1: Jose Ramon Mentxaka, Xabier Gezuraga, Gotzon, Antua, Oier.


Otoioko prospektoriekin, eurak topautako leza batzu ikuskatzera juan gara material guztiakin.

Talaixako bidezidorrian:
-          Talaija I: bidezidor hasieran dagon katazulua, desobstrukziño on bat egin arte katalogatzeko modukua begittandu jakuna.
-          Talaija II: billaketa saio bat edo beste egin eta gero, azkenian Mentxakak berak topau desku, sasiz guztiz estalitta. Leza politta, espeleotemaz beteta, sarrera bikotxak galeria bakarrera emoten dau, errekan gora jarraitzeko aukeriakin (haize korriente barik), eta 15 bat metro jaisten dan leza kolmatatu batekin. Argazki lan ona egin leike bertan. Bio aldetik Meta 2 eta 10 bat Quaestus.

Gero Kurtzio mendirutz egin dogu:
-          XX modura markauko dogun puntu interesgarri bat: zundaketatik hurre, leza sarrera argixa daka baiña metro batera guztiz blokeauta.
-          Kurtzio I: Kurtzio mendira sartzen, bide baztarrian dagon lezia. Harriz betetako deskantsilluan ostian, 8-10 metroko sakoneria dakan potzua argi eta garbi ikusten da. Haize korrienterik ez.
-          Mentxakabaso: Otoixoko erripan, Mentxakak berak sartutako hariztixan (lurrez Ispaster, jabetzaz Lekeitioko herribasua), Zatikako bide hasieria baiño gorago, ezk hatxetako freskeria. Haize korriente argixa, puntu bittan. Euretako baten desobstrukziñuan jardun dogu, maillua, zintzela eta espatulia. Antua eta Gotzon sartu dira barrura, eta Gotzon 8 bat metroko sakonerara allegau da, oso estua baiña jarraipen argixakin. Bittartian, nik Xabierri bertikaletan ibiltzeko 1º ikasgaixa emon detsat.
-          Kurtzio II: atzera Zatikarutz bueltan, Kurtzioko hatxerixan, arrakala baten ertzian leza sakona. Kabezera bat instalau dot, erlaitz baten frakzionamendua eta beste horrenbesteko potzu garbi eta ikusgarrixa. Hondua bapatian blokeatzen da, bloke dezimetrikoz. Distuak 21 metro hartu dittu sarreratik hondora, tirada bakarrian. Bio: 4 Ischyropsalis, Meta 2, Lithobius 1.
-          Kurtzio III: Zatikarutz aldapan behera, bide baztarrian harri baten azpixan. Sarrera ez oso prometedoria, baiña errez sartu dira Xabier, Gotzon eta Antua, eta euren esanetan 8x10 bat metroko gela nasaixa dago, tente ibiltzeko modukua.



Hauxe da gaiñe-gaiñetik gogoratzen dotena. Gero bakotxan fitxan zehaztasun gehixago etorriko da, koordenadak, argazkixak, topo... Halan be, nere ustez, gaur etxera ekarriko dogun inpresiño nagusixa Mentxaka jaunak juan dan 25 urtian egitten diharduan basozain bihar itzala da. Behin eta barriro etorri jata burura Eleazar Bouffier...