Mostrando entradas con la etiqueta gautegiz-arteaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gautegiz-arteaga. Mostrar todas las entradas

2025/06/15

Estigia eta nostalgia

 https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiiVot-f5SY9kwoi_LnHLhjK1jrtWd8ILlKdmilCAiNAtMV4aBnuEDgejlNhDh2xFpa1RvaXnqlrxpssLOqm_2aCWDcC4KVJwxV2XwRma8PHPE__WSEINUxhUMkffwhucURbf80g9LUgFA/s1600/Argatxa+7.jpg

20250615: Galder, Oier.

Argatxa. Helburua: bigarren sifoittik aurrera segitzia, ahal doguneraiñok; eta hondartzaren baten estigobiuak harrapatzen saiatzia.

Ni neu hamen behiñ baiño ez naiz ibilli, speleon hasi barri, beraz ez nintzan ezerrekin gogoratzen. Galder ostera, lagunekin behiñ baiño gehixagotan sartutakua da eta bera ibilli jata gidari. Lehelengo sifoia arazo barik pasau dogu, eta (...) Bertan, aztarna arkeologikuen markak ikusitta, garai bateko nostalgixia sentidu dot: arlo horretan kolaboraziñua nagusi zanekua.

Gure bidian aurrera eginda, neopreno barruan ondo berotzeko aukeria izan dogu, bigarren sifoira allegau arte. Osiñako urak nabarmen hoztuta, nik gustora hartu dot bustialdixa baiña Galder (neopreno fiñagua, eta bioprenorik bapez) larrixago ibilli da. Osteko katazulua errez pasau dau harek, nik ostera, oin dala 18 urte baiño 15 bat kg gehixagokin, "nanay" esan eta atzera egin dot. Orduan behetik dagon bide inundautik egin dogu aurrera, harik eta nik hondartza egoki bat topau doten arte. Han sedimentuak kolatzen jardun dogu -bixok estrainekotz- eta potia bete ostian kanpora. Kueba politta, ni behintzat gustora ibilli naiz, eta kanpora allegau garanerako pare bat ordu pasauta zeguazen, ixa sentidu barik. Oin hondarrezko pote hori prozesatzen ikasi biharko dot, ea estigobioren bat agertzen dan...

2024/12/01

Aldabide eta Osiña

Aste honetan, ADES Espeleologia Elkarteak Gorbeiako urbegi nagusietako bat den Aldabiden (Orozko) jardun du, Takomano eta GAES espeleologia taldeko lagunekin elkarlanean. Azken hileetan gure urpekariek bultzada handia eman diote zonalde horretako esplorazio nagusietako bat bilakatzen ari den honi: teknikoki oso konplexua, baina Gorbeialdeko uren portaera ulertzeko datu baliotsuak emango dituena. Datozen urteetan ur edangarri hornidurak hartuko duen garrantzia kontuan hartuta, espeleologook egiten ari garen lan hau estrategikoa izango da zalantza barik.

Carlos Takomano eta Ritxar ADES, Aldabidera urpetik sartzeko prestatzen.
 

20241201: Koldobika, Gotzon, Antua, Oskar E, Oier.

Osinaga (Gautegiz-Arteaga). Zulo ederra dogu benetan. Gaurkuan, helburu nagusixa Idiotas sektorian egitteke zeguan eskaladiari ekittia izan da; danok batera juan gara "Z pasuan" osteko sokaraiñok, eta bertan Koldobikak eta bixok agur esan detsagu "eliteko ekipuari". 

Osiñako biharrei ekin aurretik indarrak hartzen.

 Lehelengo, karniboruan eskeletuari bisitta bat egin detsagu; ikusgarrixak, posiziño anatomikuan dagozen aztarnak. Ostian, goiko etxian hundidu dirazen karraskilluen azpiko potzu intrusibua ikustera aurreratu gara; eta Koldobika, oso motibauta egon dana, ondiok aurreratxuago egin dau. Hortik aurrerako gure helburuak: haraiñoko bide korapillotsua kontrako norabidian galdu barik egittia; eta errekan Bathynellak billatzeko beste ahalegin bat egittia. Lehelengua lortu dogu (gitxi gora behera) baiña bigarrena ez. Camachori idatzi biharko detsagu, prozeduria hobetzeko aholkutxo batzuk eskatzeko... Oharra: lezako sartu-urteneko maniobretan Koldobika ondo ikusi dot, nere ustez dagoeneko edonora juateko moduan dago. 

Lauhankako haragijalian aztarnak; ezagun-ezagun da ze posturatan hil zan.
 

11:15ak inguruan sartuta, 19:00ak bueltan kanpuan egon gara. Bestiak ordu ta erdi geruago urten diraz, eta kontau dabenangaittik eskaladan 80 m gora egin ostian, topografikoki kaletik metro 1era dagon puntu bateraiñok allegau dira. Ezin handik urten ostera, eta 4 petate astunekin kargauta katazulo guztietan atzera egittia ez ei da izan bihar gozua. Danak oso nekatuta eta gorputza minduta amaittu dogu baiña, bixamonian -motibaziñua zer dan!- Antuanek beste ostera bat egitteko aukeria topau dau, kanpotik punto hori topatzeko. Freskuria urtetzen dan sasitza bat lokalizau ei dau...

Osiñako poligonal topografikua (altxaera). Fletxia, atzo allegautako puntuan.

 

2024/09/22

Antoliñakuen loibekin


 20240922: Antua, Ritxar, Mariano, Oskar E, Gotzon, Oier.

Gautegiz-Arteagako Udalak eskatuta, herrittar talde bat gidatu dogu Antoliñako zuluetara. Atxarreko mendi moltzuan azalpen geologikua egin eta gero, gorutz abixau gara. Lehelengo geltokixa, lezia: bertara jaistia abenturia izan da, barruko gela nagusixa eta bertan dagon aintziratxua ikusteko; han endokarstaren ezaugarrixak eta esploraziño espeleologikuan gorabeherak azaldu doguz, bertan bizi dirazen izakixen gaiñian be zeozer esanda. Gure gonbidatuak lurpian argazkixak egitteko teknika berezixa be ezagutu dabe. Lezatik urtetzeko operaziñua be ondo juan da, eta ostian Antoliñako kobara egin dogu. Orduan antropologia kontuetan murgildu gara, interes berezixa piztu dabena, kontuan hartuta gaur etorri dirazen pertsona gehixenak haitzulo honetan bizi izandako jentian ondorenguak dirazela. Sigur gagoz ez dozuela errez ahaztuko! Oin badakizue espeleologuok zertan ibiltzen garan, eta nun aurkittu gaitzakezuen. Plazerra izan da!

2024/09/15

Antoliñan


 20240914: Mariano, Gotzon, Antua, Oier.

Antoliña (Gautegiz-Arteaga). Datorren astian Udalaren enkarguz egin bihar dogun bisittia prestatzeko biharrak. (...) kobako sarreria bisittau (zarraduria ondo dago) eta lezako sarreran progresiño bide bat eta kontrapesoz igo/jaisteko beste bat ipiñi eta probau doguz. Gero, etxera bueltau biharra zekan Mariano kenduta, beste hirurok lezan behera juan gara ikustaldixan (neretako lehen aldiz). Saguzarrak (horren espektaziñua genkan, gehixen) ez dira asko egon, gela barrixian bez: pare bat ale bakarti baiño ez doguz ikusi. Bio laginketan: 1 araña minúscula, 2 arañas pequeñas, 2 Quaestus, 3 Lithobius. He visto algo parecido a una pseudosinella, que no he conseguido atrapar. (...)

2019/06/02

Osinaga


190601: Mariano, Antua, Gotzon, Martin U, Martin I, Oskar E, Oier.

Osinaga (Gautegiz-Arteaga). Helburua, erdi maillako galerixak hobeto begiratzia. Askotan gertatzen dan legez, koba honetan exploraziño-indar gehixenak puntan gastau dira, eta erdi maillan hainbeste inkognita dagoz begiratu barik; sorpresa bat topau nahixan, hara abixau gara; goiko sarreratik 200 bat metrora dagon sektorera, marmita fosillen goiko aldian.

Ni neu bestiak baiño astirago juan naiz, poliki eta kokuak harrapatzen; gaurkuan Marianok eta Martin U-k lagundu nabe, eta lagin asko jaso doguz. Hauxe da gogoratzen dotena:
  • 1 potua, sarrerako sektoria: Ischyropsalis, masmak, sorginorratz kumia?, Elona, Gyas titanus.
  • 2 potua: masma txiki asko, Neobisium, diptero bat, Quaestus, Lithobius.
  • 3 potua: Zospeum, Neobisium, Masma txiki 1, Lithobius.

5-6 ordu egin doguz barruan; kanporakuan danak bat egin dogu, eta komentau destenez, hainbeste trepada artian 42 metro luzeko katazulo haizetsu bat nabarmendu da. Bestalde, gaur danok erreparau detsegu (kontizu, begiradia entrenautxuago dakagu, azkenengotz sartu giñanetik) marmiten sektorian horma armintxiformetan dagozen hartz-erpekadei. Ikusgarrixak, eta harrigarrixa hain goixan egotia! (galdutako paleo-zoru bat egon zala dirudi).