2015-II-6 from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.
150206: Oier.
(...) saguzar
populazioa ikuskatzera Maria Napalen enkarguz.
Beheko
sarrerako (...). Hortik aurrera, beheko solairutik sartu naiz eta segituan hasi
naiz saguzarrak ikusten:
-
Lehenengo galeria zuzenetan,
15 ale sakabanatuta; rekorrido erdikaldean, multzo bat (35 bat ale); azken
tramoan zehar, beste 7 ale sakabanatu.
-
Beheko solairuko azken gela
handiaren sabaiean, beste multzo bat (20 bat ale).
-
Goiko solairura igota,
barrurantz segitu dut bidearen 1/3an (goiko pausu estuan gelditu naiz). Tramo
honetan 3 ale sakabanatu ikusi ditut bakarrik.
-
Atzera bueltatuz, bi pisuen
komunikazio-puntura itzuli naiz eta hortik kanporantz segitu dut, beti goiko
pisutik; tramo horretan, 3 ale sakabanatu. Oharra: azken zatian dauden katazulo
baxuetan (inoiz saguzarrez beteta aurkitu ditugunak) ez dut ale bakar bat ere
ikusi; ezta goiko irteerarainoko azken geletan ere.
-
Puntu horretatik beheko
pisoarekin komunikatzen duen pasabidetik jeitsi naiz, eta hor beste ale 1
aurkitu dut.
Oharrak:
ibilbide osoa pausu arinean egin dut, zokoetan arakatu barik; beraz,
bista-bistan zeuden saguzarrak bakarrik apuntatu ditut. Behar izan ezkero,
Maria, topo baten gainean gutxi gora behera non zeuden markatu diezazuket.
Multzo biak bideoz ere hartu ditut.
Kuriositate bat. (...)