099=Ajubita, 100=m-9 (krokisa desfasauta dago), 101=Pepetxo V |
Part: Oier eta Unai
Hasi gara (sasoia zan!) Pepetxo-ko kobak lokalizatzen. Bi jada lokalizatuta zeuden, baina ez genekien GEV-ekoen referentzian zein zen zein: Pepetxo I, II, III, IV edo CXVIIII! Erdi erotuta geunden. Baina Idarretako baserrian galdera bat, eta inportanteena, Atxurra baserrian beste galdera batekin (bertako bi harrapatu bait ditugu) konpondu dugu dena. Pepetxo I koba aurkitu dugu. Pinudian dago, baserritarrek sobran ezagutzen dute eta sala zirkular eder bat du, estratifikazio horizontalean.
Gero, Sari Nagusia etorri da. Atxurratik hegoalderako pistan, Kastillo-ko baserrirantz, pista kontran bertan surgentzi txiki bat dago. Han sartu gara gatera amaigabe baten, eta tarte batean ataskatzen dagoen harri bloke batetik pasua bilatu eta gero (Magia gabe!), gatera jarraitu dugu. Falla bat harrapatu dugu, derrepente gaterak koba bat "zeharkatu" bait du, eta gero jarraitu egiten du amaitu gabe. Nekeak eta akojonuak (zergatik ez esan) geldierazita, buelta egin dugu. Baina han doa barrura, hori bai arrastadaka ibiltzeko prestatu!
Airea ez da fuertea, baina badator zertxobait gateratik.
Habemus Otra Covam!
Cast: Ya hemos empezado (ya era hora!) a localizar los Pepetxo. Dos ya estaban localizadas, pero no sabíamos en las referencias del GEV cual era cual: Pepetxo I, II, III, IV o CXVIIIII! Estabamos medio locos. Pero una pregunta en el baserri de Idarreta, y lo más importante, otra más en el baserri Atxurra (hemos cogido por banda a dos) hemos arreglado todo. Hemos encontrado Pepetxo I. Esta en el pinar, ellos lo conocen de sobra y tiene una bonita sala circular, en estratificacion horizontal.
Luego, ha venido el Premio Gordo. En la pista desde Atxurra a Kastillo, al lado mismo de la carretera hay una surgencia. Allí hemos entrado en una gatera interminable, y después de pasar un bloque que atascaba (sin Magia!), hemos seguido la gatera. Hemos cogido una falla, ya que la gatera ha "atravesado" de repente una cueva, y luego sigue interminablemente. El cansancio y el acojono (porqué no decir) nos ha parado, y hemos vuelto. Pero allá va hacia dentro, eso si, preparaos para arrastrarse!
El aire no es fuerte, pero ya viene algo por la gatera.
El aire no es fuerte, pero ya viene algo por la gatera.
2012-IX-29: Unai, Oier.
Gaur hidrogeologia tallarra zeguan, baiña gu bixok ez juatia
pentsau dogu. Nere kasuan, nabillen arluan (bioespeleologia eta historiografia)
nahi dotelako sakondu, beste arluetan indarrik dispersau barik.
Zalantzan ibilli eta gero, azkenian Atxamontera juatia pentsau
dogu, hiru helburukin: Ajubitako lezia ikuskatzera, Pepetxo kobak topatzera eta
M-9 desobstruitzera. Emaitzen laburpena:
-
Ajubitako lezia = ADES-M-8 =
GEV-1635 dirazela sigurtatu dogu (GEV-en kataloguan ADES-en aportaziñuen
barruan dago, “Azubitxa” izenakin –pronunziatzen dan modura-).
-
Pepetxo I lokalizauta
(GEV-672); I zenbakiduna dala seguro xamar: (detalliak Tanari). ADES kodigo moduan
M-11 emongo detsagu (libre badago). Pendiente: GPS, topo, argazkixak.
-
Pepetxo III lokalizauta (GEV-674);
bide baztarrian, III zenbakiduna dala seguro xamar, Atxurrako biztanliak konfirmau
deskuelako pistia zabaltziakin batera hondatu zala. ADES kodigo moduan M-12
emongo detsagu (libre badago). Pendiente: GPS, krokis, argazkixak.
-
Aurreko baten katalogautako M-10
(kurban motan kontra dagona) pistia zabaltziakin batera agertutakua dala esan
deskue Atxurran. Beraz GEV-en kataloguan ez da agertuko, eta Pepetxo-V izendatu
geinkiala pentsau dogu.
-
Pepetxo IV? dagon arboladixa
zihetz seiñalau desku Atxurrako gizonak. Pendiente lokalizatzeko.
-
Atxurralde lokalizauta
(GEV-1634, ADES-en aportaziñuen barruan dago). Lokalizaziñuangaittik eta
barruan ikusi dogunangaittik bera izango dala uste dogu. Zalantzia dakagu
katalogauta dakagun edo ez (hala ez ba da M-13 kodigua emon eta pendiente: GPS,
topo, argazkixak).
-
M-9: pausu bi desobstruidu
eta gero, 70 bat metro sartu gara NW norabidian, eta arazo psikologikuengaittik
emon dogu bueltia (galerixiak segitzen dau eta haize korrientiak bebai).
Hamen detalle gehixagokin.
Eguna armozu dobliakin hasi dogu, Lekeittion, oihanian euripian
jarduteko mentalizauta juan garalako. Halan be ez desku hain egualdi txarrik
egiñ. Lehelengo Unaik “bere” Ajubitako lezia ikustera eruan nau, eta “nere” M-9
zala ikusi dogu. Barruko ikustaldixan ostian, lehengo bestian geratu gara
(lehendik egindako krokisa balekua da beraz) eta toponimia eta kodigo kontuak
adostu doguz.
Gero, Kastillo basarriko estrato kurioso batzu ikusi eta gero,
Atxurra basarrixetara juan gara Pepetxuak behingoz lokalizatzeko asmoz. Behetik
gora, sasitzan sartzeko kurba egokixa aukeratu nahixan, Ajubita eta Idarreta
basarrixetaraiñok allegau gara, eta azken honetan barriro galdetzia pentsau
dogu ia hobeto orientatzen ginttuen. Jose izeneko gizon batek bideko kurba
zehatza zein dan hobeto azaldu desku (hain zuzen, Pepetxo V edo M-10 dagon
kurbiori) . Zuzenian bertara juan gara, beraz, eta han ibilli gara sasitziakin
burruketan, baiña alperrik.
Beherutzko bidian Unaik bide baztarreko zulo bat erakutsi desta,
nik ikusi barik nekana (gerora Pepetxo III dala jakin dogu); barruan ardi-ule
pillua zeguan, eta blokeauta zirudixan arren, bloke artian zuluak beherutz
egitten dabela ikusi dogu; haize korrienterik ez, baiña.
Errekara allegau garanian, Unaiek Pepetxo III-ekin alineauta ei dagon
koba-arrakala bat erakutsi nahi izan desta. Bertara juan eta sartu be egin
gara: galerixa altu eta garbixa, lokatzezko lurrakin, 20 bat metrotara
itsututa. Ez dau emoten urik urtetzen dabenik, gehixago emoten dau ura hara kanpotik
sartzen dala, erreka-ufaletan.
Atxurrara “paso ligeruan” juan gara, ordurako guztiz bustitta
genguazelako eta M-9-ri lehen bait lehen ekin nahi gentsalako. Baiña Atxurratik
pasatzian gizon batzu allegatzen ikusi doguz, eta hárei be Pepetxongaittik
galdetzia pentsau dogu. ¡Zorixonez! Izan be, behetik gora leku zehatz bi
seiñalau deskuez, Pepetxo V-ren inguruan bebai baiña ezkerreratxuago; bero-bero
eginda, barriro juan gara gora (nahiz eta gose eta egarri genguazen). Segiduan
topau dogu Pepetxo I, emoziño haundixakin. (detalliak Tanari). Handik
kanporakuan ez genguazen goiko basua arakatzen hasteko (gose eta egarri) eta
hurrenguan lokalizatzia pentsau dogu, Pepetxo I GPS, topo eta argazkittan
jasotzera etortziakin batera.
Beraz, kotxetik pasau gara jan eta eratera. Gero M-9 surgentziara.
Eguneko sorpresarik haundiña izan da, nik behintzat ez neban uste halakorik
agertuko zanik. Hasteko, haize korriente nabarmena zeguan kanporaka (aurreko
egunian ez zeguana), eta urik ez (aurreko egunian 0,5 bat l/s) . Sarreratik 15
bat metrora lehelengo estuasuna zeguan:30 bat minutu emon doguz bertan, eta
aurrera egin dogu galeria bardintsuan; handik 25 bat metrotara arrakala formako
gela haundixa “pintxau” dogu (15 bat metro altu, trepada arriskutsu pare
batetik gora segitzeko aukeria, eta beste ramal bat kalerutz); laminadore
nagusixak, halan be, norabide berian segitzen dau eta gelan bertan bigarren
estuasun bat nasaitzeko beste 15 bat minutu bihar izan doguz; hortik aurrera
galerixiak bardin-bardin segitzen dau denpora guztian (0,50x0,40, horizontala
eta norabidia mantenduta, gure ustez Ajubitako lezara; tella zati batzuk be
ikusi doguz). Baiña... sarreratik 70 bat metrotara genguazela, egun intenso
honen ondorixo psikologikuak igartzen hasi gara: ni aurretik nindoian eta,
nahiz eta galerixa komodua izan, halako baten estutzen hasi naiz, ia bueltia
emoteko lekurik topauko ete neban edo ia atzeraka urten bihar izango ete
nintzan.... lurrian etzin naiz, lasaitzeko, eta Unaien zain egoteko, ia bere
konpañixiakin sosegatzen nintzan. Baiña ha allegau danian... “Oier, ni atzaka nu”, bera be ez zeguala
ondo. Eta biko ekipuan bixak “yuyuak” jota dagozenian... ¡onena kanpora juatia,
duda barik! Baiña han segitzen dau harek, eta haize korriente nabarmenakin
gaiñera.
16.30ak aldian allegau gara kotxera, eta Gernikara deittu dogu
barri onak emotera (gu behintzat oso pozik geratu gara, egun produktibua izan
dala uste dogu). Arteagan harrapau doguz kafia hartzen, hidrogeologia tallarran
ostian.