2014/03/30

25 urte 25 metro, Galarregi bueltatu da

Part. Antua, Gotzon, Oier, Unai, Iñaki, Idoia, Uri eta Josu



9 metroko putzu bat, eta jarraian beste 12 metroko putzu bat. Hori genuen zain Galarregiko puntan. Horrebeste urtez abandonaturik izan genuen eztuasunen ondoren zegoena. Hasiera batean kobazuloak zabaltzera egiten du. Baina punta hartara sartzeko 4 eztuasun mortal pasa behar dira arnes eta petateekin. Eta txarrena bueltan pasatzea da. Lokatzak paretetan bentosa egiten du, eta petateak nekez mugitzen dira. Norbera ere...

Fondora Antua eta Josu lehenengo, tartean Uri, Iñaki eta Gotzon, eta bideko puntu garrantzitsu batzuk bir-ekipatzen Unai, Idoia eta Oier. Asko kostata putzu biak ekipatu, eztuasunen bat tarteko ere, eta aiba! 12m-ko putzuan ez dago jarraipenik. Baina honen kabezeratik hurbil, lehio bat dago, eta pendulu bat egin da heldu gara. Eta kobazuloak bertatik jarraitzen du. Zabalago, eta haize askorekin. Baina lokatz kantitateak ia jasan ezinak dira. Progresioko tresnak ez dira desberdinentzen beraien artean. Antua eta Gotzon ekipatzen saiatzen diren bitartean, Josuk soberan dauden materialak azken kanpamendura ateratzen ditu, iturrira. Eta Oierren laguntzarekin beste porteoren bat ere egiten dute. Eta berriro Gotzon eta Antuani ura eramatera jaisten da Josu. Ordu asko dira eta nekea nabaritzen hasten da. Kobak 10m-ko putzu batean jarraitzen du eta ez dugu ez soka ez bateriarik. Putzua zabala da, 3m-ko sekzioarekin.
Halako batean, irtetzen dugu Galarregiko "Zona C" deritzon lekutik. Oraindik mendiaren sakonenean egon arren, Oier, Unai eta Idoiarekin batu eta, badirudi ia kanpora irten dugula. Asko falta da, baina ez dago zailtasun nabarmenik tartean.

Jan eta bixkanaka bixkanaka, elkar lagunduta, denok batera irtetzen gara Galarregi mendiaren gailurrera. Izarren argitan, lau hankatan, banan banan irten eta kotxera denok. Gaueko 11ak. 12 orduko irteera luze bat. Datorren astean zerbait suabeagoa espero dugu.



*****

2014-III-29: Gotzon, Idoia, Iñaki, Uri, Josu, Antua, Unai, Oier.

Galarregi, puntako biharrekin segitzera. Laburbilduta, 40 metro barri esplorau eta topografiau dira; punto batzutan instalaziñua hobeto ipiñi da; eta bio laginak hartu doguz.

Logistika arazo pare bat egon dira:
  • Puntako taldiak material asko zekan mobitzeko, eta bigarren taldian erretiradiakin pisu larregikin geratu dira.
  • Hirugarren taldekuak sakonegi sartu gara (oin dala 16 urteko esploraziño puntia ikusi nahixan edo) eta urteeria asko atzeratu da horregaittik.

10.30ak aldian sartuko giñan lezara, eta 23.00etan allegau gara kotxietara. Urtiak dira halako “pasadarik” hartzen ez nebana; ondo merezitta daka Galarregik bere famia. Biharbada gogorrena lokatz artian burdiñak manejatzia da, hatzaparrak asko nekatzen dittu.

Bio aldetik:
  • Jaitsierako lehelengo 15 metruetan opilioi pillua jaso dittudaz; -70ko pasamanuan parian, zulotxo baten, opilioi kume bat; Sorbalden Pausuko gelako potzuetan, 3 krustazeo zuri; krustazeo gorri 2; krustazeo marroi 1; txitxara 1; eta gela bereko goiko aldian, sokia eta geroko erlaitzian, Unaiek opilioi bakarti 1.
  • Antuak emonda, Sorbalden pausuan bertan ipiñittako tranpia jaso dot (oin dala pare bat aste erretiratuta). Bertan, 20 bat quaestus.

2014/03/24

KONTUZ! Galarregi jarraitzen du!

Orain bakarrik bi geratzen gara Galarregi zakonera joateko ( igertzen da nortzuk geratu diren kanpoan?)


                                      

Bertan, zabaldurik eta iztuhune azkotatik pasaturik, azkenean lortu genuen tunelaren zakonunean argia ikustera! Argi iluna, oso iluna, baina nolako poza sartu zitzaigun!

Leku altu batean geratu ginen bi bertikaletan 6-7 metrotakoak eta zakonean azkenik ez dira hormaiztutik ikusten. Azkenengo hiru sarreratan lortu dugu 25 metro aurreratzea! baina igertzen da gauzak aldaten doazela...

2014/03/16

Cuanto más barrure, menos ardure. Galarregi.

Part: Martin, Unai, Gotzon, Antua eta Josu



Galarregiren inguruan asko hitz egin dugu ADES-en, eta ezer gutxi esan ahal da, baina haize handia du, benetan handia, eta lokatz asko, benetan asko. Bi puntu hauen artean mugitzen da Galarregi, eta ikusteke dago nork irabaziko duen.

Atzoko irteeran aurrera pausu on bat eman genuen ataskatuta gauden obstrukzioan. Fraktura bertikal desfondatu bat da Galarregiren sakonenean. 3 estu puntu genituen aurrean, fondoan dagoen inkognitara heldu arte. Ekoa entzuten da eta.... haizea dator, asko, eta nahiko da hori, behin ezta berriz penuria horretara sartzeko.

Hiru estuazunetatik 2 pasa genituen, eta hirugarrenarentzako 4 zulo egin ere.

Tartean tartekoak, taldeko mailu bat, pare bat goma eta guante bat joan ziren desfondean barrena. Halako martxan, espeleoko outlet bat irekiko dugu Galarregiko desfonde horretan. Lan asko egin eta gero, zerbait jan, edan eta kanpora petate guztiekin.

10 orduko irteera eta gero, aldatu, aurpegia garbitu eta Nabarnizera bokadiloak jatera. Behingoz merezita.



2014/03/10

kresala

Martxoak 9: Antua, Ritxar, Oier, Niko, Tomax, Martín eta Iñaki.

Atzo domekan, Antzoriz lurmuturrera (Santa Kataliña, Lekeitio) joan ginen.
Hasiera batean plana Oierren laguntzaz leizak lokalizatu eta katalogatzea zen arren, azkenean Antua, Ritxar eta Martín animatu ziren eta han joan ginen sokak eta ekipoekin lurmuturreko amildegietara.

Paisaia izugarri honetan hasi ginen "Antzoriz I", "Antzoriz II"... katalogatzen eta gauza interesgarri asko aurkitu genituen. Jendeak bitartean harrituta begiratzen zigun Itsasargiko tabernatik, amildegian zintzilik zeuden zoro talde honi.
Dudarik gabe, kobazulorik interesgarriena "Antzoriz III" zen, meandro desfondatu bat, nahiko luzea eta itsasorarte jeisten zena putzu bertikalen bidez.
Jefeak aurreko egunean botatako bronkak sahiesteko instalazio praktikak egin genituen.
Ikusten duzuen moduan, bi plaka sartu nituen, zubi naturala zegoen arren. :-)
Holan Martin lehenengo, gero neu eta azkenik Antua joan ginen putzuan bera eta itsasoaren olatuak ikusi genituen, baina ez hori bakarrik... Koladak eta formazioak ere ikusi genituen, eta ehunzango HANDI ugari (5bat zentimetrokoak.....), Lariz 97an ikusi genuen familia berekoak...

Beste egun baten bueltatzeko utzi genituen ehunzango horiek bertan, putzu batekin eta desobstrukzio batekin batera.

 Igande eguzkitxu baterako plan polita!!

2014/03/09

neguko eguzkia

HOR DAGO... ITXAROTEN

140308: Mariano, Santi, Iñaki, Unai, Josu, Idoia, Gotzon, Oier.

Markina-Xemeinen prospekziñuan, Urregarai-Bedartzandi zonan.

Lehelengo, Arrate basarriko Eusebiokin (...) egon gara. Honek bere terrenuetako lau lekuren barri emon desku:
1.      Sakonzulo izeneko solora juan gara lehelengo. Dolinia da, eta haren ertzian (mendixan kontrapendientian), bi katazulo erakutsi deskuz. Txikixak dira, jarraipenakin baiña impracticable desobstruidu barik; haize korrienterik ez. Euren onduan, lurrazalian, zulotxo bertikal bat; Eusebion esanetan, euri haundixetan zulo horretatik urak urtetzen dau. Argazkixak eta GPS hartuta, kodigua emonda.
2.      Etxeaurre izeneko soluan, beste dolina bat; han zulo bi. Barreneko aldian, freskera bat arrakala baten, interes espeleologiko barik. Dolinan aldapan goiko aldian, barriz, kueba horizontal katalogablia. Kodigua emon detsagu, baiña ez genkan materialik ondo begiratzeko; batzu kasko barik sartu dira, halan be (kaskarreko onak hartuta) eta txikixa dala dirudi. Sarrerako argazkixa eta GPS hartuta.
3.      Kamiñotik gorako piñu basuan leza haundi bat dago; bueltaka ibilli gara, baiña ez dogu topau. Eusebiokin barriro saiatuko gara.

Txepexabixe basarrixari buruz:
·         Saldu aurretik bertan bizi izandako gizona, Luis (...) (lokalizatuta).
·         Gero Gotzonek, bere aldetik prospekziñuan zebixala, Txepexabixen oin bizi dan gizona topau dau. Gaixakin interesa daka (Gotzoneri ADES-ek aspaldi desobstruidutako zulo puzkari bat erakutsi detsa -bideokua-) eta inguruko kobei buruzko informaziñua eskatu desku.

Gero, Kobakogane inguruan 1996xan esplorautako zuluen billa abixau gara. Hiru lezak lokalizau doguz (11, 13 eta 14?) sarrerako argazkixak, eta GPS hartuta, eta lehelengo bixen krokisa. Koba horizontala ez dogu topau. Kobakogane 14 berresploratu biharko da, topo barrixa egittiaz gain gaur egungo teknikekin zeozer gehixago agertu leikialako.

Eremu izugarrixa eta oso ederra da, bertigo pizkat emoten dau hamen begiratzeko falta dan guztia irudikatziak.

2014/03/05

Sirimiri

Martxoak 4 Unai, Iñaki

Gaur Larrotegira joan gara, Armitxe muiñora plisti plasta euripian pazientxixa galtzen... "Cueva de Armitxe II (desap)" topa nahi genun, GEVen 1029, baina interesik bako zulotxo ta aterpez aparte ez dogu sasiak eta ortuak baiño topa.

Esan bihar dot neure defentsan GEVen koordenaden arabera ez dala oso hurrun egon behar eta bebai uste dot ez dala desagertu. Horretaz aparte arratsaldia aprobetxa dogu Larrotegiko gainerako kobak erretratatzeko (sumideroak ur pillo bat eukan gaur).

2014/03/03

Hay que ser...






Udako egun bero baten leze hau (A-089) aurkitu genuen, baiña ura sartzenzenez adostu genuen beste egun ziku batetarako uztea esplorazioa. Gaur, txingorra; trumoiak; "txuzoak"; haizea...egon da... eta leizetik ura ere sartzen zen, eta ez dakigu nola,baina bertan geunden esploratzen???




KONTUZ ADESeko GAZTEAK!!!

  "La estupidez del espeleólogo no se cura con la edad"

2014/03/02

Alluz. Galarregi





Izan giñan sei lagun

eta talde bi egiteko baina istripu batek lagun bi gitxiagoarekin gelditu giñan. Horrela Alluzerantz joan giñan. Halan ba, aurkitu genuen bezala, denbota oso txarra da. Euria ta euria egiten du. Heldutarakoan zuzenean sartzen gara barrura. Txarrena barruko urak buztitzen gaitu. Danetarako goaz prestatuta: sokak, taladroa, desobstruzioko materiala, argazki kamara, topoa... Benetan ez jaku sobra ezer ere ez. Bertikalak eta leku estuak bata bestian atzetik; ta lotura horrekin, haize korrontearekin leize guztian. Hiru desobstrukzio ondoren egin da naiko konplikatuak ta bajatu potzu batzuk heltzen gara 7 metroko potzura. Basean, uraz txaparrada eta beste leku estua ta luzea gelditzen gaitu -44raino. Udan joango gara ea ur barik lan gehiago animatzen ba gara.


2014/03/01

Experimento en Ogoño Putz Egiten Dauen Zuloa - I

...

Los Mundak Xplorers , el eslabón perdido del Ades Taldea, decididimos hacer un experimento singular.

Dejaríamos atascado a nuestro pequeño grumete Oskarín Xplorer en el interior del bufón soplador Putz Egiten Dauen Zuloa - I de Ogoño, y con las violentas embestidas del maretón del pasado 16 de Febrero, esperábamos que fuera catapultado a varios metros de altura.
Pero el valeroso Oskarín se aferraba con uñas y dientes a las paredes del agujero soplador de tal modo, que por más que lo intentamos no conseguimos que nuestro experimento culminara con éxito.

Nuestro gozo en un pozo.