9 metroko putzu bat, eta jarraian beste 12 metroko putzu bat. Hori genuen zain Galarregiko puntan. Horrebeste urtez abandonaturik izan genuen eztuasunen ondoren zegoena. Hasiera batean kobazuloak zabaltzera egiten du. Baina punta hartara sartzeko 4 eztuasun mortal pasa behar dira arnes eta petateekin. Eta txarrena bueltan pasatzea da. Lokatzak paretetan bentosa egiten du, eta petateak nekez mugitzen dira. Norbera ere...
Fondora Antua eta Josu lehenengo, tartean Uri, Iñaki eta Gotzon, eta bideko puntu garrantzitsu batzuk bir-ekipatzen Unai, Idoia eta Oier. Asko kostata putzu biak ekipatu, eztuasunen bat tarteko ere, eta aiba! 12m-ko putzuan ez dago jarraipenik. Baina honen kabezeratik hurbil, lehio bat dago, eta pendulu bat egin da heldu gara. Eta kobazuloak bertatik jarraitzen du. Zabalago, eta haize askorekin. Baina lokatz kantitateak ia jasan ezinak dira. Progresioko tresnak ez dira desberdinentzen beraien artean. Antua eta Gotzon ekipatzen saiatzen diren bitartean, Josuk soberan dauden materialak azken kanpamendura ateratzen ditu, iturrira. Eta Oierren laguntzarekin beste porteoren bat ere egiten dute. Eta berriro Gotzon eta Antuani ura eramatera jaisten da Josu. Ordu asko dira eta nekea nabaritzen hasten da. Kobak 10m-ko putzu batean jarraitzen du eta ez dugu ez soka ez bateriarik. Putzua zabala da, 3m-ko sekzioarekin.
Halako batean, irtetzen dugu Galarregiko "Zona C" deritzon lekutik. Oraindik mendiaren sakonenean egon arren, Oier, Unai eta Idoiarekin batu eta, badirudi ia kanpora irten dugula. Asko falta da, baina ez dago zailtasun nabarmenik tartean.
Jan eta bixkanaka bixkanaka, elkar lagunduta, denok batera irtetzen gara Galarregi mendiaren gailurrera. Izarren argitan, lau hankatan, banan banan irten eta kotxera denok. Gaueko 11ak. 12 orduko irteera luze bat. Datorren astean zerbait suabeagoa espero dugu.
Galarregi,
puntako biharrekin segitzera. Laburbilduta, 40 metro barri esplorau eta
topografiau dira; punto batzutan instalaziñua hobeto ipiñi da; eta bio laginak
hartu doguz.
Logistika
arazo pare bat egon dira:
- Puntako taldiak material asko zekan mobitzeko, eta bigarren taldian erretiradiakin pisu larregikin geratu dira.
- Hirugarren taldekuak sakonegi sartu gara (oin dala 16 urteko esploraziño puntia ikusi nahixan edo) eta urteeria asko atzeratu da horregaittik.
10.30ak aldian
sartuko giñan lezara, eta 23.00etan allegau gara kotxietara. Urtiak dira halako
“pasadarik” hartzen ez nebana; ondo merezitta daka Galarregik bere famia.
Biharbada gogorrena lokatz artian burdiñak manejatzia da, hatzaparrak asko
nekatzen dittu.
Bio aldetik:
- Jaitsierako lehelengo 15 metruetan opilioi pillua jaso dittudaz; -70ko pasamanuan parian, zulotxo baten, opilioi kume bat; Sorbalden Pausuko gelako potzuetan, 3 krustazeo zuri; krustazeo gorri 2; krustazeo marroi 1; txitxara 1; eta gela bereko goiko aldian, sokia eta geroko erlaitzian, Unaiek opilioi bakarti 1.
- Antuak emonda, Sorbalden pausuan bertan ipiñittako tranpia jaso dot (oin dala pare bat aste erretiratuta). Bertan, 20 bat quaestus.
6 comentarios:
jo jo jo
Solo hay que ver las caras de la foto...
HORI HORI!! EGURREEEEEEEEEEE!!!!
"lo bueno se hace esperar...."
riiiiiiiiiiiiiinggggg!!!!!!!!!!!!diossssssssssssssssss!!!!!!!!!!!!!!banatorrelaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!lasteeeeeeeeeeeeeeeeeee!!!!!!
animo ekipoooooooooooooooo!!!!
koño bikain, aspaldiko, bixi ga edo...
bixi ga bixi ga. okupata eta atope baine bixi ga. datorren zapatun be Eibarren ikastaru dakat, baine..........ya ....arte naz eta buelta etteko gogoz.
laster arte ekipo!!!
ahaztu aurretik gauzatxubat: LEKUBASON enbalse bat nahi dabe ein. URA-k txosten bat ein dau eta Bilbainituai ure falta omen gakoe eta hainbat aukera aztertu eta gero Lekubaso aukeratu dabe onena modun.
Publicar un comentario